OEH - Bilaketa

167 emaitza horma bilaketarentzat

Sarrera buruan (64)


Sarrera osoan (103)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ulitxa.
sense-1
(L, AN-gip-5vill-erro-burg, B, BN-baig; SP, Urt, VocBN , Hb, Dv), ulitx, ulitz, ulitxi (SP), ulixa(det.)., ulitxe (B), ulutxa (BN-mix), illitxa (S-bas), ulintxa (BN-ad) Ref.: A (illitxa, ulitxa, ulutxa); Izeta BHizt2 (ulitxe); EAEL 100 .
Mosquito (aplicado tbn. a otros insectos). "Moucheron" SP y VocBN. . "Centum me allucitae molestabant, ehun ulitxek [...] nekhatzen ninduten" Urt I 531. "Moucheron; se dit en particulier du papillon qui détériore le froment" Dv. "Gorgojo, insecto que se forma al grano en el granero" A. "Mosquito" EAEL 100 e Izeta BHizt2. . v. eltxo. Tr. Documentado en autores septentrionales no suletinos y en Orixe. En DFrec hay 2 ejs. de ulitxa.
Tentazione xeheak uliak eta ulitxiak bezala heldu zaizkigunean begietara. SP Phil 454s (He 459 ulixak ). Idia leizorrek, manduliek ez ulitxek ez ausikitzeko erremedioa. Mong 593. Badire gizon batzu ulitxen iretsteaz ikharatzen direnak, hurren herabe ez diren denboran kamelu baten iretsterat. Lg II 183. Jainkoak hedatzen du bere probidentzia xinhaurrietaraino eta ulitxetaraino. Dh 236. Ulitxa phozoindunak, berriz, heldu dira ur usteletik. Dv Dial 37 (It, Ur, Ip eltxo). Ulitxaz bethe bedi Egiptoko lurra oro. "Sciniphes" . Dv Ex 8, 16. Arrainak goizik alhari, / har, ulitx, edo xixari. Ox 126 (117 ulitz). Marmutz ulitxek ene loretik ez baitute zer igurik! Ib. 174. Ua zuria dun eta ni, ikus, ulitxa baño beltzagoa. Or Mi 18s. Ulitxa guziak ezin kasatuz ari dena leizorrak ausikiko du! Herr 28-6-1962, 3. Eguberriz ulitzak ... kasu! Ikusiko ditutzu Pazkoz horma ziriak. EZBB I 87.
v. tbn. Gy 300. Zub 22. Zerb IxtS 35. EZBB II 48.
azpiadiera-1.1
(Formando parte de diversas expresiones). "N'être pas dispos, être de mauvaise humeur, ezkilak (edo ulitxak) min dire " Herr 20-7-1961, 4. v. ULITXEKIN, ULITXETAN.
Rusoek bi karkaila eginen zituzten astelehen beltzari buruz, baizik-eta kapitalixten aferak gaizki zoatzila, berek ez balute izan ulitxarik kasatzeko! Herr 7-6-1962, 1. Ez othe amerikanoak? Halere berriz ere diot zerbeit zor diogula, eta ere egun baduela aski lan bere ulitxak ezin zainduz. Herr 5-5-1966, 3. Jandarmak segurik aski prestu izan omen ziren egun hartan bederen, Bidaurre bere ulitxekin uzteko. Larre ArtzainE 115.
azpisarrera-1
ULITXA-BELAR. "Ulitxabelhar [...], conyse, herbe aquatique" Hb.
azpisarrera-2
ULITXAK IZAN. Sentir un hormigueo en el cuerpo, estar impaciente.
Erizain suharra egonen zen hor gogotik behar zen denbora guzia... bainan "ulitxak zituen" Alfonso da Souzak: [...] Indietarat joan nahia! 'Avait des fourmis dans les jambes' . Ardoy SFran 157.
azpisarrera-3
ULITXEKIN (Estar, etc.) mosqueado, molesto, enfadado.
[Eliza eta gobernamendua] hura errabian, hau ulitxekin; bat ez bertzea bere zedarrietan ezin egon, gizonki. JE Bur 44. Jendea ulitxekin zen ordutik harat, herriko jauntto heieri buruz. Barb Sup 137.
azpisarrerakoSense-3.1
Errefriaño bat bildu balu, hantxet! Debrientxoa! Gaizo Darius! Kexu kexua bazoan beraz, goiz hartan, bere ulitxa guziekin. Barb Sup 68.
azpisarrera-4
ULITXETAN (Estar, etc.) enfadado, mosqueado.
Anglesak ulitxetan ditugu; [...] ez dakite zer gaizki erran frantsesen tehenteriaz eta luzakeriaz! Herr 29-10-1959, 1. Marokan gobernua ulitxetan da, Algeriak miseriak egiten diozkala mugetan, eta ez ditakela onhart holakorik. Herr 17-10-1963, 1.
ulitxa
<< ukatu 0 / 0 uorma >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper