Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

6209 emaitza mA bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
afalondo.
sense-1
(V-gip, G, AN, L, BN; SP, Urt V 401, Lar, Añ, Dv, H), apalondo, aihalondo (S), aigalondo (R). Ref.: A (afalondo, aihalondo, aigalondo); ContR 401; Elexp Berg.
(Gralmente. en casos locales de decl. sing., sobre todo en ines.). Tiempo después de cenar. "L'après soupé" SP. "(De) sobre mesa, janondoan, barazkalondoan, afalondoan, conforme sea" Lar (v. tbn. Añ). "Temps qui suit le souper" Dv. v. afaloste.
Halaber kopa ere eman ziezén, afal ondoan zioela [...]. Lc 22, 20 (Dv afaldu ondoan). Zer egin zuan Jesusek afal-ondoan? Ub 89. Afalondoan, Jesusek egin zituan gauza miragarrien oroipena. AA I 333s. Arratsen aihal onduan, Phausiren hartzeko mementuan... M. Etchegoyen Uskara libria (Baiona, 1836), 274 (ap. DRA). Afal ondoan, bakhotxari emanen zion bere biharamuneko lana. Laph 190. Illuntze batean afalondoan senar-emazteak alkarren ondoan jarrita. Arr GB 11. Apalondoan agindu zien bere mirabeai argiyakin kalera-artean laguntzeko. Aran SIgn 55. Afal-ondoan [...] asi ziran bertsoetan. Urruz Urz 39s (30 apal ondoan). Goizetan amak, arratsetan aitak afal ondoan otoitzak erranez beren aitzinean gora. HU Zez 147. Apal ondoa zan, illunabarra. Ag AL 61. Apalondoan [...] bakoitza bere kabira joan ginan. A Ardi 113. Aihal onduan eskentü zeron zigarro bat. Const 33. Afari ta afal-ondoko kanta. Or Mi 5. Afal ondoan, hirugarren estaiko ganbera baten leihotik bazterrari so nindagon. JE Ber 93. Bitez agur nereak, / apalonduon beintzat, / guztiak zuretzat. Ldi BB 4. Yesusen afalondoko itzaldia. Ir YKBiz 448. Gauez, apalondoan, sua bere txingar eta suautsakin bildu oi da. JMB ELG 91. Afal-ondoan berriz dantzara. Or Eus 177 (384 apalondo). Afalondoa luzatzen dute / oi dan baiño berantago. Ib. 94. Apal ondoan zoratu ginduzten beren algara, dantza, abesti ta jolasekin. ABar Goi 15. Etxeko afal-ondo beroak. Iratz 71. Afal-ondo samur, itzez, itzik gabe gure Jaunarekin. Or Poem 538. Apalondo artan aspaldin egiñ ez zutena egiñ zuten. JAIraz Bizia 101. Baina Theresaren portreta egin zuen pintorea lauzpabost aldiz izan zitzaien etsean, afal-ondoetan. Mde HaurB 75. Ez dire oiek afalondoko kontuak. (AN-larr). Inza NaEsZarr 942. Apal onduan bertso saio bat. Uzt Sas 58. Apalondo artan, etzuan alako asko espero Perikok. TxGarm BordaB 90. Apalondoan jardun bat egin kontu kontari. JAzpiroz 62. Eta afalondo guztietan, danak ixilik, binaka ipiñi eta bikote bakotxak ontzi ori bete patata zuritu. Gerrika 29. Odonekin egindako afari eta afal-ondoen oroitzapen atsegina ez da agudo galtzen. MIH 145.
v. tbn. EZ Man II 48. Sor Gabon 46. Enb 175. Izeta DirG 26. SM Zirik 79. Larz Senper 76. JEtchep 56. Xa Odol 287. Apalondo: EEs 1917, 73. TAg Uzt 294. NEtx Antz 112. Ugalde Iltz 46. Anab Aprika 31.
azpiadiera-1.1
Ostegun santu apal-ondoan.Balad 234.
azpiadiera-1.2
Gu zazpiez bertzerik ez da nehor, muthiko gazte bat baizik; hau, afalondo, oherat joaiteko tenorearen beha dagoke. JE Ber 96s.
azpisarrera-1
AFALONDOKO.
Edontzi bat Rhin ardo ustutzen dun bakoitzean, arratzak eta turutak irrintzi dagite aren apalondokoa goraipatzeko. "Pledge" . Amez Hamlet 38.
afalondo
<< afaitatu 0 / 0 afari >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper