OEH - Bilaketa

1468 emaitza ha bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bentaja.
tradizioa
Tr. Empleado en la tradición meridional (al Norte sólo hallamos un ej. en unos versos de Valcarlos). Desde mediados del s. XIX se encuentra sobre todo en bersolaris y textos populares. La forma mentaja se documenta en Urruzuno y B. Barandiaran. En DFrec hay 24 ejs. de bentaja, meridionales.
sense-1
(Lar, ), mentaja.
Ventaja; excelencia. "Ventaja, gaindia, geidia, bentaja, abaintailla [sic]" Lar. En AxN se explica abantail (141), abantaillea (158), etc. por bentaja. v. abantaila; onura; alde (11).
Poeta gatxa idoro dozu, / Sirena, ene laztana, / [zu]re bentajaok esateko. Lazarraga A, 1140v. Zegaiti dozun Euskel Erria / ainbat bentajaz dotadu. Ib. A6, 1169r. Nai duzue zuen bentajareki ebili gurean. MRos 19.1v. Engañurik egin daben iokoan irabazten dabela bentajeagaz. Cap 109. Euskerak beste lengoaje askoren aldean bentaja andiak ta esan diran pribilejioak ditu. Cb EBO 48. Au, euskera lasterrago ta errazago ikasi, ta ondo itzegiteko bentaja andia dala, edozeñek dakus. Ib. 34. Zu seguru ta bentaja andiakin salbatzeko bearren dezuna da Santuak bezala, zure burua egunoroko guzietan ukatu. Cb Just 15. Beste bentaja txit andiak eta txit asko dakazki berekin kastidadeak. Gco II 45. Hiztun ederra dalako edo beste bentajaren batzuek ditualako banidadea eskuarkiro pekatu beniala izan oi da. Ib. 22. Beragaz ekarten ditubala guztijon gañera [...] bentaja eta aberastasunik ugarijenak. (1862). BBatzarN 197. Bular egokiyak, / mingaña lasaitxua, / begiyak zuriyak, / oiek dira Agedaren / bentaja guziyak. Xe 180. Beltzak eta zuriyak / mendiyan ardiyak, / zuk ere ez dituzu / bentaja guziyak. Ud 162. Premiñ, zu esku utsaz, eta nik txisteraz, / Zerbait egingo nuke onela bentajaz. AB AmaE 398. Ai! pobreak bere bai, bear dauz bentajak, / lasterregi ez gaizan ill gu zorigatxak. Ib. 261. Guziak irabazi eta bentaja berdiñak ateratzen dituzte. Arr May 147. Beste bentaja batez / ornituba dago: / txikiratu gabia, / orra esan klaro. Noe 62. Kendu eutzezen geide edo bentaja guztiak. Ag Serm 97. Faltak besterenak, / bentajak berenak. AzpPr 108. Bentaja guziyakin / zeruak egiña. Auspoa 97, 117. Ardoaren bentajak / noa esatera, / milagro aundigorik / munduan ote da? JanEd I 36. Estropadan asi ziran / biak alkarrekin / aurrera joan zitzaion / bentajearekin. Balad 212. Trabesak egin dira / bentaja aundian, / bai eta batzuk ere / oso berdiñian. EusJok 120. Guziendako bentaja / Izain zen pagamenduan. LuzKant 83. Nik onenbeste lan egiterik / oiek etzuten espero, / aundi-txikiyak berdintzen dira / bentaja eman ezkero. Tx B I 220. Pelotariyak duten bentajak / nua kontuz esatera: / noiznai deitu ta daramazkite / Amerikako partera. Ib. 27. Amabi eskañi arren bentaja / kontrariyorik iñor ez. MendaroTx 329. Inpernuen alabak / bi bentaja ditu, / plazan eder galanta / da etxian irritu. (V-ger). Garate Cont, RIEV 1935, 350. Aldaz eta Alderegia laisterkariak, Billabonatik Aiara probatu dituzte beren almenak. Bi minuturen bentaja eman dio Aldazek Alderegiari. Basarri 91. Aztoratua [ebillen] neskamian ondoren, naiz da onek ez izan beste bentajarik, jaunarentzat, barrixa izatia baño. Etxba Ibilt 456. Len bigun ziran gauz danak gogor / ta gogor ziranak bigun, / ara zartzeak zertarañoko / bentaja ekarri digun. (In Uzt LEG II 80 ). Egur baten mentaja eman ziola. BBarand 181. Mendizabalek ditu / bukatuak aundik, / bentaja du beatzi / minuturen gaindik. Insausti 215. Pobrearen bentajak / ez dira geiegi. Ib. 48. Ik orrenbeste egiteko esperantzak badauzkak, bentaja pixka bat bearko diagu. Albeniz 71.
azpiadiera-1.1
Diferencia. " Uretik ardaura baño bentaja aundiegoa dao (V-arr)" Gte Erd 140. " Batetik bestera ze bentaja dute adinean (B), diferentzi (AN-gip-5vill, BN-arb), diferentzia (G-azp, B)" Ib. 76.
azpisarrera-1
BENTAJA HARTU. Tomar ventaja, adelantarse.
Irugarren enborrean artu zion trunko baten mentaja. BBarand 182. Minutu bat pasa artu zion bentaja Larretxeak Mindegiari; eta erdi-lanetarako, menderatuta. Albeniz 253.
azpisarrera-2
BENTAJA ATERA. Sacar ventaja.
Arrauna fuerte dantzatzen dute / bera jetxi ta gora iyo, / aik berdindu ta beste amalauren / bentaja atera diyo. Tx B II 81. Lenengo kilometroan Irazuk lau segundo atera zidan bentaja. Albeniz 146.
azpisarrera-3
BENTAJA EDEKI. Sacar ventaja.
A median genduan / urrengo asia, / artan ereki nion / bentaja bizia; / irabazten nuela / neukan ekusia, / ankabe ori nuen / erreztxo utzia, / ogei ta zazpi ontza / bentaja guzia. EusJok II 15. Ogei ontza bentaja / nezkion ereki. Ib. 14.
azpisarrera-4
BENTAJA EGIN. a) Aventajar.
Da andiago eta utra, bentaja egiten dabena fin baga ene pekatuen grabedade eta anditasunari. "Sobrepuja con grados infinitos a la gravedad de mis culpas". Cap 117. Izanik munduan ainberze Sanduren gorputzak, egiten diote S. Tiagok bentaja debozioan eta peregrinazioetan bere gorputzaren bisitatzera etorris [...] mundu guzitik. SermAN 4r. Zenbat bentaja egiten dion zeruak lurrari, ta aingeruak gizonari, anbat [...] egiten dio donzellen garbitasunak ezkonzari. AA III 392. Danian ardo ugari, / egiten asko mirari, / mentajarik ez dio egingo / iñork munduan berari. Urruz Urz 27.
b) Aprovechar, ser ventajoso.
Neri entregatubak, / nik ditut artubak / ta poltsan sartubak, / bentaja egin dit neri / an portatubak. AzpPr 39. Gerora asi nintzan konturatzen oso ondo zetorrela kima legorra neretzako. Eta izugarrizko bentaja egin zidan. Albeniz 83.
c) (V-gip). "Crecer (muy usual en el barrio de Aránzazu, tanto refiriéndose al crecimiento de los niños como de plantas, etc.)" Vill (comunicación personal). Son asimismo corrientes en hablas vizcaínas exprs. como uliek bentaja egin deutso 'le ha crecido el pelo';
Tbn. es conocido bentaja egin en hablas guipuzcoanas con el sentido de 'mejorar (un enfermo)'.
azpisarrera-5
BENTAJA ERAMAN, BENTAJA EROAN. Aventajar, llevar ventaja.
Bentaja romanoai / deroezu Isasi, / guztiak bildur jatezanak / bildur jakuzan guri. BBizk 17. Ez dide kantatzen bentajarik eramango ez batak eta ez besteak. GavS 7. Ezta errez izaten / bentaja eramaten, / diferentzia aundirik / noski etzuten [bi aizkolariak] . EusJok 125. Ez dagok zertan larritu, ez najok berialakuan arrapauko, buelta biterdiren bentajia jaroiat eta. SM Zirik 87.
azpisarrera-6
BENTAJAGO.
Premiyu orretan zu / ezpaziña izan, / Bernardo ta neretzat / bentajago zan, / pesta ederragua / askoz egingo zan. Ib. 38.
azpisarrera-7
BENTAJA IZAN (Con aux. trans. tripers.). Aventajar.
Bakarrik Jaungoikuaren aurrerako uste det gauza batek oraziuari diola bentaja predikaziuak. Bv AsL 98.
azpisarrera-8
BENTAJA KENDU. Sacar ventaja.
Egurrak ebakita / ostatura segiran, / korrika juan nintzan / ezin geldituan; / Jose Martiñek ere / berak zuan partitu, / bentaja kendu nion / zortzi bat minutu. EusJok 87. Bi minuturen bentaja kentzen / ez dago erreza orri. Basarri 93. Gero ordubetheko klasea ta gero jolas-aldia, Juantxuri sei tantuko bentajea khentzeko garaia. Osk Kurl 167. Bentaja haundixa khenduko deutsoela erdeldunek kolejixoan lehenengo urthietan. Ib. 115. Andik aurrera, [...] nai zuan bezela bentaja kentzen. Albeniz 253.
azpisarrera-9
BENTAJAN. Con ventaja, en situación ventajosa.
Egondu naiz guztiyen / planari begira, / oraindikan bentajan / Udarregi da. AzpPr 111. Antzumarrik tronkua / ebaki aurrena, / baita gero ori nik / berriz bigarrena, / bentajan juan eta / baita ere azkena, / amaikari emana / biotzean pena. EusJok 85. Orraitik neri gerta zaidanaz / bentajan naiz aterako / kartzelako zertifikaduak / eraman zizkidalako. (In SM Zirik 98 ).
azpisarrerakoSense-9.1
Estropada bietan / ona zan girua; / portalietan, beti bezela, / bentajan dirua. MendaroTx 381 (Interpr?).
azpisarrerakoSense-9.2
(Tras gen.).Con ventaja de.
Lenengo bueltan bi segundoren / bentajan zegon Oriyo. Tx B II 81. Bota zituan egur danak bi enborren mentajan. BBarand 182.
bentaja
<< beluritu 0 / 0 bentzutu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper