Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

31 emaitza jainkotiar bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bekaizkeria.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en la literatura septentrional antigua en la forma bekaizteria, que sigue usándose en la tradición suletina. Vuelve a ser empleado a partir de finales del s. XIX, esta vez sobre todo al Sur y en la forma bekaizkeria .
sense-1
1. (B, BN, S, R; VocBN , Dv (-kh-), T-L, DBPT ; bekaix- Casve), bekaizteria (SP, Lar; -kh- Gèze, H), bekaxteria (-kh- S), bekaizeri (-kh- Dv (S)), bekhasteria (Gèze). Ref.: A (bekaizkeria, bekaixteria); Lrq /bekhašteia/; Izeta BHizt2.
Envidia; celos. " Bekaitzteria, oculus malus" SP (que cita a Lç; Harriet lo toma de Pouvreau y da como sinónimos begizkoa y begaizkoa 'mal de ojo'). "Zelos, zeloak, ielosgoa, bekaizteria " Lar. "Zelotipia" Ib. " Bekaizkeria, jalousie" VocBN . "Envie, mengoa, bekhaizteria, inbidia " , "bekhasteria, jalousie, envie" Gèze. " Bekhaizkeria, acte de jalousie" Dv. "Celo, envidia" A. "Jalousie" Lrq. "Envie" Casve. v. bekaiztasun, bekaitz, bekaizgo(a); ondamu.
Baina bekhaizteriaz mobiturik Iudu rebellék [...] trubla zezaten hiria. "Émus d'envie" . Act 17, 5 (TB bekhaizgoaz betherik). Enganioa, insolenzia, bekhaizteria, gaitzerraitea, superbia, erhotasuna. Mc 7, 22. Gutietsak handikeria sor dezakek bekaizteria. "Méprise la vanité, tu apprivoiseras l'envie" . O Pr 618. --Zonbat dira bekhatü mortal gehienak? --Zazpi: 1. Ürgüillia. 2. Abarizia. 3. Aragizko bekhatia. 4. Bekaizteria. Bp I 54. Zeren beitzakin bekhasteriaz haren eskietara libratü ziela (Jesus). UskLi 295. (ap. DRA) Bekhaitzteria da bihozmin senditzen dügün bat, gure proximuari heltzen zaitzon abantaillez. CatS 56. Ürgüllia, abarizia, lüxüria, bekhaizteria, gormandiza, kolera eta herabia. Ib. 56. Bekatu errokaiak edo kapitalak dira zazpi. [...]. Seigarrena, ondamua edo bekaitzkeria. Legaz 46. (Bekhatu kapital) hek dire: Urguilua, zikoitzkeria, lohikeria, bekaitzkeria. Erlijione Sainduko 5 (ap. DRA). Horrek ohilturen du otsoa hiri guzietarik / Ifernialat egotx dezan artino / Hantik bekhaizteriak elki beitzian hatsarrean. Ip Dante (ap. DRA). Jinkoak ützi ahal zükian familia saintia deskansü Nazarethen eta Herodesen bekhaizteria gaistotik begiratü. Ip Hil 126. Ikhusteko da zoinen baithan zeduzkan Erreginak bere bihotza, bere adiskidantza, bere sinestea: Aitorenseme on eta Jainkotiar haren baithan. Hortik bertzearen bekhaizkeria. Arb Igand 105. Bekhaizteria haurren bihotzean, har kaltekor bat fruitu eder baten barnean bezala da. Prop 1898, 163. Zer da ondamua edo bekaizkeria? --Besten ona ikusiezina. Itz Azald 176. Ondamuaren edo bekaizkeriaren kontra, amodioa edo maitetasuna. Ib. 179. Baña ikusten du ere, egunetik egunera, langilleak [...], Jaungoikoa aztu, biotza bekaizkeriz, gorrotoz, amorruz betetzen duala. Urreta EEs 1918, 153. Griña txar nagusiak zazpi dira: arrokeri, zekenkeri, aragikeri, asarrekeri, salokeri, bekaizkeri ta nagikeria. KIkV 60. (KIkG 40 bekaitza) Olako bikoteren bat bidegabez edo bekaizkeriz zazpi neska oen epaipean iñoiz gerta ba ledi, onbera-legea arkituko din. Or Mi 34. Izaten dira geren artean begi-aurreko maitaleak bekaizkeriz ikusten dituztenak. Anab Usauri 144. Auteman baitzuen, apaiz-nausiak bekaizkeri utsez yarri zutela Yesus bere eskuetan. Ir YKBiz 490. Ez zeukanat bekaizkeririk ire yareitasunaz. Zait Sof 177. Sabelkeriz, mozkorkeriz, oe-lizunketaz, liskarkeriz eta bekaizkeriz ez baña, Jesukristo gure Jaunaz jantzi zaitezte. "Non in contentione et aemulatione" (Rom 13, 13). Or MB 36. Ba-dakizu, enetxo, mundu au bekaizkeriz eta espaz (envidias y celos) beterik dago ta batzu-batzuk nere zoriona ondatu nairik dabiltzana ba-dakit. Etxde AlosT 33. Baina bekaizkeriak osk egin zion bihotzean, bet-betan otu zitzaiolarik arrotzak izanen zirela haurraren irakasle. Mde HaurB 28. Bekaizkeria norgeika ari da; nor, ordea, Zu baiño geiagorik? "Invidentia de excellentia litigat" . Or Aitork 47. Ez ian-edanean, ez mozkorkerian, ez oeko lizunkerietan, ez eletan eta bekaizkerian. (Rom 13, 13). Ib. 208. Neska gangar aiek, elkarreri, onako zerok esaten ari ziran, bekaizkeriz, Laztantxuren kontra. Alt LB 82. Espaz ta bekaizkeriaz, keixu asi yakon barrua, maitalearena lez. Erkiag Arran 67. Bekaizkeriak urtua, sudurra zimur, begia lauso, sofista an zegoen so. Zait Plat 151. Errien arteko ar-emanetan gerlak, zelatak, bekaizkeriak ageri dira jaun ta nagusi. Vill Jaink 177. Aundi-zaleak biotzik ez dau, / beti bekaizkerietan, / mingaiñez uso, barrutik otso, / umea egikeretan. BEnb NereA 168. Aski, bekaizkeria zerbaiten sor-arazteko Shimatsu jaunaren bihotzean. "Assez pour faire naître quelque jalousie" . Ardoy SFran 220. Zuzen ibilli, maiteok, eta kontu iñori inbidirik izan! Bekaizkeria, giza-arteko izurria! NEtx LBB 163. Zikoizkeria garaitzen, beraxtasunaz; bekaizkeria, maitetasunaz. (B). Inza EsZarr 174. Ongi ikusten bait zuen, apaizburuek bekaizkeriaz ziotela Jesus emana. IBe Mc 15, 10. Gorrotoa ta bekaizkeria / dabilzkigu indarrean. MMant 71.
sense-2
2. Aversión, antipatía; odio.
Humilla gozatzen da ardurako bakeaz, eta superbioaren bihotzean ostatatzen dira inbidia eta bekhaitzteria. SP Imit I 7, 3 (Ch ieloskortasuna eta asarretasuna, Mst jeloskeria eta kolera). Atherazazu, Iauna, gure bihotzetarik iduripen gaixto guziak, bekhaitzteria, beltzuria, muturtasuna, haserredura, gudua, liskarra. "Omnen suspicionem, indignationem, iram & disceptationem" . SP Imit IV 9, 6. Oienganako [gurasoenganako] ezin-ikusi edo bekaizkeririk badaukazu? ArgiDL 27. Aintzinateko munduan aurkitzen dugu federik osoena aztiari buruz, bai eta sineskabea, bekaizkeria eta gorrotoa ere. Mde Pr 309.
sense-3
3. bekaizteria. Avaricia. "L'avarice" Arch VocFab.
Bekhaizteriak oro dutu galzen / Oro nahiz irabazi. "L'avarice perd tout en voulant tout gagner" . Arch Fab 173.
bekaizkeria
<< begitarte 0 / 0 beldurdun >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper