OEH - Bilaketa

1293 emaitza ibili bilaketarentzat

Sarrera buruan (93)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
2 bide.
sense-1
1. (G, AN, L, BN, S, R ap. A ; Lar, VocCB , Dv, H) .
(Partícula que se coloca delante de la forma verbal personal). Probablemente; seguramente; al parecer. "Debe de, equivaliendo a quizá, acaso, bide interpuesto. Debe de haber venido, etorri bide da, debe de pensar, uste bide du " Lar. "Probablement, sans doute. Hil dela diote, bainan ez bide da egia, on dit qu'il est mort, mais ce ne doit pas être vrai. Joko zinduztela jaki bazindu, ez bide zinen ethorriko, si vous eussiez su que vous seriez battu, vous ne seriez probablement pas venu. Ezagutuko bide dugu ez dela gure antzetik eta gure baitharik heldu (He)" Dv. "Particule, ayant le sens de probablement, apparemment, il est à croire que, sans doute. Oraikotz ethorri bide da, il doit être arrivé pour maintenant. Ustebide duzue nik egin dudala, vous pensez sans doute, peut-être, que c'est moi qui l'ai fait (le sens est généralement plus affirmatif que dubitatif)" H. "Parece que, probablemente. Kura bide-xu errisko ontako alkatea (R), aquél parece que es el alcalde de este villorrio. Bidedator (G, AN, L), parece que viene. Ganen bidenaiz (L), probablemente he de ir. Ezpide zen zugurra (B), parece que no era económico" A. Tr. Usual entre los labortanos y bajo-navarros, aunque menos frecuente en los ss. XVI y XVII (no lo hallamos p. ej. en Leiçarraga ni en Etcheberri de Ziburu). Se encuentra tbn. en los alto-navarros y (con algo menor frecuencia) en los guipuzcoanos; tbn. lo emplea el alavés Lazarraga. No lo usan los suletinos, y apenas aparece en textos vizcaínos (sólo lo hallamos en Moguel y, ya en el s. XX, en Orixe (Tormes 81), Erkiaga, Gandiaga y Etxaburu).
Horla erraitia erraz duzu, erho botzen badakizu; / zure pena diozunok nonbait handi bide ituzu. E 189. Ene gogoa baliaki, maite bide ninduke. Ib. 145. Gauza sakona bide da, izan, / itsaso ondarbagea. Lazarraga A24, 1196v. Eratu ni bide naiz, santu ezpanaiz. "Loco debo de ser" . Suescun 8. Baldin ez nagoenean, banengo, begira bide nindeke, berriz hunela itsutzetik. Ax 283 (V 188). Andia bide zera / trosetan sarturik, / bada mundu guztia / daukazu sorturik. FProsp 5ss. Oi, bada, nik lehen pena hauk / Munduan ezagutzera, / Begiratuko bide nintzen, / Ifernurat erortzera. 175. Segurago bide da, manatzea baiño, obeditzea. Ch I 9, 1. Azkeneko oren hura ethortzen denean, bertze gisaz behatuko bide diozu zure bizitze iraganari. Ib. 23,3. O ikusi al baleitez emen dauden konzienziak, eta zein zikin bidedauden bearbada. SermAN 7. Eta ez bide-daki San Agustiñek zer darauzkion, zorabiak artu du bai. Lar SAgust 15. Esan begit, zer dakarren, ain goiztar dabillenean: lo gozorik ez bide deu egin, edo logiro gaistoren bat izan al deu? Lar DT LVI. Orai ungi konprenitzen bide duzu, bizitze izpirituala ez datzala aiphatu ditugun gauza horietan guzietan. He Gudu 36. Ez bide du Jangoikoak guretzat anitz gaistori ematen diezten ondasun ederrik. Mb IArg I 229. Bide zuen S. Franzisko Xabier-ekin zerbait debozio. Mb IArg II 353. Senda bide lezake bere lepratik. Lg I 370. Ez bide da damnamenduaren seinale ageriagorik, nola fidantziarik eta debozionerik gabe izatea Maria sainduaren alderat. Lg II 104. Aingerúak nola nola / bidezeude arriturík, / beirátus Jauna zególa / alá irris jokaturík! LE Kop 167.
( s. XIX) Aragi minbera ta guperak bide daukazuz. Mg PAb 69. Nere lagunak, ez bide dakizute zertan ari diraden erella oek. VMg 24. Anziñakoa bide da tranpa au. AA II 183. Galde egin bide zioen bein norbaiti, zar batentzat zer gauza ziran onenak. AA III 364. Ezen nor-nahik ere gogotik hauta bide lezake oren-laurden batez penetan egotea, ondoan ehun urthez bere nahikara guziez gozatzekotan. Dh 199. Zeiñ andia izan bide ze Zuk artu zinduen alkizuna. (Viacrucis de Ibero). FLV 1988, 151. Bainan ez da kontentatu, guti bide du aurkitu. Prot 68. Guztiz asko jakiña / zan azeri zarra, / baña ollarra ere / ez bide zan narra. It Fab 72. Kalte aundiak etortzen bide dira lur ikaretatik eta sutokarietatik. "Parece ser" . It Dial 120 (Dv bide dira; Ur edo dira, Ip behar die). Eta Absalon bizirik gelditu ezkero, gañerakoak il bagiña ere, ez bide zenduen naigaberik artuko. Lard 201. Bikario jeneralak ez zituen haren erran guziak ontsa hartu. Ahal ttipikoa bide zen bikario jeneral hura. Laph 84. Bada onek emazte saldu infame eta Golok gaztigatu dion bezelakotzat bide zauzka. Arr GB 27s. Ohore bide zaio karlisteriari, / noblezia dutela gerlaren gidari. Bordel 178. Bainan gure emaztekiak ez-bide zian gauza hala aditzen. Elzb PAd 23. Bekhatua zein gauza lazgarria bide den, hainbertze gosta behar izatu zaionaz geroz Jainko bati haren barkhamenduaren merezitzeko! Jnn SBi 31. Hango jendea asea bide da orai plekako joko hortaz. Zby RIEV 1908, 85. Lehen mendetako asko martirek ez bide dute hunek bezenbat pairatu. Arb Igand 87. Hitz horrek ez bide baitu nehoren jakitatea hanbat aintzinatu. HU Zez 95. Heriotzea hurbiltzen ikustea baino dorpeago, saminago, jasan gaitzago izan bide da harentzat lana eskutik utzi behar ukaitea. HU Aurp 123.

( s. XX) Barneak eman bide dio basa dentista harek etzakiela hortzen antolatzen. JE Bur 193. Nonbait ere nere urdailak jarioa bidedu ta zurrutatu dedan erdia bealdera isuriz, astunduta ezin ibili naiz. A Ardi 69. Ederki diozu, Katixa. Bainan gehiagokoak ere bide dire oraino. Barb Sup 109. Ez bide zauku nehor samurtuko Hiriart-Urruty zenaren lerro hauk ezartzen baditugu hemen. Ox 201. Arraietan ona bide dok ogi au. "Que parece éste buen pan" . Or Tormes 69. Baño ez bide da au bakarra. Bere sekretario Kaperotxipik ikus zer dion. Or SCruz 25. Ohartu bide zizte, irakurleak, herrixka guzietan ba-direla bi gizon bitxi, besteak ez bezelakoak direnak. Zub 21. Sukalde bat hilerritua errege eta erregina batentzat, ez bide da hanbat ikusten nihun holako sukalderik... JE Ber 24. Orai ere dirurik gabe bide da, ezen bertzeeri ari zen galdez. Barb Leg 142. Iñola ateratzekotan, bada, egunkaria, askoen alkar-artze ta laguntzaz bear bide-da, nik uste. Ldi IL 73. Orduan nunbait giro otza bide zan alderdi oetan. JMB ELG 16. Lio-lanetan baita ai ongi ikasia, / bilduxea bide du ezkontzeko ornia. Or Eus 101. Goizean eman bide da ihesari, athea idekiz geroztik. Lf Murtuts 6. Ori ederki nekin; baña aztuxe bide nun. Zait Sof 65. Beste olerkari erritarren batek-edo, egiña bide-da. Lek SClar 139. Seguruago egon bide baitzan Igeluko olan. Etxde JJ 191. Mintzatu ziñan Tabor gaiñean Iaunarekin, eta an gauza asko ikasi bide zenitun labur egon arren. Or QA 122. Oinazearen beldur izanen bide zen Theresa samurra. Mde HaurB 73. Etorteko zana, eldu bide zan. Erkiag Arran 194. Batekin itzegiten ba dugu, arek bide-dauka arrazoi osoa. Txill Let 125. Azentzik zerbait eman bide-dio. NEtx Antz 81. Atx! azken pondu hori ez bide da iduri luken bezain xuxen! Lf ( in Zait Plat XVI ). Izen ori, euskaldunak kristautu baiño lehenagokoa bide-da. Vill Jaink 22. Dolar meta pixkorra ere bildu bide duk hik. Larz Iru 112. Gaiari eraskiñak (glosak) Donibane Gurutzen aapaldien artean sartu bide-ziran. Gazt MusIx 163. Ez bide zuen pentsatzen orduan, geroxago ene pertsuak ere behar zituela jujatu! Xa Odol 26. Bearbada [...] apaiñagoak izango zirala iruditu bide jaken. Etxabu Kontu 71. Harri hortarik jalgitzen bide zuten [...] nik dakita zer burdinki. Larre ArtzainE 38. Horrelako lege fonetikorik ezagutzen ez dugunez gero, analogia izan bide da aldaketa horren eragilea. MIH 81. Batzuek eta besteek, nik uste, ez bide dakite, gerokoak geroko, Frantziako kondairaren 1789 urteari 1868 dagokala Espainian. Ib. 374.

v. tbn. Brtc 144. Elsb Fram 135. FIr 156. Etcham 239. LuzKant 106. Arti Tobera 268. Gand Elorri 60. Ibiñ Virgil 106. Lasa Poem 96.
sense-2
2. (En oraciones interrogativas). Acaso. " Bide, othe. Etxean bide da? est-il à la maison?" SP. v. 1 ote.
Obrez bezanbatean, ez bide duzu osasunaren kontrako plazerik hartzen? SP Phil 518 (He 525 ez othe duzu harzen?, Echve Dev 372 artzen dezu?). Ethorri beharko bide diagu nik eta hire amak eta hire anaiek lurrean ahuspez jartzera hire aitziñean? Urt Gen 37, 10 (Ur, Dv, Ol, BIblE ot(h)e, Ker ete).
bide
<< 1 bidatu 0 / 0 bidegabeki >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper