OEH - Bilaketa

259 emaitza errota bilaketarentzat

Sarrera buruan (31)


Sarrera osoan (228)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ordutik.
sense-1
(gral.; SP (sin trad.), Lar, Añ, Dv, H), orduti (V-ger-arr-m, G-azp-to-nav, AN-araq) Ref.: A; EI 153; Elexp Berg .
Desde entonces, desde ese momento. v. ORDUANDANIK (s.v. orduan), ORDUANDIK (s.v. orduan), ORDU EZKERO. Tr. Documentado tanto al Norte como al Sur desde la segunda mitad del s. XVIII. En DFrec hay 23 ejs. de ordutik, meridionales. Hek hori aditzeaz atsegin hartu zuten eta agindu ere zioten dirua emateko eta ordutik atiza bilha zebillan hura hei libratzeko. He Mc 14, 10. Nere biziaren erdian . oroitu ninzan [...], ill bearra nazala ta hordutik artu nuen [...] lurreko guziei ez-ekusi egiteko asmoa . Mb IArg I 288. Aithor agun [...] [Samson] urrikaltzeko zela erortzeaz emazteki baten botherearen azpirat! Ordutik, galtzen ditu bere ille guziak [...]; ordutik, lehertzen diotzote begiak [...]; ordu beretik, kondemnatua da errota-harria itzultzerat . Lg I 235. Aipha zazu bihotzez, Jesusen izena, eta ordutik emanen zare deskantsuan, suntsituko dire zure ilhunbeak . Lg II 111. Galdu baituk errelijionea, / ordutik haiz odolez gosetu. Iraultza 17. Bere amaren sabelean izaten hasi zen mement berean adimenduaz dohatu izan zen; bazuen ordutik Jainkoaren ezagutza. Dh 263. Horla hari dela laster zillatua / sistako zenbaitez senti du larrua: / badoako ordutik animu guzia . Gy 8.Eta arteraño ikasle baizik etzana, ordutik apostolutzat artu zuten . Lard 480. Eginbide onekin Sanson txit aserretu zan eta ordutik erabaki zuen Filistintarrai zezakean kaltea guzia egitea . Ib. 142. [Legearen hitza] har ezazu bere jite zuzen eta lañoan; eta ordutik ikhusiren duzu [...]. ArbIgand 122. Pilar haren üngürian eraiki zian J. Jakobek eliza bat, eta ordütik ohoratü zien khiristiek Ama Birjina Pilarekoa . Ip Hil 4.
(s. XX).

Izkiriatzeko luma eskuan hartzearekin, frantsesa doaku burura, eta ordutik debruak ereman du eskuara. HU Zez 177. Soilairu gain bat denean, beheretik paper edo lastaki mehez beztitzen dute. Han da ordutik arratoinen akhelarre gau guzietakoa. Prop 1901, 207. Handik laster gerla ukhan zuten Juduak. Ordutik Jerusalemeko hiria suntsitua izan zen; tenploa errea; Juduak ezpataz hilak. CatJauf 30. (v. tbn. 55) Ilhuna jin denean, burdinazko athe batek du hesten harrasia, ordutik nehori ez baitzaio ala sartzea ala jalgitzea zilegi athezainaren baimenik gabe. JE Bur 198. [Itzearen] buruari emanak zitzaizkon [...] lau ukaldi, ordutik katxet jartzen baitzen eta kaskaño batez igortzen baitzinuen [...] bil untzirat. Ib. 59. Gaixorik iduki zuten, ta [...] alegin guztiak eginda ere, Joanes etzan geiago lengoa izan. Ordutik auleria. Ag G 204. Egin ziozkaten galtza batzu neurrikoak, pollitak ezin gehiago. Lorietan zagon ordutik Piarres. Barb Sup 45. Au ezta lengo Durango! / Eta ordutik, bira emonik, / mendira begira nago. Enb 144. Bizitzaren goraberak erakutsiko zioten, ordutik asko luzatu gabe, jakintza eder ori. TAg Uzt 266. Esan daustenez ogei bat urte / igaro dira ordutik. BEnb NereA 144. Ordutik utzi zuala oitura txar ura, ta askoz obeto bizi zala geroztikan. BAyerbe 54. Ordutik hasi nintzan sinesten norbait banintzala. Larre ArtzainE 118. Maizago ikusten ditugu ordutik hangoak hona begira hemengoak hara baino. MEIG VI 52.
v. tbn. JJMg BasEsc 138. Ur MarIl 32. Hb Esk 83. Dv Lab 285. Aran SIgn 69. Arr GB 50. AB AmaE 255. Sor Bar 75. Zby RIEV 1908, 207. Bv AsL 59. Jnn SBi 76. Elsb Fram 86. Ip Hil 4. Zerb Ipuinak 156. Ox 70. Inza Azalp 42. Etcham 207. Tx B II 169. Alz Ram 106. FIr 156. JMB ELG 26. Lf Murtuts 39. SMitx Aranz 89. Munita 9. Or Aitork 23. Erkiag Arran 7. Gand Elorri 126. Ardoy SFran 79. Xa Odol 254. Etxabu Kontu 103. Ataño TxanKan 101.
azpiadiera-1.1
En consecuencia.
Maita dezagun gure Salbatzaille adoragarria gure egiazko aita, eta gure guzia bezala; ordutik gaiten seguratuak [...] loriaz estaliak izanen garela eternitate guzian. Lg II 181. Sinhesten diren egien arabera ez bizitzea da fedea bera desohoretzea ta laidoztatzea; eta ordutik Jaunaren dohain balios hau bera gure kaltetan liteke. Dh 112. Baten perfekzioneak ez laitezke bertzearenak; ordutik, batek bertzea, bere izaitean eta perfezionetan ttipi eta mendra lezake. Lap 83 (V 41). Apez-geiak baizik hartzen ez dituztelako estakuruan, delako etxeek biltzen dute alabainan edozoin, ordutik apezaren amarruak azpitik baitauzka ofizio guzietarat dauden gazteak. JE Bur 54.
azpiadiera-1.2
Entonces, en ese caso.
Aise dut, aithortzen hori nik: / baiña zer egiñ ordutik? / eras urrunskotik, edo egon ixilik. Gy 264 (v. tbn. 142). Bainan hura ez baitzen aprendiz lanean / toki setiatzekoan, / amarru tzar hau ordutik / athera zuen zakutik. Ib. 308. Guk baino erlisione gehiago behar ote dute erakutsi Biarnesek? Pullitak ginintazke ordutik! HU Aurp 145. Ordutik, zer zuen egitekorik Cinqualbres gaizoak? Ori, zuek eta nik eginen ginuena: athez-athe biltzea Donianeko merkatuan biltzen ez zena. Barb Sup 167s.
azpisarrera-1
ORDUTIKAKO (Urt Gram 53, Dv). "D'alors" Urt Gram 53. v. ORDUDANIKAKO, ORDUTIKO. Gure artean oraindik dauzkagun ordutikako <-tita-> ipuin eta sinismenak, ordea, naikoa erakusten digute. JMB ELG 103. Ordutikakoa izan bear du [...] ardinarruzko jazkaiak erabiltzeko oitura. Ib. 46.
azpisarrera-2
ORDUTIKAN. Desde entonces.
Ordutikan dator usantza [...]. Bv AsL 133. Gu biak esposatu ginela / baditu hamabortz urte, / denborak ere kanbiatu dien / ordutikan baditake. Mattin 99.
v. tbn. Etcham 91.
azpisarrera-3
ORDUTIK HARAT. Desde entonces.
Eta ordutik harat behin ere baino handiago baizik etziren izan bi espos saindu hejen arteko estimua [...] eta konfientzia. Jaur 357. Elizako aitzindariek [...] hetsi zuten kapea. Jendea ulitxekin zen ordutik harat, herriko jauntto heieri buruz. Barb Sup 137. Ustekeria dugu ordutik harat "gain beheiti" bezala bilakatu zela bide hori. "Depuis lors" . Ardoy SFran 38.
azpisarrera-4
ORDUTIK HASTE. Desde entonces.
Ordutik haste, ara hortara zituzten egin elizak. JE Ber 21.
azpisarrera-5
ORDUTIK AURRERA, ORDUTIK AURRERANTZA, ORDUTIK AURRERANTZEAN, ORDUTIK GORA. Desde ese momento en adelante, a partir de entonces. v. harrezkero, aurrerantzean. Tr. Documentado sólo en la tradición meridional.
[Adiskide batek] egin deutsu egikera txatxarren bat, eta ordutik aurrera ez bakarrik urratuten dozu adiskidetasuna, ezpada [...]. Astar II 25. Ordutik aurrera euki eban beti bijotzeko bakia. Ur MarIl 18. Ordutik aurrera ez ei da ikusi lamiñarik gure lur da ibaietan. Ag AL 65 (v. tbn. G 171). Eta ordurarte arpegi onez eta adei-legez artuko ba'ginddubez be, ordutik gora ixekea ta destañea baño ezkenduke. Otx 122. Len pozik baziran, ordutik aurrera areago. NEtx LBB 70. Iñoz be ez naz ni izan zezenketa-zale, eta ordutik aurrera askoz gitxiago. Alzola Atalak 70. Hortaz gainera ere bada, ordutik aurrera ederki ikusi zenez [...]. MEIG IV 120.
v. tbn. Altuna 112. Kk Ab II 72 (170 o. aurrerantza, 72 o. aurrerantzean). Mde HaurB 45. Ordutik aurrerantzean: Enb 163.
azpisarrera-6
ORDUTIK BERETIK. Desde ese mismo momento.
Iturria / ordutik beretik / gelditu zen betikotz / urre emaitetik. Etcham 143.
azpisarrera-7
ORDUTIK GERO, ORDUTIK GEROZ, ORDUTIK EZKEROZ. Desde entonces.
Eta ordutik geroz jende asko juaten zitzaien [...]. Bv AsL 68. Ordutik gero amasei urte / osuak igazi dira. Enb 107. Leen guztia zan burruka, gudatea ta matxinada. Ordutik-ezkeroz, eztago olakorik. Ldi IL 166.
azpisarrerakoSense-7.1
Ordutik geroztikako guztian gure ordenak beti izan du [...].Bv AsL 178.
azpisarrera-8
ORDUTIK LASTER. Al poco tiempo de aquello.
Ordutik laster gelditu zan oian jagi ezin zan moduban. JJMg BasEsc 281. Ama Birjiña Guadalupekoaren agerpena gertatu zala, edo Arantzazukoa baño lenago, edo bedeintzat ordutik laster. Zab Gabon 87 (v. tbn. 38).
azpisarrera-9
ORDUTIKO. De entonces. v. ORDUTIKAKO.
Ordutikoak dira Paleolitos-garaian sortu ziran erti-lan batzuek. JMB ELG 31.
azpisarrera-10
ORDUTIK HONA, ORDUTIK HONAINO, ORDUTIK HONANTZ. De entonces a esta parte. "Ordutik ona ezta bape mejorau" Elexp Berg. v. ejs de ordurik hona s.v. ordurik.
Ordutik hunat ahalgizunik handienean humiliatua nago. JesBih 399. Naibage bat badaukat nik ordutik ona! Ag AL 45. Amaika zaparrada jausi da ordutik ona! Kk Ab I 62. Mirenen maitasunak eruan ninduan, / ordutik ona ez dot besterik goguan. Enb 32. Ezin ukatu ordutik hunat aurrerapen harrigariak egin ditula. Osk Kurl 216. Ordutik onera sinismena oztu egin zaigu. BAyerbe 16. Ordutik hona franko aldatu dira gauzak. MEIG VI 149.
v. tbn. Zav Gabon 38. Altuna 14. Or Tormes 31. Alz Burr 39. Otx 120. Laux AB 100. SMitx Aranz 120. Mde Pr 252. SM Zirik 100. BEnb NereA 99. MMant 87. Ordutik honaino: Echag 79. Alzola Atalak 40. Ordutik honuntz: Ldi IL 76.
azpisarrera-11
ORDUTIK HONAKO, ORDUTIK HONANZKO. v. ordutikako.
Ordutik onako malla guztijetakuak, zeure gurasoetaraño, batuko bagenduz, 8190 asaba ixango zeunkez, amabigarren mallaraño. Kk Ab I 89. Ordutik onerako aldaketak. Insausti 145. Ordutik onuntzako aldaketak. Ib. 145.
azpisarrera-12
ORDUTIXEK, ORDUTIXE, ORDUTIKANTXE (Formas intensivas). Desde entonces mismo, desde ese mismo momento.
Gu sortu, eta bertatik emoten deusku Jaunak Aingeru jaole, edo guardakua, eta ordutixek asten da gugaz daukan arduria. Astar II 284. [San Franzisko Sales] eguan Parisen estudijetan, ta ordutixek zan guztiz on ta garbija. Ur MarIl 17. Obispoak esan eban, ume a izango zala bere gizaldiko miragarria. Ordutixek <-se-> ikusi zan, Espiritu Santuaren osotasuna sartu zala bere biotzean. Itz Azald 133. Buruaren esana / bijotzak badagi, / indarra ezta ixaten / iñoiz be galgarri. / Bijotza jagi badai, / baña, buru aurka, / amak seme dollorra / ordutixik dauka. Enb 179s. Ordutixek dauzkat zure begiok nere buruan josita. TAg Uzt 60. Ta Yesuk akar egin ziola, argandik txerren irten zan, ta mutilla ordutikantxe sendatu zan. Ol Mt 17, 18 (Or ordutixe; Lç orduandanik, He, Dv, Ip ordu beretik, TB, IBk ordu berean, Ur ordu artatik, SalabBN berhala, Leon han berean, Ker une aretatik). Arrezkero pentsatu izan det sukalde-giro goxo ura ordutixe asi ote zan galtzen ere. TAg Uzt 145.
azpisarrerakoSense-12.1
En ese caso.
Bada jakinik eztala beria, edo noena dan, badauka ez biurtuteko [...] proposituba, ordutixek egingo dau pekatu mortal. Astar II 158.
ordutik
<< 2 oratu 0 / 0 osin >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper