OEH - Bilaketa

617 emaitza falta izan bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hauteman.
sense-1
1. Visitar.
Erien eta garzelan daudenen bisitatzea, hautemaitea eta konsolatzea. Mat 22. Eriak, kartzelakoak eta berze beharrak hautemanik konsolatzea. Harb 28. Buruzagiak edo buruzagiaren orde zenbait bertzek aste guziaz behin bedere hautemanen dute eri datzana. Ib. 437.
sense-2
2. (SP; au- SP, Lar Sup) Examinar. ""Autemaitea, visiter [= 'examinar, escudriñar']" SP, que cita a Ax. "Hauteman du" Ib. (sin trad.). "Escudriñar, auteman" Lar Sup ( Ax).
Giristino denak, batean ezpada bertzean, noizik behin bedere, autemaiten du bere konzientzia, bisitatzen du bere arima. Ax 452 (V 295). [Nor izanen da] urthe batez osoki, bere konzientzia bisitatu gabe, eta nola dadukan auteman gabe, pairatuko duena? Ib. 534 (V 343).
sense-3
3. (AN-ulz, L, BN, Sal, S, R; O-SP, VocBN, HeH Voc, Dv, H), ateman (B; VocB ), haiteman (S), autzeman (G-to) Ref.: A (ateman, auteman, autzeman); A Apend (auteman); Lh (haiteman), Satr VocP (auteman); Izeta BHizt2.
(Aux. trans.). Darse cuenta, advertir, notar, sentir, percibir. "Observer, prendre garde à quelque chose" O-SPAd 879. "Remarquer, observer, item. visiter" Ib. 220 (v. tbn. 229). "Entendre un bruit, reconnaître au bruit quelqu'un ou quelque chose qui se remue" VocBN. "Hautemaitea, nabaritzea, ohartzea" HeH Voc. "(BN), s'apercevoir. Ohoina hauteman zuen sothoan. Il s'aperçut de la présence du voleur dans le cellier. Ez dut nihor hautemaiten belharrik saltzeko duenik. Je ne vois personne qui ait du foin à vendre. Bere baithan hautemaiten zuen khexadura handi bat. Il éprouvait une grande inquiétude intérieure" Dv. "Hautemaitea. 1. aviser quelque chose, la remarquer, s'en apercevoir. Hauteman duzu inguru hautan gure zenbait ardi? avez-vous avisé, vu, aperçu, remarqué en ces alentours quelqu'une de nos brebis? Syn. nabaritzea, ikhustea, (voir). 2. aviser, observer, faire réflexion. Hautemazu adiskide bezala mintzo gaitzazula, observez que nous vous parlons en amis. Syn. behematea (regarder, voir)" H. "Ateman, echar de menos o revisar; ardiak atemantuzu? has visto si están las ovejas?" VocB. "Ateman (B), advertir, caerse en cuenta. Ardiak ateman tuzu, ¿habéis visto si están las ovejas?" A. "(H)auteman. Averiguar, examinar. Auteman dut kalako saldoan dagola ene ardia, he averiguado que mi oveja está en tal rebaño. Erdi lo nintzan, halarikan ere auteman niin (BN-baig), estaba medio dormido, aun así lo observé" Ib. "Apercibir; darse cuenta" Satr VocP. "Auteman dut ardi beltza falta dela" Izeta BHizt2. Cf. A Apend: "Oír, hablar (AN-ulz, entender, percibir)". Cf. hautetsi (2). Tr. Propio de la tradición septentrional. No parece haber sido empleado por los suletinos (hay ejs. sólo en Oihenart). En el siglo XX se documenta tbn. en textos meridionales; algunos autores usan la forma ateman, siguiendo a Orixe, quien emplea tbn. auteman . En DFrec hay 6 ejs. de hauteman y 2 de ateman, todos ellos meridionales.
Net hatsanturik, zur' oh' ondora / Banatorra, zuk heiagora / Egiten duzu, ni hautemanik. 'En m'apercevant' . O Po 16. Horik nik hautemanik, / Eta gogoan emanik, / Hanti nag' orai haren / Saretan atzemanik. 'J'ai remarqué ces qualités' . Ib. 33. --Zergatik diozü dela señale ageri den bat? --Zeren baita gauza edo akzione gure sensiek hautemaiten düten bat. CatLan 119. Eztuzea ordian hautemaiten edo nabaritzen zien aldian diren Ainguru eta Arkanjelu salduak...? AR 255. Bena ogenik gabe ezagutu izan bada, alegeratzen duzu presundeiko borthak idekitzen hautemaiten tienian, zeren uste baitu haren libratzera jiten direla. Ib. 335s. Marthak hauteman zueneko ethorri zela Jesus. HeH Io 11, 20 (He aditurik). Oi arima nerea, iduri-du ezagutzen edo hautematen ez duzula, amets bat balitz baino gehiago. Dv LEd 124 (Cb Eg II 65 ezagutzen ta sentitzen). Hautematen badiat / hurbiltzen ohoinik, / [...]; / Saingaz hasten nauk eta / haizatzen tiat nik. Zby RIEV 1908, 769. Gathuak gehiago / ez gaitzan atzeman, / Kroskoila bat lephotik / behar zaio eman. / Jiten bada, soinutik / dezagun hauteman. Ib. 771. Noiz eta ere sumatzen edo hautematen baitu Jainko Jaunak deitzen duela apeztasunerat. Prop 1894, 44. (ap. DRA) Ikusi nindueneko, hautemaitearekin nor nintaken, jin zitzautan eskuak zabaldurik. JE Bur 128. Menditik bulharretarat heldu zaikun aire sendoari hautemaiten diot [...] halako hazkurri arin, haztarik gabeko zer bat. Ib. 95. [Otomobilaren] mekanikari hauteman daizkola, [...] hats-bahidura batzu gogoetagarriak. Ib. 88. Urrundanik hauteman dezaten, badakartza gerrian panpalina eta xilintxa batzu. Ib. 141n. Gobernutik heldu diela / Beti odre berriak / Zonbait urtez hautemain du / Luzaideko herriak. LuzKant 82. Trein harrabots handi batzu hautemaiten dira hemen, eta gero oihu ozen batzu. Barb Sup 25. Duda zirringila bat hautemaiten dut bizkitartean neure baitan. JE Ber 62. Horiek hola, ene laguna hautemaiten dut ahultzen. Ib. 46. Bainan barka dakioke / bihotz-minez erreari / Hautemaiten duenean / etxea erortzen ari. Etcham 165. Ene iduriko mozkortzen ez den edarikoia da makurrena; bere burua ezagutzen ez duelakotz eta pozoinaren ondoriorik ezpaidu autematen. FIr 175. Pilatok auteman (nabaitu) zuen, ezer irabazten etzuela. Ir YKBiz 491. Zergatik eztuzue autematen, "Farisauen ta Sadukearren orantzatik begira zaitezte" esatean, ez nintzala ogiaz mintzo? Ib. 235. Anton Kokori aipa diote / etxalabaren eguna; / ark bere buruz ateman dizu / sukaldean dun laguna. "El espontáneamente se ha dado cuenta" . Or Eus 237. Zerau ta zure semeak berdinduko zaituzten beste gaitz kopuru-eziñaz ez duzu atematen. Zait Sof 69. Garraxi galgarriz ots egiten zuten txorien zarata ta iskanbilla ez-ezaguna dantzut, eta alkar atzaparrez urratuaz, odol-yarioan atematen ditut. Ib. 189. Ordu bete gero, doi dut argiaren xintik autematen. "Observo justamente los destellos de la luz" . Or Poem 520. Ageri ziren hiltiarrak, bide handian zebiltzala. Hautemaiten genituen zaldi beltzak aitzinean eta hil-gurdi gora. Mde Pr 290. Bere etxera itzuli zen, eta ihork ez zuen bidean hauteman. Ib. 158. Eta hona nun zuen auteman loreak zimeldurik zeudela. Ib. 144. Iparralde barririk ba egoala auteman eben Jon-en begiak. Erkiag Arran 160. Zintzotasunean pakea maitatuz batasuna auteman nun. "Notabam" . Or Aitork 95. Etxean ziran animali askoren iaio-unea autemanez eta orduko izarren iarkera ikusiz. "Observarent momenta nascentium" . Ib. 162. Bertan zabaldu ziran bien begiak; eta, larrugorri zeudela auteman zuten. Ol Gen 3, 7 (Urt y Bibl ezagutu zuten, Dv oharturik, Ker konturatu ziran). Ez da, ordun, lurraldean, ugaritasun orren zantzurik atemango. Ib. 41,31 (Urt y Bibl ezagutuko). Bere utsa autemandakoan, aker narriogabe bat oparitzat eskeñi beza. Ol Lev 4, 23 (Dv nabaditu). Ustekizun atsegingarri au ateman zuen Sokratek, il ostean, bizitan iarrai zitekeango ustekizuna, alegia. Zait Plat 70. Nork ez du bada hautemaiten ondarreko bi mail hoitan gogoak baderamala sendimendua eskutik bezala? Lf ( in Zait Plat XIX ). Zerbait azantz hautemaiten zuelarik, Luis gelditzen zen eta beha egoiten. JEtchep 56. Eskolatik bere lagunak hautemaiten zituen bidean iragaiten irriz eta oihuka. Ib. 24. Idazlearen izakeran alako sentikizun ezberdiñ auteman dituztela-ta. Gazt MusIx 59. Ongi autemaiten du Kikeronek etengabean ez dagola tuntunik. Or ( in Gazt MusIx 48 ). Bereala ateman diteke urrunetik taldearen gogoa gudu-miñez biotzak pil-pil. Ibiñ Virgil 109. Zaillagoa da lurraren otz kaltegarria atematea. Ib. 87. Ez dakit zonbat ditudan bainan, / bat galtzen bada mendian, / hautemaiten dut abian / zoin ez den arditegian. Xa Odol 97. Hola hauteman ditut nik ene bizian: / zerbait egin badute noizbait ihizian, / errepikatzen dute bizitza guzian. Ib. 256. Behin hauteman nuen ene aita zena ene osaba batekin pertsularietaz mintzo. Ib. 31. Gure amak beharriak xorrotx baitzituen, hauteman zituen ene bi lagunak eleketa. Etchebarne 24. Luzaro gabe hautemango dugu ez zela XVIII. mendea [...] xoko bakoitzeko hizkuntzaz nahiz dialektuaz gehien arduratu izan dena. MEIG VI 57. Haurrarengan hauteman dezakegu nola sortzen eta hazitzen doan mintzatzeko gaitasuna. Ib. 112.
azpiadiera-3.1
(Aux. intrans.).
Bere tokiko berri beizik ez dakien girixtino bati hainitz on egiten dio ikusteak bertzetan ere badirela fededunak: ezik pelegrinai horietan usu hautematen dire guk dugun sinheste berarekin hara joak munduko jenderik handienak berak. Zby Pel 13.
sense-4
4. "Choisir" Lh. v. HAUTA EMAN.
azpisarrera-1
EZIN HAUTEMANEZKO. "Imperceptible, inapercevable" Dv.
hauteman
<< haustu 0 / 0 hautetsi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper