OEH - Bilaketa

6297 emaitza gabe bilaketarentzat

Sarrera buruan (154)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
andretxo.
sense-1
1. (Urt I 216, T-L), andratxo, andratxu .
(Dim. de andre ). Mujer joven, señorita. "Adolescentula, andretxóa, phontzéla birjina, neskatxatxoa " Urt I 216. "Mademoiselle" T-L. v. andereño.
Kaspar legez baziña zeu bere itsua, / Ikusiko zenduke begiz andratxua? AB AmaE 326. Andretxua, norako biar dezu billetia? Iraola 18. Andretxoak, asi zen Laure, ni presuna txarra naun, dakizutenez. Or Mi 32. Gizaseme batek zu bezelako andretxo polit bateri beti esan bear diona. Lab EEguna 70. Orretarako lan pixka bat artu bear dezute andretxoak. Ib. 71. Andratxo gazte eginda. NEtx Nola 19. Garbiñe artu bear dok, bai, emaztetzat. Badakik andratxu ona ta ederra dokana. Bilbao IpuiB 141. Etzekian asko andretxo arek XXgarren menderako modak zeintzuk izan zeitekezan. Erkiag Arran 25. Emakume askok biotzaren sakonean izan oi daben ama-griñea [...] azkortuten asia dauka andratxu onek bere erraietan. Erkiag BatB 131. Umerik eta badezu / andratxu gaztea? / Bi seme ta alaba bat / bai jauna [sic] maitea, ja jai. Balad 127. Ango mutilzar bati / gustatu jakona / izan da andretxo bat, / alargun dagona. Ayesta 22.
sense-2
2. (Dim. de andre 'esposa').
Zapatariyak duben betiko laguna, / andretxo kutuna. Echag 117. Perratzallearen andretxo gajoa. Ib. 117. Bertze asko senharrek bezala egiteko / Andrea zanpatzen zuen. / Andretxoak hanbat nigar isurtzen du / Non leher egiten azkenekotz baitu. Gy 272. Zeren bildur zara, ba, / Ene andratxua? Enb 170. Esan: "Ez, andratxua, / Eztautzut laketuko, / Euzkeria ta prakak / Neuriak diralako". Ib. 200. Ene andretxo, zurekikoa / egiten ezta samurra: / ain luze egiñ al zaizu gaurko / nere parranda laburra? Olea 45.
sense-3
3. (Dim. aplicado cariñosamente a mujeres, generalmente ancianas, de condición humilde, etc.).
Maisu borreru juan zanian / Ekarri eusteen bertati / Andratxu on ta errukior bat / Auzoko erri bateti. Mg PAb 64. Andratxu banaka batzuk baxen bestek errukirik ez eutsala. EL2 221. Andretxua, beorrek pasako luke egun guztiya onla beste ezer egin gabe. Sor Bar 97. Ikaraz egoan andretxoari itz gozo-garratzetan esanaz. Ag Kr 171. Andretxo biak gogamen batekin aldendu ziran. Ag G 38s. Baserri artara dijoazenak ikusi dezakete andretxo igar zimur bat. Ib. 365. Gure alboan bizi ziran andratxu irule ta kapelagille ezagun batzuk emon eusten niri bizitza. "Unas mujercillas" . Or Tormes 85. Baso-basuan jaioriko andratxu bat baño enozu ni. Otx 130. Beste andratxo batzuekin eliz-atadian itzen bat trukatuko zuen [nere ama xarrak] . NEtx Antz 111. Elizarantz yoiazan andratxu goiztarrak. Erkiag Arran 51. Baiña, andratxuok, badiñotsuet nik orduz: Ez eizue irakurri ipuiñ au. Bilbao IpuiB 83. Pikau ei zan andratxua, eta mustur-zorrotz eta bizi-bizi erantzun ei eutson gizontxoari. Alzola Atalak 55.
andretxo
<< andregaitu 0 / 0 andretzar >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper