OEH - Bilaketa

3 emaitza hipnosi bilaketarentzat

Sarrera buruan (1)


Sarrera osoan (2)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hartu-eman.
sense-1
1. (G; SP, Ht VocGr 389, Lar), artuemon (V; ) Ref.: A (artu-eman); Gte Erd 194; Elexp Berg (artuemon) .
(Sust.). Intercambio, transacción, negocio; trato, relación. (Para la expr. 'tener relacion(es), trato', hartu-emana(k) izan, eduki es la expr. más habitual; hay tbn. hartu-emana(k) erabili en algunos autores vizcaínos: J.J. Moguel, Echeita, D. Agirre y T. Agirre). "Hartu emanak, les prises et les mises" SP. "Négoce" Ht VocGr. "Dares y tomares, artu emanak" Lar. "(Libro de) caxa, artuemanen liburua, kontuen liburua" Ib. "Comercio"; "negocio" Añ. "Relación, trato" A. "Toma y daca. Comercio. Itxas aldetik, artu-emona izan dogu, antxiñatik, urringo erdaldun jendiegaz" Etxba Eib. "Relaciones. Artu-emonak eta aundixak darabixez aspaldixan" Ib. "Alkarren arteko artuemanak galdu zituzten (G-azp)" Gte Erd. "Relación. Familixa bixen arteko artuemonak baezpadakuak die. / Aintxiñan Uberak artuemon guztia Elgetakin zeukan. (Agian singularrean gehiago pluralean baino)" Elexp Berg. En DFrec hay 31 ejs. de (h)artu(-)eman , 11 de artu(-)emon, y 310 de harreman. Cf. Xe 275: Andria daukat tratuan, / emanian da artuan; / bere bototik salduko luke / gizona iru kuartuan. v. harreman. Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII, en autores de todas las épocas. Al Norte lo encontramos en Leiçarraga, algunos autores labortanos clásicos, y ya más tarde, sólo en JesBih y J. Etchepare (Ber 95).
Ferietako, hartu-emanetako eta asko berze gauzatako egun iakinak eta bereziak. Cal a, 1r. Eztugula halaber kontuan, pisuan, neurrian, sal-erosietan, abenikoetan eta bertze hartu-emanetan falseriarik edo enganamendurik egin behar. Mat 115. Artu emanak du gustua. "El recebir y el dar tienen el gusto" . RS 8. Sal-erosi hartu-emanetako kontratuetan. Harb 434. Perpaus molsako eta berze plaza edo konpañietan egiteko hartueman edo trafikatzeko behar direnak. "Devis & propos concernant les affaires d'une bourse ou autre place de trafic & négotiation" . Volt 172. Orduan munduko egitekoek, zor-hartzekoek, hartu-emanek, seme-alabek, sehiek, ondokoek [...] trabu handia ibeniko deratzute. Ax 201 (V 135). Nere artu-eman ta sartu-ater makur-ekin, nere arrotasun, apainket ta bidebageko beste gauzekin egin dut deabru berak baño gaizki ta gaistaginz agitz geiago. Mb IArg I 143. Oiek obligatuak daude, ta ez bakarrik Erriaren artu-eman edo errenten gañean kontu iduki, eta ondo oriek artu edo ematera. Cb Eg III 357. Madridko Jaun biren lurrak Isidrok bere kontura artu ta erabilli zituen, baña bere artu emanetan beti zuzen, leial, biotz eta esku garbiakin. Ib. 334. Urte bakar batean Jaun nere adiskide bat gazte zala serbitu zuen, ta gañerako urte luzeetan beste artu emanik izan etzuen. Ib. 348. Len gizonaren ta emakumearen arteko artu-eman bat baizik etzana, egin zuan Sakramentu. Ub 221. Eskomulgauta daguanak, eztauka artu-emonik edo partilik Eleisako orazinoe ta Sakramentubetan. CrIc 29. --Zer da bide zuzeneko aragiaren batasuna? --Da ezkontza barruban eukiten dan artu emon aragizkua. Ib. 171. Ez dauka oneek orrelango artuemonik gaiskiñakaz. Mg PAb 155. Imini biar da [euskera] garbituta, zan legez antxina erdaldunakaz artu-emonik etzan denporetan. Ib. 196. Deabruarekin artu emana iduki. Mg CC 249. Merkatari batek ateraten ditu bere artu emon ta galdu irabazijen kontubak. Mg CO 30. Saldu-erosietan, artu-emonetan, pisu ta neurrian, [...] tranpa ta engañurik sartu dozunez. EL1 137. Interesari geiegi darraizkan gutiziosoak, zenbat gezur esaten ez ditue eren tratu eta artu emanetan? Gco I 433. Laster aberastu gura daben batek, bere kontu, tratu, ta artu emon guztiak zuzenduten dituban legez irabazteko ustiagaz. fB Ic I 30. Berbeetan, tratuban ta artu emonian, zuzena dan kristinauba. Ib. 44. Batzubetan esango deutsuz onako berba minberak zeure senarraren kontra. Beste batzubetan [...] zeuk artu emona, edo ezauberia, edo konpijantzia daukazun ta aintzat ez zeunkan baten kontra. fB Ic II 211. Ezagunen artian ta alkarregaz artu emona daukenen artian. Ib. 206. Txiki txikitatik zaletu ninduban zubekaz artu emon estu bat eukitera. JJMg BasEsc I. Zurtuten nas entzunik ezkongeijeen artian oi diran artu emon ta peligrubak. Ib. 258. Beste artu emonik ezpadarabill [...]. Ib. 85. Hartu emanez errexistroa atxikiko du [tresorierak], eta khondu bihurtuko kontseiluari urthearen azkenean. JesBih 422. Artu-eman ta saldu-erosien aitzakian [ingelesak] zerabillen ibillera sarritangoa Franziarekin Españarentzako guztiz kaltarkitsua zalako. Izt C 403s. Ama guztiz bigunak, zeñegaitik daguan eskribiurik, zintzo ta toles bagaakaz daukazala bere artuemonak [...]. Ur MarIl 102. Eta euki gura ditut eurakaz beti ta aspertu baga neure artu emon ta zer-ikusijak? Ib. 103. Etxeko gora beera eta artu-eman guziaren kontua eman zion. Lard 51. [Juduak eta Samariarrak] elkarrekiko artu-eman eta adiskidetasun andi gabe bizi ziran. Ib. 376. Zabalduko dira alde guztietara zubén labrantza, industrija eta komerzijo edo artuemona. (1858). BBatzarN 181. Beragaz artu emon andijak daukaguzan probinzija bati legez. "Muchas y frecuentes relaciones" (1866). Ib. 217. [Nere mayordomoa] nere artu-eman, joan-etorri eta gauza guzien zuzentzalle bertatik geratzen da. Arr GB 13. Zegaz bardinduten dira, Eleizearen eta erreñuko agintarien artian egon bear dabeen artuemonak eta joanetorriak? Itz Azald 210. Abegi ona egiten zioten ango adiskideak, au da: bere artu-emaneko langille buruak. Ag G 220. Artu-emanera zijoazen emakumeak, beso ta buru otarraz beterik. Ib. 82. Lenago bai, lenago sarritxo ikusi oigiñan, bata besteaz artu-eman asko erabilli oigenduan. Ib. 191. Zuk Eladigaz da Konstanzigaz erabilli dozuzan artu-emonak edo autuak, jakin dabez erri guztian. Echta Jos 227s. Nik eztaukadala artu-emonik Karlosegaz ez iñogaz, da iñoiz ezkonduten banaz [...]. Ib. 151. Josetxo geratu zan artu-emon da saleroste guztiaren jaube. Ib. 326. Saloskintzako artu-emonak alik geien ugaritu daitezan. ForuAB 89. Aldi aretan, Bizkaiaren zati andi batek Araba ta Gaztelerrijagaz eukon saleroste, artu-emon eta juatetorri gustija Mañaritik igaroten zan. Kk Ab I 73. Itz oiek esan nai dute ba-da Jaungoikoaren ume zerura gaittezken guzion artean ba-dala alkartasuna, artu-emana, edo ondasunezko lagun-bidea. Inza Azalp 102. Terranovan ta Neu-Eskozian / zuten artu-eman zârra. "Tenían su negocio antiguo" . Or Eus 203. Izkera oietarik bat aukera dezagun errien arteko artu-emanetarako. Ldi IL 137. Etzuen ezagutu, etzuen arekin aragizko artu emanik izan iñoiz ere. Ir YKBiz 19. Baña orrela galtzen zitzaion Yainkoaren etxeari zor zaion lotsa ta begirapena, ta argatik Yesusek txartzat ematen ditu an egiten diran artu-eman guzi aiek. Ib. 380. Lenago etzan dirurik, eta artu-emanak ordañetan egiten ziran. JMB ELG 67. Euskotarren giz-eredua [...] ibertarrengandik oso berezkatua beti izan degu, bata besteakin Eneolitos-aldi ezkeroztik artu-eman asko izan arren. Ib. 64s. Artueman aundia izan zun aitagiarrebakin Mikelek ezkondu zanez geroztik. TAg Uzt 17. Noiztik darabilkizue zuen arteko artuemana? Ba-dira bi urte mutil ori Donostin ezagutu nuela. Ib. 125. Alkar artu, uri batean geiegi diran gauzaz bestean nabari diran akatsak osatuak izan ditezen, eta artu-emanak ugaritu ditezen. EAEg 2-2-1937, 962. Azpiko adarrak iñausteak ez dio kendu zugaitzari ondoak eta buruak bear duten artu-emana, "ekilibrioa". Munita 62. Etzula aintzakotzat artuko beraganako maitasuna bere amarekin zitun artu-eman lizunak aurretik urratzen ezpa'zitun. Etxde JJ 265. Artuemanak ontzeko ta xamurtzeko ez ba zan, zertarako esan bear nion nik ezer? Txill Let 98. Beti bezala pentsatzen diat nik gaur, eta "hipnosi"ak eta amodioak artueman aundiak dituztela uste. Ib. 99. Untzi edo baporaren artuemon, kontu ta garbitasunak berberak geienbat aztertu, arteztu ta erabilten zituan. Erkiag Arran 88. Kalagorrako Obispoak euren ordezkarien bitartez zazpi bider aztertu ta ontzat emon eudiezan baso-eleixa onen artu-emonak. Akes Ipiñ 19. Aspaldiko alkar-artuemonetako itxaso barean, urak irakiten asiak egozan. Erkiag BatB 89. Artu-emon ugariko gizona zan, tratu aundikoa, gizonezkoen artean. Ib. 79. Beragandik eldu dira mundu au betetzen duten izaki eta izaera oro, eta oien arteko lokarri eta artu-emanak. Vill Jaink 93. Ikusirik gaurko neska-mutillek zeñen artu-eman gutxi dituzten alkarrekin. MAtx Gazt 76. Eguneroko beren artu-emanetan, alderdi onak eta aulak elkarri ikusten bai-dizkiote. NEtx LBB 169. Rosaren gurasoekin artu-eman aundian bizi izan ziran. Ib. 47. Irekiko dudan artu-eman geiegiak ajolagabetu au-ta. Berron Kijote 225. Kanpokoakaz artu-emon lar dago an [komentuan] . Onaind STeresa 60. Al dan moduan izan ditzagun / oiekin artu-emanak. MMant 143. Onek gure aitarekin zerbait artu-eman bazuan. JAzpiroz 28. Auzune aundi bat be emen dago: ondiñok Mesiasi itxaroten dagozanak [...]. Eurak alkarregaz dabe artu -emonik bakarrik. Gerrika 252. Jakina, horiek baino lehenago ere euskaldunek izan baigenituen hartu-emanak beste hizkuntzekin. MEIG VII 126.
v. tbn. JanEd I 24. Alz Burr 15. Anab Usauri 13. Lab EEguna 76. Basarri XIX. Osk Kurl 159. Ataño TxanKan 214. Artu-emon: A BeinB 60. Otx 179. Akes Ipiñ 12. SM Zirik 29. Etxba Ibilt 484. Etxabu Kontu 95.
azpiadiera-1.1
(Como segundo miembro de compuestos).
Kontzientzia garbiya, / entendimentu argiya; / posada y café artu-emana / dauka ikaragarriya. Xe 275. Ez eban nai, orraitio, Zuriñeren eta bere arteko maite-artuemon orren barri iñortxuk ere jakin egian. Erkiag Arran 95. Pozarren asi da maitetasun artu-emonetan. Erkiag BatB 150. Ezkontzako Sakramentuaren bitartez santutuak gelditzen bai dira gorputz-artueman oiek. MAtx Gazt 22.
azpiadiera-1.2
"Relación sexual. Denpora baten konfesatzera joan bia zan, eta gure artuemonak ondo eitteittugu. Esaten zan ori be " Elexp Berg.
azpiadiera-1.3
Sortu zituban artu emon eta gatx, Gobernu ongilla eta zur batek goitu ezin zitukianak andijaguak jaso baga. " Intereses y dificultades" . (1846) BBatzarN 163. Leengo eta oraingo interes eta artu emonen gañian daguan estabaidia. " Intereses" . (1856) Ib. 177.
azpiadiera-1.4
Actividad; intervención, operación.
Aldundijaren artu-emon gustija uzta-bilgintzan kendu. "La intervención" . (1918) ForuAB 145. Euzkadiko lege eta ondasun artu-emanei buruzko bizbidearen bereiztasunak begi aurrean ditugularik. "Las modalidades especiales de la vida económica y jurídica del País Vasco" . EAEg 1-11-1936, 186. Ogasun Zaingoko Artu-emanen Zuzendari Nagusiari. "Operaciones" . Ib. 1-3-1937, 1183.
azpiadiera-1.5
Presupuesto.
Erriak artu-emanean jarri zuana baño geio ordaindu baldin badu. "En presupuesto" . (1919) ForuAG 279.
azpiadiera-1.6
Relación causa-efecto.
Alantxe ba kendu eban bibotia, ta arrigarrija! Egun atan min gitxiago euki eban buruan, [...]. Zelan ixan leiteke ori? Zer artu-emon dauke buruko miñak eta bibotiak? Kk Ab II 19.
azpiadiera-1.7
(Ref. a una pelea).
Baño alako batean bere burua libratuta, nos asten da Bonbollo Juanbeltzeri ordañak ematen. Oraintxe berriz borrokari lotu zaizkio ta biak ere artu-eman pizkorra darabilkite. Anab Poli 27.
sense-2
2. (Vb.).
Atzerrian artu-ematen diran ogasun-paperak. "Valores españoles que se cotizan en alguna Bolsa extranjera" . EAEg 18-3-1937, 1308s.
azpisarrera-1
HARTU-EMANEKO. Allegado.
Zabaletakoen aide ta artuemaneko guztiak. Ag G 235.
azpisarrera-2
HARTU-EMANETAN IBILI (JARDUN...). Tener relaciones, tratos, negocios.
Orazioko etxea saldu-erosietarako leku egiña arkitzea; [...] orain ere arpegira eman zien, zein gaizki egiten zuten leku santuan artu-emanetan jarduten. Lard 430. Kanaantar idolozaleakin artu-emanetan ibilli eta adiskidetasunak egin. Ib. 122. [Badira] beste asko, ostera, itxuraz itxusijak ixanda be, zerubak emon ixan dautsezan doaien bitartez, mattagarri ta eder egitten yakuzanak eurekaz artu-emonetan bixi biar dogunoi. Otx 109. Basoko artu-emanetan asko ibiltzen dan batek insignis-sail bikañenetako bat billatu zuan. Munita 63. Yesus obengabea zala ezagutu zuen unetik askatu balu, Yuduekin itz-artu-emanetan ibilli gabe, etzan olako bidegabe ta makurkeri izugarria egiteko bidean yarriko. Ir YKBiz 496n. Erkal-Jaurlaritzak eta Euzko-Jaurlaritzak artu-emanetan ezin jardun izateak. EAEg 24-11-1936, 374. Azokako garatz artu-emanetan ez ibilia. Zait Plat 113.
azpisarrerakoSense-2.1
(Con adj.).
Bi illabete bazeramazkian artu-eman goxotan. TxGarm BordaB 78. Ni orain aren ondorengoakin artu-eman gozotan nabil oso. BAyerbe 175.
azpisarrera-3
HARTU-EMAN ONEKO (Ref. a una relación, amistad). Bueno, cordial.
[Enbusterubak] galdu dabela askoren ondria ta kleituba. Galdu dabeela askoren adiskidetasun ondrauba ta artu emon onekua. fB Ic II 213.
hartu-eman
<< 1 arte 0 / 0

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper