OEH - Bilaketa

319 emaitza idazle bilaketarentzat

Sarrera buruan (4)


Sarrera osoan (315)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zaletu.
sense-1
(gral.; SP <s->, Lar, Añ, Dv, Zam Voc ) Ref.: A; Elexp Berg .
Aficionar(se). "Aficionarse" , "apetecer, zerbaitez zaletu" Lar y Añ. "Aficionado, amigo de estas cosas, zalea, zaletua " Lar. "Apetece las honras [...], ohoreaz zaletzen da " Ib. "Inclinarse de propensión y afecto" .
Zer? uste det aingeruak / ziradela gosetuak / usakumez zaletu. Lar Gram 389. Zaletu ezkero ni, saiatzen nintzan nonbait billatzera gura nuena. Mb OtGai II 73. Onela zaletu ta ardoaren deseo eragabea sartu zitzaiola. Cb Eg III 365. Zerua Estanislaoz zaletu edo enamoratu zan. Cb Just 120. Une artatik geratu ziran gizonaren gura, eta griñak gaitzeronz makurtuak, eta zaletuak. AA I 400. Onelako gauza onetara zaletuak ta emonak direan persona debota birtuosak. MisE 250. Txiki txikitatik zaletu ninduban zubekaz artu emon estu bat eukitera. JJMg BasEsc I. Ordutixek zaletuten dira apaindurik ibiltera. Astar II 98. Ordeka zelaietako lur guri ezadetsuen gizentasunaz zaleturik, abiatu zan jendea mendi ondoetatik ibar zabaletara jesten. Izt C 3. Jainkoaren graziak [...] beregana deitu eta zaletutzen zuela. Aran SIgn 12. Arma-gauzetara [...] zaletua zebillela. Ib. 7. Aiñ zaletua zegoan bere [San Pedroren] azaña eta bertuteaz. Ib. 6. Zaletu zan bere edertasunaz eta artu zuan bere emaztetzat. Bv AsL 73. Ainbesteraño zaletu zan San Pedro. Kortazar Serm 408. Egunero ipinten neban eskuan, guztiz ondo jatorkidan, da [...] eraztunagana zaletu egin nintzala uste dot. Ag Kr 193. Etxean otordu ona edo pozezkoa beñepein egiten bada, gizona ez da tabernaz zaletuko geiegi. Ayerb EEs 1916, 33. Euskaldunak beren izkuntzara zaletzen ari dira. EEs 1918, 83. Gaztelar neurtitzlariak nola zaletu zuten [Bilintx] . Ib. 84. Laguntasun onegaz zaletuko dirala abeldunak [...] aberiai bakuna ori ezarteko. ForuAB 123. Ez dakit nik, Xixili dan azkarrarekin, nola xalta-periko orretzaz zaletu dan. Alz Txib 85s. Euzko-abesti, dantza ta kirol / danakaz zaletu dedin. Enb 42. Arrotza [neskari] zaletu zitzaion. Anab Usauri 145. Lurreko gauzetara zaletu ta zerukoak aztuarazi egiten dizkigutelako. Ir YKBiz 131n. Ain zaletua nago [Malentxo] aretzaz. TAg Uzt 194. Eta errege zure edertasunaz zaletuko da. Ol Ps 45, 12 (Ker zaletu; Dv lehiatu, Or irrikatu, BiblE zoratu). Adar tankerako buruki auetaz asko zaletu ziran aldi artan gure emakumeak. Etxde AlosT 77n. Jendearen berotasunik etzun galdu, bere bertso ziztakorrak entzuteko lagunabarrak zaleturik baitzeuden. Etxde JJ 274. Kornubieraz ere zaletu zen. Mde Pr 256n. Foxenean gertatuak arras zaletu zituen amerikatarrak; berehala [...] arimekin har-emanetan sartzeko asmoz. Ib. 314. "Bakartira zaletu" zitezen. Gazt MusIx 166. Gai ontaz zaletuta itzul-inguruka ari geran bitartean. Ibiñ Virgil 100. Beste larterketea, erri guzian zer esana ipiñi ebana, edo erri guztia zaletu ebana. Etxabu Kontu 170. Ez diot kirola orri jarraitu. Bearbada, nere tokian edozein zaletu zitekeen gaztetan. Zendoia 149. Irakurtzen jende asko zaletu eta trebetuko litzatekeela. MEIG I 80.
azpiadiera-1.1
(Urt, Lar, , H) Poner(se) ganas, venir el deseo. "Appetentissimus, [...] gehienik, gehien gutiziatzen déna, zaletzen dena" Urt II 186. "Appetens, [...] zaletzen déna" Ib. 185. "(Hacérsele o darle a uno) ganas de hacer algo" Lar. "Ganoso [...], zaletua" Lar y Añ. "(Tener) ganas de hacer algo" Añ. "Ian ezazu, gura guti baduzu ere; iateak berak zaletuko zaitu, [...] manger tout seul vous donnera de l'appétit" H.
Orduan are geiago zaletu zan ama itzegin zana jakiteko. AA II 227. Noiz bañan noiz bera agertuko ote zan zaleturik. Izt C 318. Ama Birjiña bere aurrean jende asko ekusteko zaletua! Goñi 35. Zure semia ezagutzeko zaleturik gaude. Alz Bern 59. Gure odola ixurtzen ikusteko zaletua badago. Ill Testim 25. Etorri da... kanpo erritar zaletuba, erri txukun eder au ikustera. EgutTo 23-8-1920 (ap. DRA ). Osaba zaharra irekin egoteko zaletua zegoken oraintxe. Lek EunD 14. Ni erne nago, ezagunei gogozko begi-keñu bat egiteko zaletuta. Ldi IL 22. Orduan, errimiñak, alako gurari andi, gar itzalgaitz, egarri ase ezin batek zaletzen ta zulatzen dausku biotza. Erkiag Arran 181. Zaletu nintzan ara joateko. Anab Aprika 9. Sariak naiko onak dira, edozein abeslari barri zaletzeko aiñakoak. Agur 30-9-1972 (ap. DRA ). Gezurra badirudi ere, negua irixteko zaleturik egoten giñan. AZink 35. Gerok ere, zerbait jakiteko zaleturik geunden aspaldian. MEIG I 160.
azpiadiera-1.2
(Precedido de gen.).
Zu zeruko jauregi ederraren zaleturik uzteko. Mb IArg I 237. Gure gizona txit berotu ta penitenziaren zaletu zan. Cb Eg III 389. Alkarren zaletu ziran biak. Etxde AlosT 22.
azpiadiera-1.3
(Part. en función de sust.).Aficionado, diletante.
Harroputz zebilen ardo ezagutzale zelakoan. Italiarretan guti dira egiazko ezagutzaleak. Gehienetan, zaletuarena egiten dute abaguneari dagokiolako. Mde Pr 106. Bertso-idazle zaletuoi aukera eman zitzaigun bertsopaper-leiaketa baten bidez. Zendoia 117.
azpiadiera-1.3.1
Aficionado, seguidor (de un deporte, etc.).
Zaletuok, artean, seigarrena [Tourra] ere irabaztea nai. Zendoia 123.
zaletu
<< zakur 0 / 0 zalu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper