Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

27 emaitza jaiegun bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
astegun.
sense-1
1. (V, G, BN, S, R; SP, Lar, (V, G), Arch VocGr , VocBN , Dv (V, G, S), H), aste-egun. Ref.: A; Lrq; Etxba Eib; Elexp Berg.
Día de labor. "Jour ouvrier" SP, Arch VocGr. "Día de labor" Lar, Añ, A. "Jour de travail; en opposition au mot besta, jour de fête" VocBN . " Bixar, jaiegun ala astegun ete da? " Etxba Eib. " Astegunean ola ibiltzea! (V-arr, AN-gip)" Gte Erd 209. " Astegunian jaiegunian baiño obeto ibiltzen da " Elexp Berg. v. astelegun, astegarri; aste (2).
tradizioa
Tr. Atestiguado ya en Leiçarraga, aparece en textos meridionales y suletinos (tbn. en el mixano López). En DFrec hay 5 ejs., meridionales. La var. aste(-)egun se documenta en fray Bartolome, Zabala, Oskillaso, Anabitarte, Uztapide, Xalbador, Berrondo y en alguna ocasión en Aguirre de Asteasu y Orixe. Encontramos un ej. de asti egun en D. Agirre, tal vez errata.

Astegunetan, Ministreak on iduri zaión bezala exhortatzen du populua othoitza egitera. Ins A 1r. Astegünez bere peko güzier [...]. Bp I 26s. Zeren gozo haboro edireiten beitügü batetan besta egünez, eta bestetan astegünez. Mst I 19, 5 (Ip astegün; SP, Ch astelegun). Besta eta astegun. AR. (ap. H) Othoitziak eginen, urtheko beste laur egünez, ala den besta, igante edo astegün. Mercy 7. Nire alabak jazten dira lau lau, astegunetan biar egitiari dagokan legez, ta jai egunari emoten jakola beria. Mg PAb 95. Jaiegunak, astegunak baño dongago gordeten dira. MisE 155. Debekatua dago langilleak, eta alogeran bizi diranak astegunetan jokoan aritzea. AA II 75s (III 555 aste egunak). Zergatik ez dieztezu egiten zerorrek ume eta mirabeai lan oriek astegunetan? Ib. 60. Begiratuten badogu erri askotan dendakaz jazoten dana, ikusiko dogu ezin ezagutu leitekiala jaijeguna ala asteguna dan. Astar II 73. Eta bildur onegatik guzia isillik eta astegunean, iñor oartu gabe, egin nai zuten. Lard 436. Oraindiño geiago iñoz tabernetan, / Ez dakust astegunez aiñ gitxi jaietan. AB AmaE 217. Nai iai-eguna izan / ta nai asteguna. Azc PB 322. Lau galtza urdin astegunetan jazteko. Ag G 50. Beste aldean, egur batzuek sutan, ta egurren erdian baba-eltzetxoa gargar; ura zan Joanesen sukaldea ta asti [sic] egunetako janari ona. Ib. 9. Astegunetan, ardiakaz basora joanean. Echta Jos 193. Garillako lenengo astegunan. ForuAB 71. Igande-elizkizunetan, [...] euskeraz izaten dira [...]; astegunetan, oro erderaz. A Ardi 77. Egun artan, asteguna izan arren, meza nagusia, . Te Deum ta guztikoa ospatzea. Ib. 127. Haritxabaletek kantatzen zütian Prefaziua eta Paterra, besta, igante ala astegün. Const 28. Astegunetan, goizeko neska-mutillen dei ta ojuak. Anab Usauri 4. Ez dire aspertzen Maranek astegun batez egin zuna esaten. Or Mi 113. Maizago bear luke aste-egunetan jai. Or Eus 370. Lana berdintsu egiten gendun / aste-egunian da jaian. Uzt Sas 74. Izendatzera goazen jai-egunak, aste-eguntzat jo bitez. EAEg 18-3-1937, 1310. Orduan meza kantatuak emaiten ziren aste egun batzuetan ere. Xa Odol 29. Eta aste-egunetan bellori fiñez jantzi-ta bere burua ederresten zuan. Berron Kijote 31. Astegun guztiak balira jai! Alperrak ori nai. EZBB I 46. Aste egunean etzegoan barkaziorik. Igandea etortzeko pozak. BBarand 38. [Saioa] 12 eta laurdenetatik ordubietara izaten da astegunez, hamabietatik 3 t'erdietara igandeetan . MEIG I 100.
v. tbn. CrIc 62. JJMg BasEsc 172. Kk Ab II 68. Etxde JJ 88. Etxabu Kontu 80. Gerrika 28. Aste(-)egun: fB Ic II 171. Anab Poli 94. Ataño TxanKan 187. TxGarm BordaB 40.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos).
Alaxe elizpean oi dira / agure zarrak kontu-kontari, / beranduko astegun-meza / entzun ondoren marmari. NEtx LBB 254.
sense-2
2. Día de la semana.
Aitak egunoro khentzen zituan bizarrak eta zazpi labaiña zeuzkan, bat aste egun bakhoitzerako. Osk Kurl 103 (v. tbn. otro ej. en la misma pág.). Txango ura aste-egun jakiñetan baldin bazan, nola zitekean ni bakarrik gertatzea egun artarako? Anab Aprika 20. Iritzi komuna da [...] gure aste-egun izenak zerbait itxuraldatu direla inguruko hizkuntzen eraginez. MEIG VII 93.
azpisarrera-1
ASTEGUN BURUGORRI. Simple día de labor. "Astegun buru gorrian (G-azp)" Gte Erd 209.
azpisarrera-2
ASTEGUN BURUZURI ( (V-gip, G-azp)). Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 209; Elexp Berg. Simple día de labor. "Astegun buru zurixa, locución que se usa para denotar algo que se sale del común en día ordinario. Soñekurik onena jantzita, astegun buru zurixan" Etxba Eib. "Astegun buruzurian erregiña baino dotoreago jantzita (G-azp)" Gte Erd 209. "Astegun buruzurian tabernan! (V-arr)" Ib. 209. "Eguneroko normaletik kanporako zerbait egiten denean ondorengoaren gisako esaldiak egin ohi dira: Astegun buruzurixan da dantzara? Au dok jiria au" Elexp Berg.
Ainbeste soñoko bitxidunez, eta ori astegun buru zurijan bidez zabiltzala? Mg PAb 44. Orai, non-nahi, astelegun gorriarekin (astegun buru-zurietan), haragia eltzean. Ezale 1897, 174a. Eta Elizara doia gero bera, Elizara astegun buru zurian. Ag AL 44. Etzan geiago bear, astegun buruzurian beintzat. Ag G 324. Ai, lengo jai zar aien usai betea! Geora "jaierdi" biurtu ziranak!... eta gaur, kalekumeontzat "astegun buruzuri" geldituak! NEtx LBB 119.
azpisarrera-3
ASTEGUNEKO ( (Lar)) (Adnom.). De diario, de día de labor. "Ferial" Lar. v. ASTEGUNETAKO.
Txamarrea bekarren domeketakoa, / Alkondarea loia, astegunekoa. AB AmaE 234. Asteguneko soñekoakaz. Ag Kr 85. Eta larunbatetan niretzat irabazten neban, eta osterantzean aste-egunekoa ogetamar marabiri. Or Tormes 119. Asteguneko erropari urraldi, zirritu ta gañerantzeko maxurak konpontzen ari zen. Etxde JJ 79.
azpisarrera-4
ASTEGUN ETA JAI. Siempre, todos los días (litm. los días de labor y las fiestas).
Berakin bixi nai dau / Astegun eta jai. Enb 113. Jataldi edo banket ederrak / egin astegun eta jai. BEnb NereA 170.
azpisarrera-5
ASTEGUNETAKO (Adnom.). De diario, de día de labor. v. ASTEGUNEKO.
Eskolarako modurik ez eukeen askok, astegunetako biarra galdu baga, ikasten ebeen ondo irakurten, ta doktriñia. JJMg BasEsc 171. Atera ziozkan aste-egunetako soña eta oñetako legorra. Zab Gabon 31. Larunbat-arratsa da, beharra zan; astegunetako langile bizkorrak zinemataratzen dira taka-taka. Mde Po 92.
azpisarrera-6
ASTEGUN GORRI. Simple día de labor. "Astagün [sic, ¿errata?] gorri eta hori ostatian (S)" Gte Erd 209. v. ASTEGUN BURUZURI.
astegun
<< aste 0 / 0 beso >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper