OEH - Bilaketa

2323 emaitza lagun bilaketarentzat

Sarrera buruan (130)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 belu.
sense-1
1. (V-arr-ger-m-gip-oroz-ple; Mic, Lar, Añ (V), H, Zam Voc ) Ref.: A; Etxba Eib .
(Adv.). Tarde. v. 1 berandu. Tr. Atestiguado en la tradición vizcaína desde RS .
Ekandu gextoa belu anztu doa. "Costumbre perversa tarde se olvida" . RS 156. Onelakuak dira belu edo berandu etxera duazanak, lagun deungakaz batu oi dirianak. CrIc 66. Gorputzeko gatxetan esan oi da adiuntzaz edo asieran datozala ondo osagarri edo erremedijuak; belu datozala, gatxak indarrak artu baditu. Mg CO 113. Belu jagi, galanto jan, egun guztian edo jokuetan edo barriketa alperretan. Ib. 223. --Nos jagi zinian bada zeu? --Goisabar, edo egun usaiñagaz batera; ta belu neritxon beste egunetakuen aldian. Mg PAb 116. Belu etxunik, belu jagi ta gox geiena emongo dogula ezer egin baga. LoraS 189. Erraz da, llaga edo zaori bat egi-parria danean osatutea, baña gero nekez, belu ta gatx. Ib. 116. Beste batzuk, erdi edo osoz moskortuta, sarri belu etxera oi duazanak. JJMg BasEsc 13. Belu nator zugana. Askotan emon izan deutsut onduko nazalako berbea, eta eztot orain artekoan yagon. EL2 166 ( EL1 151 belu ). Ez da onegaz esan gura, itxaran dagiala beluraño konfesau baga pekatu mortalean dagoanak. CatBus 31. Ain belu ikusirik atxurren soloan. AB AmaE 231. Habanan neukan bizia / zan amak irakatsia: / goizean iagi, / ez belu ez nagi, / mezea entzun ta gosaldu. Azc PB 196 (Ur PoBasc 489 goxian gos jaki / egon baga nagi). Belu badoaz neskatxak, dauke / zer-entzun aman gedarrak. Ib. 72. Gudea! gizon deungaak / mundura ekarria, / belu sendotuten dan / munduko zauria. Ib. 345. Adiskidea bereala asiten da osagarriaren billa, baña belu zan; pozoiak edo benenoak indar andiak artu zituzan ordurako. Itz Azald 179.
( s. XX) Bide onetik jarraittu dabenak, goiz edo belu, beti urteten dabe garaipenaz euren auzietan. Echta Jos 269. Belu agertu zirean onek damutasunok. Ib. 292. Belu da, ta banoa etxera. Ib. 129. Kortan egozan abereak, urrumaka egozan jan barik belurarte. Ib. 20. Tire eskolara laztana, belu de ta. Ort Oroig 35. Agur xoxua, belu bazabilz. Enb 130. Lazaro, belu dok, eta emetik zeiara bidealdi andia yagok. Or Tormes 71. Etxakon atsegin izaten gure anaiak belu etxeratzia, domeketan batez-be. Kk Ab II 53. Belu dabillenak, maipian bazkarija. EZBB I 66. Aurrerantzean autsa ta lurra / bat bera biziko gara. / Ez nauke ezagun sustraiak ta aren / janaldi-ondar naiteke..., / nigaz, belu ta noizbait, oroitu / daiten artean Berpizte. Gand Elorri 169. Goazen ariñ, goazen ariñ, bestela belu helduko gozak ziñera ta. Osk Kurl 214. Orain ordia / zuri alabia / nok dauka emon guria? / Belu dabizen gau-txoriari / bat be emon ez da bakia. BEnb NereA 108. Goizian belu, naikua ordezko lo eiñda gero lagun urdi bixak tabernan bat eiñ ebanian. Etxba Ibilt 458.
sense-2
2. (V-gip ap. Etxba Eib ) .
(Adj.). Tardío. " Belu, adj. Tardío" Etxba Eib. v. 1 berandu (2).
Urte jaibala bano belua obago. "Mejor es el año tardío que el infructuoso". RS 321. Makatz onek goiztarrak; madari a, belua. Etxba Eib.
azpiadiera-2.1
Arratsalde belua zan.Erkiag Arran 150.
sense-3
3. (Sust.). Hora tardía.
"Usuak juan, sariak eda". --Zer esan gura dau orrek? --Ez dala belubaren zain egon biar, gauzaren bat egiteko. Mg PAb 123. Gabeko belubak ekarriko dau gois beranduba. JJMg BasEsc 114.
azpisarrera-1
BELUAGO. a) Más tarde, con mayor retraso.
Txilik uste ta gura eban baiño nekezago ta beluago eldu zirean Kristo Portalekora. A BeinB 90.
b) Más tarde, luego.
Beluago yakingo dituzu; oraindio ez. Zait Sof 122.
azpisarrera-2
BELUEGI. Demasiado tarde.
Beluegi dakusazu zuzenbidea, dirudizunez. Zait Sof 196.
azpisarrera-3
BELU EGIN. Hacerse tarde.
Eznea egosi dau ta belu egingo yakon ardureaz zurrutada baten iruntsi gure dau dana. Akes Ipiñ 29. Mezarako belu egiten yakola-ta. Ib. 29.
azpisarrera-4
BELUENA. "(A) más tardar, beranduena, beluena" Lar.
azpisarrera-5
BELUEN DELA. A más tardar.
Olluak karkarasaz astiaz batian jagiten nas beluben dala. Mg PAb 116.
azpisarrera-6
BELUKO. Tardío. v. BERANDUKO.
Beluko ezkonzea deunga, goxetikoa ez oba, aldia gauzak daude, aroari jarrain gakioza. "Tardío casamiento malo, el temprano no mejor, tiempo las cosas tienen, al tiempo sigámosle" . RS 440. Donsubago nintzate eriotziak beingo baten eruango banendu neure biotzaren jaube nasala, eta ez bizi eriotza beluko baten zain, ezer egin baga. Mg PAb 203. Ni ta Alejo andik / beluko mezara sarri, / bidiaren ondoan / jaten zegoan bei ori. EusJok II 123. Beluko Meza aurretxuan batez be ikustekoak erri aretako bideak: baetorran jendetan eleizara! Bilbao IpuiB 236.
azpisarrera-7
BELURENGO. Último, (el) más tardío. "Belurengo mezatara joan naz (V-ple)" DRA.
Bere belurengo gauban / bere gorputz-odola, / bere diszipulu onai / berak eskuz emona. EL2 182 ( EL2 172 azkenengo ).
azpisarrera-8
BELURIK BELURA. De tarde en tarde.
Sarri konfesetan dirianak, errazago nagitzar belurik belura duazanak baño. Mg CO 18s. Sarri aldatuten dan erropa zurija, garbijagua egongo da, bakan ta belurik belura aldatuten dana baño. Ib. 287.
belu
<< beltzaran 0 / 0

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper