OEH - Bilaketa

396 emaitza hagitz bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (390)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berdindu.
sense-1
1. (G, L, BN; SP, Urt I 130, Lar, , VocZeg 288, VocBN , Hb, H, VocB , A DBols), bardindu (V; Lcc, Ht VocGr 351, Lar, , Lecl, Arch VocGr, Dv, H, A DBols, Zam Voc), bardintu (S; Gèze) Ref.: A; Lrq ( bardint/, /bardince/ ); ZestErret .
Igualarse. "Igualar, bardindu [bar- corregido]" Lcc. "Égaler" SP. "Adaequare, berdindu, igoaldu " Urt I 130. "Aequiparare, [...] berdindu, igoaldu " Ib. 329. "Emparejar, igualar" Lar. "Igualar en edad y otras calidades" Ib. "Égaler, unir" Lecl. "Égaler, niveler, rendre égal" Arch VocGr. "Égaliser, égalisé" VocBN . "Por fin nos hemos igualado, berdindu gaituk berdin " VocZeg 288. "Égaliser" Gèze. "Égaler, mettre de pair, se mettre de pair" Dv. "Igualar" A. " Bardint, rendre uni, égaliser, réparer" Lrq. Tr. Mejor documentado al Sur. En DFrec hay 26 ejs. de berdindu, 8 de ellos septentrionales, y 2, vizcaínos, de bardindu .
Testimoniaje hauk iunktatzen eta bardinzen dirade guziak hanbat ungi eta xuxenki, non hain konformitate handitik ageri baita klaroki, ezen erran den guzia segur dela eta egiazko. Adv ** 4v. Abantaillarik deusetan / etzinduen galdetzen; / den txipienarekien / baina aitzitik berdintzen. EZ Noel 152. Mundu guztian eztelarik, Eskualduna baino jendaki edo leinu nobleagorik [...], gerlan eta gerlako gauzetan halaber gerlosagorik, eta nihor berdintzen zaioenik. ES 399. Garturik irten zan ain biziro, / Non arraio bati da berdindu. "En llama se vibró con tal presteza, / Que a la del más violento rayo iguala" . Lar Gram 391. Ala ere egun batez berdinzen dira guziak ta gelditzen, batak bezain guti besteak duela. Mb IArg I 204. Jangoikoaren borondatearekin ez osoro ta bakez berdintzea biotza. Mg CC 221. Andi-etxe, ta andikigurakuenetan, otseinak jaten dabee bakarturik, ta ez ugazabak dabeen guztiti. Emen guztijok bardintuten gara. Mg PAb 111. Andijak ta txikarrak, pobre ta aberatsak, guztijak bardinduko ditu eriotziak. JJMg BasEsc 265. Emen berdintzen dira / aberats pobreak, / berdiñak badirade / gure birtuteak. Echag 104. Mündü huntaik bestila baiko, han denak gira bardintzen. Etch 234. Errazki esan diteke bada, ezen, urrezko meatzeakin berdintzen direala Gipuzkoako arrobiak. 'Se hallan a la par' . Izt C 52. Hirur urthetan, behiak khanbiatü ditü bere hortz güziak, ordian bardintüak ditü, xürixka eta lüzeak. Arch Gram 144. Azkeneko oiek ordu batean egin dute, eta berarekin berdindu gaituzu gu, eraman degunok egunaren eta beroaren nekea. Ur Mt 20, 12 (Ip gure bardin egin dütüzü, HeH gurekin bardin egiten ditutzu ). Euskerearen susterrak ziatz / Pauloren gisan aztertzen / Gure jakitun danetatik bat / Onegaz ez da bardintzen. AB AmaE 123. Bi alderdiak kuantean berdintzearekin, biak jausten dira trenterat. Zby RIEV 1908, 88. Eriotzeak bere / eztau bardinduten: / pobrea aberatsa lez / ezta lurpetuten. Azc PB 334. Egiaren den bezala erraiteko, ez dira bizkitartean arrunt adimenduz berdintzen. JE Bur 103. Gizon oek berak diotenez, euskaldunakin berdindu zitekeanik etzan balea arrapatzeko. Etxeg Itzald II 164. Zorion onekin berdindu liteken beste zorionik ez dago. ArgiDL 126. Aundi-txikiyak berdintzen dira / bentaja eman ezkero. Tx B I 220. Paulinoren etorrerarekin aurkalarien indarrak berdindu edo Antonioren aldera geitu zirala. Anab Usauri 40. Orain gu ezereztu, orain guk geren buruok ondatu, gizadia berdintzen asi dedin? Ldi IL 136. Gizarteko mallak eratsi ta bardindu arte, langilleak ugazabai etenbako gudua egin bear dautse. Eguzk GizAuz 42. Ondasunetan barik, arloterian guztiok bardintzea. Ib. 39. Euzkadiko itxasontzien ikurrak berdindu bearratzaz. EAEg 21-10-1936, 101. Bazterrak berdintzen, iluntzen ari dire. Iratz 58. Zure supizguaren baranoan auzpeztean, Yainkoekin etzaitugu berdindu nai. Zait Sof 58. Bego Zuregandik urrun orrela egitea, zintzoa gaiztoarekin suntsituz, ta bata bestearekin berdinduz! Ol Gen 18, 25. Semea beure izatez Iainko dala Aita bezala, ta etzula ezer ebatsi Iainkoari berdinduz. "Arbitratus esse aequalis Deo" . Or Aitork 167. Txo galtzetin utsik jarri zanean orpoan izugarrizko puska palta zuana pintura beltzez berdindua zeukan. Anab Poli 54. Lotsagarria gizonarentzat / txakurraz ezin bardindu. Auspoa 39, 104. Igon latiñera bihar danian, española ta frantsesa han bardintzen dira ta. Osk Kurl 120. Gaztel-itzurrena frantsesarekin berdintzen ari da. Or ( in Gazt MusIx 26 ). Zaldungo ibiltariagatik esan bait-diteke, maitasunagatik esan oi dana ber-bera: gauza guziak berdintzen dituala. Berron Kijote 123. Eriotzak danok berdintzen gaitu. EZBB I 96. Euskera bizi bada laister berdinduko da. Insausti 14. Nere interesa litzateke bata eta bestea, nola esan, hurbildu, berdindu zitezela. MEIG IX 84.
azpiadiera-1.1
(V-gip, G-azp; Urt, Lar, (G, AN), Hb, H), bardindu (V; Lar, (V), Arch VocGr, Dv, H), bardintu (Gèze) Ref.: A ( bardindu ); Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg; ZestErret .
Igualar(se), alisar(se), aplanar(se). "Adaequare sumam muri altitudinem, harri morroill bizkárra berdintzea " Urt I 130. "Allanar" Lar, . "Igualar un terreno" Lar. "Niveler" Arch VocGr. "Aplanir" Gèze. "Aplanir, mettre de niveau" Dv. "Alisar, nivelar" A. "Arreglar, igualar, romper (la tierra)" Iz ArOñ. "Allanar. Bardindu dabe plazia, domekako erromerixarako " Etxba Eib. " Azulejuak jarri aurretik paretia berdinddu bia da " Elexp Berg (Cf. Dgs-Lar 5: "Alistar, bardindu", tal vez por 'alisar'.)
Aldapa eta mendi gorak dirade planaturen / Eta puioak elkharren kidera berdinduren. EZ Man I 89. Desegin, plaundu eta lurrarekin berdindu behar zuela [Kartagoko hiria] . Ax 30 (V 18). Erre bear dituela an bertan bilzen dituen larrak eta beste zakarrak, eta irauli ta berdindu bear duela lur guzia. Mb IArg I 357. Gure prestanz hau da Jesusi guk guganako bideak zuzenzea, berdinzea ta iautzea edo garbitzea. Ib. 91. Erretablorako bea duen puska bata, bere erreglak eman, ta berdindutzea <berdinditcea>, landutzea ta leundu edo bruñitzea agintzen du. Cb EBO 45. Zelaiak atxurtu, ondartzak itxitu, aldapak berdindu, sasiak erre, errollak garbitu, luberriak atera ta ongarritu, eta beste onelako lanbide ikusgarri eder asko egiñaz. Izt C 180. Ekin zitzaion etsaia bretxarako bidea garbitu, berdindu eta orraztutzeari. Ib. 353. Denak ekin zioten lanari: batzuek zuaitzak botatziari, bestiak eliza egin biar zan leku maldatsua berdintziari. Bv AsL 117. Ile hori bardindurik emazu pulliki pulliki. Barb Sup 81. Lehengo gudu-harr-esi gaitzak suntsiturik, eta heien azpiko pezoin beherak lurrez estalirik, dena berdindu eta zelai zabal bat eginik. Zub 91. Lurra antola, berdindu, erein eta atera; / zerbait era bear ta, gaiñezko du jorra. Or Eus 103. Mandarri aundi batekin berdinduko duzu soroa len-bait-len. Ibiñ Virgil 73. Gaiñeko ondarrak oiñekin berdinduz. Ib. 87. Gero, ikullua berdindu. JAzpiroz 60. Bidea ontsa aserik eta berdindurik ezarri orduko. Larre ArtzainE 14. Leku aiek atxurrez berdindu. Albeniz 33.
v. tbn. ForuAG 307. Olea 76.
azpiadiera-1.2
Empatar. "'Osasuna'-k berdindu egin nahi du (G-azp, BN-arb)" Gte Erd 53. " Iruna berdindu dira (AN-gip)" Ib. 157. "Kirol-lehiaketa batean krolari edo taldeek tanto- edo puntu-kopuru bera lortu" ZestErret .
Amar partidatik bat berdindu, / zortzi irabazi. Yanzi 167.
azpiadiera-1.3
"Terciar la carga" Lar ( in Araq 1466 ). "(G, L, AN, BN, R), terciar la carga" A.
Ni nago morroi serbitzen, / besteren kargak berdintzen. Xe 278. Eta, edozein desoreka kaltegarri bihur daitekeenez gero, badirudi komeni litzaigukeela, oraingoez bederen, pisuak berdintzen saiatzea. MEIG V 101.
azpiadiera-1.4
(Con aux. trans. bipersonal). Igualar, alcanzar.
Jakiturijan, Erakuslak bardindu edo irago zitubana. fB Ic II 285. Askok [...] bide ta osterunzeko okasinoietan, bardinduten ditubee lagunik nasaijeenak. JJMg BasEsc 272s. Geienaz ere izango da indar bearreko lanean oek bardinduko dituana, eta ez geiagokoa. Izt C 76. Ez da iñoz izan amodijuan bera bardindu leikianik, eta orregaitik ez da iñoz izan bera bardindu dabenik bere adiskidiak gaitik penaak, lotsarijak ta ezikusijak igarotian. Ur MarIl 106. Baratze berdintzea gosta da ederrik, / Nihongo etxek harri hala pikaturik, / Eskalerik Parisen ez da ederrago. Hb Esk 102. Eta gaur ere, ondo bagera, balitzake atzoko markak berdintzea. Urruz Urz 56. Onginai eta amodioan Bera berdindu duenik izan ezta, eta sekulan iñork berdindu eztu, bere adiskideakgatik dolore, tormentu eta desprezioen eramatean. Arr May 125. Ederra? Gizon gitxik bardinduko daben gisakoa. Ag AL 58. Paulak dionez bere senarra bezelako gizon ederrik ezta iñor. Bere Jose! Zeñek berdindu? Ag G 374. [Hazpandarrek] laster berdintzen dituzte bertzeak. JE Bur 28. Nihork guti edo batek ere, bardint ez lezaken jakintsun-euskara batez. Lander RIEV 1912, 553. Zuek Elizan itz egiteko, ori bai! inor ez zuek berdintzekorik. A Ardi 141. Ori berdindu duenikan ezta / emen oraindik ikusi. EusJok 49. Bardindu dituk ikastetxian / Egon dirian onenak. Enb 197. Berdindu ditu, igaro ditu / ontzi baten aurrea artuz. Or Eus 396. Lur onean au berdinduko duan zuaitzik ez da, eukaliptusa kendu ezkero. Munita 59. Zertanbait doatsu izanik bestek berdinduko ote gaitun bildurra. "Sibi aequari timet" . Or Aitork 67. Ama maitatzen ezin berdindu / ditezkela euskaldunak. Basarri 6. Bizia bete, mukurutu, edatu ta zabalduagatik, ez oi da bein ere eldu giza-yoranen mailla berdintzeraiño. Vill Jaink 121. Iñork ez omen du au / tiroan berdintzen. Olea 188. Aurtengoakin berdindu dezu / Ilario Azkarate. MMant 90. Lau kilometrotarako berdindu nion, eta andik aurrera aixa menderatu nuan. Albeniz 146.
sense-2
2. (G-azp, AN-gip; (G, AN)), bardindu (S; , H) Ref.: Gte Erd 201 .
Comparar, someter a comparación; comparar, señalar la semejanza. "Parear", "comparar" . " Zer da harekilan bardintzen bada, qu'est-il si on le compare à lui? (Mst)" H. " Ez dago berdintzerikan Juan Pedrorekin (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 201. v. alderatu. Tr. Documentado desde mediados del s. XVIII. La construcción más frecuente es X Y-rekin berdindu; tbn. se encuentra X Y-ri berdindu en Uriarte y Mirande, y X eta Y berdindu en Barandiaran y Zaitegi.
Elas zer da gure bizitzia, henarekilan bardintzen bada! Mst I 18, 1 (SP konparatzen bada, Ch hekienaren aldean, Echve konparatu ezkero, Ip haienaren aldian, Leon heienaren aldean, Ol aienaren aldean ). Bazaut ez nasala bardindutekua gizon andi aekaz. Mg PAb 208. Ikusirik Aita eternoaren Semea [...] bardindurik Barrabas iltzalle gaistoaz. NekeA 256. Ezin burua nerekin berdindu dezakezu. VMg 34. Aita Paulo Seineri, Italijako Misinoe jakitunak ta zelotsubak, leenagoko Erakusleen esan era guztiak bardinduta ta alkartuta, erakusten dau. fB Olg 90. Ez dago loriaren edertasunik, [...] ez lirijueen zuritasunik, arimako garbitasunagaz bardindu leijanik. JJMg BasEsc 221. Baña alanbere deungaro esana dago; bada ezta inundik bere bardindu biar Jaungoikuaren egijagaz, edo berak dinuanen ziurtasunagaz gizonak dinuana. Astar II 36. Zegaz konparadu edo bardinduten da kontriziñoa ta zegaz atriziñoa? CatBus 49. Bardin ditezke haur batzuekin, zeinak karrika erdian elkharrekin mintzo baitaude. HeH Lc 7, 32 (He haur batzu didurite ). Ah España España! Nogaz bardinduko zaitut? Ur MarIl 21. Nere itz oiek bada aditzen dituen guztia, eta egiten dituena, berdindua izango da gizon jakintsu bati, egin zuenari bere etxea arkaitzaren gañean. "Assimilabitur" . Ur Mt 7, 24 (Lç hura dut konparaturen, TB bardinkatuko dut, Dv haina [...] khide eginen dute, Ip üdüri dü, Ol antzekoa izango da, IBk antzekoa da ). Nere esanak aditu ta gordetzen dituena berdinduko da bere etxea arkaitz-gañean egin zuen gizon zintzo-argi batekin. Lard 385. Ez al nozue gogortzat arren iñok eukiko, / Ez nagizue, atxarrizkotzat iñok bota, / Ez nagiala zentzun bagakaz iñok bardindu. AB AmaE 133. Nogaz bardindu ete zaikedaz zugatz bakarra? / Nogaz zeurorren antzekorik bat ezpadakust? Ib. 65. Emetik ezagututen da argiro, munduan dagozan zidar, urre, diamante eta gauzarik balio andikoenak, dirala sarra eta zimaurra bera baño bere oraindik gitxiago, zeruan dagoan gauzarik txikienagaz bardinduten badira. Itz Berb I 117. Zelango gozotasuna aurkituten dan eroapenean, aserreagaz eta estutasunagaz bardinduten bada. Itz Azald 198. [Egin zituen jaijak] Marijaren zeruko sarreriagaz bardindu nai ezkero dana da kerexia. Ag Serm 78. Eta berak diñonez, eundaka izkuntzak aztertu ebazan, euren akats eta edertasunak euskeragaz bardintzeko. GMant LEItz 71. Bekokirik ez dugu, ba, beren buruen gorantzika dabiltzan batzuekin gure burua lerrokatu ta berdintzeko. Ol 2 Cor 10, 12 (Lç bardin ezarri ). Eguzkiak izen asko ditu Euskalerrian. Oietako batzuek "Jainkoaren begia" edo egun-argiaren begia (euzkibegi esan nai dute), argia eta jainkotasuna berdinduaz. JMB ELG 79. Zerekin berdinduko dugu zeruko yaurgoa? Zein berdintzaren azpian agertuko dugu? Ir YKBiz 179. Nahiz gorputza gauza iragankor eta bigarren mailako den, Arimari berdinduz nahi bada, sineslari batzuek dagiten bezala. Mde Pr 352. Sokrate ta sofistak irakasteko bideaz berdindu zituen erriak, errez aurki zezaiekean elkarren antza. Zait Plat 114. Iatorrizkoekin berdindu ere egin ditezkela dirudit, erabat gaintzea neke bada ere. "Se les podrá comparar con los originales" . Or ( in Gazt MusIx 14 ). Beste hizkuntzetako asma-lanekin berdinduz gero [...] ez da Joanak-joan, nere iritziz, haien parera heltzen. MEIG II 56. Gelsomina gogoangarria, aingeru itxurako pailazo edo pailazo itxurako aingeru hura, Chaplinekin berdindu dutenak ez dira hagitz oker ibili. MEIG I 183. Paregabea zen, nolazpait esan, Piarres Adame Lafonentzat, euskal literaturan berdintzekorik ez zuena. MEIG IV 134.
sense-3
3. bardindu (V-gip), bardintu (S; Gèze) Ref.: Lrq ( bardint ); Etxba Eib ( bardindu ) .
Reparar, cubrir, satisfacer. "Régler" Gèze. " Hütsak bardintü, réparer les fautes" Lrq. "Hablando de cuentas, ajustar, saldar" Etxba Eib. " Luze doia eta kontuak bardindu biar dittugu " Ib. " Berreguneko bikin bardindu netsan laureguneko zorra " Ib. (s.v. berregunekua ).
Neke puska da errietan orretarako bide seguruak, edo errentak arkitzea. Alere Miserikordiak guzia berdintzen du. Erri askotan orañ egiten dan limosnaz, zierto da, pobre asko bizi dirala. Cb EBO 56. O ene arragretek bardint ahal balitze ene faltak! UskLiB 101. Bardinduten munduan / zorra diruagaz. Azc PB 338. Adam gure lehen aita / Satanek enganatü: / Egin zian bekhatia / berak ezin bardintü. UNLilia 14. Nik Ermokeni jaurti neutsan ostikadeaz, eneban egin besterik, ezpada, bardindu Josetxori berak jaurti eutsana, ta kittu; alkarri zorrik ez arturenik ezteutsagu orain. Echta Jos 77. Atsegin handiz aditzen da Jaun Diriart, har-emanaren buru duguna, erasaten, gastuak berdindurik, eskuetan gelditzen zaizkola 800 libera. Lander RIEV 1914-1917, 154. Seminarioko gora beherak heben berian behar die xüritü eta bardintü. Const 22. Eta itsu gaiztoaren zuloa bardinduten alegiña egiten neban. Or Tormes 17. Zorrak ezin berdindurik Prantzira aldegin zuan. Anab Usauri 146. Uts ori berdintzeko, . "Euskaltzaleak"-bazkuna eraberritzea, osatzea, azitzea asmatu degu. Ldi IL 143. Biak zorretan daude Yainkoarekin ta ezin dezakete beren zorra berdindu. Ir YKBiz 158. Baiña Iainko-Semeak maketsak berdindu zizkidan. Or QA 175. Ene Iaun eta Iainko, guzien egille, ta gure maketsak berdindu detzakena. "Multum potens formare nostra deformia" . Or Aitork 222. Jainkoak bearra berdintzen duala baleki bezela ibiltzen zan. Anab Poli 8. Noiz berdinduko dira okerrak? MMant 79. Lenaz diran ganetik / barriz disgustatu,/ bardintzeko dirua / dautsoe eskatu [gurasoai] . Ayesta 69.
sense-4
4. bardindu (, A).
"Avenirse [...], en los ajustes, (V) bardindu " . "Conformarse" Ib. "Avenirse los contratantes" A.
Atzo bardindu nax, nox dot urtea? "Ayer me igualé cuándo tengo el año" . RS 300 (J. A. Lakarra lo compara con el refrán castellano "el treinta de enero paga sus deudas el trapacero").
sense-5
5. Saciar.
Asi naiz etxe-garbiketan poz pozik, andik aurrera bide artatik bardinduko nebala neure gosea-ta. Or Tormes 45. Artara doa egaztia, gosea berdintzera. Or Mi 3. Amaikatxo ikasle arganatu ziran iakin-gosea berdintzeko. Zait Plat 84. Uda-galdatan lats iauzkarian egarria berdintzea bezin atsegin-garri zaizkit. Ibiñ Virgil 46. Sabela ori daukazu / franko berdindua. Yanzi 96. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. MIH 88. Jakintsu kopetilun batek baino gehiagok joko du ezinbestean iturri umil horretara bere jakin-egarria berdintzeko. MEIG III 71.
azpiadiera-5.1
(V-gip), bardindu (V-gip) Ref.: Iz ArOñ ( bardindu ); Elexp Berg; Gte Erd 59 .
(Aux. intrans.). Saciarse. "Ponerse bien de comer o beber" Iz ArOñ. "Saciarse de comida, llenarse. Zer, berddinduko ziñaten onezkero, ezta? " Elexp Berg. " Batere berdindu al zarete, ba? (G-azp)" Gte Erd 59. " Earki berdinduta eon/gelditu, janariz edo edariz edrki aseta egon" ZestErret .
Loaz ederki berdindurik yeki natxin. Or QA 62. Zerbait berdindutakoan, altxa ta segi berriz. BAyerbe 95. Aparitarako txiliña jo zutenerako, ederki berdinduak geunden gu. Ala ere, joan eta apaldu. Zendoia 174.
azpiadiera-5.2
(V-gip, G-goi), bardindu (V-gip) Ref.: Iz ArOñ; Gte Erd 223 .
(Aux. intrans.). Pasarse con la bebida. " Berdinduta dao, está bebido un poco" Iz ArOñ. " Ederki berdinduta zegok (G-goi)" Gte Erd 23.
Aizu, Txirrita, goatze'al zera / atzo nola ibilli ziñan? / ontzi aundiya ekarri arren / ederki berdindu ziñan; / etxe aldera abiatuta / gertaturikan eziñan, / tranbe-birian estrapozo einda / lurrera erori ziñan. Tx B II 217. Atera gera Martillundik, berdindu samarrak noski. BAyerbe 108. Egun batean, ondo berdindua zegoala. BBarand 166.
azpiadiera-5.3
Llenar.
Goiko ganbaratik sartu ta gurdia itzulita, belarra botatzen oituak giñan. Orduan bi alderdiak goraiño berdinduak zeuden. BBarand 101. Pinuetan egin neban entresaka gogor bat, eta iñoren poltsilluok bardindu nituan. Gerrika 140.
sense-6
6. " Koplak berdintzea, faire, composer des vers, couplets" H.
azpisarrera-1
HAGINAK BERDINDU v. 1 hagin.
azpisarrera-2
BERDINDUXE .
(Aprox. de berdindu ). Llenarse bastante, casi saciarse.
Berdinduxe giñalarik, eta naikoa yardunik, etxerako asmoa, damuz baderik, artu genizun ta antxe azkendu zan gure eguna. Ldi IL 50.
azpisarrera-3
EZIN BERDINDUZKO.
azpisarrerakoSense-3.1
a) " Ezin-bardinduzko, qu'on ne peut égaler, égaliser, aplanir" Dv.
azpisarrerakoSense-3.2
b) Irreparable.
Ezin berdinduzko kalteak baditugu. Prop 1898, 181.
berdindu
<< berde 0 / 0 1 bere >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper