OEH - Bilaketa

2262 emaitza hain bilaketarentzat

Sarrera buruan (44)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
beharbada.
sense-1
(gral.; Lar, Añ, Dv, H), bearba, biarba (G-azp), biarbada (V-gip; VP 12r) Ref.: Bon-Ond 171; A; Lrq (behar); Etxba Eib (biarbada); Elexp Berg (biarbada); Gte Erd 161; ZestErret ( biarba ) .
Acaso, quizá, probablemente, por ventura. "Son conocidos los de Beterri por noaski, noaskiro y otros adverbios; por menturaz, bearbada " Lar Cor 300s. "Puede ser que sí, bearbada bai " (s.v. poder). "Peut-être; litm. s'il le faut" Dv. "Ez da asko erabiltzen. Igual da entzunena" Elexp Berg. Cf. con este sdo. bear baduk en TP Kattalin 181 (bearbada ib. 191). v. 1 agian. Tr. Documentado desde comienzos del s. XVIII en textos de todos los dialectos.
Orai beharbada erranen darotazu Eskuaran hainitz hitz eskas direla. ES 101. Ordea behar bada boztuko dira, ustez ezen gonbidatzen tudala Marteren suzko eta kharrezko jokho eta habarrots izigarrietara. Ib. 175. Egiaz gaitz da, eta halatan behar bada idurituko zaitzu ezin dateken gauza bat aiphatzen dudala. Ib. 195. O ikusi albaleitez emen dauden konzienziak, eta zein zikin bide dauden bearbada. SermAN 7. Naiko dute beiñ baño geiagotan aditu, ikasi ta gogoan sartu hitzez predikatu ziniena, ta oraingotz bearbada azturik daukatena. Lar Carta a Mb 281. Ta bearbada noiz edo berriz obeko da onelakoak usatzea, Euskerakoak baño. Ib. 279. Zuek bezain odola garbia duena, eta are bear bada garbiagoa. Lar Cor 152. Arrazoi luze edo andi indarsu askok baño, bearbada Euskaldunen biotzetan ejenploak errazago sartu [...] ta probetxu geiago egin edo aterako dute. Cb Eg II 155s. Eskuetan auts puska bat ar ezazu: bearbada len ori koroa bat zan. Ib. 142. Bearbada, ta zure animarako konbeni bada, gaitz onetik libratuko zera. Cb Eg III 249. Eta egia esatera, santuen artean, bear bada, asko izango eztira Luisen gisakoak. Cb Just 12.
( s. XIX) Hantik gero Franzia / beitügü hartüren / beharbada Lonbarteki / beiniz jüntatüren. 'Je m'allierai peut-être avec les Lombards' . Xarlem 303. Beste batzuek, bear bada asko jakiñagoak, dijoaz konbentu batera [...] engañatzeko ezagutzen ez duan Sazerdoteren bat. Mg CC 209. Behar bada hemen gure alderat / amodio sobra zutelakotz, / izan dire purgatoriotarat / aurtikiak hainitz urtekotzat. Monho 126. Gaur asko ilgo dira; eta bearbada ni lenen. EL1 6. Ave ori zer dan ez dakigu baserriko ta beste nekezaliak; eta biar bada zeuk bere ez. Mg PAb 160. Itxadon egizu arren aurten, bearbada frutua ekarriko dau. LoraS 14. Nai ta ez ill bearra: eta bear bada supitoan, edo uste duen baño lasterrago. Gco I 446. Ai! eta baziñaki zeñ itsusia dan Komunio gaiztoa! Bearbada arriturik negar egingo zenduke! AA I 418. Argatik ekusten dira ainbeste ume ta emakume erriz erri eskean, eta bear bada gauza gaiztoagoetan. Ib. 587. Badu behar bada hanbat denbora, hamar urthe, hogoi urthe Jainkoak behartzen gaituela zenbait ongi egiterat. Dh 216. Zelan eztaukan ollarrik / amaiketan bagarik / ta goixago bear bada: / "Mari" diño. Zav Fab, RIEV 1907, 97. Ah! Bear bada ezteustazu luzeroago itxadongo. EL2 161. Garizuma huntan, zeina azkena izanen baita behar bada guretzat. Jaur 104. Marija gaitik eze, biar bada oraingo galdua ziñan. Ur MarIl 8. Behar bada fable huntan / noa halako bat ezartzera bistan. / Behar bada ere norbaiti / badiduritzoke dudala egiñ ongi. Gy 155 (cf. BEHARBADA ERE). Egurgille batek, zukeien bakharra, / galdu zuen behin haizkora giderra, / edo hautsi behar bada: / guti du gauzak inporta. Ib. 289. Munduko mintzoetan ez da hain garbirik; / ez eta behar bada hain gai handikorik. Hb Esk 88. Arteraño izan zan gazterik ederrena eta oiturarik obenetakoa, bear bada, zan. Lard 24. Askok behar bada saindutzat eta beren adiskidetzat zinerozkaten, noiz eta ere zu [...] traidore bat baizik ez baitzinen. Dv LEd 271. Nexkatuak gerlan ta / mutillak pake, / amorante solasa / dabilate merke; / behar bada norbaitek / fortuna in diroke. Bordel 170. Jakizazu, aita maitea, Erupa behar bada sekulakotz uzten duzula. Laph 196. Ori zeñ da? Ori ere zu hill nai zaituen gizon gaiztoren bat da bear bada? Arr GB 106. Izango zara askorentzako / benturaz poztugarria; / ta bear bada ez gitxirentzat / garratza zelan ozpiña. AB AmaE III. Lotsa ura etzan biarbada lotsa; inbidi santu bat geiago zan lotsa baño. Bv AsL 167. Elkharri gibel-aldea erakusten zutela, behar bada elkharrekin hasarre edo muthur zirelakotz. Elzb PAd 53. Huna hitz laburrez Robezpierre, behar bada Erreboluzioneko gaixtaginik handienaren ixtorioa. Elsb Fram 124. Ez ginuen ontsala, behar-bada, solas huntarik hasi behar. HU Aurp 102. Guri üdüri zitzeikegün behar bada, Jesusen ohoriak galthatzen ziala Mariak ager lezan Jinkoaren ama eta Birjina izateko zian loria. Ip Hil 113. --Nondik etorren? --[...] Bear bada Mendiolatik? baiña ez, Mendiolakoentzat eskumunak emon deustazanean, beste tokiren batetik etorriko zan. Ag AL 58.

( s. XX) I bilddurrez abil astiro-astiro, ta bear bada ondo egitten dok. Echta Jos 125. Banazka hartuz, baginuke behar bada erraiteko asko bakotxarentzat. JE Bur 108. Eltze betea zeukaten bertako sukaldean, baño beste baserrietan ere zerbait jango zan, eta, bear bada, eltze gozoagoa. Ag G 32. --Andixek nator. --Aitearen da Semearen!!... Ondiño alakorik! Orduan, biarba, ezautu ixango dozu Juane guria. Kk Ab I 6. Zenbat iraun zion atsegin horrek erratea ez da errex. Oren bat, beharbada biga, beharbada hirur. Zerb Ipuinak 287. Jende hek hura ikusia dutela, hala hala, aditua ere beharbada. Barb Sup 173. Ikuttu ere ez egitteko agindu zigun Jaunak, bear bada ilko giñekelako. Inza Azalp 47. Bear bada, Santa Cruzek, bere egiteen garbitasuna emango edo zion. Or SCruz 128. Onako otzagaz ta onako orduetan emen ibilli biarra esne-saltzen, biar bada ezer be ez saltzeko. Kk Ab II 161. Mila plazereki, Katixa, / hori eginen dizugu, / besterik ere behar bada / orai mintzatu behar duzu. PierKat 46. Ta onuzkero, bear bada, esaten asirik zera: [...]. Ldi IL 111. Inguruan zuloa egin ta ongarria emango diot. Orrela bearbada arnaria ekarriko du. Ir YKBiz 289. Marx nor izan zan, bear bada iñoz eztabe entzun. Eguzk GizAuz 63s. Beharbada auzo-erresumek menduko dute bortxaz gure Eskual-herri xume maitea. Lf Murtuts 51. Gipuzkoan bakarrik pralle prantziskotarrak 8 komentu zituzten [...]; bearbada, bearbada diot, beste Ordenetakoak danak batean aña edo geiago. SMitx Aranz 88n. Ez balitz hain polita izan, sekula kasu eginen ote zion bere alaba besoetakoari? Ez beharbada. Mde HaurB 18. Guk orduan jakin izan bagenu nor ziñan, bearbada ez genizuke babesik emango. Etxde JJ 186. Nitzaz nekatu zera... Ta, bearbada, nigandik aldegiteko zoaz gaur. Txill Let 113. Zerbait gauza astunen bat iragarriko ete eutsaneko gertakizunetan ebillela uste izan eban; bearba, Jonegazkoagaitik asarre edo agiraka egingo ete eutsan. Erkiag Arran 106. Leen egin dauanak [...] barriro bere, egin lei. Leengo beste, edo bear bada, leen baiño geiago. Ib. 159. Nik ez dakit norantza ioiazan gure Jauna ta San Pedro. Bear bada urrengo errira sermoien bat edo egitera. Bilbao IpuiB 109. Ez noia agintzera urrengokoa nungo euskeran egingo dodan, bear bada kiputxez. SM Zirik 7. Zer adierazi nai zukean, zuk noski, Polemark, badakizu, bear bada, nik neronek eztakit, beintzat. Zait Plat 92. Bear bada lanean etzuen aunitzik egiñen; bañan yokoko gaietan oberenetakoa zen. Izeta DirG 28. --Laister dantzara joango al zera? --Beharbada ba... Beharbada ez... Larz Iru 45s. Egungo munduan erlijio-izpirik gabe bizi direnak ez ote dira gero ta ugariagoak? Bai, bearba. Vill Jaink 26. Bearbada ezta ori guretzat egokiena. Ib. 180. Ez zetsan esan gura zergaittik gauza astuna zalako, edo biar bada gauzia astunagua eitxeko. Etxba Ibilt 471. Gerokoz ez du balio mintzatzea, behar bada iñoiz eginen ez diren gauzak edo ametsak gertatzen aal bailirake. Satr ( in Alzola Atalak 126 ). Bati geiegi esanda ere / ez degu ondo emango, / bearbada geio gero esango det, / askiko degu oraingo. Uzt Sas 202. Nahiz ez nuen behin ere pertsularirik entzun, ez ezagutu, eta behar bada hortako, ordukotz pertsularitza nadukan berez den bezalakoa. Xa Odol 31. Beharbada sinetsiko nuzue, bainan soldado joan nintzalarik [behiak] pottak eman nazkon. Etchebarne 26. Gauza aundia egin gendueIakuan geratu giñan, baña biarbada kaIterako izan zan. Gerrika 54. Izketaldi ontan luzeegi egingo nuan bearbada, baiña orixe esan nai nuan. Insausti 43. Hori ez da, behar bada, gizontasun prestua; bai, ordea, soziologia zuzena. MIH 124. Ameskaitzetan edo ikusiko zuen horrelako zerbait; ilargitarren herrian behar bada. Ib. 383s. Hori, ordea, Europa zaharreko jokabide horietako bat izango da, beharbada. Ib. 339.

v. tbn. VMg 25. MarIl 1. Arch Fab 9. Legaz III. Noe 69. Ox 198. ArgiDL 6. TAg Uzt 211. Lek SClar 110. Akes Ipiñ 26. Arti Ipuin 49. Ugalde Iltz 50. Osk Kurl 160. Gand Elorri 53. MAtx Gazt 43. Ibiñ Virgil 80. Salav 18. Mattin 67. Etxabu Kontu 21. Ataño TxanKan 91. Onaind STeresa 117. Biarbada: JJMg BasEsc 11. SM Zirik 27. Biarba: Altuna 81. Otx 58.
azpiadiera-1.1
(Uso sust.).
Bearbada batean, benturaz denbora izango det batean uztea, ondo izango da? Cb Eg II 118. Gaurtik biharrera, egiteko handi hau uztea, zuhurtzia othe da? Astia badelakoan, beharbada baten gainean uztea, zer erhokeria! Dv LEd 212. Badakit ez naizela aproposena, beharbada eta beharbadarik gabe, parte hartu dudan auzia juez bezala epaitzeko. MEIG VII 116.
azpisarrera-1
BEHARBADA ERE (Lar, Añ, BeraLzM). Por si acaso. "(Por si) acaso" Lar y Añ. "Por si acaso yo [sic, por no?] viniere, bearbada ere etorte-ezpanaiz" Lar.
Hartarakotz bada, erraberritzen dugularik, behar bada ere, gure manamendua erearoaren hogoian emana. CatLav A, 4r (V 5). Behar bada ere, gure nausi tenporal eta izpiritualek indarrez erautsi bide zituzten Euskaldunen gogo-bihotzetatik paganu-usain gehiegi zeukaten herri sinespenak... Mde Pr 265.
azpisarrera-2
BEHARBADAKO (BN-baig ap. A; Urt, Lar, Añ). "De peut être, benturazkoa, beharbadakoa" Urt Gram 54. "Futuros, contingentes, etorkizun bearbadakoak" Lar y Añ. "Beharbadakoak, contingentes (Añ). Untsa behar-badakoa (BN-baig), muy casual será si es que sucede" A.
beharbada
<< behar 0 / 0 behargabeki >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper