OEH - Bilaketa

218 emaitza hutsik bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (197)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 merke.
etimologikoa
Etim. De lat. merx, mercem; para las dificultades semánticas de esta etimología, v. FLV 1974, 206.
sense-1
1. (gral.; Mic 5v, SP ( -kh- ), UrduñBerb 396, Urt I 25, Lar, , VocBN , Dv, H, Zam Voc) Ref.: A; Lrq; Iz ArOñ; Etxba Eib; Holmer ApuntV; Elexp Berg .
(Adj.). Barato. " Merkhe da, c'est bon marché" SP. " Gauza merkeak ondorio txarra, la chose à bon marché a pauvre effet" Dv. " Gauza merkea hainitzetan gora heldu da " H. " Merke da ogia, le froment ou le pain est bon marché" Ib. "Bon marché, ruine, [...] gauza merke, ez dirauke " Herr 17-1-1957, 4. Tr. Documentado al Sur desde finales del s. XVI; al Norte se encuentra en Duvoisin (Lab 99), Arbelbide (Igand 41), Oxobi, Etchepare de Jatsu (29) y Larre. En DFrec hay 69 ejs.
Erroango oiala, merke dala gora da. " Siendo barato es caro" . RG A, 28. Merke baliz bezala erosi zuen. b Eg II 161. Eztá kário, bai mérke edér. LE Ong 58v. Ta da merkeena modu onetako etxe gobernuba. JJMg BasEsc 113. Au da janari mueta bat aiñ merkea [...] eta osasuntsua, ezik [...]. Izt C 150. Bizimodu merkea. AB AmaE 303. Onela ostatu merke oni gusto artu zion. Bv AsL 52. Eraman du erretratatzalle merke baten etxera erretratatzera. Iraola 25. Gaitz izango dezu ba [txal] ona ta merkea billatzen. Ag G 87. Orain non topatuko det orren morroi merkia. Ill Pill 17. Arropa merkeena dela kharionik / eta karioen hura azkenian merkenik. Ox 205. Zenbeit kontseilu merke dauzkitzut eskaintzen! Ib. 176. Oso merkia izango ei da [...], edozeñek erosi al izatekua. Kk Ab II 135. Jaki merkiak sabel zarrantzat / ez dute asko baliyo. MendaroTx 240. Astoa baño abere oberik jaio ez zala. [...] Lanean ugaria; jaten merkea. JAIraz Joañixio 17 (v. tbn. Bizia 33). Ori dala janaririk onena ta merkiena. And AUzta 58. Gure oitura edo bizio / auek ez dira merkeak. Olea 271. Ez zan izan ibillaldi erosua, eta gitxiago merkia. Gerrika 166. Karreuza edo garraioa bederen merkea zuketen gain-beheiti. Larre ArtzainE 14. Italiako zinemak errezeta merke eta erraza barreatu du film ikusgarriak egiteko. MEIG I 171. Edizio merke horietako bat. MEIG IX 78.
v. tbn. Añ EL1 137. Astar II 160. Echag 143. AB AmaE 299. ForuAB 107. ForuAG 325. Noe 39. Tx B III 41. Anab Usauri 8. JMB ELG 123. SM Zirik 114. Erkiag BatB 148. Osk Kurl 216. NEtx LBB 48. Ibiñ Virgil 73. Lazkano in Uzt Noiz 80. Etxabu Kontu 205. Ataño TxanKan 138.
azpiadiera-1.1
(Palabras, etc.) sin valor.
Norbaitek esango dau, lerro onek irakurtean, filosofia merkia erabili dodala. Gerrika 276. Zuriketa merkia, baña zuriketa. Ib. 294. Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek? MIH 137. Eman nizkion hitzak merkeak dira eta ez nuen uste [...] gogoan zeukan liburu hura eskuetan daukazun liburu hau izan zitekeenik. Ib. 297.
azpiadiera-1.2
(Mujer) fácil.
Lekutan egozan bere errian ezaguturiko neskatxa [...] ikutu-bageak eta uri aundiko emakume merkeak! Erkiag BatB 136.
azpiadiera-1.3
(Uso sust.). v. merketasun.
Erranen duzu diru hainitz behar laitekeela. Bainan garastiak badu bere merkea. Merkearen bilha gabiltzalarik, maiz garastia atzematen dugu. Dv Lab 189. Edan ardura gabe / --dio--, merke nago. [...] Asi eta naiago / merkeaz pozturik, / denbora gutxi barru / ongi beroturik. JanEd II 16. Merkeak garestia berekin du. (AN-ulz). Inza NaEsZarr 1251.
sense-2
2. (V-ger-ple, AN-ulz; SP, VP , Lar, H) Ref.: Iz Ulz; Iz UrrAnz; Etxba Eib; Holmer ApuntV .
(Usos predicativos y adverbiales). " Merkhe erostea, acheter à bon marché" SP. " Merkhe saltzea, vendre à bon marché" Ib. " Merke, barato" VP 59r. "Abaratar, merketu, merke ifini " Lar. " Merke erosia merke sal diteke " H. Tr. Documentado desde la primera mitad del s. XVII; son relativamente escasos los ejs. septentrionales a partir del s. XVIII (cf. infra MERKE EGIN, MERKEENERAT, MERKEENIK Y MERKEXEAGO).
Gareztiegi gauzak saldu tut eta merkeegi [...] erosi. EZ Eliç 154. Ezen huna nola ditudan / Zeruko onak sinhesten, / emanagatik nahi dena, / merke direla erosten. 204. Badu gorputzaren sendanz andien berak ere nai obean ta merkeago eman ditzakenik. Mb IArg I 186. Lotuten ditubezala nekazale gaixuak emotera merke gari edo artua. Mg CO 163. Egiten duela alegiña laguna orditzeko, onela zabar-erazteko jokoan, edo tratua merkeago eragiteko. AA III 369. Arotzak ugari ta / merke dauzka gaiak, / egiteko apalak. Echag 144. Bear zuten guzia txit merke ematen zien. Lard 54. Oraiko grado hori / atzeman du merke. Bordel 139. Nik ez daukat nere izerdia orren merke gizonari saltzeko. Bv AsL 53. Ahal bezen merke erosi. HU Zez 28. Xakhur gaixoa holakoz / merke hazten zutelakotz, / tripa hutsik [...] pleinuz zagon egun oroz. Zby RIEV 1909, 103 (v. tbn. 1908, 87). Bizitzeko behar dituzten guziak horrela ukan ditzaten gatik nasaiki eta merke. JE Bur 116 (v. tbn. Ber 49). Orra tabakoa merke artzeko [...] aukerea. Ag G 252 (v. tbn. Kr 70). Arkumea merke dabillelako. Ib. 348. Kostako dana kosta, / garesti naiz merke. Urruz Zer 85. Astoak merke-xamar erosi. Muj PAm 59. Merke, oso merke salgai jarri da. ArgiDL 7. Hori merke eginen duk; / bi oilasko gaztetan truk! Etcham 200. Ain merke zegaitik saldu? Eguzk GizAuz 136. Eztakit ongi zergatik eman / nuen bizitza hain merke. Arti MaldanB 219. Lenago karu gendun guzurra / gaur dogula erdi merke. BEnb NereA 217. Txarritxu liberala, botuaren sari, gogoa merke saltzen dabenen janari. Erkiag BatB 103. Ea bada hartan ez ginuen sala haundi bat egiten ahal. Haatik merke! Etchebarne 102. Gauza guztia zerbait merkiago ateraten genduan. Gerrika 160. Sarrera merke jarri genduan. Albeniz 211. Haren izkribuak merke eta eroso argitara ondoan. MEIG VIII 103.
v. tbn. SP Phil 382. GavS 34. Cb Eg II 150. Xarlem 783. fB Ic II 247. Astar II 160. Añ EL2 151. Dv LEd 265. Izt C 51. It, Ur e Ip Dial 114. Xe 296. Sor Gabon 33. Ud 25. AzpPr 114. Goñi 115. Echta Jos 336. Iraola 31. ForuAG 235. Arrantz 25. 128. Noe 71. JanEd I 20 y II 143. Zerb Metsiko 324. Enb 164. Kk Ab II 66. Or Eus 420. Munita 71. Etxde JJ 62. Mattin 23. SM Zirik 59. Larz Iru 38. NEtx LBB 70. Uzt Sas 244. Alzola Atalak 53. Xa EzinB 118. Ataño TxanKan 138.
azpiadiera-2.1
(Con reduplicación intensiva).
Emango dizkizut [zintzarriak] merke merke! Alz STFer 114. Jinkoa eta beren kontzientzia merke merke sal litzazketen. HU Aurp 139. Bitoriatik ekarri ditugu, ta ez merke merke. Ag G 50. Atzerritik ekarriko dute merke-merke. Munita 71.
azpiadiera-2.2
Eiheazaiñ badia aphez edo debrü / batak janen bestia ahal balin badü. // Oro akort beitia jenten phipiltzeko / Ütziz merke merkia hobe guretako. Xikito 10.
azpiadiera-2.3
En abundancia. "Au fig. Hitzak merke ditu, egintzak gora, il a les paroles bon marché, les actions chères" H. "Persona muy habladora, xardoki merke " ZMoso 68.
Zeren zure dohainak hain bizarki, hain merkhe, hain gogotik partitzen tutzun. SP Imit III 22, 3 (Ch liberalki, dohaiñik eta gogotik ). Sobra galdetzen othe zaio bada, ordenatzen zaionean bere falten higuintzea eta kofesatzea? Merkeago izan othe zezaken galdu duen grazia? Brtc 159. Doble karga bademote, laster abereari, / eta baldiñ eziñdua, badago hura nagi, / merke bastoi ukhaldia. Gy 121. Ezditeke baratze arraiagorik. Haize oro eztiak dire, uri oro aberatsak, [...] hirriak merke, osasun hautuak. Hb Egia 31. Desordrerik izan dela ez dugu entzun, gauaz mozkorra merke zela karriketan. Eskual 23-5-1913, 2. Errekan arraina merke, / bil-errex amurik gabe. Ox 23. Apustu egin, irabazi, ta, / itza merke, erri-zokora. "Vuelve palabrero" . Or Eus 400. Hezur ta larru doala kantuz eta eske, / munduko bidetan bilduz jende trufa merke. Iratz 189. Trufa merke zuten bai haurrek, "gezurra zariotela" oihuka! "Ils avaient la moquerie facile" . Ardoy SFran 231. Bainan hor ere jenden trufak berdin merke. "Les moqueries des gens pleuvaient pareillement" . Ib. 232. Mendi aren gaiñera igo giñan gero [...]. An arria merke. AZink 83.
azpiadiera-2.3.1
[Muntra karioak] lau urtez, hausten badira, urririk erreparatzen ditut... Bainan gero, bixtan da, badira merkeak, bainan merkeak merke lan, eta hausten badira, Jesus! JEtchep 29.
azpiadiera-2.4
Fácilmente; sin contemplaciones.
Nexkatuak gerlan ta / mutillak pake, / amorante solasa / dabilate merke. Bordel 170. Zer miñgarria añ laster, añ erraz, añ merke eta añ errukarri pekatu gabeko egoera galtzea! Arr May 76. Dakiguna da, behin ezagutuz geroz, merke uzten zituela bazterrerat xede gaixtoko gizonak. HU Aurp 154. Munduko jeloskorrak has bite, has, trufan, / merke nahi badute zafraldi bat ukan! Ox 157. Ezer etzitekela jalki baserritarren abotik Santa Cruzek gero zigortuko zitun bildurrez... Merke-samar asmatua da ori. Or SCruz 11.
azpiadiera-2.4.1
(Con reduplicación intensiva).
Orraitino naiko dabee dantza zaliak [...] presko preskorik ta merke merke sinistu daijegun, orrako piestetan [...] ezdabeela pekaturik egiten. fB Olg 184s.
azpisarrera-1
MERKE BAINO MERKEAGO.
Baratísimo.
Orduan ikusten ziren pinturak Parisen. Merke baino merkeago gainera. MIH 130.
azpisarrera-2
MERKE EGIN
Merke egiten baderautazu etorriko naiz maizago. "Si me faîtes bon marché" . Volt 244.
azpisarrera-3
MERKEENERAT.
Al modo más barato, al mejor precio.
Eskola berria egin zuten kaperaren aintzinean. Eta gero, merkeenerat, kaperan sartzeko atheaz nahi izan ziren baliatu, eskolan sartzeko. Barb Sup 137. [Nere aitatxok hezur xuxentzen bazakien]. Merkeenerat ari, orduan orai bezala, sekulako jendea heldu zitzaion beraz. Ib. 171.
azpisarrera-4
MERKEENIK.
(El, lo) más barato; de la manera más barata, al mejor precio.
Azken-buruan xurrago da: egur idorra erabiliz atherako zare merkeenik. Dv Lab 377. Jakiten dute neskato gazteek nola ditazken merkeenik, bakotxa bere heinaren arabera, apaint. JE Bur 70. Soinekorik beharrenak han ediren baititzazke merkeenik. Ib. 210. Arropa merkeena dela kharionik / eta karioen hura azkenian merkenik. Ox 205. [Ogi-joiteko mekanikak ezagutuarren] etxekoz-etxeko egiten den lana da merkeenik. JE Ber 18.
azpisarrerakoSense-4.1
Drainak ere badira, ahalik merkeenik eginak. Dv Lab 117.
azpisarrera-5
MERKEKO ALDERA.
A precio barato.
Beraz, negu txar ontan, gureak [sagarrak] ere merkeko aldera asi ziran ematen. Insausti 51.
azpisarrera-6
MERKERIK.
A bajo precio.
Zeren arras merkerik ari baitziren gure lagun biarnesak aprendiz-lan hortan. Larre ArtzainE 160.
azpisarrera-7
MERKEXEAGO.
azpisarrerakoSense-7.1
a) (Adj.). Un poco más barato.
Merkexeagoa bear det. Billatuko aldegu, aukera badagota. Ag G 87.
azpisarrerakoSense-7.2
b) (Usos pred. y adv.).
Ebili niz Oloruen, / olho erosten manduen; / Hüllantxiago merkexiago. Etch 416. Badinat Jinkoari othoitz bat egina / [...] Guhauri merkexago igorriz xardina. Ox 164. Merkexeago emango dezute [beia] . BBarand 159. Baiña merkexeago ibiltzen zana billatu nuan. Insausti 32.
azpisarrera-8
MERKE-ZUR.
" Merke-sur (B), husmeador de lo barato" A.
azpisarrera-9
MERKE-ZURREAN, MERKE-ZURRIAN (G, L) Ref.: A Apend; A EY III 293; Iz To; Elexp Berg .
A buen precio. " Erostea merke zurrian, acheter une chose bon marché, en trompant le vendeur" H (s.v. zurra ). "En baratillo" A Apend. " Aberats zurrian, a fuer de rico; merke-zurrian, a fuer de barato (G, L)" A EY III 293. "Por causa de ser baratos" A Morf 399. " Merkezurriñ [...] artu " Iz To. "Mirando a la peseta, racaneando. Txaketa au merkezurrian erosittakua don da alakua urten jon " Elexp Berg. Cf. merkezurri.
Danak merke zurriyan / nai zuten erosi. Noe 42. Or sartu dira [tranbian], Tolosarako bi, merke zurriyan. Iraola 19. Gaztelu ura merke-zurrian erosi zun kapitanak. "Por muy poco dinero" . Etxde Itxas 254. Bata saldu ta bestea baitu, merke-zuurrean [sic] emanaz danak, diru-mordoxka polita egin zuan. "Malbaratándolas todas" . Berron Kijote 88.
azpisarrera-10
MERKE-ZURREAN IBILI.
" Merkezurriñ ibilli [...], andar a comprar lo más barato posible" Iz To.
merke
<< mengoatu 0 / 0 1 mila >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper