OEH - Bilaketa

15777 emaitza g bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aingura.
sense-1
1. (G, AN-gip ap. A ; SP, Deen I 185, Urt II 79, VP 3v, Lar, , Dv, H), aingure (L ap. A ), angura (Lar, , Hb, H), ankora (Lcc), aingula (IC 445, 442v).
Ancla. "Ancre de navire" SP. "Áncora" Lar, .
Zein baitadukagu arimaren angura segur bat eta fermu bat bezala. He 6, 19 (TB angura, He, Dv, Ker, IBk, IBe aingura; Ol arpeu ). Batela itsasora erautsirik, alegia hek angurák unzi aitzinetik hedaturen. Act 27, 30. Aingura eta kabletan ginduen esparantza. EZ Man II 149. Konzientziaren eranzutea eta mehatxua, aingura da, eta aingura ere saindua eta sakratua, bekhatuen hondarrean erortzetik eta han ithotzetik begiratzen gaituena. Ax 424 (V 274). Portu hura deitzen da Aingura txarreko portua. INav 129. Bere irudinian diala eskü batian ankora xühürrentzat, berzian aldiz mirailla. Egiat 243. Bena angüraren soka da hausten. Ib. 157. Oratu bear diogu Fedeko ankorari galdu nai ezpadegu herejien itxas andietan. Mg CC 197. Berari dautsagu irrime, itxasoko ontziak ankla edo aingura seguru bati legez. MisE 175. Au da munduko itsaso onetan animaren onzia gordetzen duan aingura. AA II 11. Zeinegaz balijeetan garian itxasotarra ankora pirme bategaz legez. fB Ic I 36s. Aingura, nekazaritzako erremienta, eta beste lankai asko bear bezala landurik. Izt C 219. Hekiekin untziak aise aberastu, / aingura herdoilduak urre ganbiatu. Hb Esk 15. Azkeneko erremedio eta salbazioko aingura bezela. Arr May 157. Uretan edo urertzeko basatan, txalopa saiats [...], kate zar ta aingura ordoituak. Ag G 215s. Eman dezagun mariñel bat, aingura bat eskuan duela. Vill Jaink 36. Aingurak egiteko burni geza bear da. Garm EskL II 68.
sense-2
2. Yunque. (Podría tratarse de una variante de ingude ).
Zorrozten zituzten dranga dranga, aingura gañean, itaien aoak. Ag G 25.
azpisarrera-1
AINGURA ALTXATU, AINGURAK ALTXATU. Levar el ancla (las anclas).
Eta angurák altxaturik itsasoari unzia abandona ziezoten. Act 27, 40 (TB angurak altxatu, He, Dv aingurak altxatu; Ker aingurak jaso, Ol arpeuak yaso). Altxatu geroztik kable eta aingurak. EZ Man II 137. Aingura altxata denbora gutxian eldu ziran Chipre ugartera. Bv AsL 212.
azpisarrera-2
AINGURA AURTIKI, AINGURAK AURTIKI. Echar el ancla (las anclas, etc.).
Aurthiki zituzten gibeleko laur angura. TB Act 27, 29 (Dv lau aingura arthiki; laur angura egotzi ).
azpisarrera-3
AINGURA BOTA, AINGURAK BOTA (Lar). Echar el ancla (las anclas, etc.). "Anclar, ancorar, aingurak bota" Lar.
Itsas bazter batean aingurak bota ta egondu ziran ogei ta irur egunez itxerako aizearen begira. Mb IArg II 291. Aixiak alde batera, edo bestera ontzija itzuli gura dabenian, boteetan deutsa itxaso gizonak ontzijari ankoria, itzuli ez dedin. fB Ic I 37. Galeon au bear bezala antolaturik Yaca-ko kargalekuan lanbideari itxoroten aingurak botarik Juan Perez zegoela. Izt C 424. Ontziyak aingurak botarik zeuzkan. Camp EE 1883b, 518. Onek Getariko baian aingurak botatzea luzatu eban. Arr EE 1885b, 472. Aingura bota dut Arratsaldean: / oña dut ezarri Udazkenean. Ldi BB 126. Inun aingura bota gabe. Lasa Poem 83. Eta harkaitzen batean jotzeko beldurrez, lau aingura bota zituzten txopatik. IBe Act 27, 29 (Ker, IBk lau aingura bota;laur angura egotzi ). Aurreraka doan indarrez, erak eremuan botatzen du aingura. MEIG IX 120. (en colab. con NEtx)
azpisarrera-4
AINGURA EGOTZI, AINGURAK EGOTZI. Echar el ancla (las anclas, etc.).
Laur angura unzi gibeletik egotzirik. Act 27, 29 (He laur aingurak etxatu, TB laur angura aurthiki, Dv lau aingura arthiki, IBe lau aingura bota; Ol lau arpeu bota, Arriand eustarrija egotzi). Aingura egotztean. EZ Man II 137.
azpisarrera-5
AINGURA ETXATU, AINGURAK ETXATU. Echar el ancla (las anclas, etc.).
Orduan beldurrez lekhu gaitzetan jo ginezan, etxatu zituzten popatik laur aingurak. He Act 27, 29 (Lç laur angura egotzi).
azpisarrera-6
AINGURA GORATU, AINGURAK GORATU. "Desaferrar, aingurak goratu" Lar.
azpisarrera-7
AINGURA-GURUTZE. Cruz del ancla.
Ardatzak beeko muturrean aingura-gurutzea darama. Garm EskL II 88.
azpisarrera-8
AINGURA JASO, AINGURAK JASO. Levar el ancla (las anclas, etc.). "Desancorar, aingurak jaso" Lar.
Egiñal guziaz aingurak jaso, eta itsas-barrura sartu. Arr EE 1885b, 474. Eta aingurak jasorik, itsasoak eroaten ebazan. Ker Act 27, 40 (Lç angurák altxaturik).
azpisarrera-9
AINGURA LOTU. "Entalingar, aingura lotu" Lar.
azpisarrera-10
AINGURA MUILATU. Echar el ancla.
Aingura muillatu behar duben lekhuban. INav 135.
azpisarrera-11
AINGURETAN (Estar) anclado.
San Simon eta Judaetan, onziak ankoraetan. "En las áncoras o amarradas" . RG A, 62. "Wriley" konpañiako untzi guthunkaria, ur gainean ainguretan dago. Prop 1898, 179. (ap. DRA s.v. guthunkari)
aingura
<< aingira 0 / 0 ainguragile >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper