OEH - Bilaketa

329 emaitza laborantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (1)


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
halatsu.
sense-1
I . (Adv.).
azpiadiera-1.1
1. (G, AN-gip, B, BN-ciz; Ht VocGr 408, Dv (s.v. hulatsu), H), alatzu (V-gip) Ref.: A; Iz ArOñ (álatzu); Gte Erd 144; ZestErret .
Poco más o menos así. " --Hori etxian bezelaxe ibilikoa kanpuane. --Bai halatsu " ZestErret.
Eta nola ni ere halatsu bainaiz ene obra hunetan, hargatik erranen dut hiruretan A Jeremia Profetarekin batean. ES 131. Etzen miresteko ahuntzen janbatik har zezaten hitz haren erraitea, zeren ahuntzak ere halatsu egiten baitu bere janba. Ib. 384. Agindu ziotzoten Judas traidoreari hogoi eta hamar diru peza, erran nahi da, berrogoi eta hamar libera. Halatsu zuen balio gathibu batek saltzerat. Lg II 251. La Belle Marik nihor ez du suprenitu / Lehen ere halatsu baita gobernatu. Prot 68. Halatsu zaiote, gerthatzen askotan / Printzexka batzuer ere, / Zoiñek bere disputetan / Erregeak hartzen, baidituzte yuie. Gy 235. Nola gudu handi bat hastean muthil artekoek ere yoan behar baitute soldadu, halatsu bildu zituzten Parisat [...] nihongo bide, zubi edo erreketan ziren inginadore ahul, onxko eta hautuak. Hb Egia 150. Badakizue nola ohoinek maite duten gela ilhuna? Halatsu higanotek maite dituzte berthute giristinoak. Ib. 77. Etxe arthikitzailek zimendu bilhatzen, / Gaxtaginek aphezei halatsu yazartzen. Hb Esk 198.
( s. XX) Kaso alatsu izanagatik / aundixiogua ta salla. (Interpr?). EusJok 105. Biotzean min dut, min etsia, / zotiñik-gabeko negar-miña. / Alatsu txoriak, uda-ondoz, / negua du galazi-eziña. "Como cuando el pájaro [...] vio llegar invierno" . Ldi BB 96. Intxaurrak ezpaitu pagoarenaren tankerako ostotzaz bere burua yazten [...], alatsu, giza-enda, giza-era, giza-erri bakoitzak eder-era berezia dakar. Ldi IL 125. Mutiko beldurtiek [...] badakizu zer egin oi duten. Zarata aundia. Alatsu atera dizut nik ere onako au. Ib. 95. Etxeko haitz zaharrari osto ainitz joan zaizkio; / Adar luze eihartu bat zeru alde doakio... / Halatsu da Sort-Herria. Iratz 35. Aurreko urtetan ere, erriko jaietan izan oi danez, alatsu iraun zuten bazkariok. Etxde JJ 202. Listorrak egualdi sargoritan gaiztoz anpatuta jarri oi diran bezela eztena nori ziztako, alatsu anpatu ziran Barkoxtar geienen mingaiñak. Ib. 181. Berak ere alatsu uste zuen noski. Txill Let 30. Sagarrak eltzen diranean adarratik eten ta lurrera erortzen diran gisara, alatsu etorri ziran ezkonberriak Gipuzkoako erri nagusira. Anab Poli 139. Guk aurretik ikusten ditugu xedeak eta ondoreak, eta uste dugu izadiak ere alatsu bear duela. Vill Jaink 48. Erromatar azkarrak ere, aberri-iskilluz iantzita alatsu ibilli oi dira. Ibiñ Virgil 101. Noski alatsu egongo ziran / gure aurreko aitonak. Olea 70. Burrukaizun au, orratik, mamuekikoa baldin balitz, eta alatsu da noski nik uste, iñon izango al da ortaraiñoko saiets-ezurrik? Berron Kijote 206. Batere gabe edo alatsu geldituak etziran gutxi. Insausti 91. Halatsu gertatzen zen, kontu zaharretako "demiurgo" errementariaren lanetan ere. MEIG IX 121. (en colab. con NEtx)
(Con el vb. no explícito).
Txoria leioruntz doa, / mozkorki, --alatsu udazken-ostoa--. Ldi BB 38. Aurraren naia zeruratu zan, / alatsu otoitz garbia. Ib. 22. Bai al dakizu arri aundieri bira emanda nolako zikinkeria azaltzen zaien? Alatsu, Uled Nailen kalea. Anab Aprika 29. Gari-aleak, babarrun-aleak ere alaxe jalkitzen dira galburu edo lekatik. Alatsu zu ere. MAtx Gazt 19. Beste batzuei errotik sortzen zaizkie ernemiñak oian bat iduri, alatsu gerezi-ondo eta zumar-ondoei. Ibiñ Virgil 82. --Ondo lo egin al duzu? --Izugarri gaizki, eskerrik asko. --Nik ere alatsu. Lab SuEm 193. Salbajeak al ziran bada nere semeak pentsatuko dek agian. Alatsu! Ataño TxanKan 199. Euskal baserritarren esaera bat da, eta izaera ere alatsu. AZink 126. Erran ditake lehenbiziko kirola ginuela, erabiliena, pilota, denek, edo halatsu, jokatzen ginuena. Larre ArtzainE 169. Ez ginen
batere ausartak orduko gazteak, eta gure herrietakoak halatsu. Ib. 216.
azpiadiera-1.1.1
(En correlación con nola, con valor distributivo).
Nola peontzan eta / alatsu argintzan, / lanian gogotsua / etzera izan. Imaz Auspoa 24, 149.
azpiadiera-1.2
2. "(G-bet), regularmente" A. v. HALA-HALATSU.
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
" Halatsua, presque de même" SP. v. HALATSUKO.
Uste det asieran "adixkide" esan dizuanean oker ez nebillela. Ander eta Andoni andik etorri ziranean, zu ta ni alatsuk giñan elkarren berri asko jakin gabe. JAIraz Bizia 125.
sense-3
III . (Precedido de sintagma nominal). Más o menos como. v. bezalatsu.
Txofer?... Luzifer alatsu, naiago det itzai. Lab EEguna 101.
azpisarrera-1
HALA-HALATSU. Así así, no demasiado bien.
Eria hala halatsu da; bihar ethorriko naiz berriz, eta gaitzagorik khausitzen badiot, erranen dautzut. Laph 250.
azpisarrera-2
HALATSU BADA. Así pues.
Alatsu, bada, euskera, landu eztegularik, ezta yakintza-iturri, illunpea da. Ldi IL 53.
azpisarrera-3
HALATSUKO (L, BN, S ap. Lh; Dv, H; alatxuko AN-5vill ap. Gte Erd). "Qui est à peu près semblable [...] à cela" Dv (s.v. hulatsuko). "Al(a)txukua da berdin (AN-5vill)" Gte Erd 144.
Egungo egunean, Frantziako laborantza handi guzietan badira halako edo halatsuko tresnak. Dv Lab 68. Ezin gaudezke erran gabe [...] sakrifizio horiek egin zituela luzez, geroan, halatsuko sakrifizioak egitean, Jainko onak eman behar zizkan barneko kontsolazionetarik batere gabe. Jnn SBi 77. Uskeri bat aski dik aurrak negar ta iskanbil asteko; zarrok ere alatsukoak gaituk. Ataño TxanKan 124.
halatsu
<< gutxi 0 / 0 handi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper