OEH - Bilaketa

504 emaitza lagundu bilaketarentzat

Sarrera buruan (8)


Sarrera osoan (496)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atondu.
tradizioa
Tr. Documentado, desde Zavala, en autores vizcaínos. En el s. XX, especialmente en su segunda mitad, se va extendiendo entre los guipuzcoanos. En DFrec hay 8 ejs.
etimologikoa
Etim. Préstamo románico; v. DCECH s.v. atuendo .
sense-1
1. (V-oroz-arr-och-ger-m) Ref.: A; Gte Erd 264 .
Preparar, disponer, organizar. "(V-oroz-arr-och-ger-m) [...] disponer, arreglar" A. " Gauzak atonduten egun bet pasau ogu (V-arr)" Gte Erd 264.
Itzi gaurtik aurrera / taberna-zuloak, / eta ondo atondu / baso ta soloak. Zav Fab, RIEV 1909, 38. Irakurrita au ezin ukatu / Neizun daukadan aroa, / Milla betiko lora ederrez / Zuretzako atondua. AB AmaE 196. Orretarako, ikastola (Academia) bat egitia ondo litzake, gauzak atondu ta ezbaijak amaitu edo gitxitu doizan. Ormetxe EEs 1915, 65. Gustijentzako araukuntza bat atonduteko. ForuAB 67. Erriko nausijak banakatu dautsiezan okela, ogi ta ardauaz bazkarija atondu dabe. Kk Ab I 97. Gaiuazan oraintxe bertan Gazteizera, ziñaltz-idazkarijak geure egijunia atondu dagijan. Ib. 78. Orduko, goian, Urkietan, ogei neska-mutil gaztek, bazkaltegia atondua zeukaten. A Ardi 61. Eguberri-oporregunetarako El puñal de Godo ikasi ta atontzen ari ginan. A Itzald II 73. Neri bezela, ari ere Yainkoak itsasondoan arkaitz-gainean atondu zion seaska. Ib. 79. Bildu edo batu ditudan gai pizka oneik, bear dan lez atondu, orraztu, ertza atera ta ondo apaindu. Eguzk LEItz 14. On eta zintzoa danak atetiko eginbearrak bere baitan lendanik atontzen ditu. "Disponit" . Ol Imit I 3, 3 (Pi atondu; SP ordenatu, Echve dispondu). Euzko-Abenda zar gurenaren Batzar-tokiko Zugatza, / Zure kirijo ezilkorrakin atonduriko kurutza... / Jel-maitasunez berton dalarik egilliaren bijotza. Enb 149. Neure arazo-marazuak atondu egin gura dodaz azken-nai pizka bat emonez. Otx 97. Atondu (prestatu) zaiguzue Pazko-afaria. Ir YKBiz 434. Ardi-arkumên larrialdia, / ezin asmatu besterik; / edo onezkero etxên daudela / ogi-mâiak atondurik. Or Eus 225. Gizartea beste era batera, alogereko barik, atondu ta antolatzea, gizartekeriaren asmua orixe ei-da. Eguzk GizAuz 139. Zoazte albait bizkorren atari barnera, ta aurrenekoak ongi atondu dituzuten ezkero, oraingoak berebat egin. Zait Sof 50. Baño zer? zer besterik atonduko dit etorkizunak? Ib. 197. Zoazte, gaitzetsiok, betiko sutara, atondurik baitago deabruarentzat eta aren aingeru gaiztoentzat. Or QA 205. Gaia ongi atondurik ere. Ib. 120. Abereak janaritzea zala, beiak jeixtea, urde bazka atontzea ta abar. Etxde JJ 96. Ortarako, atondu eta lorez apaindu zuten aldaretxo bat. Alt LB 39. Gizasemeen irrits eta griñen erasogarri ta piztutzailletzat atondu oi ditue andrazkoak, beti bai beti, euren jantziak. Erkiag Arran 42. Triskillik janaria ipiñi eta etxeko zeregiñak atondu bearko ebazan. Bilbao IpuiB 166. Yainkoak soña atondu digu, atalik narrasenei itzal geiago ezarrizik. Zait Plat 126. Atondu nai daroat / --ai, naia ta eziña!-- / zalantza, aize, fedezko / barruko lorriña. Gand Elorri 159. Bere gelan atondu zidaten ohe bat. Osk Kurl 130. Aentzat Jainkoa langille bat bezala zan, munduari eragin ziona, mundua atondu, jantzi ta apaindu zuana. Vill Jaink 33. Filosofu eta teologu aien ustez, dena zegoan ba Jainkoaren esku trebeak ezin obeago atondua eta tajutua. Ib. 42. Antxen jakin eban auteskundeak zirala ta ezirala [...] errian zeintzuk alderdi atondu, mamindu ta gorpuztu zituen. Erkiag BatB 80. Peñuelako bakardira joan nai eta bai iritxi ere, zeruko Indietarako bidea atontzeko asmoz. Gazt MusIx 144. Italiko nekazarieri atsegin zitzaien belarrez, gaztaez, olioz, ardoz ta iriñez atonduriko zukua (moretum) gogorazten digu. Ibiñ Virgil 36. Illeak atondu zituenean. Ib. 115. Pazkoa atontzeko eguna zan, seigarren ordu aldean. Ker Io 19, 14 (Lç Bazkoko preparazionea, HeH aphaintzeen eguna, Dv aphaintzeko eguna, IBk prestaera-eguna, IBe prestaketa-eguna). Euren bizimodua atondu ta Jainko bidetik aurrera egiterakoan. Onaind STeresa 118. Neska guztiak kalera doaz, / langille bataz ezkondu, / ta aurrentzako bizimodua / kale gorrian atondu. FEtxeb 193. Gela aundi bat atondu genduen euskal jantziz eta ikurriñez. Gerrika 151.
azpiadiera-1.1
Componer una obra, un verso, etc. "Berbak atondutea, composer, faire une composition" Dv (que cita a AB).
Atondu daiguzan eskribuz / Al diran kantuzko lanak. AB AmaE 147. Bertako euskal-jaietarako egilleak atondua. Ib. 414. Gotzain (Obispo) Jaunaren ardurapean Jaungoiko-Jakituriaren Irakasle Batzordeak atondu dau. KIkV 1. Morton-Nanceri asko lagundu zion, honek bere hiztegiak atontzen ziharduelarik. Mde Pr 260. Ipuiñok atondu zituanean, estudiantea zan oraindik. Vill ( in Bilbao IpuiB 7 ). Igande eta jai-egunetan, bere bertsoak konpontzen eta atontzen zituen. Arti Ipuin 36.
azpiadiera-1.2
Ari-albiñua / sei notak atontzen: / aiek itzul, iraul, / iñoiz ez aspertzen. "El hilván lo componen seis notas." Or Poem 517.
azpiadiera-1.3
" Motz bada be, ezta arduratuten bere burua atonduten [='arreglarse, acicalarse'] (V-arr)" Gte Erd 140. Cf. infra (3).
sense-2
2. Arreglárselas. "Redondearse para algo" Mg PAbVoc. .
Egun ta egun zerbait da ondu / ta estututen dau goseak: / ezteutso emoten eizeak / ta berarragaz ez atondu. Zav Fab, RIEV 1907, 534. Euskaldunak bakarrik, / zelan eurai yarki? / Orregaitiño bere / ez dago bildurrik, / basamendi onetan / ondo atondurik. Ib. 93. Ezin ulertu eben zelan atondu zan ain aldi laburrian ainbeste diru egiteko. Kk Ab I 76. Mexikotarrai lanketa ori erakusteko asmoz, nondik andik atondu zan bertara eroateko. GMant LEItz 68. Zelan atonduko ete-da negu onetan gure adizkidia? Altuna 59. Zelan arraio atonduko ete giñian iñorenari emoteko? Ib. 92. Ez olakorik! Berton / atonduko gara [...] ta agur egin betiko / Kaliforniari. Enb 166. Berak lenengo gura ebana trenera sartzia zan, gero zelan edo alan atonduko zala ta. Kk Ab II 82. Eta, egija esan, biar be eztot geiago, ozte laubagaz atondu biar ixaten dot-eta. Otx 96. Bertako baserritarrak atondu zirean mezea euki ta ostantzeko eleizkizun batzuk bertan egiteko. Akes Ipiñ 13.
sense-3
3. Prepararse, disponerse. "Ponerse o poner a otro en disposición" Mg PAbVoc. "(V-oroz-arr-och-ger-m), disponerse, arreglarse" A.
Deo Gratias erantzunez jeikita, berealaxe atondu (gertatu) nintzan lanerako. A Ardi 125. Beren barnea garbitu nai zutela erakusten zuten, ta orrela atontzen, prestatzen ziran pekatuen barkapena iristeko. Ir YKBiz 38.
azpiadiera-3.1
" Atonketan, adornarse. Atondu eindda, se ha puesto elegante" Iz ArOñ. "La persona bien aseada y compuesta. Atondu, componerse" Iz UrrAnz.
Zerualdea soiñeko panpiñez atondu zan. Erkiag Arran 155.
sense-4
4. Arreglar, reparar, corregir.
Ondo atondu dozu sabaiko zulua, Jon? "Have you mended" . Altuna 63. Gizarte-auzi au bear ba-da, matxiñada barik atonduko litzateke. Eguzk GizAuz 154. Au be etzan taiu ona auzotegientzako; etzan ori auzoko guztien artean alkartasune yagoteko era ederra. Zelan atondu gauzek? Akes Ipiñ 10.
sense-5
5. Arreglarse, ponerse de acuerdo.
Beranduegi barik aalegiñez, aukerako mutil jaseko batekin atondu bear euken. Erkiag Arran 108. Gabontza ta Mozoloa alkarregaz atondu daitezala, gura ba dabe. Erkiag BatB 165. Ezkontza ona ala txarra dan / Matusaleni itandu [...] / Batzuek ondo konpontzen dira, / bestatzuk ezin atondu. BEnb NereA 174.
atondu
<< 1 atal 0 / 0 atsegin >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper