OEH - Bilaketa

2066 emaitza gai bilaketarentzat

Sarrera buruan (99)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
balakatu.
tradizioa
Tr. La forma empleada por los autores septentrionales es balakatu (tbn. hay un ejemplo en Iturriaga); palakatu por los guipuzcoanos (tbn. por Lizarraga de Elcano) y palagatu por Lazarraga y los vizcaínos.
sense-1
1. (H), palakatu (G ap. A ; H).
Aplacar.
Zu zara koleran eta zu zutzaz zerorrez balakatu nahi zaitut. Harb 143. Iainko Iauna, baldin zure Iustizia zure zerorren miserikordiak balaka ezpaleza, segur da gaztigu gar[r]atza ene gainean egin zenezakela. Ib. 132. Eta emazte gaixtoak batzutan bere burua, berariaz haserre iduri egiten zuen; eta orduan enperadore zoroak, ahal ziren asmuak eta enseiuak balakatzeko eta baketzeko egiten zituen. Ax 343 (V 228). Zeren munduari barkhatzera, ezin deusek ere balakatu zuen eta ez amoratu, bere semearen heriotzeak baizen. Ib. 141 (V 92). Zure Jangoikoa otoitz onez palakatu beharrean, aserreturik uztea. Mb OtGai II 220. Eriotzarekin atera zuen bere bekatupetik mundu guzia ta palakatu zuen mundutarrak bere bekatu gaistoekin aserre zedukaten Ait eternoa. Mb IArg I 307. Zeren bera bakarrik asko zan, gugana aserre zegoan Jainkoa palakatzeko. Ub 92.
( s. XIX) Nola Jangoikoaren gauzetarako nagia ta atzeratua izan danak artuko du bizitza berri bat, ta palagatu Jangoikoaren Justizia. Mg CC 148. Gero penitenzia itxura batekin palagatu nai Jangoikoa ta paketu konzienzia. Ib. 155. Berás óna naiduénak gogótik, emanbéz prisa palakátzera Jauna lén baño lén, eta egitera bákeak bere Majestadearéki. LE Ong 21v. Musikabát ain exzelénta, ezi lurretik Zeruráño adiarazirik palakalézan Jangoikoa bera. LE Urt (ms.) 45r. Eskeintzen zaio beraren aserrea palakatzeko, eta gurekin lagun-urkoen bekatuen barkazioa iristeko. AA I 509. Isekazko edo burlazko esan onekin gizon sutsu aiek palakatu zituen, eta Gedeon iltzeko artu zuten asmoari utzi zioten. Lard 127. Etxera juan da; / Andriak nigar eta haurrek marraka, / Et'ezin balaka! / Talo baten gaiik eztaik harrapa. 'Impossible de les apaiser' . ChantP 92. Altxatu zan ekaitz izugarri bat, zeña palakatu zuan gurutziaren señaliarekin. Bv AsL 84. Etxean ere nola / andrea balaka? / Ez diro ixilaraz / han haren kalaka. Zby RIEV 1908, 773. Nola esteka, nola balaka zure adixkide erro edo gaixtagin hura? HU Zez 86. [Ravachol] irri karkailaz hasten zaiote, trufatzen da orotaz; eskarnio egiten diote balakatzeko ele on zenbeit erran nahi lioketen guzieri. HU Aurp 47. Bena Haritxabaletek bazakian balakatzen eta biltzen: Kapitaina eztitü zen. Const 32. Zaldia putinka, eta Darius izitua, oihuka, bere ustez zaldiaren balakatzen ari: "Xo! xo! debrientxoa! Barb Sup 67. Bena arrano debria ene zinkhak baseazirik zagon, eta nik ezin balaka! Picochet GH 1925, 568. Nola bete nintzake emakume gajo batek? Nere egarria bera zuenak palakatuko al ninduke agian? Txill Let 117. Ene gain ezartzen zuen andereak anaia tipiaren balakatzea eta hortarik hasi ginen gure pottokaren hezten eskolan. Larre ArtzainE 22.
azpiadiera-1.1
(Con aux. tripersonal).
Iainkoaren amorioa halako gisaz ene eztiaraztera balaka diazadazu. Harb 90. Eskerrak derazkitzut, zeren zeure seme Iauna enekin miserikordiaz tratatzera balakatu derautazun. Ib. 267.
azpiadiera-1.2
(Uso intrans.).Aplacarse, calmarse.
Eznazazula utz, etzaiteala ene ganik hastan. Aitzitik bertan niri lagunzera balaka eta kexa zaitea. Harb 330s. Ta biak aratze berean, gelditu zen aizea ta palakatu zen itsaso aserrea. Mb IArg II 351. Orréki berealá palakatzendá Jangoikoa. LE Ong 21v.
sense-2
2. (G, AN, L, BN, R, S; SP, Urt, Lar, Añ (G), VocBN, Gèze, Hb, Dv), palakatu (G, AN; Ht VocGr 362, Lar, Aq 483, (G), H), palagatu (G, AN; Aq, , H; -au V; Dv), falagatu (-adu Lcc) Ref.: A (balakatu, palakatu, palagatu, palagau); Satr VocP .
Halagar, lisonjear; adular. "Halagar" Lcc."Balakatzea, mignarder, flatter, amignoter" SP. "Blandiri, lausengatu, balakatu, ferekatu" Urt III 354. "Flatter" Ht VocGr 362. "Alagar, acariciar, viene del Bascuence balakua, balakatu, que significa acariciar" Lar. "Halagar", "mimar" Ib. "Rendir por halagos, palagatu, palakatu (G)" Aq 483. "Halagar" Ib. 935. "Adular", "halagar", "congraciar" y "acariciar" Añ. "Balakatzea, lausenguz hatzemaitea, bairatzea, eztiki erakhartzea" HeH Voc. "Caresser, cajoler, soit des personnes, soit des animaux, pour les engager à faire ce qu'en désire l'individu qui cajole" VocBN. "Séduire, enjôler, gagner par de bonnes paroles, amadouer" Dv. "Palagau egin (V), v. balaka, tze" Ib. "Balakatu, halagar, hacer fiestas" A. "Palagadu, halagar" Ib. v. lausengatu.
Baneidio bati berba, / palagadu al banegi. Lazarraga A19 1190r. Nik banegian aleginaz / palagadu ta exildu; / finjidu neben ez nebela / nik alakorik aditu. Ib. B12 1179v. Zeren emazte gaixtoak lenbizian lausengatzen eta balakatzen badu ere, ordea azkenenan, lehoin goseak bezala, larrutzen eta desegiten baitu. Ax 355 (V 235). Aberatsak lausengatzentu, eta bera bezalakoak balakatzen. SP Imit III 54, 6. Nahi izaitea alhargun izan, eta halarik ere atsegin hartzea begietsia, balakatua eta solhastatua izaiteaz. SP Phil 416. Balakatua izateaz atsegiñ hartzea. He Phil 420. Egun baten jan gura ezpadot [...] jabilt eregau ta palagetan jan eragiteko. Mg PAb 89. Beti ari dira palakatzen eta losentxan gure borondatea, ta au berenganatzen badue, are gaistoago ta indartsuago egiten dira. AA III 613. Lagun batek deskuiduan txopin bat eginda, negarrez ikusi badozu zeubeen umia, altzuan artuta, palagauta, esan deutsazu: ya arri bat artuta, musturrak zetako ausi ezdeutsazan lotsa galdukuari. fB Ic I app. 15. Sei urteti aurrera, edo leenagoti zeure umiaren paltaak ta pekatubak gitxitutia, edertutia, ezkuteetia, eurak palageetia ta aboneetia izan da zuk esan deutseezuna. Ib. 15. Aztu bazaitzu, jakiñ ezazu / pake guardian zaudela, / eta batere emakumerik / palaka ez dezazula. Echag 224. Jardun denborarekin / nork bere nekiak, / elkar palakatuaz / naikeran pakiak. Ib. 270. Txanpa egin makila duten guzier, / Eta athez athe joaiten diener; / Balaka etxekoak, balaka nausia. Arch Fab 83. Hitz hoietaz gure otsoa / Balakatua gaizoa, / Hurbilldu zen: baina orduko urguillua, / Gostatu zitzaion laur hortzen kontua. Gy 274. Mokorrean igortzi [abelgorria], bizkarretik paparrera neurtu, aurtxoak oidiran gisara itz gozoz palagatu, musu eman ez beste guztiak egiten zizkaten. Ag G 89. Behar dugu jakin, eta jakinen ere dugu zalu, Kameluak zertako balakatzen dituen Mikaela eta haren kideko neskatxa gazteak. Barb Sup 56. Amak, bere alaba ainbeste balakatu ondoan aberastasunarekin, uste zuen Kattinek nahigabe haundi bat ukain ziela, haren ametsak ezeztatzian. Zub 63. Jon Doni Petri libratu zuen, maiteki balakatu, eta... soldadoa zeruan sarrarazi. Barb Leg 67. Egin bearko dau: pagau edo palagau. "Tendrá que hacer: o pagar o halagar" (V-arr-m). A EY III 191. Ohartu zen laster Misionest dohakabea holako gizon temuntzi bat etzuela balakatuz bilduko... Ardoy SFran 258. Euskalerria: Lausengatzen eta balakatzen hauena. Horrek enganatzen hau. Arti Batasunaren Kutxa contraportada (Zarautz, 1970).
azpiadiera-2.1
Mimar, regalar.
Ta Zenbat eta ni gogorrago, ta etsaiaren obrak egiten, anbat Zu beraago deitzen, palakatzen ta Aitarik amorosoenaren obrak nerekin egiten! Cb Eg II 73. Zure amorioaz otsegin, palakatu ta erregalatu nazu. Ib. 34s. Ez geiegi eregau edo palagau gorputz zantar, ta arren janari izateko daguana. CrIc 32. Gura ditubez irago egunak len legez munduko olganza zoro edo gaistuetan; len legez jan edanak; len legez gorputzak palagau ta ondo artu. Mg CO 220. Batek artu zuen etxean Sugea; palagatzen zuen alegiñez; ematen zion eznea ta sukaldeko zokondoa berotu zidin. VMg 9s. Mundu farfano edo profano hunek hanbat lehia du handitasunentzat, aberastasunentzat, [...], naturaleza galdua balaka dezaketen guzientzat. Dh 115. Gero ere errain die mutikoek balakatzen utela, hainbeste floka, xingola, edergailu eta yauntzi ederrekin. Zub 105.
sense-3
3. (AN-5vill, BN-arb, S; H), palakatu (AN-gip) Ref.: Lrq; Gte Erd 200 .
Acariciar, tocar suave y cariñosamente. " Bizkarrean joz balakatu zuen (BN-arb), laguna bizkarrean balakatu zuen (AN-5vill), laguna (zakurra) bizkarrean palakatu (AN-gip)" Gte Erd 200.
Ihiztari batek egun batez aurkhitu zuen Iondone Ioanis Ebanjelista eper bat eskuaren gainean zedukala, eta hura balakatzen zuela dostetan bezala. SP Phil 365 (Echve Dev 414 maitatzen). Nai du txit atzegitea ta balakatzea. "Mucho le gusta que le rasquen y le halaguen" . It Dial 47 (Ur palagau dagijela, Ip balakatürik izatia; Dv balaku egin dakioen). Eusten diyo Anjelikak brida batetik ezkerreko eskuakin, eta eskuiekoarekin palakatzen dizka petxuak eta lepua. Bil 164. Ez [mandoai] lepoa [...] igortzi ta palagatu. A BeinB 85. Egun batian astuarekin / abiyatu zan etxetik, / lepo gañian palakatuaz. Tx B I 154. Haurren balakatzeko, kontsolazteko eta sokorritzeko. Larre ArtzainE 128. Ikusleak astindu nahi ditu eta lazki marruskatu, ez balakatu. MIH 320.
azpisarrera-1
BALLAKATU, PALLAKATU. (Con palat. expresiva). a) Lisonjear, mimar.
Bakar-bakarrik Patxiren aurtxoak, lurreko aingeruak pallakatzen dute aiton doakabea. Etxeg EE 1885b, 370s. Pallakatu dezagun gure aita, pensatu dezan len egiten genionagatik damutu-ta gaudela. Ib. 372.
b) Acariciar.
Ozta aditzen zan kosta altuak pallakatzen zituzten trapasaen laztan engañatia. Otag EE 1882c, 509.
azpisarrera-2
EZIN BALAKATUZKO. "Qu'on ne peut gagner, amadouer" Dv.
balakatu
<< 1 bala 0 / 0 balantza >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper