OEH - Bilaketa

577 emaitza fede bilaketarentzat

Sarrera buruan (16)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ezjakin.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G; Urt IV 9, , Dv, VocB ), etxakin Ref.: A; Elexp Berg .
Ignorante, inculto. "Idiota" , "ignorante" Añ. v. jakinez (2) . Tr. Al Norte se documenta en Etcheberri de Ziburu, Oihenart, Hiribarren, J. Etchepare y Xalbador. Al Sur, con ejs. ya en Cardaberaz, es más frecuente, sobre todo en el siglo XX. En DFrec hay 19 ejs., meridionales. Hay un ej. de etxakin en Enbeita (127).
Ez iakiñei dakidanetik karitatezki irakasteko. EZ Man II 175. Presuna ez jakinak. Ib. 11. Eziakinaren iakitea, onsa erranaren huts-eriztea. O Pr 504. Baña nola añ ezjakiña ta itsua zauden. Cb Eg II 130. Dan ez jakiñenak-ere erraz txit egin ditzakeanak. AA III 306s. Errege edo eskekoa, jakituna edo ezjakiña. MisE 14. Inozente ez jakin asko engaineetako. fB Olg 134. Munduko gizon arro, itsu ezjakiñak. Izt C 209. Erraiteko liteke zerbeit ez yakinez, / Sobra errexkiegi notaltzen direnez. Hb Esk 209. Bere esan-egin eta ibilleraetan ez-jakin eta moldakaitz bat zan. Lard 156. Basauntz au bezañ burugabe eta ezjakiñak dira. Arr GB 72. Ezaupera gitxikoak edo ezjakinak. Itz Azald 139. Jakintsuak eta ez-jakiñak. Goñi 77. Arrotz, ez-jakin, herabe, edo buru arin. JE Bur 209. Aideak oso ezjakiñak. Ag G 223. Izango ete az osasuntsua? / Ala erkiña ta / gaxo-gaxoa? / Oso aberats eta yakintsua? / Ala ezyakiñ ta / txiro-txiroa? GMant Goi 13. Galderik ez egin neri, ezjakiña naiz ta. KIkG 28. Ez-jakiñak argitzen. Enb 79. Bretoieraz itzegitea ta ezjakiña izatea jende xearen irudimenean bat ziran. Lab Y 1933, 254. Yende-xeak ta ezyakiñak. Ir YKBiz 156n. Etxekoa izaten dek olakoetan ezjakiñena ta ez natxekian ezertxo ere. TAg Uzt 104. Ezjakin bat da! Mde Pr 113. Gizagaixo ez iakin oni. Or Aitork 216. Ezjakin baten moduan ez azaltziarren. SM Zirik 33. Ezer ikasi gabeak, ezjakiñak. And AUzta 86. Ez zan, orraitio, osoro ez jakiña Nikanor. Erkiag BatB 26. Txiro ez-jakin batzuri. BEnb NereA 169. Jakite ez-jakiñ au. Gazt MusIx 227. Ez jakiñak dirala / zertarako galde? Azpillaga ( in Uzt Noiz 31 ). Gure aurretiko jende ezjakin ari. NEtx LBB 18. Euskaldun ezjakin bat. Xa Odol 27. Estropada kontuan gipuzkoarrak baiño atzerago gengozan; ezjakiñagoak giñan. Etxabu Kontu 154. Oso ezjakiñak giñala olako gauzetan baserritar legez. Gerrika 202. Ene soldado berri eta ezjakinaren herabea sumatu zukeen. Larre ArtzainE 176. Ni bezelako ezjakin estudiatu gabeko bat. Albeniz 219. Ezin sendatuzko ezjakintzat dauka bere burua. MIH 223.
v. tbn. Aran SIgn 102. AB AmaE 174. Alz Ram 31. Munita 71. Bilbao IpuiB 100. Basarri 58. Zait Plat 154. Ibiñ Virgil 36. Onaind STeresa 13.
azpiadiera-1.1.1
(En inesivo, precedido de posesivo). En mi (tu, su, etc.) ignorancia. Cf. EZJAKINEAN.
Guziak [S. Antonio] billatzen zuten beren ezjakinetan, [...] argandik ikasteko aldian egin bear zutena. Mb IArg I 351. Gaizo edo alegia gaizo hura ez haatik uste gabean, huts eginik, oneko eskualdeari lotuko, bere ez jakinean, bere zozoan. HU Zez 193. Aurrak zijoazen alaien. Beren ezjakiñean, etzuten atzera begiratzeko tarterik. NEtx LBB 33. Guk ginuen bakarrik urrikari gaixo gizona gure ezjakinean. Larre ArtzainE 98. Nik ez dudala ezagutzen neure ezjakinean. MIH 386.
azpiadiera-1.2
2. (V-gip; Lar).
Desconocido; secreto. "(Adj.), ignorado. Zer izango dan aurreran, gauza ezjakiña " Etxba Eib.
Ez jakina zala eurentzat bide au. NekeA 220. David Santubarentzat bazirian beriak ez jakinak ta ezkutuzkuak, nos izango dira guretzat geure gurarijak ezagunak ta jakinak? fB Ic II 259. Zenbate onetan ez-jakin asko sartu gabe. Lard 547. Leku ez-jakin batean. Ib. 174. Egi aundi au ama izan arte / ez-jakiña zan niretzat. BEnb NereA 182.
v. tbn. Markiegi in Ldi IL 11.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (V, G ap. A Morf 126; Dv, H s.v. iaquineza ).
Ignorancia. v. jakinez. Tr. Usado por autores meridionales desde principios del s. XIX; al Norte sólo lo encontramos en Goyhetche y J. Etchepare (aunque cf. ezjakinez en Oihenart).
O zenbat kalte ekartzen dituen ez jakinak! Mg CC 109. Zeinbat itsutasun edo ezjakin daguan gauza onetan. Mg CO 147. Ez jakiñak asko galdu ditu. VMg 71. Bizi dira borondatezko ez jakin negargarri batean. AA III 410. Austen badau ezjakin onegaz mandamentua, bekatu egiten dau. MisE 139 (cf. infra EZJAKINEZ). Itsutasun zorigaistoko bategaz ta ez-jakin lainotsu bategaz. fB Olg 4. Engañau dalako konfesoria bera ez jakiñez, edo ardurarik artu ezaz. JJMg BasEsc 51. Zeuben ez jakin edo ez aditutiak eskusetan ezpazaitube. Astar II 36. Horra zer bada ez yakiñak ohi duen egiten. "L'ignorance" . Gy 28. Nere ez-jakiñari gogor egiñik. Lard III. Galtzen det jakituria ta gelditzen zait ezjakiña. Ag Serm 315. Oberik asmatzen duanak osa dezala nere ezjakiña. Mok 3. Erakusten daukute beren ez-jakinarekin batean halako ahalge izi bat. JE Ber 15. Lenbailen ezjakin artatik atera zedin [Bretoitar erria] . Lab Y 1933, 253. Bere amaren bizitzazkoen ezjakin osoan bizi izan zan. TAg Uzt 173 (v. tbn. 211). Eta nori aitortu etekin geiagoz nere ez-iakiña, Zuri baiño. Or Aitork 326. Ez jakiñak makiña bat ausarkeri egin azten zituan. Ugalde Iltz 15. Gure ezjakiñak [Jainkori] erantsi zizkion zeregin oiek. Vill Jaink 77. Norbait ezi baledi / ez-jakiña jakiteaz. "Con un no saber sabiendo" . Gazt MusIx 229. Inoren onginahiak, apetak eta ezjakinak asmatu dituen bitxikeriak. MIH 76.
v. tbn. Etxde JJ 254. Zait Plat 91. NEtx LBB 25. Berron Kijote 79.
azpiadiera-2.2
2. Cosa ignorada, secreto.
Isileko edo ezjakina agertuagaz. Itz Azald 110. Jauna, eman zaidazu indarra nere abotik atera dezadan gizarajo orren ez jakiña! Ill Pill 9.
azpisarrera-1
EZJAKINEAN (V-m-gip, G-goi). Ref.: A Morf 126; Etxba Eib; JMB At; Elexp Berg. Inadvertidamente; sin saber. "Ezyakinean egin dabe (V-m), lo han hecho en ignorancia, de buena fe" A Morf 126. "Ezjakiñian eiñdako okerrak, ez dau pekaturik" Etxba Eib. v. EZJAKINEZ. Tr. Propio de la tradición meridional, aunque se documenta por primera vez en Larreguy (en un ej. de interpr. no segura).
Jonathas izan zen bakharra hautsi zuena, ez yakinean bere aitaren debekua. Lg I 269. Onelako gauz asko ez jakiñean egiten omen dira. AA II 22. Inok egingo baleu promesa ez jakinian. fB Olg 108. Alan zeuek alan zeuen agintariak ondo ez yakinean ori egin zenduela. Zav Serm I 12. Ez jakiñean dedan / zoruaren antza / barkatuko zaitela / daukat esperantza. Echag 221. Gaurko egunean ere askok eta askok artzen degun gauza ontzat txit gogoz ezkurra egotzitako txokolatea, ezjakiñean bada ere. Izt C 153. Fede onean eta ez-jakiñean dijoan kulpa gabeari bizia kenduko diozu? Lard 22. Askok, ez iakiñean, ontzat emoten dabe guda barri gogor bat. Ag AL 21. Jose nebarben ibilli bada, ez jakiñean ibilli da. Ag G 330. Ez-iakiñean ankerkeria sartzen zitzaion. Or Aitork 139. Kostako iake ez-jakiñian / ni tranpan arrapetia. BEnb NereA 171. Ez-jakinean denek behin edo bertze erran ditzazkegu pellokeriak. SoEg Herr 5-2-1959, 1. Ez-jakiñean edo ustekabean edo pekatu astuna ez dalakoan egindako utsegiterik. MAtx Gazt 51. Ezjakiñean etzaitezela / aukera egiten asi. Olea 171. Ezjakiñean ere / iñoiz egiten zan [kaltea] . Insausti 186. Guztiok --ez jakinean edo jakinaren gainean-- irakasle genduena galdu dugu. MIH 259.
azpisarrerakoSense-1.1
(Con egon, eduki, etc.). (Estar, mantener, etc.) en la ignorancia. " Ezjakiñian zendeten Nepalera noiala? " Elexp Berg. " Jateko leku billa ezjakiñian ibili biarrian obe dozu preguntatzia " Ib.
Gipuzkoatarrak erdi ezjakinean zeudela. Izt C 373. Gizonaren biotz barrenean Jaungoikoaren izena bera ere erroetatik atera naiean gazteak ezjakiñean lotzen ditue. TAg GaGo 88. Zorigaitzez etxekoak ere ez-jakiñean zirauten oraindik. Etxde JJ 254. Gaurko bizi-moduan, kortesiarik eza da guztiak edo jende asko arduratzen dan gauzetan ez jakiñian egotia. SM Zirik 84. Ez-ikasi, takar eta alotzek (kirten) eztute iraunbear ez-iakinean. Zait Plat 71. Ez jakiñean egoterikan / iñork ez luke merezi. Uzt Sas 224. Zuria zera ta itz-jale, / ala ez-jakiñean zaude? Berron Kijote 67.
azpisarrerakoSense-1.2
(Precedido de genitivo). " Aman ezjakiñian joaten zan entrenatzera " Elexp Berg. "Maixuan ezjakiñian esamin guztiekin enteratzen zan" Ib.
Askotan bada mediumen bat, norberaren edo besteren ez jakinean. Mde Pr 337.
azpisarrerakoSense-1.3
(Con complemento). (Quizá podría incluirse aquí el ej. de Lg I 269).
Ez jakinian zuin gainti har. Const 27. Frailliok, ez-jakiñian [...] urdi biren gañian ziarduela Arateikuok, oso izutu ziran. Etxba Ibilt 461.
azpisarrera-2
EZ JAKIN EGIN, EZ JAKINARENA EGIN. v. 1 jakin.
azpisarrera-3
EZJAKIN EGIN BERE BURUA, EZJAKIN EGIN NEURE BURUA (...). "Simular ignorancia, presentarse uno como si no supiera nada" A.
Orrera goazenean ezjakin egin zerorren burua. A Ardi 28.
azpisarrera-4
EZJAKINEKO. a) Incierto.
Zerren urten gura leukeen egoera ez jakiñeko eta nekezko onetatik. "Situación incierta y embarazosa" (1846). BBatzarN 165. Urrengo egunian, beste luzekizun barik, iñok ez-jakiñeko tokira aldeko ebala. Etxba Ibilt 460.
b) Ignorante.
Zaldunak oetan aitzen emon gura izan zetsan, zelan garbi ikusi erain zetsan munduan geixen maite eban emakumia eizako denboran, baña erregiñak, ez-jakiñeko irauntzen eban, ezer aittuko ez baleu letz. Etxba Ibilt 459.
azpisarrera-5
EZJAKINETAN ARI. Fingir ignorancia.
Badakizu geiegi, orain ez-jakiñetan aritzeko. Etxde JJ 13.
azpisarrera-6
EZJAKINEZ, EZJAKINAZ. Inadvertidamente; en la ignorancia, no sabiendo. v. EZJAKINEAN.
Gazteak ez iakinez eta zaharrak ezinez, doaz egitekoak deseginez. "Par le peu de savoir" . O Pr 602 (quizá podría interpretarse como ez jakinez, y no como ezjakinez). Euren borondatez edo ezjakinaz egin deuskuezan ofensa guztiak. MisE 24. Ez jakinez gauzia oker esaten danian. fB Ic II 172. Esan deutsazu ez jakinez ta uste onian. Ib. 172. Pekatu egingo balu ezjakinez, eta oarkabe egingo balu. Ur Lev 4, 13. Ez iltzekuan eta ez illetakuan nola ez baizen prailerik ikusten, edo ez jakiñaz, edo denbora txarragatik. Bv AsL 132. Ezjakinez eta Bateoa artu baga pekatu egin izan ebenak. Itz Azald 148. Berebil-eramallerik [...] ez-jakiñez zigor-mendera erori ez dedin. "Por ignorancia" . EAEg 21-11-1936, 354. Mamirik geiena tinta-ontzian uzten dute nagiz, gaiztoz edo ezjakiñez. Berron Kijote 176.
ezjakin
<< ez-ageri 0 / 0 ezkonberri >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper