OEH - Bilaketa

512 emaitza ibai bilaketarentzat

Sarrera buruan (22)


Sarrera osoan (490)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 pintatu.
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos, aunque no abunda en textos septentrionales del s. XX. En DFrec hay 25 ejs. de pintatu, todos meridionales.
sense-1
1. (V-ger-gip; Lcc (-du), Volt 103, Deen I 360, Urt II 146, Ht VocGr 399, Lar, , VocBN , H), pinttau (V-gip), peintatu (SP), pintratu (S; Gèze) Ref.: Lrq (pintre); Holmer ApuntV; Elexp Berg (pinttau) .
Pintar, dibujar; teñir. "Appingere, hurbill, elkharrekiñ, bata bertzearekiñ pintatzea, [...]; delphinum sylius appingere, itsasgizona eta oihana hurbill pintatzea " Urt II 190. " Kotxiak pinttau premiñia dauka " Elexp Berg. .
Pinta zak begien aitziñean enea / athal gain eta pareta xurietan legea. EZ Man I 1. [Othoitz sainduak] paperean eztaudezen pintatuak banoki. EZ Man II 142. Herkules sendo famatu hura pintatua, makilla borra bat, edo maillu handi bat, eskuan duela. Ax 54 (V 35). Halatan lehenagoko poetek pintatzen zuten Kupido, amurusiaren Iainkoa, haur eta itsu. Ib. 341 (V 227). Parrasio zeritzon peintadoreak Athenako jendea peintatu zuen. SP Phil 268. Aiñgeru bat pintatua / errethaula batean. Arg DevB 137. Figura lizakon eta pinta [Konpazpe ederra] bere eskuz ahalik hobekiena. Tt Onsa 174. Zuk ditutzu, Jauna, munduan / gure arimak kreatu, / eta hautan zure figura / mirakuilluzki pintatu. 59. Estalgi kerübinez pintatü bat. Bp II 50. Baldin bethiereko aiphamenaren itxura, edo figura nahi baduzue pintatu, har zatzue eskoletako koloreak, tintak, eta pintzela. ES 188. Pintatzen edo dibujatzen. OA 150. Kolore bizi eli batez phintatürik bezala. Mst II. Juizioko egun, edo gau ikaragarria pintatu, ta bere lekuan paratu zuen. Cb Eg II 202. Madriden pintaturik zegoen Santa Maria ikusi zuenean. Cb Eg III 346. Aingüriek eztütenaz geroz gorphützik, zergatik pintatzein tüste hegalekin? CatLan 28. Beire bat kolore faltsüz pintratia. Egiat 185 (206 obrak dütie pintratü). Non kausi hitz aski borthitzik, edo kolore aski bizirik, [...] orduko izialdurak eta deboilamenduak pintatzeko? Dh 135 (v. tbn. 146). Zuk pintatzen duzu denborarendako, baña nik pintatzen dut eternidadeko . FamInst 791. Liho haziz egiten den olioak hainitz usain tzarra du eta da pintatzekotzat baizik ona. Dv Dial 103. Zerekin pintatua / daukan buru ura. Xe 332. Artista batek ei eban pintau / aiñtxiña eun zabalean, / legoe tzarra. AB AmaE 205. Baziren zenbait goseak; asko sobera edanak; guziek zuten begitartean pintatua gaizkia, bizioa, krima. Elsb Fram 83.
( s. XX) Begiratu bezaio begiyetara; nik uste det pintatu egiten dituela. Iraola 72. Txinako mizpirak oriz pintatuak. Ib. 128. Ondarruko neska gaztiak / ondo dakielako pintatzen. (1928). (In Etxabu Kontu 101 (ref. al maquillaje) ). Bere burua gaste antzera ipiñi gurarik, bere bibote urdiña pintau egiten eban. Kk Ab II 19s. Haien bien portreta pintatuko zuela antzelariak. Mde HaurB 75. Akademietan ikasi eredu nobleak, Edestia, zaldi karroza eder, andiki buru pintatzea baztertu zuten eta lotu, [...] naturalezaren pintatzea. Peillen Egan 1958, 63. Abstraktu kuadru edo laukiak pintatzen dituztenak. Ib. 61. Ezpaiñak pintatzen dituzte, azkazalak koloregorritzen. Etxde Egan 1961 (1-3), 96. Pintatu ta barnizatu ere bai. In. PArt Ustez 11. Pintau egizak bibotie ta bizerrak ollar-korotzez. Osk Kurl 102. Ate bakarra eukan, gorri illunez pintaua. Erkiag BatB 43. Kuadro bat, irudi bat ikustean, zein pinzel edo kirtenaz pintatua izan den. Vill Jaink 36. Pintatzen, margo-lanak egiten, izen aundia irabazi dabe. Alzola Atalak 78. Batu nabazan pintatzeko tresnak. Ib. 47. Marmol-arritan zizelaturik, naiz ooletan pintaturik, geroko gerorako oroigarritzat! Berron Kijote 42. Pasaiko puertoan barkuak pintatzen. BBarand 152. Ez dut oso berri antzera pintatzen: inpresionista-gisara edo, gehiago. MEIG I 66.

v. tbn. CatLav 406 (V 195). Lar, carta a Gandara 162. Zuzaeta 141. Añ LoraS 4. AA II 216. Echve Dev 309. Arr May 174. Azc PB 351. Urruz Urz 20. MendaroTx 265. Yanzi 157. Lek SClar 131. Anab Aprika 38. Ugalde Iltz 60. Gand Elorri 24. Albeniz 197.
azpiadiera-1.1
(Lcc, Lar) .
(Part. en función de adj.). "Pintada cosa, gauza pintadua " Lcc. "Pintado, pintatua, antzestua " Lar.
Beztidurak, behereko bazterrean inguru, zituen mingrana pintatuak. Ax 458 (V 298). Halako moldez ezen hemengo sua, hangoarekin konparaturik, pintatua bezala izanen baita. Ib. 580 (V 372). Ikhusten dut nola dabiltzan / pintatu errepiretan. 194. Huntan zure koloreez, / arrosa pintatuetan, [...]. Ib. 75. Emengo suak pintatuak dira aren aldean. Cb Eg II 121 (v. tbn., en contexto similar, Añ EL1 51, Gco II 18). Retablo pintatuaren azpian . FamInst 856. Nik yantzarako eztot nai morokill-usaiñekorik, eskuetan ankilla pinttaua eukiarren. A BGuzur 116. Erdiaroan Aldareetarako [...] egiten ziran histori edo ol pintatu aietakoak. Lek SClar 131.
azpiadiera-1.1.1
Kamaraetan idoro neben [laztana] / santua legez pintadua [='maquillada']. Lazarraga A21 1193v.
azpiadiera-1.2
Pintar, expresar.
Hekin miñak halaber hain desesperagarriak / lurrekoak non solament baitire iduriak / zenbat urrun pintatutik baita lanbo bizia / lurrekotik hanbat bada hango pena larria. EZ Man I 110. [Erromesak] baitu asko hitz diferent diferentki mintzatzeko eta pintatzeko, hitzezko aparaillu eder batekin. ES 191. Eriotza berez, ta beregan, pintatzen dan bezeñ gauza gogor edo izugarria ez dala. Cb Eg III 318. Astenbada [...] pinteetan persona biren artian igarozan kasu ezainbat bere zirkunstanziya guztiyakin. Zuzaeta 143. Plazerren bilduma, / zeruko erresuma, / ditu hemen pintatzen / eta gustarazten / inozentziak. "Ce qui représente et fait goûter ici-bas" . Monho 84. Ebanjelioan kondenatu pintatzen dan aberatsa. Mg CC 116. Pintetan jakeez pekatu anditzat gauza begitandubak. Mg CO 235. Ala pintatzen dú S. Agustinek bere Jangoikoaren bila ibiltzea: [...]. LE Doc 128. Pinteetan ditubee milla guzur ta ipoin naastaugaz, [...] olgeeta zorigaistokuak, biarrekuak, inozentiak, ta onak balira legez. fB Olg 135s. Antxinakuak Lamia esaten eutseen emakume bat pintau edo irudituten ebeen begi askogaz. fB Ic II 235. Ipuin loi eta ezainak kontetan ditubezanak, ain modutan pintadu, edo apainduten dabeela, [...]. Astar II 144. Hunek boza gogor eta klara zuen; / [...] plumaia eder bat bezala / bustana zarabilkala. / Gure sagiñoak hemen / oillarra zuen pintatzen, / Amerikatik honera / ethorririkako gauza bat bezala. "[Il] fit à sa mère le tableau" . Gy 219. Nork ez artu inbidia / Guillermo ari begira, / gaztetasun ta bizia / bazizkigun pintatzen? AB AmaE 395. Irakurri dezagun [...] nola pintatzen duan uri baten azken gaistoa. Ag Serm 206. Bizkaiko kaletarren haur-zaroa pintatu dut liburutto huntan. Osk Kurl 17. [Izaki ori] infinituaz pintatu eta jantzi izan dut. Vill Jaink 128. Infinitu orren lilluraz ta doaiez gauzak pintatu ondoren. Ib. 126. Leturiaren txoraldi hau pintatzean berean ere aberastu gaituela deritzat, beraz, Txillardegik. MIH 299. Giza-arrazaren ilunabar tristea pintatu digu Stanley Kramer-ek film honetan. MEIG I 194.
v. tbn. Añ LoraS 97.
azpiadiera-1.3
Dibujarse.
Maiatzak oraindiño / eguntxo bat eukan, / [...] ura murmurketan, / ibai garbietan, / zeruak barriz ziran / biziro pintetan. AB AmaE 339. Abadearen berbak / [...] / suz bete zituezan / gaisdunen begiak: / geroago ikusi zan / sua amatau zala / ta azkanean euretan / pintau zan itzala. Azc PB 279s ( in Ur PoBasc 173 jarri zan itzala ).
sense-2
2. pintxatu (Lar), pintxeatu (Lar). (Part. en función de adj.). "Pintado, el más pintado, primoroso, pintxeatuena, pintxatuena" Lar Sup.
sense-3
3. (Part. en función de adj.).Pintado, de pintas. v. pintarratu.
Banakatu itzatzu ardi pintatu eta ille nabarreko guztiak: eta jaiotzen diran beltz, mantxatu eta pintatu guztiak, [...]. Ur Gen 30, 32 (Urt pikotatu, Ol izpiltsu, BiblE pinto).
sense-4
4. pinttau (V-gip). "Dar resultado, medrar. Dendia jarri dau; eztakigu pinttauko daben. / Orrek desiertuan be pinttau eingo leukek" Elexp Berg.
sense-5
5. Pintar, hacer (un papel).
Nik ez dakit zer paper pintatu bear duten [txapelketan], bañan yoan bear dut. Auspoa 77-78, 232. An ala baztartuta zer pintatzen genduan. Insausti 77s.
azpisarrera-1
PINTATU BERRI. Recién pintado. "Pintau barrixen useñe (V-gip)" Gte Erd 125.
Oea pintatu-berria seukala, sofaren gañera etorri zan lo egitera. Anab Poli 48.
pintatu
<< pikorta 0 / 0 piragua >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper