Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

31 emaitza jainkotiar bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
begitarte.
tradizioa
tradizioa
Tr. Propio fundamentalmente de la tradición septentrional; en el s. XVIII lo emplean además Mendiburu y Lizarraga de Elcano, y a partir de principios del s. XIX se encuentra con cierta frecuencia en autores guipuzcoanos. Excepto en Añibarro, no se encuentra en textos vizcaínos hasta el s. XX. Entre los suletinos, así como en Leiçarraga, Baratciart, Laphitz, Elizanburu y, al menos alguna vez, en Duvoisin, Harriet (HeH) y TB, aparece la forma con aspiración; tbn. en Jauretche, MarIl y JesBih, que emplean siempre beitharte; en los mixanos CatLan y Lopez aparece la forma berthaite . Según LE-Ir, Lizarraga de Elcano usa begitarte "rara vez; lo ordinario bitarte, aurpegi ", pero sólo hemos encontrado las variantes begi- y beitarte . Hallamos beitarte en Samper y Mendigacha (aunque Hualde emplea begi- ). Añibarro emplea begirarte (en GGero ) y begitarte (en EL 2). Bitarte se documenta en un texto de Luzaide de 1869 y en otro recogido por Larrasquet (bithárte ). En DFrec hay 4 ejs., 3 de ellos septentrionales.
etimologikoa
Etim. Teniendo en cuenta que, en general, la aspiración no aparece detrás de la segunda sílaba de la palabra, begit(h)arte lleva trazas patentes de una yuxtaposición relativamente reciente y laxa.
sense-1
1. (V, G, AN, L, BN, S, R; SP, Urt I 94, Lar, Arch VocGr ; -th- VocS , Lecl, VocBN , Gèze, Dv, H (L)), begirarte (), begitart, beitarte (Sal, R), bertaite (-th- H (BN, S)), bitarte (S), begiarte (V-ger-gip). Ref.: A (begitarte, beitarte); A Apend (begiarte); VocPir 213; Mdg 163 (en una lista de palabras); Lrq /begitharte/, /bitharte/; ContR 518; Etxba Eib (begi-arte); Gte Erd 54; Echaide Nav 123.
Cara, rostro. "Visage" SP. " Beghitarte ilhuna, mine noire. Begitarte goibela, mine sombre" Ib. "Vultus acer, begitarte dorphéa " Urt I 94. "Face" VocS . "Aspecto" , "cara", "catadura", "semblante, apariencia exterior del rostro" Lar. "Boca de risa, cara de risa, arpegi gozoa, begitarte ona " Ib. "Figure, visage" Dv. "Visage, face. (Ae) aurpegi, (Sal y R) beitarte " VocPir 213. (en Sal se conoce tbn. aurpegi) "Visage, figure, face" H. " Begi-arte tristia agiri eban gaur zuen gizajuak " Etxba Eib. " Begitartez gazteago iduri du (BN-arb)" Gte Erd 160 (V-arr, G-azp, AN-gip-5vill, B arpegiz). " Begitarte hitsa zuen (BN-arb)" Ib. 54. v. aurpegi, betarte (2) , bisaia.
Eta nik han dakusadan zure begitartia / eta sainduieki lauda zure majestatia. E 23. Barur dagizuenean, etzaretela itxura tristetako hipokriták bezala, ezen desgisatzen dituzté bere begitharteak, barur diradela gizonei ageri diradenzat. Mt 6, 16 (He bisaiak). Orduan thu egin zioten begithartera. Ib. 26,67 (HeH, Dv, Ip, SalabBN begitharte, Hual begitarte, Samper beitarte; He, TB bisaia, Echn, Ol, Leon, Or, IBk, IBe aurpegi, Ur, Ker arpegi). Othoitz egiten zegoela, haren begitharteko formá mutha zedin. Lc 9, 29. Gertha zedin, haren goiti altxatzeko egunak konplitzen ziradenean, orduan xuxent baitzezan begithartea gogo eginik Ierusalemera ioaitera. Ib. 9,51 (He hartu zuen aire seguratu bat, TB goratu zuela bere begitartea, HeH begitharte sendorekin, Dv begithartea biphilik). Hogei eta laur Anzianoék egotz zitzaten bere buruak bere begithartén gainera. Apoc 5, 14 (Dv ahuspez erori ziren). Burua beheititurik, begiak zerraturik, begitartea horiturik. Mat 214. Labur diezezu, Iauna, / arren, bere ephea, / eta muga onez erakuts / zeure begitartea. EZ Noel 133. Nehoren guti beldurrik, [liburutto hunek] iendartera bere begitartea ausartki atherako du. Ax 10 (V 5). Baldin begitartea, bisaia izan balu likits, badirudi arrazoiña izan zukeiela egin zuenaren egiteaz, baiña oiñakgatik zer antsia zen? Ib. 191 (V 129). Lehenagoko ientilek erakusteko zer aztura eta konplezino zuen emazte gaixtoak, pintatzen zuten lehoin bat emazte begitartearekin. Ib. 355 (V 235). Ederrenen bardina / (ezpadohat' aitzina) / da begitartez, eta / diskret oboro ezina. O Po 27. Thu etxatua zeruan gora begithartera derora. O Pr 673. Esku batak dikuske bertzea, biek begitartea. Ib. 157. Irririk eztakien begitartea, bihotz latzaren iakilea. Ib. 280. Bizarra da edergarri bat gizonaren begitartean, eta illeak emakumearen buruan. SP Phil 225 (He 227 bisaian edo arpegian). Hedoi eder baten gisa / dik bere begitartea, / begiek ez ikhusteko / hunen dibinitatea. 78.
( s. XVIII.) Itzuli duzu ene ganik zure begitartea. "Avertisti faciem tuam a me" . Ch II 9, 5. Zeren ahalkez estalirik begithartia ükhen düdan. Mst III 50, 4. Egoxten zütiela bere khoruak Jinkuaren aitzinian eta bere begithartetan gaña lüharrastü izan zirela. Ib. 58,8 (Ch ahuspez iarratzen direla). Zeren zük zihaurek [...] ajütatzen ahal beinaizü eta gisa batez atzartzen, nun ene begithartia ezpeita haboro khanbiatüren. Ib. 40,2 (Ch ezpainaiz haiñ ganbiakor izanen). San Joseph-ri zor diogun oharmen kontuzko, begitart humill ta errespetua ere. Mb IArg II 51. Behar dügü ahalaz enpexatü, diskürsa berzetarat itzüliz, ixilik egonez, berthaite triste bat erakütsiz, eta gaizki minzo diren konpañatik, ahal bagite, erretiratüz. CatLan 90. Hain minki nigar egiten ziela, nun bertaitia nigarrek erratzen baitzerakoten. AR 170. Triste sebéro mostrátus begitártea. LE BOEanm 729. Berze aldiz, dütielarik [minak] bihotzaren barnian kokatzen, ager eztitian, die begithartia estiran ezarten. Egiat 232.

( s. XIX.) Terroristak kargutarik / apartatuak jadanik, / begitarteak ilunik / doluan dire sartu. Monho 66. Oni barkatzen diozkagu egiten eta eragiten dituan okerrak; ta beldur gera griña ta pasio nagusiena muzindurik ta begitarte gaistoarekin jarri dakigun. AA III 628. Burua gora ekarriko dau [...]; jente artera bere begirartea lotsa baga atarako dau. GGero 9. Zonbaiten sinhestia düzü, ordian Veronica deitzen zenbatek odolak eta inzerdiak begithartetik xükatü zeitzola. UskLiB 57. Nekhez egin daiteke idea justu bat hirietan [...] erreginatzen duen alegrantziaz, kharraz, bai eta beitharte guzietan agertzen den kontentamendu izpiritualaz. MarIl 4. Behatzen ziotenean bere Seme maitearen buruari, beitharteari, zangoei, eskuei, errepresentatzen zioen [...] egun batez izan behar zen bezala. Jaur 359. Sugea khexuturik, / inguru bat eginik, / bere honkiegiliari / bizia eman dionari / begithartiala jauzi / zaiko bai nahi. "Contre son bienfaiteur" . Arch Fab 201. Deus ez zaizko baliatzen, / ez begitarte eztia / ez nigarrezko isuria. Gy 91. Hargatik behar dira egun oroz garbitu begithartea eta eskuak. Dv Dial 34 (It, Ur arpegia, Ip begithartia). Barurtan tziuanian konpoin zazu zore burina eta ekuz onki zore begitartia. Hual Mt 6, 17 (Samper beitartea, Echn aurpegia). Athea idekitzean farrasta bat egiten dio bihotzak, desegiten zaio begithartea. Laph 114. Golok begitarte izugarri bat ipiñi, eta [...] zalaparta batekin ziegako atea itxirik Genoveva beldur laborrian utzi zuen. Arr GB 26. Bere tronoan yarririk zagolarik, korona buruan, zetroa eskuan, bere bisaia edo bitartea maiestatez betea. (Luzaide, 1869). ETZ 282. Ezin sofrituz zure Yainko eta Yuiazalearen bitarte terriblea. Ib. 282. Ikhusirik zure begithartia / elizateke posible, maitia, / düdan pazentzia. ChantP 116. Zeñaren aurpegiak, begitarte azkarrak eta boz eztitsuak irabazi duten aren gaitzikgabeko biotza. "Cuyo aspecto, semblante varonil y voz melosa" . Otag EE 1882c, 537. Begithartea dute guziz zikhina, oroz gainetik aho, sudur eta begien inguruak. Prop 1886, 156. Ostaler batek ezagutu zuen Errege, haren begithartea konparatuz zilhar sei liberako batean zen potretari. Elsb Fram 91. Beren zaldirik ederrenen gainean, gudukako harma guziekin eta begitarteak gordeak. Jnn SBi 90. Hein bat polliki bazakiten amoinaren galdatzen. Eta gero ukaiten zutena hartu eta beti begitarte on berarekin bazoazin. HU Zez 35. Beti eri eta beti aitzina lanean, gaitzeko gizon luze bat, herioa iduri begitartez. Ib. 162. Hauetarik batek, Jesüs haurraren begithartiaren edertarzünaz joik, erran zian lagüner. Ip Hil 128.

( s. XX.) Begitartearen akitutik ageri zen etzela aitzineko gauetan lo handirik egina. JE Bur 131. Ikustekoa zan Leaburuarren begitartea, ni, zure ezkutitza eskuan nuela, "Medelen berriak" esanez, agertu nintzanean! A Ardi 11. Txapela ta abarketak, bai bertakoak ditu, begitartea ere ez arrotz. Mok 4. Elia bekantziari begitartia ülüntüxe zaio. Const 43. Manexek, begitarte hits batekin, uzten du kazeta bat-batian, nigarra kasik agerian. Zub 61. Ez badut begitartez / aitaren eiterik, / bertzalde badut asko / haren heinekorik: / kasko berdin gogorra. Etcham 71. "Emphisema" delakoak handizki anpatzen du begitartea. FIr 192. Eskuak bere begitarte erreari lothurik, heiagoraka ari zen. Barb Leg 24. Amuinéuàen bithárte tiérsua eta kolóe goría ekhusíik. "La figure florissante" . Lrq Larraja REIV 1931, 234. Behatzen diot ene lagunari. Ezpain ala begi, oro irriz ari zaizko eztiki bere begitarte onean. JE Ber 53. Ezpaiñik ez du neskak zabaltzen, / aski du begitartea. "Le basta la expresión del rostro" . Or Eus 82. Otoitzean ari zala, aren aurpegia bestelatu zan; aren begitarteak dizdiz egin zuen, eguzkiak bezela. Ir YKBiz 242. Esposa zak andrea, ez begitartea. Zerb Prov 330. Atsekabeak illuntzen zion biziro begitartea. TAg Uzt 150. Susmo txar batek ziztatu zion une artantxe Balendini begitartea. Ib. 143. Ene auhen amultsuak adizkitzu ba, maitea, / irriz argi dakitala hoin maite begitartea. Iratz 174. Holako grazia ikustearekin neskatxa haren begitarte guzian, galdetu zion nungoa zen. Zerb IxtS 21s. Jendea harritua zagon, ez jakin zer pentsa; [...] oro ixil-ixila baitzauden, hantxet, begitartea bi eskuen artean. Lf Murtuts 14. Usain-onez thorra zazu burua eta garbi begitartea. Leon Mt 6, 17. Zure begitartea erritar xearentzat izu-bildurgarria baita. Zait Sof 180. Gizonari so egiten zion, hain urrundik jadanik! eta haren begitarteak beldur-antzik ez zekarren... Mde HaurB 101. Begitarteko zati guziak aztertu ditut banaka xegundu batean, eta zeatz itsusi bat ikusi dut: etzaizkit bere ortzak gustatu. Txill Let 34. Maitasunaren katai meea eten oi danean [...], ikusi eziñaren irudi motz ta ezaiñak laster baiño lasterrago dakiz erakusten bere belarri ta begitarte iguingarriak. Erkiag Arran 154. Beithartia eroria du, begi-ondoak ubel, hezur ta larru bilhakatua. Etcheb Zeruari 89 (ap. DRA, s.v. begi-ondo). Beltz hunek begitarte propia zuen. Etzuen frango beltzek bezala sudurra matatua, lehertua. JEtchep 84. Haren begitartea berdin egon zen, deus ez balu entzun bezala. Ib. 100. Mendekantzak ditu / hamar mila musu, / eun mila ta piku / begitarte mutu. Arti MaldanB 220. Alperrik esango du ezetz, bere jatorrizko begitartea ezin du iñundik ere ezkutatu. Vill Jaink 138. Zoin goxo zitzaion heietaz orhoitzea, heien begitarte eta izenen gogoan atxikitzea eta erabiltzea! Ardoy SFran 294. Galdu zure begitartea. / Galdu biotzeko pakea. / Galdu zure itzal gozoa; / arek eraman zidan / bizitzeko gogoa. NEtx LBB 393. Bat batean lasaturik publiko-jenderuntz begitartea zuzenduaz. Lab SuEm 174 (acot. escén.). Maite dut zure begitartea, maite zure boz eztia, / halaber zure irri gozoa, zure izaite guzia. Xa Odol 114. Jakobek toki hari Penuel (El-en begitarte) eman zion izena. Bibl Gen 32, 31. Begitarte ederra, ixilikako gezurra. EZBB I 63.
azpiadiera-1.1
[Iguzkiak] orienten goizian bere begita[r]te ederra, bere bisturak, edermen handiak, eta leiñuriak mundu huni agerzen dutian pundu berian. . Tt Onsa 56.
azpiadiera-1.2
(No referido a personas).Aspecto.
Akzione batek ehun begitarte ahal balitu, behatu behar zaio ederrenean. SP Phil 347 (He 349 bisaia edo behaalde). Hala amorioak diala haiñbeste begitharte nola aldekoi [= 'circunstancia'] beitü batzen. Egiat 206. Zer du itsusirik berenaz izen batek? Zertako ken eskuarari bere begitartea? HU Zez 176. Eskuara begitarte hobea zuken baina larderia gutiagorekin seigarren manamenduak ezarri izan balitz. JE Bur 154. Phesta hau bera zen, orduan ere! Ahatik, egungo egunak ordukoak ez bezalako begitartea du guretzat! Larz Iru 120. Inor gutxi saiatu denez gero giro berezien begitarte aldakorra itzultzen eta irakurleari erakusten. MEIG III 106.
azpiadiera-1.3
Faz (de la tierra). " Lurraren begithartearen gainean ezta egundaino holakorik ikhusi " H.
Eta erreberrituko duzu lurraren beithartea. "Faciem terrae" . JesBih 435.
azpiadiera-1.4
(En caso alativo, traduciendo el lat. super faciem, 'sobre').
Hori ikhustearekin, Josep jauzi zen bere aitaren begithartera, nigarrez eta musuka. Dv Gen 50, 1 (Bibl aitaren begitarte gainerat; Urt aitaren bisaiaren gañera, Ur aitaren arpegiaren gañean, Ol aitaren aurpegira, Ker, BiblE aitaren gainera).
sense-2
2. Mirada. "Mirada: (c.) begirartea " .
Iaunak bere begithartea zuetara itzul dezala eta prosperitate onetan mainteni zaitzatela. Ins A 4v. Zure begitartea ene ganat itzultzen duzun bezaiñ sarri bethetzen naiz indarrez eta bozkarioz. "Si autem subito me respexeris" . Ch III 8, 1. Ene miserikordiazko begitartetik. "Divini aspectus" . Ib. 49,1. Ez apárta niorengándik zeure begitártea. LE Matr6 264. Jinkoak eztiela bere bertaitia heeganik urruntzen. AR 44s. Begithartia lürrari egotxirik erran zünian: Aita posible balinbada dispensa nezazü kalitza hunen edatetik. UskLiB 37. Haieganat begithartia ützülirik, erran zeneren. Ib. 40.
sense-3
3. (L, BN, S, R ap. A ; SP, Lar; -th- Dv, H), begirarte ().
Acogida, recibimiento. "Accueil" SP. " Begitarte arraia [...] accueil joieux" Ib. "Agrado, emaguria, grazia ona, aurpegi gozoa, begitarte arraia " Lar. "Agrado, (c.) moduzkotasuna, grazia, arpegi, txera, begirarte ona, gozoa, modu ona " . " Begitharte tzar egitea, faire mauvais accueil, voir de mauvais œil" Dv. " Begitartea egin (G), acoger, dispensar buena o mala acogida" A, que cita a Lard. Cf. infra BEGITARTE EGIN, BEGITARTE ONEZ.
Halatan hartu dut gogo, lehenbiziko parte hunen lehenik benturatzeko [...]. Hunek zer iragaiten den, zer begitarte izaiten duen eta nor nola mintzo den, abisu eman diazadan. Ax 16 (V 6;
v. tbn. ES 403). Hau da mandari bat aitzinat berri jakitera bezala dohana eta bide nabar ikhustera nork zer begitarte eginen dioen. ES 403. Nola izan zen errezibitua? Habitant batzuek egin zioten aski begitarte ona. CatLav 415 (V 198). Munduak begitarte gaxtoa zeren egiñ darotzun, goan zarela eki Jaiñkoa gana. He Phil 430. Beti egiten zion zegokan begitart ona ta atseginz guzia ta etzion egin bein ere bekaitz edo etzegokan gauzarik. Mb IArg I 214. Yakin zuenekotz Dabiten galdeari egin zitzaion begitarte txarra, kargatu zituen bere astoak yateko gauza guziez eta hel-arazi zituen Dabiten gana. Lg I 287. Salbatzailleak etzuen aurkhitzen erratekorik, berak eta haren dizipuluek Martha ganik izan zuten begitarte arraiaz. Lg II 182. Hargatik ere enganatzen diano jendia dereio [esperantzari] begitharte eder bat egiten. Egiat 243. Egiozu [librutxo oni] begirarte on. Añ GGero 9 (Ax egiozu begitarte). Egin nagizue zuen seme esaneko ona, egin degidazuentzat biok eriotzako orduan begitarte argia. Añ EL2 194. Bidera irten zitzaion eta laztan emanik, etxera eraman zuen. Jakobek esan zion bere gurasoen etxetik iges egin eta ara bearrean zerk ipiñi zuen [...] eta Labanek txit begitarte eta arrera ona egin zion. Lard 36. Erien itxura onak maiteago bihurtzen du miriku ilhuna, eta niri ere on egiten daut, oraino, sinhestegabeak egiten dautan begitarteak. Hb Egia 148. Geroztik bakeak egin ditugu, ezen, ikhusirik erregea gure alderat ekharria zela, begitharte ona egiten deraukute. Prop 1880b, 277. Boz ezti batek ihardetsi zuenean: Aitzina! Sartu ginen [...] sukhalde airos batean. Etxeko andre horrek egin zarokun begitarte bat daiteken hoberena. Elzb PAd 32. Bainan zer atsegina elgarretaratze hartan! Zer begitarte arraia batzuek bertzeer! Zer esku tinkatzeak! JE Bur 91s. Orotan begitarte on hatzemaiten dute gaixoek. Ib. 106. Alkar arteko begitarte ona egizkoa zan. Anab Usauri 84. Mendiak --adiskide otxana baita ori beti-- aspaldian neronen erruz elkar-ikusi-gabeak giñan arren, berebiziko begitarte ona egin zidan. Ldi IL 29. Danak maite zuen gizon ua ta aren iritziari begitarte ona egiten zioen nunai. TAg Uzt 220. Ez jakinez zer begitarte egin, ez jakinez zer erran, ixil-ixila sartzen ziren, hil baten ondoan kurutzearen adoratzeko bezala. Lf Murtuts 53. Ango gazte batek begitarte ona egin deutsa. Erkiag BatB 127. Estimu guti badu eskuak hutsik eta larderiarik gabe heldu denak, nork ez lezake begitarte ona egin eskuak presentez beteak heldu den norbaiti [...]? "Qui ne ferait [pas] bon visage". Ardoy SFran 250. Etxez etxe zabilan jaun hoi / bildu nahiz gure bozak, / bainan askotan kausitu ditu / frango begitarte otzak. Mattin 92.
sense-4
4. (SP, H).
Buena acogida, atención, agasajo; agrado, amabilidad. "Caresse" SP. "Accueil (bon, si le mot est employé sans adjectif)" H. Cf. infra BEGITARTE EGIN.
Zeinek bere moldean begitharte eta dilijenziarekin obedienzia erakusten eta rendatzen zeraukaten. Adv ** 1r. Bizio suerte guztiek egiten dute laster alfertasunera, [...] baiña berthutek eta obra onek, ihes. Zeren nola baitute ugazama, baitakite, eztuketela harenganik begitarterik eta ez ongi ethorririk. Ax 39 (V 24; tbn. en ES 186). Hori erraiten zuen bera Aitonen semeak faboratzea gatik, zeinak haren aldean baitzeudezin zenbait begitarte izaiteko haren maiestatea ganik. SP Phil 340s (He 343 zenbeit arraizia eta maiña). Morroinek eta emakumeek begitarte erho hetaz elkharrekin egiten duten tratuetan ezta deus ere akuillu eta pitzgarri handirik gabe. Ib. 289 (He 290 konplazenzia eta balaku erho). Elkarganatasun ergel eta begitarte fitsezko hek dakazketen afekzione alferretan eta erhoetan. Ib. 286 (He 287 gogoragune edo agradamendu miserable). Zeren baitakite eztuketela harenganik begitarterik, eta ez ongi ethorririk. ES 186. Begitarte hainitz egin zitzaion etxe hartan. Martha guzia khexatua zabillan yatekoen aphaintzen eta Maria deskantsu zagoen Salbatzaillearen oinetan entzuten haren hitz sainduak. Lg II 181. Urrun da izan baitzuten hiri hartan begitarterik batere. Etzen arbuiorik baizen heientzat. Ib. 105. Ai emaztékies anitzéi beitárte, anitzéki llanéza indigno konsentizentioténes arrapatzeagátik bát senartáko! LE Matr2 85. Esperantza dut ene borondate onaren ariaz obra hau presuna Jainkotiar guziez onhetsia eta begitharterekin errezibitua izanen dela. Brtc 8. Onelako presentak eskeñiaz, egiten zitzaion horduan Jainkoari zor zaion adorazio, agur, ohore, esku-muñ ta begitartea. Ub 30. Aurkituren zutela han / kariño eta begitarte: / segurantza ere bertzalde / hortz eta atzaparren kontra. Gy 122. Ganbararat denean, ez dio sainduak atze bati baino begitharte gehiago egiten. "Don Iñazio, ez nauzu ezagutzen?". Laph 104. Geroztik badu etxean begitarte, arditik gabe lanetik sarturik ere. Barb Sup 99. O gure Jesus Salbatzallea: / anaitzat artu gaitzatzu, / Aita-Jainkoak begira gaitzan / begitartez Zurekin gu. SMitx Aranz 181. Jainko-begiak Kristo du soilki / maitagarri Beraz-kanpo. / Begitartea Ari bakarrik / Aita-Jaungoikoak dio. Ib. 180. Ez du balio ohiko harriburua . --la stèle-- hemendik goiti aipatzea: gero eta begitarte gutiago egiten diote Euskaldunek. Zerb Azk 19.
sense-5
5. (H).
(En casos locales de decl. sing., con verbos como ekarri, agertu, egon, etc.).Presencia (en expresiones como "en presencia de", "ante los ojos de"). "Présence" H. " Iangoikoaren begitartera agertzea, paraître en la présence, devant la face du Seigneur" H. Cf. BEGITARTE-AITZIN.
Estal gaitzazue trono gainean iarria denaren begithartetik eta Bildotsaren hiratik. "Cachés de devant la face" . Apoc 6, 16 (He bistatik, Dv ikhusmenetik, Ip ikhusbidetik, Ur (V y G) ikusbegitik). Hura akhabatu eta bere begitartera / erakhartzen du gloria handiaz gozatzera. EZ Man I 120. Ez eta gaixtorik hurbill / Dakizun aitzinera, / Ez hain guti ager dadin / Zure begitartera. EZ Eliç 300. Enazazula khen, ene Iainkoa, zure begitartetik eta eztiazadazula zure Espiritu Saindua edeki. SP Phil 100 (He 102 zure begien ainzinetik).
sense-6
6. "Respeto" A. v. begirune.
Zor zitzaion begitarte ta errespetu andiagatik. "Propter reverentiam arca" . Mb OtGai III 361. Jaungoiko itzaltsu berarenganako amore ta begitarteagatik ere erregutzen dizuet geron otoitzetan alkar oroitu gaiteala. 'Por amor y reverencia' . Aran SIgn 105.
sense-7
7. Entrecejo. "(V, G, BN), espacio entre los dos ojos" A. Cf. vEys: "On ne [se] sert plus de ce mot dans le Guipuzcoa, mais bien en Biscaye où il a conservé sa signification littérale de 'entre yeux'; on le dit de quelqu'un qui a pleuré et dont les yeux sont rouges tout autour". v. betarte.
Oe-jantziak alde batera jaurtita, jauzi egin zun ogetik neskak, begitartera erabaki zeatza sartu zaionaren jasez. TAg Uzt 252. Une artan bertan, deabruak asmo berri gaiztoa aizatu zion begitartera. Ib. 199. Gure "ortografia" ikusita, norbaitek onezkero begi-tartea zimurtu du. NEtx LBB 8.
azpisarrera-1
BEGITARTE-AITZIN. (En casos locales de decl. sing., tras gen.).
a) (En) presencia de, delante de, ante los ojos (litm. 'el rostro') de. Cf. supra (5).
Zeren hire begitharte aitzinean eta hire Seme gure Iaunaren izenean huna bilduak baikara. Lç Ins A 2r. Ezen ikhusi dié ene begiék hire salbagarria, zein preparatu baituk populu guzién begitharte aitzinean. Lç Adv ** 4v. Ezen Iesus ezta lekhu saindu eskuz eginetan sarthu [...]: baina zeruan berean, orain Iainkoaren begitharte aitzinean guregatik konparitzeko. Lç He 9, 24 (TB Jainkoaren aitzinean, Dv Jainkoaren aitzinera). Zein apaindu baitzenduen, / argitzat, herri bilduen / begitart' aitzinean; / jenter gorde' agertzeko / eta glori' emaiteko / Israeltarren artean. O Po 63s.
BEGITARTEAREN AITZIN.
Hura higuintzen dutenak ihes dohazila haren beithartearen aintzinetik. JesBih 460. Zeina ezarri baituzu populu guzien begithartearen aitzinean. HeH Lc 2, 31 (He bistarat agertzen).
b) Delante de, por delante de.
Eta hi haurtxoá, subiranoaren profeta deithuren aiz, ezen ioanen aiz Iaunaren begitharte aitzinean, haren bideak aphain ditzanzat. Lç Lc 1, 76 (He ibiliko zare ezen Jaunaren aitzinean, TB Iaunaren aitzinean, Brunet, Oteiza Jaunaren aurrean, Ol yaunaren aurretik). Igor zitzan hek birá bere begitharte aitzinean, bera ethorteko zen hiri eta lekhu guzietara. Ib. 10, 1.
BEGITARTEAREN AITZIN.
Ioanen zara Iaunaren begithartearen aitzinean, haren bideak aphain detzatzuntzat. HeH Lc 1, 76 (Dv Jaunaren begithartearen aitzinean).
azpisarrera-2
BEGITARTE AZKAR. Buena vista, ojo clínico, olfato.
Begitarte azkarra baitue emakumeak nai duenerako-ta, etzuan izan Yolandak iñork agindu bearrik, mutillengana zer nai zuen galdezka joateko. TAg Uzt 217. Etzuan izan Malentxok geiagoren bearrik osabaren eta amaren itzak noraño zijoazen igartzeko; begitarte azkarra baitue jatorritik emakumeak giza-biotzari dagozkionak iraduz sendutzeko. Ib. 121.
azpisarrera-3
BEGITARTE-AZPI. Parte inferior de la cara.
Jon Doni Bixintxoren bizarra iduriko sagar-erroi bizar batek hartzen zion begitarte azpi guzia. Barb Sup 68.
azpisarrera-4
BEGITARTE-BEGIAK.
Begitarte-begiak lorietan, oihu batean erran zuen: "O! milesker, arima onak, nor ere baitzaizte!". "Une allégresse dans le visage et dans les yeux" . Barb Leg 126.
azpisarrera-5
BEGITARTE-EGILE. v. begitartegile.
azpisarrera-6
BEGITARTE EGIN ( (SP, Dv)). Acoger, dispensar buena acogida. Cf. fr. ant. faire accueil [= 'faire bon accueil']. "Faire beau visage, bon accueil, caresser" SP. "Faire bon accueil" Dv. Cf. tbn. supra (3) y (4), ejs. de begitarte con egin.
Baldin zuen anaiei solament begitharte egiten badrauezue, zer gehiago egiten duzue? eztute publikanoek ere horrela egiten? Mt 5, 47 (EvL begitharte egiten; SalabBN salutatzen, TB begitharte ona egiten, He, Dv y HeH agur egiten). Guztiak dohazi borondate on batez eginak: egiezu begitarte eta errezebi itzazu nik zeureak <ceurerc> balira errezibi nitzan nahi zendukeien bezala. Mat XXVII. Ontasunari egiten dio besta eta begitarte, eta gaixtatasunari liskar eta beltzuri. Ax 422 (V 273). Zure itzalaren azpian benturatzen da; errezibi ezazu bada, defenda ezazu, alde zakitza, egiozu begitarte. Ib. 10 (V 5). Eztut etxean barrena sartzera utzten, ezterauet begitarterik egiten, ezterauet ostaturik emaiten, ez naiz hekin gozatzen eta ez solhasean iartzen. Ib. 368 (V 242). Hel ditezinean sar arazkitzu eta egiezu begitarte, zurekin ezkontzeko desira duen zeruko Erregeren Anbazadorei bezala. SP Phil 152 (He 154 beha diozozute). Ienkoak zeruan zuri erranen dizu ungi jin eta eginen begitarte. Tt Onsa 19. Handiei gorthe egiten diote, lausengatzen ditu aberatsak eta bere idutakoei [sic, ¿por iduriko- o iduritako-?] egiten diote besta eta begitarte. "Applaudit sibi similibus" . Ch III 54, 14. Hala nola Jaun handi bati injurio egin bailezoke nork ere errezibi bailezake bere etxean begitarterik egin gabe. CatLav 259. (V 131) Kasik hura bortha batetik sarthu den mementuan, beste batetarik jalgiten baitira, eta zoinek hotzki eta bertaiterik egin gabe errezebitzen baitute. AR 214s. Gizon andiai atsegiñ egiteagatik, alakoen etxean bizi diranai norknai egiten die begitarte ta agur. Mb JBDev (ed. 1882), 291 (ed. 1747, 333 begiratze ta agur).
azpisarrerakoSense-6.1
(Det.).
Ederki disimulatu / du bere dolorea, / eta hargatik arrotzei / egin begitartea. EZ Noel 65.
azpisarrerakoSense-6.2
(Con adj., en sintagma indet.).
Gaixtoenek erranen dute itxuraz eta artez zabiltzala, munduak begitarte gaixto egin derautzula eta hark zuri uko eginez, bazoazila Iainkoa gana. SP Phil 425. Ibiliko da buria gora euskal herri orotan, zuk solamente egin badizozu so hanbat eta begitarte hon. Tt Onsa 2. Othoi, urrun diezadazu / deabru tropela gosea; / begitarte on egidazu, / erakuts zure Semea. 195.
azpisarrera-7
BEGITARTE-EGITE. "Contenance, begitharte egitia" Foix.
azpisarrera-8
BEGITARTE ONEZ, BEGITARTE ONAZ. Con agrado.
Errezibi ezazu bada, Aita zerukoa, oferenda haur begitarte onez. Mat 219. Bihotz handiz besarkatu / zuen martirioa, / eta begitarte onez / ikhusi herioa. EZ Noel 169. Ofrendatzen derauskitzut halaber nik ongi egin guziak, xoil aphurrak eta eskasak direlarik, arren zuk begitarte onez har detzatzun. SP Imit IV 9, 4. Begitarte onez errezibitzatzu zure aintzinean zure populu ahuspez dagoenaren othoitzak. 55. Orien txarkeriei ta bidebageei txarkeriz ta bidebagez ez, baizik begitart onez ta ongiz eranzutea. Mb IArg I 304. Gizonen artean / azken urteak / eman tuenean, / bere ontasunaz, / begitarte onaz / zituen gonbidatzen / eta irabazten / Salbatzaileak. Monho 86.
azpisarrera-9
BEGITARTE-ORRAZI ( -orraze S), BEGITARTEAREN ORRAZI ( orraze Dv). "(S; Foix), profil d'une figure" Lh. "Begitharte-oraze, profil (de la figure humaine). Potiko horrek begitharte oraze ejerra dik" Lrq s.v. oraze. Cf. A s.v. orraze: "Begitarte orraze-luzea (BN, S), bisai orraze-luzea (L), cara de un corte largo".
Batzuetan ikusten dira holako (andere lakrikun) batzu krokailduak, leixtafin gerri mehe batekin, begitarte-orrazea endurtua. Etcheb MGaric 154 (ap. DRA s.v. orraze).
azpisarrera-10
BEGITARTE TXARREZ HARTU. Coger antipatía.
Une atan bakaldunaren ondo-ondotxuan eguan eta Bertolda begittarte txarrez arturik, badiñotso bakaldunari: Arren, jauna; indazu baimena amesetan diñarduban baserritar orreri berba egin dagijodan, iratzartu egin biar dot-eta. Otx 38.
azpisarrera-11
BEGITARTEZ, BEGITARTEAZ. a) De cara, de frente.
Amore, etzitela, othoi, despara, / honat begitartez itzul zakitzat. E 211. Eta nola izituak baitziraden, eta beheititzen baitziraden begithartez lurrera. Lc 24, 5 (TB lurrerat aphalzen baitzuten bisaia). Gibelaz itzultzen zaika Iainkoari eta begitarteaz kreaturari. Ax 575 (V 369). Apezak populiaganat berthaitez itzulirik, berheala Ispiritu Seindiaren lagunza galdeiten dizi. AR 230. Ziek laurek behar düzie / juan begithartez beraiegan. / Gü aldiz beste kanton batetarik, / üngüratüren girade gibeliala. Mustafa 153. (ap. DRA) (Fig.). "Begithartez jartzea norbaiti, se montrer favorable à quelqu'un" Dv.
b) De vista, visualmente (conocer, etc.).
Eta ninzen begithartez ezagun gabea Iudeako Eliza Kristean ziradenei. Lç Gal 1, 22 (TB begithartez; He, Dv, Ol, Ker, Bibl ik(h)ustez, IBk, IBe begiz).
azpisarrerakoSense-11.1
Zuen ganik aphur batentzat urrunduak izanik begithartez, ez bihotzez.Dv 1 Thess 2, 17 (Lç, He ik(h)ustez, TB, IBk, IBe gorp(h)utzez, Bibl aurpegiz).
azpisarrera-12
BEGITARTEZ ALA UZKIZ. "Begitartez ala uzkuz (R-uzt), jugar a chapas, cara o cruz" A.
azpisarrera-13
BEGITARTEZ BEGITARTE (bei- R-vid ap. A; SP, Lar). Cara a cara. "Face à face" SP. "Cara a cara" Lar.
Ezen orain mirail batez ikhusten dugu ilhunki: baina orduan begithartez begitharte ikhusiren dugu. Lç 1 Cor 13, 12. Hek hura den bezala ikusten dute begitartez begitarte eta estalki gaberik. SP Imit IV 11, 2. Jinkuaren aitzinian daude, haren gloria begithartez begitharte ikhusten dielarik. Mst IV 11, 2 (SP begiz begi, Ch bekhoz bekho). Jinkua berthaitez berthaite ikusiz, eta perfeitki maitatüz seinditzen düte ezin explika daitekeen boskario bat. CatLan 59. Zelian aldiz ikusiko diizi den bezala, berthaitez berthaite. AR 68. Ikhusiren beitzütie eternitate orotan begithartez begitharte. UskLiB 103. Haren gloria begithartez begitharte ikhusten die. Ip Imit IV 11, 2. Boztario batek artanu orren letrak; ekustan duan aldioroz, urdu zaitad gaudela biak xunto Eskapilenian beitartez-beitarte. Mdg 120s. Orai berian nago beitartez-beitarte berareki; eta eztud ekustan, baizik korpiz me bat edo mear bat, sotanaz tapatruk. Ib. 142. Jainkoa begitartez begitarte ikusi dut. Bibl Gen 32, 31.
azpisarrera-14
BI BEGITARTE (IZAN, etc.) (Tener) dos caras, actuar hipócritamente.
Ez ginuen sekulan asmatuko izan zaitekela aski gizon atrebiturik, gure artean, erraiteko, finkatzeko, Eskualdunak baduela bi begitarte. Zer ausarkeria! Zer gezurra! HU Zez 40.
azpisarrera-15
BI BEGITARTEKO. Hipócrita.
Lege bat, on edo tzar, egin ondoan, lege haren aldekoeri azpitik esku emanez, berek lege hura hausten dutenak, nor nahi izan diten, bi begitartekoak direa? HU Zez 42.
begitarte
<< bat 0 / 0 bekaizkeria >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper