OEH - Bilaketa

805 emaitza hamar bilaketarentzat

Sarrera buruan (27)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
axola.
tradizioa
Tr. Atestiguado en autores orientales desde Dechepare, en textos guipuzcoanos se documenta desde BorrB (ajola izan ); cf. además derivados de axola en Cardaberaz y Mendiburu. Entre los vizcaínos sólo hemos encontrado algún ej. moderno. Es frecuente sobre todo en las diversas construcciones de axola izan. En los textos suletinos, en Mendigacha y en los bajo-navarros Dechepare y Monho se encuentra la var. axol . Ajola y, a partir de principios del s. XX, ajol, son empleados por autores meridionales (si bien los escritores de léxico más cuidado prefieren axola, y, en menor medida, axol ). Se da algún caso de aiol(a) <-y- >, producto seguramente de la sustitución sistemática en la ortografía de j por y, usual sobre todo en la primera mitad del s. XX. Cf. MIH 343: oker bada ajola,okerrago aiolaidaztea axolaizan behar lukeena. Hallamos además aizola en Azkue (aizola emon ) y en Atutxa (cf. aizolatu en Ezale ). En DFrec hay 55 ejs. de axola y 10 de ajola .
etimologikoa
Etim. Sinónimo de ansia, se explicaría muy bien por un derivado gascón de lat. anxia (cf. occit. ant. aissa, 'souci') (FLV 1974, 200s).
sense-1
1. (V, L, AN, B, BN-baig-arb-ciz, Sal, R, S; SP, Urt, Urt I 467, Aq, Dv, H), axol (B, S; O VocPo, VocBN , Gèze, Dv (S)), ajola (G; VP 3r, Lar, Mg Nom (G), Añ, Dv (G, AN)), ajol (G, AN), aizola (V-m), azola (B, Sal, R; VocB .(-ol)), azol (B), aiola (G-nav) Ref.: A (axol, axola, aizola, ajol, azola); A Apend (aiola); Lrq /ašól/; Iz Ulz ; Satr VocP ; Gte Erd 166; Izeta BHizt2.
Cuidado, preocupación, interés. "Soin, souci, cura, cuidado, solicitud" SP. "Axol (S), souci" O VocPo. "Cuidado, ardura, ajola, arta, antsia" Lar. "Pena, cuidado, solicitud" Ib. "Cuidado (AN, V)" Aq 528. "Cuidado" Mg Nom. "Souci" VocBN. "Soin" Gèze. "Souci, cas que l'on fait des personnes ou des choses; vergogne" Dv. "1.º souci, inquiétude. Syn. antsia, khexa. 2.º soin. Syn. artha, ardura" H. "Descuido [...] aixolikabe (Sc)" A s.v. aisola-gabe. "Cuidado; diligencia" Satr VocP. "(Ori) axóla! ¡qué cuidado!, ¡qué interés!" Iz Ulz. En VocB se da la forma azol, pero cf. ib. azolagabe. Leiçarraga (Decl ã 7r), da ansia, axola y arrangura como equivalentes suletinos de artha. cf. ezaxola; v. 1 arta, 1 ardura, antsia. Cf. infra AXOLA IZAN (a).
Axola behar gendukeien falta erran gabez, falta disimulatuz [berzeren bekhatutan partale egiten gara] . Harb 34. Beraz nizaz hain axol guti / Duzuen gero, zuen zerbitzuti / Naiz, oraidanik, ment'orotan, / Ialkiten, ez itzultzekotan. O Po 52. Ezin nagoke erran gabe, zein axola guti, eta artha aphurra izatu duten Eskualdunek bere Eskuaraz. ES 399. Jainkoarekiñ ungi lothua bazaude, eta haren iuiamenduari behatzen badiozu axola guti izanen duzu gizonen iuiamenduan garaitua izateaz. Ch III 44, 1. --Zer da bihotzeko garbitasun hura? --Hura da bekhatuaren higuinza handi bat, eta mundu huntako gauzentzat ez estekatua izaitea edo hetaz axola guti izaitea. CatLav 404. (V 194) Ala beitira desditxatü, gizoneganik hanitx gaiza eztakienik jakin nahi dienak, axol handirik üken gabe, zuñ den ene zerbütxatzeko bidia! Mst III 43, 2 (Ip axolik). Bainan hekin gaixtakeriak / Ez balinbadu nebririk, / Nahiz gal dituen guziak / Nork behar du axolarik? Monho 134. Bere gozo guzia hortan ezartzen zuenak begionez behatuko deraiela hanbat kristau laxo, Jaunaren loriaz hain axola guti dutenei. Dh 271. Berak untsa beitira, paubrez axol güti. Etch 590. Eta pensatu zuen ainbeste jendeko uri batek bere ardura eta ajola guzia eskatzen ziola. Lard 500. Erran behar othe da hortakotz Yainkoak axola guti duela gutaz? Hb Egia 40. Ez diteke iguzkia argiz gabe, ez Yainkoa axolaz. Ib. 17. Juiamendu eta kontu hertsi hauk askotan begien aintzinean ezarri darozkitzut; eta zuk, axolarik gabe, burua bertzaldera. Dv LEd 207s. Axol gabe ezta gaiza hunik. "Sans soin" . Ip Dial 91 (It arreta gabe, Dv artha gabe; cf. axolagabe). Eta zergatik zaudete jantziaren ajola geiegirekin? Ur Mt 6, 28. Iñortxogatik ajolarik gabe, berriz beren asmo onetan erlijiosak sendotu zituen. Aran SIgn 51. Ni ordean niagok / kaskoa gorarik; / Ez diat hik bezala / Jainko axolarik. Zby RIEV 1908, 771. Errexki sinetsiko dugu jendearen nahiez edo ez-nahiez hain axola guti zadukanak, behar zuela hainitz grazia Jainkoaren ganik. Jnn SBi 81. Eskualherriaren ethorkizunaz eta Eskuararen aiphamenaz den gutieneko axolarik duten guzieri. Arb Igand 31. Hunek ez du hortaz behinere axolarik agertu. HU Aurp 173. Zoin axola gutirekin, hasperen bat ez begilundura bat gabe dautzuten erraiten. Ib. 216. Preso zeguen erozein, anketatik artu eta paretari jo azitzen ziyona zan, ajola aundi gabe. Iraola 65. Erresumaren nahiaz, beharraz, ahalez, berdin axola erakutsi du, axolarik batere ez, hirietan mutiko gazteentzat eskoletxeen eraikitzen abiatu zelarik. JE Bur 47. Lurrak dauzkan gizon eta emazte guziak jar balite elgarri so, elgarren koi, ondoriorik uzteko axola izpirik gabe. Ib. 98s. Ajola andia zerabillen eskuarteko zeregiñean. Ag G 51. Baserrietan zeukaten, mendian baño ajola gutxiagoz, aterpe ona, jan beroa, jatordu jakiña. Ib. 160. Aiphatu nahi dazkot bospasei hitz ezti. / Samurtzen bazaut ere dut axola guti. Ox 175. Pilik axolarik gabe mundu huntako nahaskeria eta naigabetarik. Zub 26. Ta aren malkoren bat arkaitz gaiñera erortzean, axola aundiz biltzen dute urrezko edontzi batean. Or Mi 138. Yainkoak gorde azanala olako zorigaitzetatik, eta ordain diñala axola ori, esan zion mutillak. Ib. 70. Bestalde, gure ustez, yakintza-lanez gañera "Euskaltzaindi"k axola aundiz artu-bearra du euskeraren zaitza. Ldi IL 60. Zorrotz eta arin zigortu bearrekoak [...], pake-aldian ajola aundirik merezi ez badute ere. EAEg 6-11-1936, 227. Girixtino maiteak, bai, zonbat jende gal-bidean dabiltzanak, deusen axolarik gabe! Lf Murtuts 13. Nerau ziñez, neska, zure ta nire buruarekiko axolaz etorria naiz. Zait Sof 18. Hango hobi batzu lehenik, urteek eta herritar gehienen axola ttipiak ahantzarazi baino lehen. Zerb Azk 14. Galdegin zuten haurrek, heien axola berehala suspertzen zelarik. Mde Pr 92. Emozioa baztertu ondoren, ukatu egiten du urrenik bere ajola, ta, azkenik, emozioaren izatea bera ukatzen du. Txill Let 131. Atherbea bazuten. Ontsa ziren. Bestetaz axola guti... Demuntren... JEtchep 96. Nola errokaltartarrak franko asperturik baitzeuden benezitarren ajola apurraz, [inglesak] arras ongi onartuak izan ziren. Arti Ipuin 45. Komunisten artean Unibersidadeak ajola guztia jartzen du gizonak ideologia baten araura moldatzen. Vill Jaink 8 (cf. infra AXOLA JARRI). Eskoletan ginelarik hain irriskorra, hain axolarik gabe baihintzen. Larz Senper 32. Ala, bizi bezela, ezeren ajolarik gabe, Otsailleko goiz izoztu batean egin zuan aren biziak. NEtx LBB 73. Lotu zen haatik bere lan berriari asmatzen dugun karrarekin, bere buruaz axola gutirekin. Ardoy SFran 129. Gizonak gerran ibiltzen dira / ajolik gabe jarriak. Uzt Sas 125. Batere ongi egitearen axolarik duenak [...] herstura gogorrak pasatzen ditu. Xa Odol 57. Fantesia da gaixtoena hor, / axola guti herriaz. Mattin 63. Edozein kanta axolik gabe kantatzea. Lasa Poem 92. Etxeko pakearen ajola aundi gabe. Ataño TxanKan 49.
azpiadiera-1.1
aizola. Preocupación, angustia.
Zeru errukiorrak / orduan antola, / lorrez nenbillan oni / kentzeko aizola, / orko atxarte baten / zegoan potxola. "Para quitarme ese cuidado en mi gran apuro" . Atutxa Mugarra 60. Abesten bere bakartasuna / ta biotzeko aizola. Ib. (ap. DRA).
sense-2
2. Importancia. Cf. infra AXOLA IZAN (c), AXOLA HANDIKO, AXOLA GUTXIKO (b) .
Ajola gutxi du emen munduak denporazko asiera izan duan ala ez jakiteak. Vill Jaink 37. Baiña bistan da, gauza oiek eztute ainbesteraiñoko ajolarik. Ib. 51. Txirritaren etorriaz gainera, bada besterik eta axola gehiagokorik liburu honetan: Txirrita gizona. MEIG III 98. Baina horrek ez du axola handirik horiek irakurtzen har dezakeen atseginerako. Ib. 144. Ez dira desegokitasunak eskas eta ez dira, bestalde axolarik gabeak. MEIG VI 47.
azpisarrera-1
HAINBAT AXOLIK.
(Me) da igual.
Oiuka asi zaigu, baño iainbat axolik zitzaigun agure xaar okitu arengatik! TP Kattalin 196. Bear baduk amona ere an izain duk; bañan ainbat axolik neri zaar oiengatik. Ib. 181.
azpisarrera-2
AXOLA HANDIKO. Importante.
Ajol aundiko gauzaren bat iritxi bear dugunean uts txikiena egiteko oso bildur aundikoak izaten gera. Anab Usauri 25. Izutu zan jendea, baño ez zan ajol aundiko miña. Anab Poli 96. Bainan handiek, lagundu beharrean eragozpenak ipiñi, eta ajola handiko gauzak ere galdu egiten zituan. Osk Kurl 40. Auzi ontan, ordea, ajola aundiko bereizkuntza egin bearra dago. Vill Jaink 29. Bezeroak bai esku garbi-ontzi onak izaten zituzten. Ajola aundiko gauza da. Lab SuEm 205.
azpisarrera-3
AXOLA HARTU.
azpisarrerakoSense-3.1
a) (Aq A). "Afligirse, axola artu (AN)" Aq 900.
azpisarrerakoSense-3.2
b) Dar importancia.
Hekiek dira guzientzat on diren lanak, bainan nihork ez luke hekietaz axolarik hartuko, baldin bortxaz eginarazten ez balira. Dv Dial 66s (It kasorik, Ur jaramonik ). Farisau arroak berriz etzituzten Yoanen itzak ongi artu, etzuten aietaz axolik artu. Ir YKBiz 153.
azpiadiera-2.1
Preocuparse de, ocuparse de. "Ayola artu, tomar interés" Iz Ulz (s.v. axola; tal vez errata).
Oraino zertan ez duzu gutaz hartu axola, / Jaunaren erakaspena ez galtzeko nehola? Xa Odol 158.
azpisarrera-4
AXOLA EDUKI. Ocuparse de, preocuparse de.
O Iauna, zu zaitut alde, / Zu ene Iainko xoilla: / Ene salbatzeaz arren, / Idutazu axola. Hm 46. Edukazu Ierusalemen axola. Harb (ed. 1690, ap. H). Eta hunelako dohatsutasunaz axolarik ez daukanak, zer duke merezi? Dv LEd 41 (Cb Eg II 14 konturik egin ez duenak ).
azpisarrera-5
AXOLA EGIN. Hacer caso, prestar atención.
Aukerari ajolik egin gabe dauden Burukideak. "No hubiesen hecho uso del derecho de opción" . EAEg 27-11-1936, 400. Zamaria hiru aldiz deithü zian [gizonak], jin zekiola; bena etzeron axolik egin eta alhatziari jerraiki zen. Mde Pr 123.
azpisarrera-6
AXOLA EKARRI.
Tener importancia.
Ezkongaien artean zer ajola dakar bat edo besteak urre edo gariz geiago betetako aska izateak? Lh Yol 17.
azpisarrera-7
AXOLA EMAN.
azpisarrerakoSense-7.1
a) Dar importancia.
Bena jakin behar düzü emaiten zaion axola balio diala gaizak. Ip Dial 91 (It balio duela arreta ematen zaion ura bera, Ur zelako arduriagaz begiratuten jakon gauziari ainbeste balijo dabela, Dv balio duela ematen zaion artha ). Onek sortzen dizkigun oztopoei ajolik emango ez bagenie ere. EAEg 9-4-1937, 1466. Esandako oieri, eta noski, itzik tolosarrena, tolosar bati noiz erabilli lezakean erakusteari ez nion ajolarik eman. JAIraz Bizia 8. Neri egindako mesedeari ez zion ajol aundirik eman. Anab Aprika 74. Orain, berriz, beste aldera goaz: kausa urbillei ajola guztia eman eta Jainkoa baztertu. Vill Jaink 32. Zer esango genuke kuadro bat, irudi bat ikustean, zein pinzel edo kirtenaz pintatua izan den jakiteak emango baligu ajola guztia? Ib. 36.
azpisarrerakoSense-7.2
b) Importar.
Maripari [...] orretariko umekeriak ezeutsen ardura ta aizola andirik emoten. A BeinB 43. Naikua edari euki ezkero, iateak, iazteak eta iñoren esanak ajola gutxi ematen zioten. Ag G 298s. Buruauste gabe, ezertxok ere ajolarik ematen etziola. A Ardi 116. Neri bestearen esanak etzidatek ajolarik ematen. ABar Goi 36.
azpisarrera-8
AXOLA-EZ. Despreocupación, desinterés.
Bitartean, Mikolasek bere gogoa aurrera zeraman, Juanari senarrak ukatzen ziona, onen anai gazteagoak ugari eskeintzen zion. Baten ajola-ezak, bestearen arreta ederragoa egiten zuan. NEtx LBB 24.
azpisarrera-9
AXOLA GUTIKO, AXOLA GUTXIKO.
azpisarrerakoSense-9.1
a) Despreocupado. "Axola gutikoa, de peu de vergogne" Dv. v. axolaguti.
Ongi axola gutikoak garela aithortzeko dugu, ez denaz geroztik gure tokietan hoin erle guti baizik. Dv Lab 293. Ohartzen denean artzain nagia et axola-gutikoa duela. Ib. 269. Harritu nintzen, behin, haren atheraldi axola-gutikoaz. JE Ber 57.
azpisarrerakoSense-9.2
b) De poca importancia.
Ajola gutxiko gaietan. KIkG 41 ( KIkV 59 ardura gitxiko ). Ba-dakizu, gure errietak ajola gutxikoak izan oi dira. Lab EEguna 86. [Egi oiek] eztabai-gaiarekiko ain axola gutxiko ezpa-lira! Ldi IL 58. Ni utsean negoan bezela, nere burua ajola gutxikoa ikusten nuan. Anab Aprika 64. Ajola gutxiko gauza zalakoan edo, ahaztu, ta besteak etzion ekarri. Osk Kurl 95. Jainkoak bere sortze ori egiteko erabilli duen prozedura, tartekoak, mendeen luzeera, gauza guzti oiek ajola gutxiko dira emen. Vill Jaink 60.
azpisarrera-10
AXOLA IZAN Tr. Hallamos la forma de futuro ajolako en Lekuona y Berrondo.
azpisarrerakoSense-10.1
a) (AN-5vill, BN-arb; Dv; axol izan S; O VocPo A). Ref.: Lh; Gte Erd 166, 167.
(Con aux. trans. bipersonal). "Eztut axol, il ne m'en chaut, je ne m'en soucie pas" O VocPo. "Ez du deusetaz axolarik" Dv. "Eztit axolik (S), je ne m'en cure" Lh. "Nitaz ez duzia axolarik (AN-5vill, BN-arb)" Gte Erd 167. "Ez du axolarik (BN-arb) [...] ez düzü axolik (S)" Ib. 166. Cf. supra (1) ejs. del tipo axola handia dut, etc.
Tr. Usado al Norte desde Dechepare, tbn. se encuentra en algunos textos guipuzcoanos, e incluso en algún vizcaíno como Lauaxeta; entre los navarros lo hallamos en Lizarraga.
Es empleado generalmente en oraciones negativas o interrogativas; fuera de éstas sólo lo hallamos en Haraneder, Hiribarren, Hiriart-Urruty, D. Agirre, Iraizoz y Xalbador. En las interrogativas suele aparecer con suf. -ik, aunque hallamos ejs. sin él Oihenart, Belapeire, Bordel, Etchamendy y Xalbador; Dechepare y Mihura lo usan con y sin sufijo. El compl. que lo determina aparece generalmente en caso instrumental; sin embargo, en Dechepare y en algunos textos suletinos se encuentra en gen., y en caso destinativo en algunos autores más modernos
Iangoikoa, mutha ezak, othoi, ene bihotza, / Amoriaren, hark bezala, nik eztudan axola. E 225. Nik norgatik pena baitut, hark ene eztu axolik. Ib. 165. Beroki bestitu balin banaiz, irri egiten badaraute eztut axolik. Volt 265. Predikua entzuteaz axolarik izatu eztut. EZ Eliç 145. Hotzak eztu axol betatxuaren, ez goseak zetatxuaren. O Pr 22. Ezpailukete Iainkoaren erresumaz axolarik. SP Imit I 22, 3. Zer axola duzu hau hunelako ezpa horrelako izaiteaz? SP Imit III 24, 1. Eztuzula axolarik nork hori erran edo manatu duen. Ib. 50, 7. Eta eztuzula axolarik deliberatu zinituen ahoko othoitzak ez errana gatik. SP Phil 94. Etzazula sinhets, eta eztuzun hartaz axolarik. Arbill III 6. Bai, halakoek erakusten die Jinkoa mesperetxatzen diela, eta eztiela haren axola, salbatü izateko. Bp I 126. Hauk eztutela axolarik beure ahotik erraiten tuzten erhokeriez. ES 168. Bizi zarela zeronek artharik ez baduzu zure arimaz, nork nahi duzu hartaz duen axola zu hill ondoan? Ch I 23, 5. Bekhatu benialaz axolarik ez duena laster eroriko dela bekhatu mortalean. CatLav 167 (V 85). Hetaz axola dutela erakhusten dutenei. He Phil 225. Zer axola dügü filosofuek jenero eta espeza deitzen dütien hitzetzaz? Mst I 3, 2. Graziak aldiz, eztü axolik berrien, eta gaiza eztakitzanen ikhastiaren. Mst III 54, 7. Ajolarik ez badek ik, / nik emango diat. " Si no te hace fuerza, yo haré que te la haga" . BorrB 5. Erakusterat eman duzu ez duzula axolarik aitzindariez ez eta zure soldaduez. Lg I 317. Guk zer axola dugu urriki dugun, edo ez, guri Salbatzaillea saltzeaz. Lg II 266. Zerbait gosta behar zaioen pontutik bere esposari damu egiteaz axola ez luken espos bat. Mih 97. Nitaz denaz bezanbatean ez dut axolarik yuia nazazuen. Ib. 33. Büria gora aldiz nahi dianak zühaiñen adarretzaz eztü axolik ezetare nahi itzalik. Egiat 213. Zorthü hona ezta bethi buskatzen behar dianarentzat bena bai ardüra haren axolik eztianaren. Ib. 244. Harek ezpeitu hanbat / anglesaren axola. Iraultza 159. Ai, badire anitz animále bi oñetákoak aldiritán estuténak ajolarik deustas, baizik játeas, edáteas, ta gorputzaren gauzes. LE Prog 106. Eztá zer lotsátu, ta ez ajolarík izán gorputzarénas. LE Ong 77v. Badiat lagún franko / Eta bizigarriz münitürik; / Eztiat hamar urthez / Bathere hire axolik. Xarlem 572. Eztiat nik axolik / Hilziaren ez jügamentiaren, / Ez eta Xarlemaiñaren / Gütiago hire Dozeparen. Ib. 642. Mundu ontako plazer guziek / Ez bai nirote konsola: / Hilik ere ez dut axola. Bordel 69. Egiten dute dioakotena, badakitelakotz geroztik Yainkoak ez duela nihortaz axolarik. Hb Egia 138. Zertaz dukete artzainek axola? Ez dira gehienak muthil? Dv Lab 306. Güzientzat hun diren lanak dira, bena ihurk elüke hetzaz axolik, bortxaz eragin ezpalite. Ip Dial 66 (Dv nihork ez luke hekietaz axolarik hartuko ). Karzelazaiak etzuen ezeren ajolarik. Ur Gen 39, 23. Hogei eta laur urthe bazitit betherik: / Urthe baten bürian, / Nik eztiket ordian / Aitaren axolik. ChantP 8. Baditeke munduak irri eginen darotala, erran zion Sainduak, bainan eztut axolarik. Jnn SBi 171. Emagun beraz gobernamenduak zinez eta egiazki axola duela; griña duela bere andre gazte errient gei lanik gabe hoitaz. HU Zez 106.
(s. XX) Zer barra gazkilak egiten al tion ene karten leitako tenpran, astakeria ekusten tionez; baia korrengatik eztud axolik batrere. Mdg 129. Edozoin edozoinekin, berdin zeie. Eder, itsusi, gizen, mehe, tonto, erne, oso, markets, ez dute axolarik. JE Bur 94. Orratik ere, gizon ta erri guztien Aitak, txorien ajola duan Jaungoikoak, gozamen apur bat biraldu zion. Ag G 329. Ire maisterrak nere zuaitza ebaki omen ditek; ire artaldeak nere zelaian ibilli omen dituk; nere ajolarik eztekala esan omen dek. Ag EEs 1917, 171. Nitaz etzuten axolarik. Ez behatze bat, ez ele bat. StPierre 13. Erran zuen: "Ibili- / agatik nik hola, / Noren eta zertako / duket nik axola?". Etcham 134. Zuhurtzia gaixoa, / nun ote habila? / Hi galduz geroz, nitaz / ez die axola! Ib. 223. Zorrak egina-gatik / Etzuten axola. LuzKant 87. Yazkiaz, berebat, zertako aiola izan? Ol Mt 6, 28. Zarrak il beitez, oroiak-arren eztogu aiolik. Laux BBa 34. Ori esan zuen ez beartsuetaz axola zuelako, lapurra zalako baizik. Ir YKBiz 372. Aizean barna jun bear baitu, / axolik ez du txerloaz. Or Eus 335. Nitzaz trüfatzeko aiherrian hizala uste diat; bena nurk axol dü? Mde Pr 47. Ez ahal dukezu axolik leihoa irikita uzten badut. Ib. 98. Neskameak ikus ahal zitzan ala ez, ez zuen ajolarik. Mde HaurB 50. Ez die, jakintzak nik erranik, zakur batentzat baino axolarik gutaz. JEtchep 98. Bein gaua an pasaz geroz, aren iges gaiztoagatik ez nuke ajolik. Anab Aprika 71. Ezeren arreta edo axolik baldin badute, maiteminduek izan oi ditutenak dira. Onaind ( in Gazt MusIx 150 ). Oroitzapen hunkigarri hortaz nork du axola egungo egunean Garazin? Ardoy SFran 42. Maitia, nik ez dakit / zer egin zuretzat, / zuk aldiz axolarik / eztuzu enetzat. Mattin 17. Hemen hintzan denboran hi hintzan lehena: / diruaz gutienik axola huena. Xa Odol 201. Eta ez dukezuia / Jeinkoaz axola? Xa EzinB 100.
azpiadiera-1.1
(Usado irónicamente).
Ungi axola dut sinhets nazaten edo ez, baldin erakurtzen banaute! Hb Egia 126.
azpiadiera-1.2
(Impersonal).
Axola den gauza da hori: lurra ontzen duzu hola gasturik batere gabe. Dv Lab 341s.
azpisarrerakoSense-10.2
b) (AN-gip-5vill, BN-arb; ajola izan Lar). (Con aux. intrans. bipersonal). Ser importante (para alguien), importar, preocupar. "Eso no me da cuidado, etzait ajola, ardurarik" Lar. "Etzaio ajolarik" Ib. s.v. afligirse. "Etzaut axola (BN-arb), etzait axolik (AN-5vill)" Gte Erd 166. "Orreri etzio deusengatik axolik (AN-gip)" Ib. 193. Tr. Usado por autores guipuzcoanos (tbn. por algún vizcaíno a partir de 1950); al Norte sólo lo hallamos en Elizanburu, Mirande, Mattin y Xalbador.
Or konpon Marianton, / ajolarik etzat. BorrB 5. Makillaz ondotik / jotzen det gogotik; / etzaio ajolarik / ezerengatik. Xe 296. Bañan nola Joxpiñaziri bere poltsatik ez dijoakiyon, liberdi bat gora bera etzaio ajolik. Sor Bar 89. Maria batzuetan, ez yakin nola, / Goibel dagola... / Bertzetan nigartto bat yausten zaiola... / Zer zaio axola? Elzb Po 191. Eta, zer ajola zaidak neri Anzuelarran berriketangatika? Apaol 97. Ez zitzaion ajolarik jakitea bere anaia bizi zala. Ib. 55. Zuri etzaizu ajolik baño / askori inporta zaio. Tx B I 265. Diruarengatik ez zait ajolik. Lab EEguna 68. Uria gaizkatu badut, ordea, etzait axola. Zait Sof 69. Miren galduta dena galdua jotzen zualako, ta illda ere ajolarik ez zitzaion. JAIraz Bizia 83. Berena egin ezkero, ezergatik etzaiela ajolik. Munita 127. Ajolarik ezpazaik alkarrekin joango gaituk. Etxde JJ 52. Ajola zait eta asko gaiñera. Ib. 69. Konturatu ahal izan zen begirada bitxiak egozten zizkiela gurasoetatik batek edo bestek [...]. Ez zitzaion ajola. Mde HaurB 60. Ni aalik obekien mintzatzea ta mintzoz eragitea zitzaien axola. Or Aitork 39. Baiña beti siñetsi dut ba zerala ta gutaz axola ba zaizula, zerki zeran eta Zugana zer bidez ioan-etorri diteken ez iakiñik ere. Ib. 133. Orrelakorik etzaio axola Erakleitori. Zait Plat 33. Entzun eidazu, ames: ez jatzuz axola nire bizikeraren suspenseak ala? Gand Elorri 145. Baiña gu orain goazen punturako, etzaigu ajola ori. Vill Jaink 22. Zuei zer ajola zaizue? Lab SuEm 189. Zure beiak esnia / sendo ta ugari, / ura emanik etzaio / ajolikan ari. Yanzi 108. Harek ezpaitu ongi ikusten / ni lanjerian nagola, / hari etzaio axolarikan / galduik e ene odola. Mattin 104. Baldin bazaio ajola, / bizi al liteke ola? Uzt Sas 89. Zer ajolako zaio esi-gabeko zelaian egon ala ez? Berron Kijote 206. Zer ajola zaieken, espetxeetan usteltzen zeuden erru gabeko aiek atera edo ez? Ataño TxanKan 244. Lurrari zer ajola zaio laiez edo goldez jira? TxGarm BordaB 28. Nonbait esan duzu [...] berrehun edo hirurehun lagunentzat ari zarela, besteei axola ez zaielako edo. MEIG VIII 52.
azpiadiera-2.1
(En sdo. irónico).
Ajola izango zitzaion ari Lizarragarengatik! Or SCruz 110.
azpiadiera-2.2
(Con adj., cuantificadores, etc.). "Ez zaio axola aundirikan (AN-5vill)" Gte Erd 166. "Orregatik ez zaio axola aunitz (AN-5vill)" Ib. 166.
Zearo mazpilduta gelditu arren, etzaio ajola aundirik. TAg Uzt 279. Ori etzait ajola aundirik, ederra dela baizik. Txill Let 22. Gau beranduan beren ordua / ondo aukeratzen dute, / Atari zakur gogorrengatik / ajola gutxi zaiote. Basarri 113. Hunela ziardualarik, etzitzaion ajola handirik janzkienetariko berrienaren zikintzea bere. Osk Kurl 40. Badira ordea nahikunderik ere ez dutenak eta gure hizkuntzaz etzaiotenak hanbat axola. Xa Odol 239. Izena, entzutea, ez zitzaion batere axola. MIH 131.
azpiadiera-2.3
(Sin referencia personal de dativo).
Markesak nai ez badu / etzaio ajola, / erakutsiko dizut / enpleatu nola. Noe 71. Etzaio ajolarik. Nere agindua bear bezela betetzeko, ez dezu orren bearrik. TAg Uzt 207. Eta, bilketan zearo mazpilduta gelditu arren, etzaio ajola aundirik. Ib. 280. Biri-belarra sekatzean beltzatu egingo da; baiñan etzaio ajolik, beltzak bear dute izan ta. Ostolaiz 158.
azpisarrerakoSense-10.3
c) (V-m, AN-5vill; ajola izan G-azp; aiola izan G-nav). Ref.: A; A Apend (aiola); Gte Erd 166, 167. (Con aux. trans. tripersonal). Importar. "On etxeustak axolarik neurea egin joat-eta (V-m)" A. "Zuri ze ajola dizu? (G-azp) [...] zaldi bat agertu arren, ez dio ajolik (G-azp) [...] neri asko ajola dit, ba, orregatikan (G-azp), neri ez dit asko ajola (G-azp), ez dit axolik (AN-5vill)" Gte Erd 166. "Nigatik ez al dizu ajolarik? (G-azp)" Ib. 167. Tr. Documentado exclusivamente en textos meridionales, desde finales del s. XIX.
Orri ajola diyo / guregatikan. AzpPr 28. Eta zer? Zeñi zer ajola diyo, ezkontzen bada Monikakin edo Pasteleroren alabakin? Iraola 125. --Izkribatzalliari ez diyo ezeren ajolik, ala? --Nola kriantza gabiak geran, ez digu ezerengatik ajolik. Ib. 29s. Eztit ajola emen edo an bizi. Ag G 123. Ire ama gaixoa txiro, beartsu, iguinduta ikusiarren, iri eztiñ ajola. Ib. 271s. Ordu batzuek alde egitea zer ajola dit, geiago nigandik ez joateko etorri bazait. Alz Ram 74. Nitzaz osoro aztuta zaude...! / Ba-dakit benetan: / ez dit ajolik, t'ez nau orrexek / arritzen, ziñetan. Jaukol Biozk 72. Ta gañera arro-antzean etorri da, Erregearengatik eta neregatik ajolik ez diola. Or SCruz 111. Esaiok, ez didala axolik arengatik eta aren erbiñude-ezpainengatik. Or Mi 56. Bañan alaxen ere / ajola etzian, / musu ematen niyon / eldu bakoitzian. Tx B 138. Zer ajola digu Manuelengandik zillargiñaren aldean? Anab Usauri 143. Beste biengatik etzidan axolik. Or BM 14. Axolarik ezpadizu, esadazu, ta nere adiskideei emango dizkiet. Ldi ( in Or BM 12 ). Ipurmamiak zenbaitek bezin beratxak ez dituela-ta, naiz arri landuberria izan, ez diela axolik. Ldi IL 83. Olertiaz axolik ez dio. Ldi UO 46. Ez dit axolik, ez naiz mokoka ari. Or Aitork 324. Axola dio poza nondik dan. " Interest" . Ib. 135. Eztit axola nora eramaten duzun, gartzela edo urkamendira. Arti Tobera 282. Gainerakoak eztigu ezergatik ajola. Arti MaldanB 232. Jaiotzako ezbearrek adierazten digute ederkienik zein gutxi ajola dion izadiari zure ta nere moralidadeak. Vill Jaink 105. Gauzen izana, guna, du aintzat artzen, eta itxurak, dan-danez, ezer gutxi dio axola. Gazt MusIx 166. Oitura txarrik lendik / baldin badu iñundik / batere ajola eztigu. Uzt Sas 217. Onek, ordea, gutxi ajola dio gure ariari. Berron Kijote 23. Zer ajola ziguken guri, au edo ura Madrillen errege jarri edo ez jarri? Ataño TxanKan 31. Etzigun ajolarik ordu beteko bidea izan edo bikoa. BBarand 76. Jendeak nola artuko ditun, / ori ajola eztigu. AZink 47. Neri ez dit ajolik igar edo potolo zer dagoen. Zendoia 91. Zer axola dio inori asturiano edo gallego bat bezala mintzatzen den euskaldunak? MIH 132. Ez du eginkizunak alaitzen, goganbehar izkutu batek adierazten baitio hondamenera doala. Baina ez dio axola. Ib. 314.
azpiadiera-3.1
(Con adj., cuantificadores, etc.). "Ez dio ajola aundirik (G-azp)" Gte Erd 166.
Etzion ajola aundirik il-bearra zan Errege batengatik. Or SCruz 15. Zuri ajola aundirik ez dizula dirudi. Lab EEguna 105.
azpiadiera-3.2
Ezpaidigu oriek danak nora dijoazen jakiteko ajolik. TAg Uzt 6.
azpiadiera-3.3
(Sin referencia personal de dativo).
Nere gogoko mutilla izan ezkero, elioke beste ezerk ajola aundirik. TAg Uzt 305. Luzeak dituk, baña etziok ajolarik. NEtx Antz 149. Eztio ajola ezergatik ere haren begian bista laburra dagoenak [...], baldin haren arima 17 urteko neskatxa batena bada. Arti Ipuin 55. Euria ari du, euria ari da. Zer ajola dio? Ari du, ari da, ari da, ari du. NEtx LBB 103. Baiñan gure etxean ez da nola nai iñortxo sartzen. Milla bider esan dizut! Ez dio ajolarik iru oi libre baditugu ere! Lab SuEm 167.
azpiadiera-3.4
(Con aux. elidido).
Ajola gutxi ala ere Santa Kruzi. Or SCruz 90. Ajola gutxi neskatxai Jonixio arlotearen esanagatik. Lab EEguna 97. Jendiak naiz esan / ajol gutxi izan. Yanzi 159. Baiñan guztiorrek ajola gutxi guri. Etxde JJ 114. Ajola gutxi apaizari. Anab Poli 88. Zer ajola neri filma, eskubitara begiratu ta ainbestetan amets egindako arpegia illunbetan ikus banezakean? Txill Let 52. Ta ze ajola niri linguistiko edo linguistikondo bada? Osk Kurl 26.
azpiadiera-3.5
(Con aux. trans. tripersonal). Dar importancia; hacer caso.
Alper gorrian aritzen dira lanean usazale gaxoak, bele zarrak aña axola diote [usoak] palari. Anab Usauri 139. --Ez al diok ajolarik osabaren zorigaitzari? --Bai, osaba, ajola diot. Ez diot, ba, ajolako? Lek SuEm 43.
azpiadiera-3.6
Ortik aurrerakoan ajola geixeago izakiok ire buruari eta baita neri ere; irekiko dudan artu-eman geiegiak ajolagabetu au-ta. " Ten más cuenta con tu persona, y con lo que debes a la mía" . Berron Kijote 224s.
azpisarrerakoSense-10.4
e) (Con aux. intrans., tras gen.). Preocuparse por, dar importancia a.
Basati aiz Koridon: Alexi ez duk emarien aiola, eta emari norgeiokan ez lioke Iolak berak ere irabaziko. ' Nec munera curat Alexis' . Ibiñ Virgil 35.
azpisarrera-11
AXOLA JARRI. Dar importancia.
Erantzun zion Otxandak mutil irudikorraren esanari ajola aundirik jarri bage. Etxde AlosT 73.
azpisarrera-12
AXOLAN (Estar, etc.) preocupado.
Kiebra jo ezkero / kezkan da ajolan, / bat azkar sartutzen da / motxaille eskolan. Insausti 271.
azpisarrerakoSense-12.1
(Tras gen.).
Bizi guztia igaro dezu / lagun urkoen ajolan, / premin zegonai zerbait laguntzen, / egin ere bai naiko lan. Insausti 195.
azpisarrera-13
AXOLAPE (En casos locales de decl. sing.). Atención, vigilancia.
Tellatupeetan gelditu ziran, Yainkoaren axolapetik iges. Or QA 57.
azpisarrera-14
AXOLAZ.
azpisarrerakoSense-14.1
a) (Tras gen.). "Abstracción, recogimiento, retiro, berekikotzea, bere buruaren ajolaz, arduraz bizitzea" Lar. "Abstrahido, recogido, retirado [...] bere buruaren ajolaz bizi dana" Ib.
azpisarrerakoSense-14.2
b) Cuidadosamente.
Illea koipe leunez betea, usai gozozko urez bustia, txito ajolaz tolestatua. Ag G 164.
azpisarrerakoSense-14.3
c) Con respeto.
Ordea, kontramaixuari baita sukalde-nagusiak berak ajolaz begiratzen dio; larrua larru. Anab Poli 55.
azpisarrera-15
AXOLAZKO. Importante.
Jaungoikoaren legean debekatutako zerbait, ajola gutxiko gaietan, edo ta bestela ajolazkoetan ezaguera argi ta gogo osorikan gabe, esan. KIkG 41. Ajolazko gauza, garrantzizkoa. MAtx Gazt 50. Zerbait bere iritziz ajolazkoa iruditzen bazitzaion. JAzpiroz 126. Bada, gainera, beste arazo bat, aski axolazkoa. MIH 396. Bat-batean, ohartu nintzen axolazko zenbait puntuz. MEIG VI 152.
azpisarrera-16
BOST AXOLA IZAN (Con aux. trans. tripersonal). No importar, importar un comino. "Bost ajola digu guri (G-goi-azp)" Gte Erd 166.
Bost ajola digu guri ala izanda ere. Apaol 29. Ezetz esaten badiegu [...] bost ajola die ta bestea bilatu. Anab Usauri 87. Bost ajola dizue mutilloi, nexka errukarrioengatik! NEtx LBB 134. Bost ajola ziok orri, berea egin ezkero. EZBB I 74.
azpisarrerakoSense-16.1
Baño garaipenaren poza neurriz gañetik zijoakiela, ajola zien bost gerokoengatik. Anab Usauri 80.
azpisarrerakoSense-16.2
(Con aux. intrans. bipersonal). " Izenagatik bost ajola zait (G-azp)" Gte Erd 166.
Hegiaphaliako pakia ta zoriona berriz bost ajola zait. Etxde JJ 144. Bost ajola zaio bati bestearen damua. Txill Let 100. Bost ajola zaigu guri teoria orrengatikan. Vill Jaink 52. Bost axola zaigula non dagokeen orain eta egun euskaldungoaren haberik sendoena. MIH 392. Batzu biziro maite ditugu, [...]; beste batzu epelkiro; zenbait, bost axola zaizkigu; beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez. Ib. 269.
azpiadiera-2.1
Ezer ez zen ezagun neskamearen gelan ere. Sukaldean ahal zen oraindik, zelatan. Bost ajola zitzaizkion! Mde HaurB 15.
azpisarrerakoSense-16.3
(Con aux. elidido).
Aita ditzak apaiz-yazkiak, ginbail yatorra beatzaz erakutsi... bost axola; etzegok errukirik! Ldi IL 42. Elurra izango dik gero estalpe... ta jela gañeko azal gogortua... Bost ajola neri! NEtx Antz 102. Bost ajola mutil ari amaren aginduak! EgutAr 1-12-1959 (ap. DRA ). Bost ajola nere auzokoak. MEIG IX 110.
azpisarrera-17
EZ DA AXOLA. No importa. "Ez da axola, il n'importe pas" Dv. "Ezta axol, ezta axola, ezta antsi, ezta antsia, il n'importe" H.
Egia da hori, eta hala da, baina ezta axola. ES 116. Nork sinhetsiko du ogia jorratzea ez dela axola? Hori alferraren elhea da. Dv Lab 77. Bañan ez da ajola, betor nai duenean, / Betor, erasotzera amorru bizian, / Ez dio ez ardura, jaunarekin bagaude / Garbi ta adiskide gu kontzientzian. AB AmaE 108. --Ederrak, ama, atze ta aurre arabakiz beteak daudeta? --Ezta ajola. Ag G 29. Zoritxarrez ni ez nintzan jaio Arrigorrietan. Bainan ezta ajola, arrigorrietar hutsa naiz. Osk Kurl 124.
azpisarrerakoSense-17.1
(En pretérito).
Lotsati xamarra zan. Baña hau etzan ajola. Osk Kurl 174.
azpisarrerakoSense-17.2
(Con -ik ).
Ez da ajolarik Urtzia eta Ortzia (= iñusteria edo ostotsa), zenbaiten ustez, bat izan arren. JMB ELG 76. Neregatik ez da ajolarik, ez bait dut batere presarik. Lab SuEm 170.
axola
<< auzolankari 0 / 0 azal >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper