OEH - Bilaketa

344 emaitza ma bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (338)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 uko.
tradizioa
Tr. Documentado en todas la épocas y dialectos, sobre todo en la expr. uko egin. En DFrec hay 57 ejs.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (c. sg. A; O VocPo , Lar, Añ, H; -kh- SP, Urt I 32, Gèze (ü-), Dv, H) >Negación. "Déni" SP y O VocPo. "Ukhoa ahoan dagoka, il est prest à nier" SP. "Nemine discrepante, es latín, iñoren ukorik bage" Lar. "Galde egin diot egia denetz, eta ukho biribil bat eman daut, [...] il m'a donné un déni tout rond" H. "Hoy en V sólo se oye en alguna frase que otra" A.
Lapurrak on dau ukoa, ukairikek, gaxtoa. " Bien le es al ladrón negar" . RS 203 (tbn., con alguna variación, en Aq 248).
azpiadiera-1.2
2. (-kh- Dv, H). Denegación (de una petición); rechazo (de una propuesta, orden, etc.).
Har ezazu emanen zaitzuna humiltasunarekin, eta ukhoak pairatzatzu emetasunarekin. SP Phil 281. Gure Ienkoak haien konbersioneari bere graziaz egiten dian ukhoa eta errefus iustua. Tt Onsa 30. Haren galdeek ez baitukete ukhorik jasaiteko. Gy Visites 23 (ap. Dv ). Aginte gogor au etzuten emagiñak egin nai izan [...]. Baña uko onek Faraon aserre bizian sartu zuen. Lard 64. Etzuten apaiz aien odolean eskurik kutsutu nai izan, eta uko onekin Sauli lotsa au ere eman zioten. Ib. 172. Irugarren uko onek ziaro etsipeneratu zun Piarres gizajoa. Etxde JJ 247. Ene biotzak odola zerionan nire semearen ezpañetatik bi bider ukoa jaso nuenean. Ib. 101. Loreak lore dira. / Ez jake ukorik zor. Gand Elorri 52. Zuen gozoak edo ukoak / berdin iltzen dit biotza. / Ukatuz miñez, ta begiratuz / maitez dator eriotza. NEtx LBB 283.
azpiadiera-1.3
3. (L, BN ap. A ; ükho Gèze).
Renuncia.
Zeronek ukho oso bat egiten ezpadiozu zure buruari. SP Imit III 32, 1 (Ch, Leon uk(h)o egin, Mst eitzi, Ol asagotu). Bigarren ezkontzazko ukho hura. SP Phil 416 (He 419 ukho-egite). Bere buruaren beheramendua eta beronen ganako amudioazko ukhoa. Ib. 491. Bakhotxak bere buruaz egin behar duen ukhoa. He Gudu 37. Uko ta agur betiko bat egin zeuntsen munduko ibillera zoro, apainduria ta pekatu bidiai. CrIc 131. Eskualdun aztureri / ukho hoi egitez. Zby RIEV 1908, 92.
azpiadiera-1.3.1
" Ukho, reconnaissance de faiblesse, couardise" VocBN. .
azpiadiera-1.4
4. (gral. ap. A; H (que cita CatOlo)). "Desfallecimiento, rendimiento de cansancio" A.
Zuhain gastiak dira, zoiñek hurtatü behar beitie bere tenoretan berthütian abanza ahal ditian ükhorik hartü gabe. CatOlo (ed. 1788) VI.
azpiadiera-1.5
5. (Lar, , Lecl (-kh-), A).
Abnegación.
azpiadiera-1.6
6. (S) Ref.: A; Lrq (ukho) .
Tartamudeo. "Tartamudez" A.
azpiadiera-1.7
7. "(Sc), voz equivalente a 'sopitas' en el juego de adivinanzas, por la cual se declara uno impotente para dar con la solución" A.
azpiadiera-1.8
8. Acción de renegar.
Pedroren ukoen iragarpena. IBe Mt 26, tít. (BiblE uko; ukhatze ).
sense-2
II . (Adv.).
azpiadiera-2.1
Renunciando; rechazando.
Ahal dugun bezala mintzo gira frantsesez; halere, uko gaudela derasatenak bezen gogotik eta xuxen. HU Aurp 205. Batzu etsai, bertzeak uko, goazin gu goraki [eskuararen] alde. Ib. 214. Alta, nausia lanari uko geldituz geroz, non litake lana, eta lanik gabe, zer bilaka langilea? HU Zez 205.
sense-3
III . (Adj.).
azpiadiera-3.1
1. (-kh- Gèze (ü-), Dv, H). Tartamudo.
azpiadiera-3.2
2. " Ukho, qui renonce (S)" Lrq.
azpisarrera-1
ELKAR-UKO.
Horietan askatzen dira bere batasun askotarikoak dituen elkar-ukoak. "Contradicciones" . MEIG IX 116. (en colab. con NEtx)
azpisarrera-2
UKOAN EGON (R-uzt ap. A; -kh- SP, Dv, H). Mantenerse, empeñarse en rechazar, renunciar. "Ukhoan dago, il en est au déni" SP. "Ukhoan egotea, se renfermer, se tenir dans la dénégation" Dv. "Idiak ukhoan dagozi, les bœufs s'arrêtent, refusant d'avancer" H. "Ukoan dago (R-uzt), está en que no, sigue en la negación" A.
Ea [...] tentazioneari eta atseginari konsentimendua ukhatzen dioten hari iarraiki gabe; zeren gure bihotza ukhoan dagoteino bere baitan, segur gara ezen karitatea [...] gure baitan dagoela ere. SP Phil 444 (He 449 ukho egiteko mobimendu horiek gure bihotzaren barrenean ditugiño). Beti ukoan zegoan, Israeltarrai bere mendetik irteten uzteko. Lard 71. Egun oroz, horrelako solasez emazteki harek bilhatzen zuen gizon gaztea, eta hau tzarkeriari ukhoan zagoen. Dv Gen 39, 10 (Ol ez zitzaion makurtu, Bibl, BiblE ez zion onartu). Ukho egin du eta zoroa, ukhoan dago buruzkin. Ox GH 1955, 40.
azpisarrera-3
UKO-EGILE (Lar; -kh- Hb). "Renegador de la Fe, fedearen ukogillea" Lar. "Renegado, renegador de la Fe, fedeari ukogillea" Ib.
Ukho egilea. (Tít.). Ox GH 1955, 40.
azpisarrera-4
UKO EGIN Tr. La forma uka se encuentra en Orixe, Lizardi y Erkiaga.
azpisarrerakoSense-4.1
a) (Aq, Dv, H; oko egin Aq). "Dejarse por vencido y rendido, oko egin, okatu, uko egin, ukatu (G, AN)" Aq 645. "En parlant d'un attelage qui s'est rebuté et refuse de tirer, on dit aussi ukho egitea. De même [on dit] pour quelqu'un qui abandonne une entreprise" Dv.
Ethortzen gara egin behar ditugun orenera, ordea han ixtitzen eta gibelatzen gara, han anu eta ukho egiten dugu. Ax 47 (V 30; tbn., con alguna variación, en ES 180; cf. Vill Jaink 148: "Bearrenean anu eta uko egiten digute, Axularrek esango lukean bezala"). Ukho egitera ya zaldiak zoazen, / hats-hauntuak, eziñduak. Gy 178. Eta futxo guti heien aitzinean dute uko egin. HU Zez 211. Norbeitek behar baitzuen uko egin [...], ministroek uko. Ib. 209. Iparrak indar artu baleza, / Arabak egiñen uka. "El Oeste abandonará el campo" . Or Eus 316. Asteke egin du uko. "Ha abandonado la prueba" . Ib. 34. Berak bere kabuz arki lezazke, zangarra izanik, azterketa ortan nekearen nekez uko egingo ezpalu, beintzat. Zait Plat 71. Zintzo jardun da uko egin gabe / nekean famili dana. Insausti 35.
azpiadiera-1.1
(V-ple-m-gip, L, B, BN-mix, S, Sal, R ap. A; uk egin G-nav ap. A Apend). Desfallecer; fallar (de cansancio). " Enaiteke ibili, belaunek uko egiten datate (B)" A.
Zahartasuneko pairua eta pairatzea ezina da eta ez pairua [...], indarraren eskastea da [...], adinak ukho egitea. Ax 176 (V 119). Alango baten astoak uko / egin dau, egin, bidean. Zav Fab, RIEV 1907, 541. Gero kurutze, zur astun ori lepoan ebala, eta argalarren uko egin bear ebala, uriaren erdi erditi atera ebeen. EL2 220. Ongarririk ematen ez bazaio, lurrak laster eginen du ukho. Dv Lab 130. Barurik ez ditut beren etxera igorri nai, bidean uko-egingo bailukete. Ir YKBiz 232. Berreun bat bertso Artxuetan egiñik, buruak uko egin zidanan. Or QA 64. Askotan auenez deadar eginda gero, uko egin zunean (abaildu, akitu). Zait EG 1957 (7-8), 40. Bide erdian gelditu nintzan / oñak egiñikan uko. Olea 138. Horretarako behar duen kemenak ez dio uko egiten. MEIG III 110.
azpiadiera-1.2
Fallar. "Nabalak ukho egiten du, muthiztua da, le couteau ne veut plus couper, il est émoutté" H. "(V-arr) [...]. Bearrean uka egin dau, ha fallado en el trabajo" A.
Eremu zelai eta idorretan [...] lurrak aberatsagoak eta gizenagoak dira; bainan begienganako edertasunak uko egiten du. Zub 117.
azpisarrerakoSense-4.2
b) Rechazar, no aceptar (a una persona).
Zuk niri uko badagidazu / nik zuri galde bezanbat. O Po (ed. Michel) 233. Munduak begitarte gaixto egin derautzula, eta hark zuri ukho eginez, bazoazila Iainkoa gana. SP Phil 425. Adiskidetasun falsoak azkenean itzulten dira hitz busteletara eta haragizko galdetara: edo, ukhorik egiten bazaie, gaizki erranetara. Ib. 302. Beraz holakorik zu-gana balethor, ez ukho egin ez, bainan ezti-eztia erran. Arb Igand 22. Zu zeran bezelako jaun aberats eta egokiari, zenek eman lezakio ezetzik? Zenek egin lezakio uko? TAg Uzt 283. Lurrak goitika du bota, zeruak uko dagio. Iratz 100. Berriz ezkontzeko zirika aritu ziranak baitun [...]. Daneiri uko egin nieken. Ataño TxanKan 179.
azpiadiera-2.1
(V-gip ap. Iz ArOñ; -kh- H). Denegar (una petición). "Uko ein ddost, me lo ha negado" Iz ArOñ.
Elerti-batzaldietan sarbidea uka egin zaie. Ldi IL 35. Ta zuk nai izanez-geroz, uko egitea etzaizu eder. Zait Sof 123.
azpisarrerakoSense-4.3
c) (G-azp, L, BN; Lar, Añ; -kh- Lecl, Gèze 348, Dv, H). Ref.: A; ZestErret. Renunciar. "Declinar jurisdicción, norbaiten meneari uko egitea" Lar. "Negarse a sí mismo, [...] uko egin bere buruari" Lar y Añ. "Ukho egiten diot munduari" Dv. v. BURUA UKATU.
Zenbatenaz zinkiago nihork eginen baiteraue behereko gauzei ukho. SP Imit IV 15, 3. Ifernuko sekulako penak hartu eta Iainkoaren bethiereko amorioari ukho egin. SP Phil 24. Zeure borondate propioari ukho egiten diozula. Arbill 42 ((III 15. Behar diogute batzuetan ukho egin gure argi propioei bakearen ontasuna gatik. Ch I 9, 2 (Leon uko egin; Mst eitzi, Ol utzi ). Egia hekin sinhesteari ukho eginez edo errenunziatuz. CatLav 187 (V 96). Ukho egitetik urhun, maiz ohore hek desiratzen dituzte. He Gudu 79. Debekatuak diren plazerei, eta zilhegi litzakotenei ukho eginik. Brtc 223. Ahalaz ahoko gostuari ukho egiteko, deusik ez hartzeko xoilki atsegin haren gatik. Dh 54. Norbait ethorri nahi bada ene ondotik, ukho egin beza bere buruari. TB Lc 9, 23 (He, Dv, Leon, IBk, IBe uk(h)o egin;renunziatu, Brunet, Ol, Ker bere burua ukatu ). Bere inklinazionei berei ukho egin zioten. Jaur 377. Nork berak bere nahikariei ukho egin beza. Dv LEd 213. Gure Salbazaliak kontseillatzen gütü lürreko hun güzier ükho egitera. CatS 60. Nork bere buruari uko egiñaz. Arr May 21. Gabazko loari ukho eginez. Zby RIEV 1908, 415. Ükho egin beitzian Salbazaliaren Ama izateko esperantzari ere. Ip Hil 46.
(s. XX) Uko egiten du Debruari, haren ponpei eta haren obrei. CatJauf 107. Ez nuke zuurtziari uko egin nai. FIr 165. Ez bezaie, ordea, maitasun gaiei [...] uko egin. Aitzol ( in Laux BBa XII ). Begien zoramenari egin badiot uko. Or Poem 539. Atsegiñari uko egiteko asmorik etzun ezkero. Etxde JJ 138s. Inglesen etorrera eskatu zuten, baina hauek [...] uko egin zuten. Arti Ipuin 49. Elgarrekilako biziaren esperantzari ez dutala uko eginen. JEtchep 71. Maitasun bati uko egin, maitasun aundiago baten amoriarren. Vill ( in Gand Elorri 15 ). Bakartadeak utziaz, iñuska ta izutia izateari uka egiñaz. Erkiag BatB 78. Uko eginez ondoan zituen guzieri. Ardoy SFran 310. Geroztik asmo horri egin diok uko. Xa Odol 201. Emazte batekin ezkontzeari uko eginik, Kristoren hautua ginuen egina. Larre ArtzainE 207. Lehenago egingo nioke uko euskaltzaletasunari zentzuari baino. MIH 204.

v. tbn. Lg II 191. Mih 81. CerBid 7. JesBih 428. MarIl 109. Elzb Po 218. Lap 42 (V 23). TP Kattalin 188. Ir YKBiz 298. Iratz 109. Mde HaurB 34. Txill Let 106. Gazt MusIx 173.
azpiadiera-3.1
(Con egin no expreso).
Entreteni ian gutitan, / ukho gormandizari. Arg DevB 128. Ukho phentze gizenari, / eman zakizko ihesari. Gy 38.
azpiadiera-3.2
(Part. en función de adj.).
Oi, Aizp-Errosalia orori zoin ukho gina den! Birjin 468. Guritasun guzier ukho egina zen gure saindua. Laph 199.
azpiadiera-3.3
(Lar; -kh- Gèze, H).
Renegar. "Renegar de la fe, fedeari ukoegin " Lar. "Renier, [...] ükhoegin " Gèze. " Fedeaz ukho egitea, faire reniement de la foi (CatAst). Elizari ukho egitea, [...]" H.
Egundaino nihork aditu othe du ukhorik egin dioela fede saindu huni? ES 122. Jainkotiartasunaren itxurapen bat bada dutenak, ordean haren egiazko Izpirituari ukho egiten diotenak. He 2 Tim 3, 5. Badire oraino bertze buraso batzu, ukho bezala egiten diotenak odolari, ez dutenak batere damurik bere umeen heriotzeaz. Lg I 222. Gure fedeari ukho eginik. Dh 163. Zeren ethorkiari ukho egin duten. Hb Esk 182. Etxekoez artharik ez badu, ukho egin dio fedeari, eta fedegabekoaz areago da. Dv 1 Tim 5, 8 (Ol, IBe, Bibl uko egin;ukhatu ). Ahanztea Eskuara / odolari hori berdin / ukho egitea da. Zby RIEV 1908, 758. Laxükeriaz eta ezaxolkeriaz fediari ükho egitera eta arimen galtzera. Ip Hil 166. Giristino-erlisioneari osoki ukho egin diona. CatJauf 68. Bere buruaz sobera hartu gizonak du egin ukho. Ox GH 1955, 40. Jainko-ixunen bateri uko egin eutsalako-edo. Otx 34n. Gaizkirat doanean [apheza], uko egiten dio bere arropari eta uko bere arimari. Lf Murtuts 50. Segurki uko ez nahiz egin / gure eskual odolari. Mattin 93. Ez diot, dakidanez, ukorik egin neure herriari. MIH 372.
v. tbn. Prop 1906, 136. Xa Odol 241.
azpiadiera-3.4
Eludir, no afrontar (un trabajo, una obligación, etc.). " Lanari uko egin, declararse en huelga" BeraLzM.
Lanari ukho ez egitea gatik. CatLav A, 3v (V 4). Lanari ez da ukho egiteko. Dv Lab 29. Ez dute ukho eginen guduari. Beharra handiago, handiagoa izanen da heien lana. JE Bur 103. Bizi baitzen hor [...] lanari den gutiena uko egin gabe. HU Aurp 149. Aurrean izan bearrari uko egingo balioteke. "Si se negasen a intervenir" . EAEg 19-1-1937, 844. Zuk neri miñak bialdu eta / ni guzien gain igeri. / Zure laguntzaz ezin nezaion / ukorik egin ezeri. Or Poem 541. Berak berari agin, uka egin. "Resistitur" . Or Aitork 201. Ez det uste iñoiz lanerako deiari uko egin diotenik. AZink 128. Halaz ere uko egiten genion maiz eginbeharrari, behar bezain garbiro egiteko gauza ez ginelako. MIH 78. Mende erdi batez sortu zuen eskariari uko eginaz bizi ondoren, euskararen batasunerako izan baitzen sortua [Euskaltzaindia] . MEIG VIII 46.
azpiadiera-3.4.1
Zeren eta Rusiak orduan gerlari uko egin berria baitzuen. StPierre 32.
azpiadiera-3.5
d) (-kh- H). Resistirse, presentar dificultades. .
Laphurdiko lurrak idorrak, agorrak eta denbora luzez trabaillurik borthitzenei eta kharioenei ukho egiten diotenak direla. Revol 99.
azpiadiera-3.6
e) (V-ple, L, B, Sal, R ap. A). "Negar, faltar a la palabra" A.
Hitzeman du Jesusek, ez daidike ukho. Ox 77. Nun zegon bada bere gizontasuna urte t'erdi lenago agindutakoari uko egiteko? Etxde JJ 72.
azpiadiera-3.7
f) "(R-uzt), producir hastío" A.
azpiadiera-3.8
g) "Uko eiñ, no declarar" Iz ArOñ.
azpiadiera-3.9
h) Negar.
Ez da erraz eta alaikiro hartu eta burutuko den erabakia. Ez dago hemen egiari uko egiterik. MIH 304.
azpiadiera-3.9.1
"Uko, uko! (voz de germanía), ¡niega, niega!" Etxba Eib.
azpiadiera-3.10
i) Contradecir.
Horiek zeharo txarrestekotan, txarretsi ere beharko ditu, bere buruari uko egin nahi ez badio, munduan diren euskal hiztegi guztiak. MIH 202. Badakit esana dudala, behin baino gehiagotan, denbora ez dela mugitzen leku hauetan, eta ez diot neronen esanari ukorik egingo. MEIG IX 93.
azpisarrera-5
UKO EGINARAZI. Hacer renunciar.
Iñaki Loiolakoak uko eginarazi zion munduari. Egunaria 3-12-1957 (ap. DRA ).
azpisarrera-6
UKO-EGITE. Renuncia. "Défection, uko egite, uzte" T-L.
Berriz ezkontzeari ukho-egite hori egiñ behar da garbiki eta sinpleki. He Phil 419 (SP 416 ukho). Zeren guziei ukho egite hartaz beraz irabazten baidute zerua. Lg II 145. Praille-bizitzak eskatzen duen uko egitea. Vill ( in Gand Elorri 15 ). Gizartearen etekiña: ideia oso jenerala eta abstraktua da ori, gaiñera. Uko egite aundiak eskatu bear direnerako, lagungarri eskaxa. Vill Jaink 165.
azpisarrera-7
UKO EMAN. Negar, no conceder (algo a alguien).
Oroagindu onek bere aipamen saillean ezin "Euzko Ikaskuntza"-ri iñolaz ere uko eman. EAEg 18-11-1936, 325.
azpisarrerakoSense-7.1
(Con el objeto de la petición expresado en dativo).
Jabetza Zenbalariak gai oneri arauzko zenbatze eskabideei uko emango diote. "Denegarán las inscripciones" . EAEg 19-11-1936, 337.
azpisarrera-8
UKO ERAGIN (-kh- Dv). a) "Rebuter, faire renoncer" Dv. b) Hacer desfallecer.
Akituta beroak uko eraginda doan maite-bideztiak, gorontzetik orratza atera du. Or Mi 119.
azpisarrera-9
UKO-ERAGINGARRI (-kh- Dv). "Rebutant" Dv.
azpisarrera-10
UKO ETA BUKO. "Tieso que tieso, uko ta buko. Lat., pertinaciter" Lar.
azpisarrera-11
UKO ETA PUKO. Oposición, rechazo.
Agergarri orrek euskaldun askoren uko ta pukoak ekarri leikez nire gaiñera. Ag AL 70.
azpisarrera-12
UKOTIK. "Ükoti (Sc), salto a pie firme. Ükoti jauzi bat egin diat, he saltado a pie firme" A. "Ükhotik jauzi (S; Foix), saut à pieds joints sans élan" Lh.
azpisarrera-13
UKO UTZI.
Renunciar a.
Andonik [...] ez eban izan nai beretzat eskintzen yakon nagusitza, ta uko-utsiteko eskubidea Aita Santuagandik lortu eban. Belaus Andoni 17.
uko
<< ubel 0 / 0 urlia >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper