OEH - Bilaketa

35 emaitza ikasketa bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bidegabe.
sense-1
1. (G, L, BN, S; SP, Ht VocGr, Lar, Lecl, VocBN , Foix ap. Lh., Dv, H, BeraLzM), bidegaba (H), bidebage (V; Lar, ), bidebaga (V), bidagabe, bidega (H), bidege (BeraLzM) Ref.: A ( bidegabe, bidebaga ) .
Acción indebida, afrenta, injuria; agravio, injusticia. "Tort, affront. Bidegabe egin deraut, il m'a fait tort" SP. "Injustice" Ht VocGr 375. "Agravio", "injuria", "injusticia" Lar, . "Injuriar, iraindu, betziztu, bidegabeak egin " Lar. "Tort, injustice" Dv. "Tort, dommage injuste" H. " Bidebaga [...], injusticia, iniquidad" A. "Agravio, perjuicio" Ib. Cf. ReinEusk2 139 (Monreal, 1598): "No han hecho mal ni cosas malas a nadie, y dijo en vascuence bidegaberik". v. bidegabekeria, bidegabekokeria. Tr. Documentado desde Dechepare, no lo hallamos en textos suletinos). Aparece generalmente junto al vb. egin (sólo encontramos algún ej. con ekarri en Duvoisin y Diharassarry, y con erran en Mirande). En DFrec hay 10 ejs. de bidegabe .
Hiri egin badaraie bidegabe handia. E 245. Iangoikua deskonozi gure salbazalia / eta orok ezagutzen dela bidegabia. Ib. 25. Nik ogenik eznuiela hongigitez berzerik, / Bidegabek haritu nu bide eznuien lekhutik. Ib. 229. Adiskideá, eztrauat hiri bidegaberik egiten: ez aiz dinero batetan enekin akordatu? "Je ne fais point de tort" . Mt 20, 13 (He, TB, Dv, Ur, Ol bidegaberik; Ip, SalabBN ogenik, Hual, Samper agrabiorik, Leon makurrik, Ker bidebagekeririk, IBk, IBe bidegabekeriarik ). Egiten zaizten bidegabeak libroki barkhatzen dituztenak. Mat 157. Bide-gabeen pazientki pairatzea. Ib. 21. Bide gaberik eztuzu / niola ere laudatzen, / aitzitik zuzena duzu / gehiago prezatzen. EZ Noel 139. Damuago baitzenduke zeure anaia haren kalteaz, eta haren hala izaiteaz, egiten eta erraiten derauzkitzun bide gabe guztiez baiño. Ax 309 (V 206). Bidegabe eginen dio Iainkoak neskato huni, baldin hunenbat pena eta trabaillugatik, emaiten ezpadio ifernua. Ib. 516 (V 332). Bidegabeak errezibitzen dituena. Ib. 316 (V 210). Hain humil eta sinple, maleziarik eta enganiorik gabe, non atsegin baitzuten zure izena gatik laidoak eta bidegabeak pairatzeaz. SP Imit III 22, 4. Burlakeria dela, lagunari hitzez egin dakidizkeon ofensa eta bidegabe guzietarik gaixtoena. SP Phil 339s. Eta badirudi berariaz egiña dela gure autoritatei bidagabe egiteko. (Urrugne, 1680). CartUrruñ 133s. Zeren hurkoetarik heldu den arbuioa eta bidegabea sentikorrago eta ukhigarriago baitira. ES 164. Grazia lotzen zaie zeruko ontasunei haiñ borthizki non munduko kalteek ezpaitute altaratzen, ez ukitzen bidegabeek, ez asarratzen ofensek. Ch III 54, 9. Mendekatzera berzek egin darozkiguten injurioez, gaizkiez eta bidegabez. CatLav 177 (V 92). Zer da ezen bertze Elizek baiño gutiago izatu duzuenik, baizen ni ez natzaitzuen karga izatu? Bidegabe hori barkha diezadazue. He 2 Cor 12, 13 (Dv hoben ). Zer da ezen bertze Elizek baiño gutiago izatu duzuenik, baizen ni ez natzaitzuen karga izatu? Bidegabe hori barkha diezadazue Eztali nai, ezkuta ezin zitekeana ta Gipuzkoari zekarrena bidegaberik latzena ta miñena. Lar Fueros 225. Batak besteari barkatuz egin dion bidebagea. Mb IArg I 206. Orien txarkeriei ta bidebageei txarkeriz ta bidebagez ez, baizik begitart onez ta ongiz eranzutea. Ib. 304. Laugarrena, bide bagak edo injuriak parketea. Cb CatV 45. Baldin eman nahibadiot zuri bezanbat azkenik ethorriari, egiten darotzut hortan bidegaberik? Ez dut ene ontasuna neure eskuko? Lg II 197. Haren bidegabeak, hartako botherea edo kargua dutelarik, gibelatzen ez dituzten guziek. Brtc 65s. Jesusen izenean edozein bide-gabe, naigabe ta atsekabe jasotzeko. Ub 199. Orai ere non nahi / Monhoren omenari / Azkaindarren gezur tzarrek / Ez hango andren biltzarrek / Ez diote garabik / Egin bidegaberik! Monho 52.
( s. XIX) Egin eutsezan bidebaga, txarkeri ta lotsabagakerietan. CrIc 116. Jesu-Kristoren korputz ta odolari kristau sakrilegoak egiten dizten bide gabe edo injuria itsusiak gatik. Mg CC 253. Bakarrik dot damu zuri egin deutsudan injurija edo bidebagia. Mg CO 54s. Siriako arma-gizonak egin baleuste bidebaga <bidebagaba> damugarriren bat, iragokorra izango zan enetzat. Mg PAb 208s. Ori da Nagusiago bati bidegabe andia egitea. VMg 1. Bidebageak edo gaitz egiñak barkatzea. CatAN 41. Eta argatik edozein injuria, desprezio, bide bage, atzekabe, naigabe edo kalte egiten digunaren kontra erraz aserratzen gera. Gco II 49. Ez ote diozu lagun urkoari zere erausi eta bide gabeakin pakea galtzeko biderik ematen? AA I 624s. Ezin barkhatuko dugu gure anaiek eginen daukuten bidegabe xume bat? Dh 250. Adiskidia, ezteutzut oker, bidega edo injurijarik egiten. Astar I app., XV. Ez dut bidegaberik batere egin Juduei. TB Act 25, 10. Bidegabe egiten net laket duenak. Gy 217. Zuzenari bidegabe egiten dio, zeren bihiaren prezioak makhur handiak baitabilzka. Dv Dial 65 (It ez da justoa, Ur ez da justua, Ip ezta xüxen ). Aztikerietan siñesten duenak, edo sorginkerietaz edo bertze onelako bide gabetaz baliatzen denak. Legaz 25. Alegia apezari gerla, herri guziari haren itzalean bidegabe egiten dela, eta bidegabe handi. HU Zez 190. Hil da Ferry. Ferryk ez du gehiago nehori bidegaberik eginen. HU Aurp 65.

( s. XX) Gure obenak (pekatuak), gure gaiztakeri ta bidegabeak. ArgiDL 94. Ez begira, zer egiten eta zer esaten daben eztakianari; zeuri egindako bidegabea baiño. "Injuria" . Or Tormes 111. Bidegabe egiten neutsola iduri yatan barre ez egiteaz. Ib. 31. Yainkoaren aserrea zerutik ageri baitzaigu egia bidegabean baituta daukatenen biurkeri ta bidegabekeri guziei buruz. 'In iniustitia' . Ol Rom 1, 18 (Lç iniustiziatan, He injustuki, TB inyustoki, Dv bidegabekeriaren azpian ). Gure bidegabeak Yainkoaren zuzentasuna darakusan ezkero. Ib. 3,5. Baña beste mugarri guziak ateratzea bidegabea litzake. Ldi IL 83. Kristauak naiago izan bear dute bidegabeak, txarkeriak, kalteak yasan, berak besteai olakorik egin baño. Ir YKBiz 125n. Laneko orduak bardiñak izan dirala-ta beste barik, biei irabazi bardiña emotea bidegabe andia litzake. Eguzk GizAuz 118. Bi mende huntan ohoinaren meneko dira Xuberotarrak, eta gehienak ez dira orhoitzen ere gerthatu zaioten bidegabeaz. Lf Murtuts 50. Eleka ari zela malkoak zerizkion Eñaut zaharrari semearen bidegabeak gogora ekarriaz. Etxde JJ 101. Bidegaberik ez nuen erran, ordea, otoiztu zaituztedanean Irlanda maita dezazuen. Mde Pr 296. Zergatik mintzen nau areago neri baño besteri bidegabe berberaz nere aurrean egozten dioten goitzarrenak? Or Aitork 295. Zeure izenean / eginen dira / eun mila / bidegabe. Arti MaldanB 211. Hainbeste bizio, bidegabe eta grina itsusi ikusi du gizonen artean. Arti Ipuin 60. Semeak aitari egindako bidegabea beti izan da larrienetakoa bezala artua. Vill Jaink 166. Ez al diogu gizonari bidegabe ori egiten lurreko ondasun mugatuak baizik eskeintzen eztizkiogunean? Ib. 153.
azpiadiera-1.1
Daño, perjuicio (involuntario, o no causado por personas). "Sibi invicem oscula admovere, mantxot egiñ, bidegabe egiñ, kalte ekharri " Urt I 211. "Préjudice" Ht VocGr 407. "Dommage" Ib. 350. "Dommage" Dv. "Dommage en général" H. v. kalte. Tr. Documentado en la tradición septentrional desde principios del s. XVIII.
Zeren iduritzen baitzaie estudioak bide gabe eginen dioela hekien naturalezari edo hazbideari. ES 180. Hetarik urrundu behar gara hek gure salbamenduari trabu edo bidegabe egiten dioten bezain laster. CatLav 111 (V 61). Lagunari pagatu bere ontasunetan egin edo eragin zaioen bidegabea. Ib. 298 (V 148). Egin behar ginduke egin ahal guzia eztitzerat eta arintzerat bidegabe edo damu hura. Lg I 243. Hiltzea desiratzen, eta hiltzeko, edo osasunari bidegabe egiteko arriskutan ematen direnek. Brtc 62s. Zer kalte, zer bidegabe ez diot egin ene buruari! Ib. 211. Horren kasuban ez dugu aditu nihori bidegaberik egin dioela, ausarki libra ahal dezakete. DonibOh 169. Eta orduan mortifikazioneak on baino bidegabe gehiago egiten dio arimari. Dh 57. Ordu eta asti horietaz baliatuz, bere eginbide hertsier batere bidegabe egin gabe, ephe luze batez bedere, has eta osa dezake hulako obra bat aise. Gy X. Zikhinak ezartzen du ustelkeria zokho guzietan; osagarriari bidegabe egiten du. Dv Lab 215. Artzainek gure mendietan egin izan dute egundainoko gerlate, uholde eta harri-abar guziek baino bidegabe gehiago. Ib. 307. Eta gaixtakeriaz asma ahal ditazken guziak zure kontra erran ere baletzate, zer bidegabe ekhar liezazukete, baldin iragaitera utz bazinetza oro? "Quid tibi nocerent" . Dv Imit III 46, 2. Gezurra on da, bidegaberik egiten ez duenean. Hb Egia 126. Ez dire jaun eta andre eskelariak konkurrentziaren beldur; ez deie araiz heier konkurrentziak bidegabe handirik egiten. HU Zez 37s. --Norbeiti zerbeit bidegabe ekharri zaionean bere ontasunetan, zer egin behar da? Dih GirLeg (ed. 1897) 60. Baiña egiara eltzeko, logikari bidegabe egin bear zaionean, seiñale da oiñarritzat jarritako sustarrak etzirela egokiak. Vill Jaink 83.
azpiadiera-1.2
Disparate, cosa no razonable.
Ohiturari bagagozkio [...], gainera, ez dugu hemen agertzen den bidegaberen bat edo beste bezalakorik egingo: oker bada ajola, okerrago ayola idaztea axola izan behar lukeena. MIH 343.
azpiadiera-1.3
"Embarras, obstacle. Utzatzu orgak hor, eztute bigaberik [sic] eginen, laissez les charriots là, ils ne feront pas d'embarras" H.
sense-2
2. (H), bidebage (Lar), bidebaga .
(Adv.). Injustamente, ilegítimamente; sin motivo, sin justificación. "Nefas, por fas o por nefas, naiz bidez, naiz bidebage " Lar. v. BIDEGABEZ, BIDEGABERIK, bidegabeki, bidegabezki, bidegabero. Tr. Exceptuando un ej. de Dechepare, sólo se documenta en autores meridionales.
Bekhatore gira eta mira eztakigula, / Balinetan bide gabe akusatu bagira. E 235. Alaber eman diroke / damureki iltzea, / jaten dela bidegabe / aren ogi sanduan. Aldaz 65ss. Herodes [...] egin zan Judeako Errege, bide gabe ta deretxa gabe. Ub 57. Bide gabe duda gaiztoai leku ematea. AA II 209. Norbaiti gauz itxusiren bat bidegabe egotzitzea. Ib. 95. Beste gauza geiago ere Oiarzungo Erriak anziñaeran beretzat ezagutzen zitubanak, ikusten dira orain eskualdatuak bidez edo bide bage. Izt C 119. Bide bage kendurik oei itsasoak, / Ingeles ta Franzesak dira gerozkoak. Ib. 208. Bide gabe eretu uen erreinua, ire semearen eskuetan Jainkoak orain ipiñi dik. Lard 197. Ipiñi zien parabola bat, garbiro adierazten zuena bere laster il-bearra, eta zein bidegabe ilko zuten. Ib. 431. Bide gabe zabiltza / sututzen sasiyak. AzpPr 78. Egia da zoro-zoro ta bide baga beragaz alkartuteko asmoak euki ditudala. Ag AL 112. Bidez ala bidegabe, ori ez dakit, zeure itzok ipiñi didate eskuetan kandela. Ldi IL 111. Itzez iraindu ondoren, burrukatzera zijoazkion bidegabe. TAg Uzt 97. Guda-ornien azterlaritza osatzen zutenak, bidegabe, uritik irtenak dira. "Ausencia injustificada" . EAEg 19-1-1937, 841. Bidegabe kendu zana itzultzea. "Ingresos indebidos" . Ib. 25-2-1937, 1150. Bidegabe nortzu il eta nortzu diran oe-lapur ikusten dituzuten ezkero, atozte! Zait Sof 16. Ugazama erraigabeak ain bidegabe egin zion purrustada laidotsuak arras minberaturik utzi zun Usoa zorikabea. Etxde AlosT 93. Ez daukagu iñork iñori bide-gabe kalte egiteko eskurik. Munita 26. Bidegabe ditudala Euskararat hedatzen Irlandararen urkustetik atera ditudan jalgipen pesimistak. Mde Pr 207. Ua utzita bidegabe maite baituzute Argandik dana. Or Aitork 90. Euskal-arrantzaleagaitik, au, ori ta bestea maixiatu dabe. Amaika bidar bidegabe, gaiñera. Erkiag Arran 115.
sense-3
3. (H), bidegaba (H), bidebage, bidebaga, bidege .
(Adj.). Injusto, ilegítimo; indebido. v. BIDEGABEKO.
Al datekean disparaterik bidegabeena da, Euskera gazteai debekatu ta madarikatua balego bezala kastigatu, ta eragoztea. Cb EBO 18. Bekatuak ondo ez agertzeko egiten diran tranpa, ta ematen diran aitzakia, esesio, edo eskusa bide gabeak. Mg CC 121s. Ixiltxorik eraman zituen Jesusek Anas ta Kaifasen arrotasunak, Pilatosen sentenzia bidegabea. Ib. 254. Egiten dira irabazi bidebagiak, salduten dirianian gauzaak tranpak eginik. Mg CO 148. Aragizko atsegiñen, ta nioren ondasunen kutizia ta nai bide gabeak. CatAN 40. Juizijo txar, arin, bide baga, edo esan oi dana lez, juizijo temerarijua. Astar II 176. Saldu erosi edo traturik okerren eta bide bagenak. Ib. 175. Nok egin darua juramentu donga edo bide bagia? CatBus 23. Begira ezazu zeñen birakorrak eta bidegabeak diran gizonak euren usteak edo iritziak moldatzen dituztenean. "Cuan volubles o injustos" . Otag EE 1882c, 449. Munduko persekuzio bidegabeak. Ag Serm 199. Ez naz ba, beste lez bidegabea, / ez lapurra eta eskontzauslea. GMant Goi 98. Zer zuzen ta zer oker, zer bidezko ta zer bidegabe [...] akika ari zan bitartean. Anab Usauri 119. Erabaki au ez da ez bidegabea, aurrebegiramenezko neurri zur eta burutsutzat jo litekena baizik. EAEg 21-10-1936, 101. Banaka emandako erantzunak bidegeak izan ditezkela oartuaz. "Para evitar que ésta sea casuística y arbitraria" . Ib. 13-2-1937, 1056.
azpisarrera-1
BIDEGABEAN.
Indebidamente.
Berzeren ondasunak bidegabean ez deseatzea. El 8.
azpisarrera-2
BIDEGABEKO (G, L, B ap. A ; Dv, H, BeraLzM; bidebagako V ap. A ; H, bidebako V ap. A , bidebageko V ap. A ; , bidegeko BeraLzM).
Indebido, ilegítimo; injustificado. "Logro, usura, (c.) lukurua, lukurutasuna, bidebageko irabazia, irabaz-goia " . "Injuste" Dv. v. BIDEGABEZKO. Tr. Documentado en textos meridionales desde mediados del s. XVIII. En DFrec hay 2 ejs.
Beren bidebageko erausi arroz ta funsik etzuten berriket luzez. Mb IArg I 195. Egin zion Dabidek bein bere gerrari prestu bati bidebageko lan itsusi bat. Ib. 173. Mandamentu onek eragotziten dau inoen bidebagako azienden deseoa, eta bai ondasun larregi gura izatea bere. Oe 115s. Etzegozkan bide gabeko hitz lotsagarri asko esan ziozkeen Jesu Kristori bere etsaiak. Ub 84. Eguzkia, irargia ta beste gauzaren batzuk Jangoikotzat arturik, emoten deutsezanian adorazinoe bidebagakuak. CrIc 51. Agintzen ere zuan arrika iltzeko gizaseme edo emakume Igarle bidegabeko edo Aaztuak. Mg CC 152. Zeinbat logrerija, irabazte bide bagako saldu erosijetan! Mg CO 28. Bide bagako bildur ta sinistia gaiti. Ib. 151. Sorginkeria, aztia, etorkizun amesezkoai, eta onelako bide gabeko sinistea ematen dienak. CatAN 36. Norgan zuloak, norgan bidegabeko zauri edo eridak, norgan begietako kataratak, ezpada beren etxea ardoaren lekuan ipintzen, ta beren ansia basoak itzultzen daukeen aetan? "Cui sine causa vulnera" (Prov 23). AA III 379. Ez dozu juramentu bide bagakorik egingo. fB Ic I 23. Ez dira bada oneek bide bagako juzgubak. Ez bada bidezkuak, ta errazoezkuak. Ib. II 218. Agiriko da, euren bide bagako esperanza laarregi edo presunzinoia. Astar II 17. Bide bagako medizina, edo gauzen batzukaz osatu nai dabeenak. Ib. 38. Aditzen dezu, nere Jesus ona, zure kontrako bide gabeko sentenzia. Echve OngiB 76. Aragizko atseginen, eta iñoren ondasunen desio bide bakoak. CatLlo 47. Bidebageko josi askatu iraingarri oek. 'Escandalosas e injuriosas incoherencias'. Izt C 9. Ez juramentu bidebagakorik egitea. CatBus 6. Norberaren griña ta gurari bidebagakuai jarkijagaz. Ur MarIl 12. Alakorik etzala; bide gabeko itzketa eta ikaratu-naiak zirala. Lard 90. Bidegabeko eskaera eta ondasun-gose ezin asearekin ondatzen zituzten. Ib. 537. Ausartasun bidegabeko batekin. Ur BulaG 558. --Nolako bekatua egiten du yustiziarik gabe yuramentu egiten duenak? --Larria, bide gabeko gauza andia delarik, beintzat. Legaz 26. Ta inoiz ez egiteko / Beragaitik zinik / alper bidebageko / ta guzurrezkorik. Azc PB 22. Zeure irudipen da bidebagako amesakaz biotza illundu ta arnasak kentzera. Ag AL 156. Aupada bidebagako baten atzea. A BeinB 83. Euren logreriakaz eginiko irabaste bidebakoak. Itz Berb I 334. Gauza bidebagako eta txarraren ganean, berbarako lagunai kalteren bat egitekoaren ganean, juramentu egiten dabenak. Itz Azald 88. Amaren ganorabagekeri ta bidebageko esateak miñ andia emoteutsien Anjeleri. Ag Kr 111. Batzuk zearo apalak, bidegabeko arrokerietan beñere ibilli eztiranak. Ag G 296. Iñoren ondasunen gurari bidebakorik ez eukitea. KIkV 55. Bidegabeko epai gogorra. ArgiDL 88. Bidegabeko balio-urritzeak. "Desvalorizaciones injustificadas" . EAEg 26-10-1936, 139. Nere bidegabeko poz guziak oztopo samiñez zirtatuz. Or Aitork 39. Bidegabeko agintari danak bezala, bazuen apuko ederrik bere burua ta bere iarduna xuritzeko. Zait Plat 18. Halaz guztiz doubting Thomas-en batek (nik neronek esaterako) gogoeta bidegabekoren bat egin dezake. MEIG I 261.
azpisarrerakoSense-2.1
(Sust.). Acción indebida, injuria, agravio.
Nora adi nengoan, zure ontasunari bide baako ain itzalak egin neutsazanean? EL2 159. Eman zen ere bidegabekoen zuzentzera, alargunen laguntzera, ta zaldi gañean eta zigorra eskuan zebiltzan neskatxeen begiratzera. " Desfacer agravios" . (Quijote IX) AIr RIEV 1928, 600.
azpisarrera-3
BIDEGABERIK (bidebarik A DBols).
Indebidamente, injustamente.
Nai dozu, ain errazto ta ain bide bagarik zeure esana edo egina deungatzat inok eukitia? fB Ic II 225. Bide bagarik, modu bagarik ta errazoe bagarik erreguka edo enpeinuz edo zamaika gogo bagako lagunagaz ezkontzera norbait jiretan danian. fB Ic III 353.
azpisarrera-4
BIDEGABEZ.
Indebidamente, injustamente.
Besteren ondasunak zuzen kontra edo bide-gabez nai izatea. Ub 180. Anziñako denporan Gipuzkoan matsak / Badakigu zirala guztiz aberatsak; / Bide bagez galtzera onelako gauzak, / Mingarri da uztea gizonaren antzak. Izt C 149. Zuk dakizu egia, ta zein bide-bagez iraundu naben. Or Tormes 111. Olako bikoteren bat bidegabez edo bekaizkeriz zazpi neska oen epaipean iñoiz gerta ba ledi. Or Mi 34. Iñori zerbait bidegabez kendu badiot, lau alakoa biurtzen diot. Ol Lc 19, 8 (IBk bidegabez;bidegabeki, Ker bide txarrez ). Bidegabez Yainkoa ez ote doa, aserre badabil? ' Numquid iniquus est Deus, qui infert iram?' . Ol Rom 3, 5. Ziñez, zuzenbideak beragaz dakartzan eta bidegabez bete eztiran eginbearren ordain eta ordekotzat, karidadea bein be ezta etsi ta euki bear. Eguzk GizAuz 190. Beiñola gazteño bi bata besterena; / mutillak bidegabez eman etsipena. Or Eus 14. Ni orde beste bat bidegabez iraintzen dutenean. Or Aitork 295. Orduko ikasketa aiek, edergarrizko deritzatenak, auzi-etxera zuten bide, ta nik artan nabarmendu nai, bidegabezago ta txalotuago. Ib. 57. Atalka gaiztakeriak bidegabez egiten dituztenak. Zait Plat 136. Iñortxo ere eztela alperrik edo bidegabez nekatu. Ez alperrik, nekeok gizadiaren onerako izan baitira; eta ez bidegabez, nekatu denak bere gaitzen saria jasoko baitu. Vill Jaink 183. Arazoa, izan ere, "Iruñea Escualdunen hiri buruçaguia"-ren izenari dagokio [...], harako idazle ezagun hark horrela, eta ez bidegabez, deitu zuen hiriaren euskal izenari. MEIG VII 115.
azpisarrerakoSense-4.1
(Lar; bidebagez ).
"Injuriosamente" Lar, .
azpisarrera-5
BIDEGABEZKO (Dv ( A ), H).
Injusto, indebido. "Injuste" Dv. " Bidegabezko irabazia, gain injuste (Mg) [en éste sólo se documenta bidegabeko] [...]. Bidegabezko intenzionea, intention non droite" H.
Intenzionea duke xoill bide-gabezkoa, / Iesus agindua dela sinhetsaraztekoa. EZ Man I 65. Bidegabezko aberastu-naia. KIkG 59. Itxasgizon orien aurka ipiñi zenituan zigor nekeak, egunerik egunera astunago egiten dituzu, ortan bidegabezko indar eta irain ageria egiten dizkiezularik. Eguzk RIEV 1927, 425. Yauntxoa dakar geiegikeriak: bidegabezko ta kaltegiña oi da neurriz gain betetzen danean irritsa. Zait Sof 81.
azpisarrerakoSense-5.1
(bidebagezko SP (que cita a Lç)).
Injurioso.
Ezen gure gorputzak Iesus Kristen menbro diradenaz geroz, zein gauza indignea eta bidebagezkoa lizate, baldin paillarda baten menbro egin balitez? Ins B, 5v. Eragozten eta debekatzen du iñor iltzea, besteri deshorezko ta bidegabezko hitz gaiztoak esatea. Ub 177.
bidegabe
<< berezi 0 / 0 edergarri >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper