OEH - Bilaketa

247 emaitza horrelako bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (244)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
behar-ordu.
sense-1
(L, BN, Sal, S; VocBN , Dv, H, Foix), biar-ordu Ref.: A (bearrordu); Lrq (behar) .
Momento de necesidad; necesidad, trance, apuro. "Nécessité" VocBN. "Besoin, heure, moment de besoin" Dv. "Un cas de besoin" H. "Détresse, behar ordü handiena" Foix. "Besoin" Ib. (sg. Lhande, "besoin de manger", pero en esa acepción solo trae mengoa). "(BN), la nécesité, le besoin. Behar-ordia khexu dizit, je suis dans 1 besoin pressant de..." StJayme AnV 5s. "La détresse" Lrq. Tr. Empleado como sust. en toda la tradición septentrional, a partir del s. XVIII tbn. es usado por algunos autores meridionales.
Othoi, behar orduietan zu zakitzat balia / eta, othoi, zuk goberna ene bizi guzia. E 79. Errozü Agostini gaiski egin diela behar ordian ioaitera herri huntarik, ezi iüstizia hun ükhenen zien gaistoen kontre. Etchart 7.2r. Eta deitzen dira miserikordiazkoak eta ez iustiziazkoak, zeren zenbait behar ordu premiazkoz bertzetan, debozinozkoak eta borondatezkoak baitira, eta ez obligazinozkoak. Mat 22s. Zeure azken finean, heriotzeko orenean, behar ordu guztien gaiñeko behar orduan, zer damu, zer bihotz ukhaldi errezibituko duzu! Ax 577 (V 370). Bere etsaiari barkhatu nahi ezteraukanak, eztu edirenen bere behar orduan arartekorik. Ib. 336 (V 224). Presuna bati zeure behar orduan, premia premiazkoan, gauza baten eskatzen zatzaitzanean [...]. Ib. 576 (V 370). Ea beraz, gure Iauna, / huna behar ordua, / hedazazu gure gana / zure esku Saiñdua. Arg DevB 215. Ihurtan hitz batez enitezü osoki fida, ene behar ordietan, phüntianago sokhorritü izateko, eziez zütan zihaurtan, ene Jinkua. Mst III 59, 1. Utzi izan niotzan memorio batzu eskribuz izan zezantzat hetarat helpide edo errekorsu bere behar orduetan. He Phil VIII. Bere grazian santifiketan dituz, eta lagunduten deutse euren nezesidade ta bear orduetan. Oe 70s. Zuetaz orrhoituko dela zuen behar-ordutan. Lg II 148. O Birjina urosa, zuk eztuzula lagundu noiz-eta-ere bere behar ordietan zuri hersatu baita. AR 381.
( s. XIX) Jesusen eretzian othoi / balia zakiztade / ene behar ordü handia / egün ikus ezazie. Xarlem 794-795. Geure gurasoai lotsia gordetia, [...] ta euren premia edo biar ordubetan lagundutia. CrIc 65. Zeinbat gozatzen naizan nere atsekabearen erdian zu bezelako Sendagille bat bear ordu onetan emen agertzeaz! VMg 43s. Ustedúzu utzikotuéla bereák desanparaturík bearrorduán? LE Ong 76v. Lagun nazazu nere urhats guzietan, ta gerthatuko zaizkidan parada, hirrisku, tentamendu ta behar-ordu guzietan. Dh 88. Jakin ezazu, hola eginez, tresor eta laguntza handiak bilduren ditutzula behar-ordukotzat. Ib. 229. Zer egin ez dozu zeuk, zeure adiskidiak konsoleetako ta sokorriduteko, biar orduban areek aurkitu dirianian? fB Ic I 70. Eta orai aldiz, ostatietan, / diharü güti moltsan behar ordietan. Etch 396. Ama Birjina maitea, / zato gure laguntzera, / bai dugu behar-ordia. Bordel 35 (tbn. Etcham 33). Bear ordu guztietan prest ziran beti zer nai gauzatarako, iñork ere deitu bage. Izt C 346. Behar ordu guzietan orduan zuk han aise / hartu zindukeien bethi hartarik lanyer gabe. Gy 88. Zeren onen argiaz uste zuen, bear-orduetan baliatuko zala. Lard 198. Bere burua, bere majestate den-guzia ematen darotanak, zer ez darot nere behar-orduetan emanen? Dv LEd 245s. Bainan ez da zuhurtzia oihana halako mugan ukitzea behar-ordu handirik gabe. Dv Lab 356. Lagundu izan ditut hauzoak behar-orduetan. Hekien ganik laguntza berak izatu ditut ene aldian. Ib. 9. Laborariak behar lüke jakin aberen señatzen behar ordü batetako. Ip Dial 75 (It, Ur estutasun baterako, Dv ordu hestuetako). Zerentzat ez duzu zure dirua behar ordu handiago batentzat atxiki? Laph 244. Manhatzen deikü gure Aita eta Amen maithatzia, hen uhuratzia, her obeditzia eta behar ordietan hen sokhorritzia. CatS 46. Zer behar-ordu handitan zen haren misione dohakabea. Prop 1885, 120. Othoi, lagun gaitzatzu, o Maria, / gure behar ordu guzietan. Zby RIEV 1908, 296. Hetan sartuz geroztik, / zer beldur ikhara!... / Behar ordutan ere / maiz ezin aldara. Ib. 770. Etxeko behar-ordu guzien ondotik bethi asmuka ikhusiren ditutzu,. Arb Erlis 93. Saindu hau deitua izatu da behar-ordu handietan eta bereziki izurrite denboretan. Jnn SBi 134. Huna oraino nola Jesus Jauna heldu zitzaion san Jerlak-i, bere biziko behar-ordurik handienean. Ib. 94. Gure behar ordietan hel zakizkün zure lagüngoa photeretsiarekin. Ip Hil 262. Maite ükhenen dizügü egün oroz eta behar ordü güziez zuri hersatzia. Ib. 216. Beharordü guzietan prest dela guri heltüra egitera. Ib. 127s. Beti bere burua behar-orduetan erakutsi duela erlisionearen alde. HU Aurp 88. Jende xeheak eztuela bihotzez ala buruz nehori zorrik; nondik lot adixkideak, behar-ordu batez, baduela lokia... Ib. 199. Horrelako behar orduetan langilek galdatzen zuten [...] permisionea. HU Zez 12. Gure gorphutzeko eta arimako jiteak eta beharorduek ez dute nahi lanik Igandearekin. Arb Igand 69. Zer da, premiña baga, juramentu egitea? Bear-ordu andi baga, edo gauza baliyo gitxikoagaitik, juramentu egitea. Itz Azald 88. Eginik beragaz, besteak gugaz egitea gurako geunkena, aurkituko bagintzez berea lako bear-orduan. Ib. 120. Euren bear-orduetan eta premiñaldietan lagunduten ez deutsenak. Ib. 95.

( s. XX) Ez ginezakelarik gure eginbidea heien alderat osoki bethe, behar orduan direlarik bakotxak gure ahalaren arabera esku emanez baizik. JE Bur 104. Ohartuago baizik izanen ez delakotz batzu ala bertzeen behar orduer. Ib. 56. Bethi balio du burua behar ordu txarretan ez galtzeak. Zerb Artho 98. Lagunt nezazu, othoi, nere behar ordu guzietan eta begira gal-bide guzietarik. Barb Sup 52. Etxeko behar-orduentzat, ilhabete guziz emaiten diozkatan 150 liberetarik [...] 75 libera aldaratze du beretzat. Ib. 151. Gure estualdi, bear-ordu ta egiteko guzietan Yainkoagana yo bear dugu bereala. Ir YKBiz 85. Karrika-buru guzietan gauza hori behar orduz eta behar gabe errepikaturik. Zait Plat XXI. Beste frango [othoitzlari] bazen 7 t'erditan eta 9 orenean meza entzunik, etxerat juanak zirenak, beharordia hala gerthaturik. Herr 18-8-1963 (ap. DRA). Otoizten zaitugu ere behar orduan edo penetan diren guzientzat. Ardoy SFran 359. Betidanik izan ditugu apez euskalzale suharrak, eta orai --behar ordua sumaturik edo?-- badukegu nehoiz baino gehiago. Xa Odol 239. Ez ditudala bertze hizkuntzak ere gutiesten eta aitortzen dutala heien ikasteko behar ordua. Ib. 28. Jauna, Zuk, otoi, zerbait zerutik egizu, / gure behar orduen berri baitakizu. Ib. 120.
behar-ordu
<< beharbada 0 / 0 beheraldi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper