OEH - Bilaketa

617 emaitza falta izan bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
patxada.
sense-1
(V, G, AN-5vill, L, B, S; ph- Dv), patxara (V-gip, G), patzada Ref.: A (patxada, patxara); Iz ArOñ (patxára); Etxabu Ond 117; Elexp Berg (patxára); ZestErret .
Tranquilidad; parsimonia. " Horixe da phatxada! quel sang froid!" Dv. "Cachaza, pachorra" A. Cf. fatxada.
Baserritarren arpegian irakurri det nik askotan len esandako pake ta patxara on guztia. Ag Serm 418. Bei gorriak bedarra jaten mana edo patxadarik andienagaz. Ag Kr 205. Patxara aundiarekin. Ill Testim 26. Pare gabia izan biar du / mutill orretxen patxara. JanEd II 89. Aztia badoa, aphezpiku baten patxadarekin. Barb Sup 90. Ori dun! Oixe dun patxada! Olaxen egoten dun alperkerian goiz guzian? TP Kattalin 183. Zuk zeure patxada orregaz ernegau eraingo zeuskio santu bati be. Kk Ab II 106. Etzun lo aspertu bat egiteko patxadarik barruan. Etxde JJ 158. Erkoren patxara ta iztunen ederra ikusirik. Eston Iz 77. Zakurraren patxadea ikusi zutenean. Osk Kurl 163. Izan patxada pixka bat. Guztia batera ez dago esaterik. MAtx Gazt 55. Denak pobriak izana arren / au da patzada erraza! Auspoa 77-78, 276. Gozotasunaren, patxadaren [...] eta beste mila dohairen eredu zeneko animalia. PPer Harrip 15. Neska, au den kotxe-pilla eta jendearen ibilli bearra! Beste patxara bat zegon gure errian. TxGarm BordaB 114. Zenbait argali guri ainbeste / patxara ikusten zaio. Insausti 227. En DFrec hay 18 ejs. de patxada y 10 de patxara.
azpisarrera-1
PATXADA HARTU. Calmarse, tomarse las cosas con tranquilidad.
Gure egun laburrak / len baño len urtu, / gauari lapurtu, / danerako sortu, / noranaiko gertu, / osasuna lertu. / Ondo bizi nai dunak / patxara artu. Olea 220.
azpisarrera-2
PATXADA-HARTZAILE. Cachazudo.
Irri -eragille / ta ongi-egille, / patxara -artzaille / ta adar-jotzaille... / Orain gu danok gera / zure epaille. Zendoia 51.
azpisarrera-3
PATXADA BATEAN. Tranquilamente.
Ez dana kolpian / da era torpian, / patxara batian / lagunen tartian. Uzt Sas 51.
azpisarrera-4
PATXADAKO. a) Tranquilo, cachazudo.
Asi zitzaien libretasun patxarakoenakin ta esanaldi latzakin arpegira eman eta errieta onak egiten. Aran SIgn 37. Patxadako asto zamatuak. Ag G 83. Ernaia, samurra, patxadakoa. Ib. 332. Kapitana, patxarako nagusia. JAIraz Bizia 45. Gure bidetan zear ibiltzen ziran patxadako gizon aiek. Garm EskL I 142. Sekulan ez nuen ikusi apo tipi hura bezain animalia harrigarririk eta patxadakorik. PPer Harrip 9. Bazituan ateraldi par-eragille oso patxadakoak. AZink 136.
azpisarrerakoSense-4.1
(Con adj.). " Patxara onekua zuan zuen aittajauna " Elexp Berg. .
Patxara ederreko etxekoandriak [...] esaten ziyon. Iraola 141. Bere nekietan patxada andikoa. Ag G 4. I bai aizela agintaria / patxara ederrekua, / apaizera iritxi ez baña / kolpetik Aita Santua. In . SM Zirik 99. Patxara aundikoa eta pazientzi asko zuan emakumea. MMant 21.
(Con suf. de comparación).
Nere iritziz, abarkadun gizonak menditarragoak, benatsuagoak, patxadagokoak, gizaseme zar ta aginpidekoai begirune obean itz egiten dakitenak dira. Ag G 95.
b) (Sitio) cómodo, amplio
Ez nintzala nere biziyan geiago iñora joango, alik eta jarri artian galera patxarakuak, len ziran bezela. Iraola 132. Gure baserriak, etxe zabal patxadakoak. Ag G 322.
azpisarrerakoSense-4.2
(Con adj.).
Or da emen banakatuak agiri ziraden patxara ederreko [...] etxeak. Apaol 21. Obiak zirala denbora bateko galera patxara ederrekuak. Iraola 129.
azpisarrera-5
PATXADAN (V-gip; patxaran V-gip, G-bet). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. a) Tranquilamente, despreocupadamente; cómodamente. "Patxadan egon, estar repantigado, a sus anchas. Bazkalostian, jarri kerizan eta patxadan dago lo-jarixuetan" Etxba Eib. "Patxaran jarritta bota dou atsaldia" Elexp Berg.
Patxaran ibiltzia / dago gaur bolaran. Bil 74. Ezbearren bat datorkizunean, artu zazu patxadan. Ag G 48. An patxaran egon-bearrean karlistai galarazi egin zien bidea. Or SCruz 94. Daldara bat gabe patxadan daude lasaiki. Iratz 50. Zigarrilloa patxadan itzali. Mde HaurB 37. Alki batean exeri ta izketan aritu gera patxadan. Txill Let 51. Ago pakean eta exeri adi patxaran. NEtx LBB 126. [Aulkian] bost edo sei gizon egon eitekezan patxadan. Etxabu Kontu 76. Ogiarteko bat patxadan jan. AZink 152. Bai onerakoak eta bai txarrerakoak patxaran esaten zizkidan. JAzpiroz 157. Gaur lasai eta patxadan bizi behar nuke. MEIG VII 35.
v. tbn. Gerrika 277. Patxaran: Alz Ram 35. Muj PAm 77. MendaroTx 82. Ataño TxanKan 273.
azpisarrerakoSense-5.1
Eta zu ikustia / modako patxaran. Bil 74. Zure patxadan ager-araziz mendek zilatu zimurrak. Iratz 46.
azpisarrerakoSense-5.2
(Con reduplicación intensiva).
Altxa zan patxara-patxaran. Lek SClar 141. Patxara-patxaran bere labaiña atera zuan. NEtx LBB 41. Gu, iru lagunok, patxara-patxaran eta il edo bizi, ortxe eun bat metrora inguratzen utzi genien. Alkain 149s. Atxurra bizkarrean, patxaran patxaran [...] belar-soro batera ziaken. Ataño TxanKan 97.
(Con adj.). "Patxara onian gare emen itsasuai begira atsalde pasa" Elexp Berg.
Juten dira [bariak] patxara guztiyan beren txuloetara. Sor Bar 62. Ederki gaztean gisa panpinatuak ez patxada ttikian. Elzb Po 206. Patxada osoan zelaira ertenda. Ag EEs 1917, 202. Bere jar-tokirat igan zen patxadarik ederrenean. Barb Sup 45. Ezeren kezka gabe patxara onian. Enb 181. Galerietarik jausten dira patxada ederrenean. Lf Murtuts 5. Bijoa barrura ta an patxara obean egongo da. NEtx Antz 37. Izketan patxara ederrean jarduten zekian. Uzt Sas 337. Bere etxeko lanak egiñez, patxara obean bizi zala. BAyerbe 86. Otordu ederra eman ziguten, maian jarrita, patxada osoan. AZink 107. Ez zan, ez, patxada edarrian jarrita egoteko urtia. Gerrika 153. Orain astiro eta patxara ederrean egin daiteke. MEIG VI 130.
v. tbn. Inza EEs 1917, 17. Munita 100. Egan 1958 (3-6), 140. Patxara: AzpPr 31. Vill Jaink 107. Alkain 14. Ataño TxanKan 157.
b) En un lugar tranquilo.
Gogordopeko zelaitxo baten, garometa andi batzuen urrean, soro eder narotuz inguraturik, bene-benetako patxadan zegoan Zabaleta baserria. Ag G 14.
azpisarrera-6
PATXADA-PATXADA. Con tranquilidad.
Bazekien [...] berari ta bere lagun batzuei besteai baño lenago etorriko zitzaiela biziaren azkena. Ala ere, patxada-patxada ta paketsu-paketsu ageri ziran. ZArg 1956, 36.
azpisarrera-7
PATXADARIK EZA (det.).
Patxararik eza, asarrekor izatea, animako minkaiztasuna ta atsegaitza ta asekaitza. "La falta de paz" . Or ( in Gazt MusIx 36 ).
azpisarrera-8
PATXADAZ (V-arr-gip; patxaraz V-arr-gip). Ref.: Totor Arr; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 42. Tranquilamente, pacientemente; tranquilamente, cómodamente. "Bien, correctamente. Patxadas bisi sarie?" Totor Arr. "Tranquilamente, sosegadamente. Badoia betikuori, patxadaz kafera, lagunekin kontuetan arrasaldia emotera" Etxba Eib. "Lanak patxaraz ein bia die" Elexp Berg.
Patxaraz itxarotia baño beste biarrik ezeukan. Otx 24. Patxadaz, --lenengoa ez zan-ta-- artu eben [...] untzi-galtzea. Erkiag Arran 165. Jarraitu eban patxaraz ta maisukeraz. Ib. 143. Biak bakar-bakarrik patxaraz jarri ziran keixapian. SM Zirik 73. Zer poza eman izandu digun / patxaraz irakurtziak! Olea 40. Emen, patxadaz jarrita egon barik, zutunik eta itzar jokatu biarra ikusten genduan. Gerrika 150.
v. tbn. AZink 24.
azpisarrerakoSense-8.1
(Con reduplicación intensiva).
Patxada-patxadaz maitik jagi-ta. Bilbao IpuiB 191.
azpisarrerakoSense-8.2
Baina hobe genuke, hemen ez dugun soseguz eta patxaraz, elkar hizketa luzeren bat egiteko bidea aurkituko bagenu beste aldi batean. MEIG VIII 40.
azpisarrerakoSense-8.3
(Con adj.).
Patxada andiz otzaratik urten. Otx 139. Patxada ederrez artu eta jasan oi ditugu [atsekabeak] . Erkiag Arran 165. Patxada handiaz zegoan amabitxiren besoetan. Osk Kurl 38. Baiña diot egiz /gaur patxara aundiz. Insausti 140.
azpisarrera-9
PATXADAZKO. a) "Persona tranquila, de buena cachaza [...]. Etorri dan medikuak patxarazkua emuten dau" Elexp Berg.
Patxadazkoa izan baziñan / topauko zendun andria. BEnb NereA 108. Bertsolari on, patxarazkoa. Basarri 29. Burugin zoriontsu ta patxadazkoa izan. Vill Jaink 85.
(No referido a personas). Patxadazko egoerak eta ibil-bear estuak. Ag G 150. Gaur egin ezin ditezken legezko zer-nolak, patxarazko giroa datorrenean egiteko asmoz utzi. EAEg 23-11-1936, 369. Patxarazko esakeraz. Erkiag Arran 127. Patxarazko ibilleran ala zanko luzaka. Anab Poli 53. Neure pausaje dorpe eta patxadazkoan. PPer Harrip 59. Jolas paketsu patxarazkuak. Olea 58.
b) "En boca de los más mayores, sitio sin cuestas" Elexp Berg.
An [Espinalen] ere beren elur-bildurra edo ori bazegoan; baña bestela erria patxarazkoa eta polita da. Uzt Sas 353. Beamako auzoan dauden soro eta belardi patxarazko terrenoak bukatzen diran ertzetik beko errekara bitartean, malda aundi bat dago. Auspoa 214, 84.
c) (Sitio) cómodo. v. PATXADAKO (b).

Bazekiala guretzat moduko leku patxarazko bat. AZink 62.

d) "Sitio tranquilo" Elexp Berg.
patxada
0 / 0

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper