OEH - Bilaketa

243 emaitza hogei bilaketarentzat

Sarrera buruan (39)


Sarrera osoan (204)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zortzi.
tradizioa
Tr. En la decl. pl., en textos vizcaínos sólo hay formas en zortzir-, que tbn. emplean algunos autores guipuzcoanos a finales del s. XIX y, con mayor frecuencia, a lo largo del XX. En DFrec hay 182 ejs.
sense-1
I . (Numeral).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Lcc (-rz-), Volt 123 (-rz-), SP, Mic 8r (sorsi) y 10 (-rz-), Urt II 385, Ht VocGr , Lar, Añ, VocBN , Gèze, Dv, H) Ref.: Bon-Ond 153; A; Lrq; ContR 515; Echaide Nav 353; Etxba Eib; Holmer ApuntV; EAEL 162; Elexp Berg; ZestErret .
Ocho. "Tzortzey, acht" (voc. de von Harff, finales del s. XV). TAV 2.2.18 (zorzí en el voc. de Marineo Sículo (1533), ib. 3.2.4). "Zorzi, ocho" TNum 296. "Zortziak mintzo dire, les huit parlent" SP. Tr. De uso general.
Zortzi arima salba baitzitezen urez. 1 Petr 3, 20. Bienabenturanzak dirade zorzi. Ber Doc 93r. Ezen iaio dela eztu / egunik baizen zortzi. EZ Noel 77. Noeren denboran, zortzi presunaz bertze guztiak, uholde batez hondatu eta akhabatu zituen. Ax 141 (V 93). Bienabenturanzaak dira zorzi. Cap 18. Eztago emen zorzi baxe. Mic 14v. Zortzi egunez ama ditu lurrak, hantik harat amaizun elhurrak. O Pr 533. Konfesa zaite humilki eta debotki zortzi egun guziez. SP Phil 154. Zortzi egünetan barnen batheia eraziten eztütienak. FPrS 26. Kolazioan zortzi onzatik aurrera jaten debanak. OA 154. Zorzi presuna hetarik bethe izan zen mundu guztia jendez. ES 388. Erriko ontziei sua eman ta erre zituzten andien ta onen zortzi. Mb IArg II 289. Semibokalak, edo aoz esateko bokalen gisa diranak beste zortzi oiek. Cb EBO 22. Handik zortzi egunen buruan dizipuluak bildu ziren lekhu bererat. Lg II 292. Nere bürüzagisak zor dereit zortzi peseta edo üngürünia. Egiat 179. Jaiotzen diranetatik asko [...] iltzen dira zortzi edo amar urteetarako. AA III 283. Mement batean balin bazuen grazia laur bezala, ondoko mementean zuela zortzi bezala. Dh 263. Bederatzi ta amargarren agindubak gordetan ditugun artian, beste zortzirak gordeta daukaguz. fB Ic II 243. Guztiz dira asko murmuretako dagozan modubak, baña guztijak sartu leitekez zorzitan. Astar II 186. Izendatuko ditu zortzi kongreganistetarik, launazka, aldizkatuz, sakramendu sainduaren oinetan egoitekotzat. JesBih 423. Zortzi egunean gazitzen egon ondorean. It Dial 89. Erri guztija zortzi egunian alde erreskan juan zan beragaz erregu, ta errezuak egitera. Ur MarIl 92. Zeñaren mende lotsagarrian [...] bizi bear izan ziran zortzi urtez, gaiztakerian igaro zituzten lenagoko zortzien truke. Lard 122. Zortzi minutuz atzetik asi, / laster jo dio paria. PE 39. Gaztelu handi, gora, zortzi dorhekilako bat. Elsb Fram 76. Hil zituzten zortziak. Jnn SBi 175. Zortzi egün iraiten zien Bazko bestek. Ip Hil 133. An egozan zortzi beso neuk esaten neuena egiteko, zabal zabalik. A BGuzur 143.
( s. XX) Bat, bi, hiru, bortz, zortzi haur, ardura gehiago. JE Bur 103. Agintzen digu kaboak jartzeko zortzi soldaduok etxe-inguruan. Urruz Zer 52. Jente publiko danak / ezin kabituan, / amarretatik zortzi / kontra banituan. EusJok 85. Ez ordean nola zituen / zortziak zakuan sartuko. Ox 204. Bi autu zitubezan / zortziren artian. Enb 147. Gure etxean lau ardi; / lauak zortzi belarri. Or Eus 163. Orain laneko zortzi orduak lortu ta gero. Eguzk GizAuz 162. Zortzi, eta zortzi horietan Pierre Broussain, Adéma jaun kalonjea eta aita Pierre Lhande. Zerb Azk 27. Zortzi pezeta ta errial bat / esnearen salneurria. BEnb NereA 244. Zortzi beserdiko azala. Zait Plat 65. Zortzi urte dira lenengo Mezea emon ebala. Alzola Atalak 123. Zortzi adiskideak eta aien etxetako lagunak. NEtx LBB 63. Azkenean egia nausitu zen, bainan zortzi ilabetez zer behargabeko kalapita! Ardoy SFran 138. Bana-banaka len omenduak / badira zortzitaraño. Uzt Sas 295. Hitz berbera zortzi edo hamar aldiz neukan bilduta txartelean. PMuj ( in MEIG I 90 ).
azpiadiera-1.1.1
Otsaillak ogoi eta zorzi egun ditu. Harb XVI. Salem hartan egon zen arka hirur ehun eta hogoi eta zortzi urthez. Lg I 331. Igaro ziran laureun irurogei ta zorzi urte. Ub 71. Paperian batu ditut laukuak, ta igoten dabee berrogeta zortzi laukora. Mg PAb 74. Kunplitü nütianin hogei eta zortzi. Etch 182. Irurogei ta zortzi apaiz. Izt C 53. Badire orotarat ehun eta zortzi. Hb Esk 232. Milla beatzireun kunplitu eta / berrogei ta zortzi gañera. Xe 264. Jerüsalemerik Nazarethera bazen hogei eta zortzi lekua. Ip Hil 133. Trabes egiñak ziran / ogei ta zortzian. EusJok 75. Eta ogeta zortzi txingar artañetan. Enb 80. Ogeta zortzi urtekoa. Akes Ipiñ 18. Pixatuko zituan larogei ta zortzi bat kilo. Salav 37. Bere berrogoita-zortzi urekin hoin urrun misionestgoari lotzeko. Ardoy SFran 147.
v. tbn. Añ EL1 193. JJMg BasEsc 243. Urruz Urz 60. Arb Igand 156. HU Aurp 164. Moc Damu 10. Mdg 125. Alz Burr 11. Tx B II 156. Or Eus 246. TAg Uzt 33. NEtx Antz 20. Munita 72. Etxde JJ 264. Anab Poli 44. Zait Plat 109. Uzt Sas 159.
azpiadiera-1.2
2. (V, G; Dv) Ref.: A; Elexp Berg .
De hoy (mañana, tal día) en ocho días. " Igandean zortzi, dimanche en huit" Dv. " Egun zortziko, pour aujourd'hui en huit" Ib. " Gaur zortzi (V, G), hoy en ocho, dentro de ocho días" A. "Dentro de [...] una semana. Gaur zortzi da partidua " Elexp Berg. .
Jesukristoren Pistuerako pesta egunetik zortzi, Veneciarontz oñez abiatu zan. 'Ocho días después' . Aran SIgn 35. Hilabete hunen hamarrean, etzi zortzi, Donibane-Garazin pesta baten egitera doazi. HU Aurp 171. Heien berriak hitzemaiten ditugu egun zortziko, Jinkoak nahi duelarik. Ib. 132. Igandean zortziko pestan aurkituko diren [...] framazon guziak. Ib. 175. Gaur zortzi itxaroten dot / zure burubidea. Azc PB 157. Gaur zortzi, goizean goiz, emendik orrerako bidea artuko degu. A Ardi 142.
azpiadiera-1.2.1
Hoy (ayer, tal día) hace ocho días. " Goan den igandean zortzi, dimanche a fait huit jours" Dv. " Gaur zortzi (V, G), [...] hace ocho días. [...] Atzo zortzi (V, G, AN), ayer en ocho" A. "Hace una semana. Gaur zortzi izan zan konziertua. Baita atzo zortzi, biar zortzi, astelenian zortzi... " Elexp Berg . " Atzo zortzi etorri omenunan " ZestErret.
Atzo zortzi, ortzegun goizaldera buruz supituki ohean hila kausitu dute. HU Aurp 85. Hil izan da, egun zortzi, Parisen. Ib. 151. Atzo zortzi erori zen ur erauntsi andi bat. Mdg 140. Atzo zortzi jo zuen berriz neregana. A Ardi 103. Nere emaztea duk atzo zortztik. Zerb Artho 380. Arkitu nindun nere adiskide batek gaur zortzi. Inza ( in Jaukol Biozk V ). Urkiolan gaur zortzi. Enb 133. Txorokilletako neskia atzo zortzi ezkondu zan. Kk Ab II 90. Bai, gaur zortzi igo zen. Etxde JJ 111. Igandean zortzi gelditua zen etxean. Zerb Azk 80. Astelenetan-da Gernikera joan-etorri bat egin eta tripaki-betekadatxu bat botatea atsegin izan oi yat-eta, orain zortzi be ara nintzan. Bilbao IpuiB 250.
azpiadiera-1.2.1.1
(Ref. a la fecha).
Egün zortzi mündüra / gügatik sorthü zinen, / eta egün Tenplüra / zihaortarik agertzen. UNLilia 19.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (V, G, AN ap. A ; Lar, , Dv, H) .
(Pl.). "(En) punto, las ocho en punto son, doi doi zortziak dira " Lar. "(En) punto, las ocho en punto son, (V) zortzirak jo aginean dagoz, (G) doi doi zortzirak dira " . " Zortziak, huit heures du matin ou du soir. Zortziak dire, il est huit heures" Dv. " Zortzirak (V, G, AN), las ocho" A.
Goizean zorzietan eta barazkalonduan bi orenetan. Volt 213. Arratsaldeko ordu bietatik arratseko zorzien bitartean. AA II 75. Afaria zazpietarik zortzietarat dohala. Dh 54. Zortziyetan trenian / Billabonan sartu. PE 120. Zortziretan abiau ta laurak artian. AB AmaE 97. Arratseko zortzirak ezkero. Apaol 69. Goizean zortzirak aldean jagi. Ag Kr 144. Joan zirean zortziretako mezatara. Echta Jos 249 (v. tbn. Alzola Atalak 66 zortziretako mezara ). Illunabarreko zortziak ziran. Goñi 79. Biharamunean, jeiki ziren zortziak aldera. Barb Leg 31. Zortziretan abitzekoak zirala, ta zortzirak oraintxe. Ldi IL 39. Zortziak dira. Or Eus 389. Ez dedilla etorri iñolaz ere zortzirak baño beranduago. TAg Uzt 254. Gaueko zortziretan. Or QA 148. Zortziretakora [mezatara] be polito etorri zan jendea. Bilbao IpuiB 236. Uste dut zortzietako etxeratuko naizela. Izeta DirG 115. Bazkari jatorra ta geroztik zortzitako tia ta besterik ez. Anab Poli 42. Erlojoak zortzirak joko ditu. NEtx LBB 194. Ordurako baziran zortziak edo geiago. BAyerbe 99. Goixeko zortzirak aldera urten genduan. Gerrika 155.
v. tbn. Zortziak (zortzietan, etc.): Sor Bar 103. JanEd I 55. Moc Damu 12. Iraola 110. FIr 149. Zerb Gerlan 78. JAIraz Bizia 49. Etxde JJ 38 (195 zortziretan). Ugalde Iltz 23. Salav 95. Zortzirak (zortziretan, etc.): Zab Gabon 29. Azc PB 63. A Ardi 25. ArgiDL 133. Enb 207. And AUzta 83. Erkiag BatB 178. Uzt Sas 302. Etxabu Kontu 29.
azpiadiera-2.1.1
Zortzi ta erdietako orgadian. A Ardi 57. Biaramon goizeko zortzi terdietan. Or SCruz 98. Beransko izana gatik (zortziak eta laurden da) itsas-mainu baten hartzeko. JE Ber 86. Zortzi t'erdiak ziran. Uzt Sas 348. Bihar zortziak eta erdi artino. JEtchep 96.
v. tbn. (Zortzi t(a) erdiak): Tx B I 75. TAg Uzt 268. Etxde JJ 152. Anab Poli 42. Osk Kurl 167.
azpiadiera-2.2
2. (Dv, H) .
(Ref. al día del mes). " Zortziko ethorriko da, il viendra pour le huit" Dv. v. zortzigarren.
Aphirillaren zortzian. EZ Eliç XXXVI. Irurogeita bost garren urteko apirillaren zortzian. Lard 537. Benizen sarthu ziren Urtharrilaren zortzian. Laph 166. Agorran zortziyan. Ud 82. Zortziko solas berak hemeretzian. HU Zez 128. Zortzikotz sukharra airatuxe zen. Prop 1899, 176. Aphirilaren bortzean jauzi batez joan ginen Bezu-St. Germain delakorat; zortzian Villemoyenne ikusi eta goratu ginuen. Zerb Gerlan 59. Iritxi zen ilabetearen zortzia. Izeta DirG 111. Kantuz hastera doha / Ahetzetik Mattin, / Agorrilain zortzian, / igandearekin. Mattin 50. Agorrillaren zortzian oi da / Ama Birjiñan eguna. Uzt Sas 57. Gaur azaroan zortzia. Insausti 179.
v. tbn. Zab Gabon 109. Zub 78. Tx B I 91. Basarri 47. Ataño TxanKan 169.
azpiadiera-2.2.1
Uztaren ogei ta zortzian. Goñi 85. Dagonillen ogei ta zortzia. Uzt Sas 288. Inoxente-eguna zan, Abenduaren ogei ta zortzia. JAzpiroz 181.
azpiadiera-2.3
3. (Aplicado al número de un año).
Milla zortzireun eta / irurogei ta zortziyan. Xe 398. Urtharrilaren laua zelarik, eta mila bortz ehun eta hogoi eta zortzia. Jnn SBi 83.
v. tbn. Prot 65.
azpiadiera-2.4
4. (DvA, H).
Período de ocho días. " Zortziaren buruan, après la huitaine" Dv. " Ez daukazu zortzi huntan ikhusirik, vous ne le verrez pas dans ces huit jours, et, par ironie, de longtemps" Ib. " Zortzi baten buruan, après une huitaine" H.
Igaran zortziko zikinak / aigardentez tuzie xahatu. AstLas 28. Beldur izan zite bero handien eta euri hotzen lehen zortzian. Arch Gram 122.
azpiadiera-2.5
5. (V, G, AN ap. A ; Dv, H).
" Zortzia, le huit au jeu de cartes" Dv. " Zortziak (V, G, AN), los ochos, las cartas del juego cuyo valor es de ocho por cada una" A.
azpiadiera-2.6
6. "Le numéro huit, la chiffre huit" Dv. " Zortzia atheratzea, tirer le numéro huit" H.
azpisarrera-1
MEKAUEN ZORTZI. "Birao motela. Makauen zotz-en ihesbide umoretsua" Elexp Berg.
azpisarrera-2
ZORTZI-HAMAR. Ocho o diez.
Zortzi amar urteko umiak. fB Ic I app., 20. Zenbat puska ezta behar zortzi-hamar egun iraunen duen bidaia bati lotzen denean. Prop 1904, 224. Zortzi-amar bat zentimetroko zotz bat. Munita 150. Bein zortzi-amar artzai illaran zeuden ola. And AUzta 102. Laster... zortzi, hamar egunen buruan. Larz Iru 24. Zortzi-amar laguneko taldetxoa. Etxabu Kontu 21. Zortzi-amar kilometro bidean. Ataño TxanKan 150. Ezkontzak eginak izan ziren zortzi hamar urte barne. Etchebarne 22. Maian zortzi-amar lagun bildu. BBarand 35.
azpisarrera-3
ZORTZIAN (H, Lh) (Hoy, etc.) en ocho. "Bihar danik zortzian, dans la huitaine, dans huit jours à partir de demain" H. "Handik zortzian, huit jours après" Lh.
Handik zortzian, bere azken porroxkak errerik, Leon badoa harmairurat. Barb Sup 65. Handik zortzian elizatik ateratzen zelarik, xantreak zer ikusten du hor, atetik zortzi urratsetan? Lf Murtuts 17.
azpisarrera-4
ZORTZIAN BEHIN (SP, Dv). Cada ocho días, cada semana. "Une fois en huit jours" SP.
Zortzian beñ autortuten zan. Ag Kr 116. Zortzian bein Mezara kristau-egitekoz. Or Eus 14. Zortzian bein irakurri itzatzu sendi guztiaren aurrean. Munita 154. Astean astean, zortzian bein ala sarriago etorria zan kaira. Erkiag Arran 139.
azpisarrera-5
ZORTZIAN ZORTZIAN (V; Izt). Ref.: A; Elexp Berg. "Cada ocho días, zortzian zortzian" Izt 21r. "De ocho en ocho días" A. "Cada ocho días, cada semana (en un día determinado)" Elexp Berg.
Zortzian-zortzian, astero, esan nai det, agertzen zaie artzainai landagizona. A Ardi 3.
azpisarrera-6
ZORTZI BAT. Unos ocho, aproximadamente ocho.
Andik zortzi bat egunetara. Bil 82. Zortzi bat egunez. Jnn SBi 58. Zortzi bat laguntxo. A Ardi 63. Bentaja kendu nion / zortzi bat minutu. EusJok 87. Emon egijozuz onako baratzain oneri zortzi bat dukat. Otx 178. Orain zortzi bat urte. Munita 86. Zortzi bat etxe dauzka [auzoak] . Vill ( in And AUzta 74n ). Zortzi bat duro illean. Salav 38. Mai baten inguruan giñan zortzi bat adiskide. NEtx LBB 119. Zortzi bat egun aurretik edo / artzen gendun abisua. Uzt Sas 105. Juan Kruz ni baño zortzi bat urtez zarragoa baizan. Ataño TxanKan 97. Egiten nuen lana onelaxekoa izan zan zortzi bat urtean. MMant 16.
azpisarrerakoSense-6.1
Juan daneko ogei ta / zortzi bat urtian. Tx B I 198. Gizon aundi bat zan, berrogei ta zortzi bat urte urte zituana. Salav 33.
azpisarrerakoSense-6.2
Zazpi zortzi bat omen du kontatu. AstLas 68. Zerri-ama ta onen zazpi-zortzi bat zerrikume guri-guriak. NEtx LBB 186.
azpisarrera-7
ZORTZI-BEDERATZI. Ocho o nueve.
Sartu da zortzi bederatzi arruako gizon bat. Iraola 132. Zortzi-bederatzi urtetik gorako mutil guztientzat. Etxabu Kontu 12. Zortzi-bederatzi bei ta artaldeari sabelak betetzen. AZink 37.
azpisarrera-8
ZORTZI DUKATEKO. "Doblón de a ocho" Lar.
Urrea irudiagatik urrea ezpada, ez dezu artuko zortzi dukateko edo ogei ezkutukoa. Mg CC 211. Eiztari biai eman omen zien Markesak bazkaria bere maiean eta zortzi dukateko bana etxerako; bai ta itulariari ere bost ezkutuko bat. Izt C 192. Joaten dira Gipuzkoako nekazariak partidu ta apustuetara, ixil zizkuetan ezkutuan oi daramazten zortzi dukatekoz. Ib. 254.
azpisarrera-9
ZORTZIEREAN (S ap. A Morf). "Al cabo de ocho días" A Morf 248.
azpisarrera-10
ZORTZI-HERIOTZA. "(V-ger-ple-m), la muerte al cabo de ocho días de enfermedad" A.
azpisarrera-11
ZORTZI ERREALEKO. v. zortzerleko.
azpisarrera-12
ZORTZI GUZTIEZ (guziez L ap. A; Dv). Cada ocho días, cada semana. "Tous les huit jours" Dv. "De ocho en ocho días" A.
Ez dute Igandetan yauntz aldi berririk, / hain guti zortzi guziz athorra xuririk. Hb Esk 187. Abere azpiak atheratzen dira zortzi guziez, neguan. Dv Lab 150. Zortzi guziez, edo gehienez, han edo hemen behar du horrela bere haguna aurdiki. HU Zez 182.
azpisarrera-13
ZORTZIKO BERTSO. Octava, estrofa de ocho versos. v. zortziko (2).
Zortziko bertsoan / esango dodana. Azc PB 232. Zortziko bertsoen da / kantea laguna. Ib. 66.
azpisarrera-14
ZORTZIKO DOBLOI, DOBLOI ZORTZIKO. Doblón de a ocho. v. zortziko.
Eukala dobloa zorziko bat artuben. (Zollo, 1770). FLV 2019, 468. Dobloa zortziko edo ondasun andi bat aginduteko. MisE 221.
azpisarrera-15
ZORTZIKO ERREAL. Real de a ocho. v. zortziko.
Emezortzi milla erreal zortzikoak, zeintzuk emango zituen gogoz urtu ta balak eginik etsaiari tiratzeko. Izt C 349.
azpisarrera-16
ZORTZIKO MUGAN. A los ocho días.
Zortziko mugan, urratzen ditu [harrak] kuxkua eta xilhoko estalgia, atheratzen da orraze gainera. Dv Lab 295.
azpisarrera-17
ZORTZIKO TXANPON. Ochena, moneda de diez céntimos. v. zortziko.
Orain zortziko txanpona bota. Or Eus 417.
azpisarrera-18
ZORTZI LAUKOKO. "(V), real de vellón" Añ.
azpisarrera-19
ZORTZI MILA. Ocho mil.
Zorzi milla oñezko, milla zaldizko eta amabi kañoe. Astar II XII. Zortzi milla bost eun eta amabi anega. Izt C 92. Zortzi mila soldaduz. Hb Esk 161. Zortzi milla erreal gora bera. Zab Gabon 32. Toulonen ere bertze zortzi mila presuna izan ziren hilak. Elsb Fram 118. Zortzi mila liera maileatu zakoten. Arb Igand 133. Zortzimilla dukat. Echta Jos 273. Zazpi mille arabar, / zortzi mille napar. Enb 32. Zortzi milla pezetako saria. (In Erkiag BatB 3; tbn. in Arti Tobera 262). Zortzi milla eta geiago ale saldu dira. Alzola Atalak 129. Zortzi milla metro korritzeko. Albeniz 69.
v. tbn. Sor Gabon 38. Kk Ab II 125. Munita 70. Zubk in Etxabu Kontu 221.
azpisarrerakoSense-19.1
Uzten ziozkala irureunda ogeita zortzi milla arroba urre. Lard 206. Berrogei ta zortzi milla durotan. Munita 65.
azpisarrera-20
ZORTZI MILIOI. Ocho millones.
Zeinek bai-dakharkete zortzi million diru. Lg I 334. Zortzi milloi persona / dauzka [Londresek] diotenez. MendaroTx 417. Zorzti milloi t'erdi [poloniar] Errusiaren azpian zeuden. Ldi IL 164.
azpisarrera-21
ZORTZI HOGEI. "Otros dicen por ciento bostogei [...] y después van multiplicando [...] zorziogei, ciento y sesenta" TNum 298.
azpisarrera-22
ZORTZI ORDU (V-ger, G ap. A) (Pl.). Las ocho. "Zortzi orduak dagoz joten, da irazartean zagoz oin bere? (V-ger)" A.
Gogor egin izan zielako [...] goizeko zortzi orduetatik illunabarrerañoko guztian. Izt C 465.
azpisarrerakoSense-22.1
Goizeko zortzi ordu ta laurdenetan. ArgiDL 128.
azpisarrera-23
ZORTZI OREN (Pl.). Las ocho.
Zortzi orenetan suia hila zen. ChantP 236. Aphezküpiak bildürik egon ziren Ephesako elizan goizetik arratseko zortzi orenetarano. Ip Hil 93. Ez dute zortzi orenetako meza hutsegiten. Larre ArtzainE 141.
azpisarrera-24
ZORTZI OROKO. Semanal.
Zorzi oroko, amabostean beingo edo illetik illeko konfesatze-komulgatzeak. Mb IArg I 288.
azpisarrera-25
ZORTZI OROZ (Sal, S, R ap. A). Cada semana.
Zortzi oroz egiten da ber lana. Ip Dial 89 (It, Dv zortzitik zortzira, Ur zortzi egunerik zortzi egunera). Egun ba, bertze aldian ez, har-uzka eroste orde kazeta, zortzi oroz orok xuxen har balezate. Eskual 10-1-1913 (ap. DRA ).
azpisarrera-26
ZORTZIREN BAT. Unos ocho, aproximadamente ocho. v. ZORTZI BAT.
Zortzin bat egun izan biaitu / kuartel-iskiñan pasiak. Tx B I 182. Elbitxuritik Sagastira aldatu giñanean, nik zortziren bat illebete omen nituan. Salav 10. Eta, zortziren bat [liburu] edo, batean artu-ta, leiotik beiti bota zituan. Berron Kijote 81. Andik zortziren bat egunera. JAzpiroz 26.
azpisarrerakoSense-26.1
Puska bazan luzian / emezortzi metro, / eun da berrogei ta / zortziren bat beso. Tx B III 130.
azpisarrera-27
ZORTZITAN (SP, Dv). "Huit fois" SP.
Zazpitan ala zortzitan ikusi ote zendun. Or Aitork 415.
azpisarrera-28
ZORTZITAN HOGEI (hogoi Dv A). Ciento sesenta. "Zortzitan-hogoi, cent soixante. Zortzitan-hogoi bat, environ cent soixante" Dv.
azpisarrera-29
ZORTZITAN HOGEITAN (hogoietan Dv). Ciento sesenta veces.
azpisarrera-30
ZORTZITIK (L-ain ap. A). Cada ocho días, cada semana. "Por semanas" A.
Zortzitik edo hamabortzetik larre urrunetara orgekin othe biltzera goan nahi laiteke. Dv Lab 100. Gortheko jaunak berak erakharri zituen zortzitik kofesatzerat eta komuniatzerat. Laph 199. Jakiteaz noiz behar duen bakhotxak komuniatu, ala egun guziez, ala zortzitik, ala ilhabetetik, ala bertze edozoin ephetik. Arb Igand 114.
azpisarrera-31
ZORTZITIK BEHIN. Una vez cada ocho días, cada semana.
Herriko arno garbi xorta bat hola zortzitik behin gure etxean, bazinaki zer besta den. HU Zez 184.
azpisarrera-32
ZORTZITIK ZORTZI EGUNERA. Cada semana, cada ocho días.
Gura neunke zortzirik zortzi egunera [konfesetia] . LoraS 37.
azpisarrera-33
ZORTZITIK ZORTZIRA (V-m, G-to, L-ain, B, R-uzt ap. A; SP, Dv, H). Cada ocho días. "De huit en huit" SP.
Komuniatzen zuen zortzitik zortzirat. Lg II 377s. Zer gauza ándia dá emátea doktrinarén lékzioa zorzítik zorzirá? LE Doc 61. Zortzitik zortzira komulgatzeko. Echve Dev 199. Zortzitik zortzira egiten da au bera. It Dial 89 (Dv zortzitik zortzira; Ur zortzi egunerik zortzi egunera, Ip zortzi oroz). Eta zorzitik zorzira Sakramentuak ar zitzan azoratzen zuela. Aran SIgn 55.
zortzi
<< ZORTZI HOGEI 0 / 0 abiroin >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper