Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

14 emaitza edanontzi bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
luzatu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Además de la general luzatu, la forma luzetu aparece en Txirrita (B II 169) y JanEd II (111), y en textos vizcaínos de Urquizu (23), Añibarro (EL 1 19 y LoraS 64, junto a luzatu en EL 2 23), Echeita (Jos 262), Enbeita (120), Akesolo (Ipiñ 8) y Anduaga (AUzta 86). Hay tbn. luzetu en Oskillaso e Ibiñagabeitia, en ambos junto a luzatu . En DFrec hay 104 ejs. de luzatu y 2 de luzetu .
sense-1
1. (gral.; SP, Mic 5r, Ht VocGr 311, Lar, VocS 141, Añ, Arch VocGr , Gèze, Dv, H), luzetu (V-gip; Lar, VocS 130, , H). Ref.: A; Lrq; Iz ArOñ (lusétu); Etxba Eib (luzetu); Elexp Berg (luzatu).
Alargar(se); extender(se). "Prolongar" , "estirar", "alargar", "extender" Lar y Añ. " Soñekua luzetu biarra daukat " Etxba Eib.
tradizioa
Tr. De uso general, aunque más frecuente y general en la tradición meridional.

Zabaltzen dituzté bere filakterioak eta luzatzen dituzté bere beztimendetako bazterrak. Mt 23, 5. Anartean luza zazu biziaren hedea. EZ Man II 74. Soldaduek zangoak luzatzean isuri zenduen odol preziatua gatik. Harb 304. Bai, luzatu behar zarete / eta sekulan luzatu, / sekula bururik eztuten / gustietara hedatu. 182. Batzuek mintzo baitira hitza luzatuz, bertzeek laburtuz. ES 133. Mintzatzean ezpainik eztu luzatzen. Ib. 191. Eleiza luzatzen ta zabaltzen da munduaren leku guzietaraño. Ub 144. Ezta geiegi zabaldu bear aua, ez eta geiegi luzatu ere mihia. AA I 459. Aoa zabal ta erpak luzaturik. Zav Fab RIEV 1907, 542. Lepoa luzaturik, / bi belarriak zut. It Fab 62. Bizarrak luzatu artean egon zitezela. Lard 190. Zahartzearekin, adar hekiek luzatzen eta jausten direla. Dv Lab 348. Barberrek burdinezko tresna bat ezarri zioten zangoaren luzatzeko. Laph 18. Ene hegalak aski luzatu orduko. Elzb Po 217. Urrikalgarria zen zinez, hats-hantuarekin sahetsa goiti eta beheiti zerabilala, mihia luzatua. JE Bur 62. Gizona bazihoan, urratsa luzatuz. Ox 64. Txuri-erdia gerturik neukon, arek eskua luzatu baño len, ordez emoteko. Or Tormes 17. Ez ditut lerro hauk luzatu nahi. Zub 93. Zumar txurien itzala luzatzen ari zen. Or Mi 53. Españiko alderdi askotara bere erroak luzatu zituan. JMB ELG 64n. Pedrok eskua luzatu ta bere ezpata atera zuen. Ir YKBiz 471. Iñausitako "zatia" besteak baño geiago luzatu zala. Munita 62. Ganbelutik lurrera pixka batean zankoak luzatzearren. Anab Aprika 37. Hamalau bat metro luzatzen zan bolatoki baten itxuran. Osk Kurl 75 (58 luzetu). Artillea luzatuz gabaz ardazketan ari diren neskatxak. Ibiñ Virgil 77 (112 luzetu). Jetxi besoak... luzatu ankak... artu arnasa... NEtx LBB 104. La Toja aldera begiak luzatuaz. Ib. 32. Gizon oiek ez dira / biak metro bana, / ongi luzatuta're / geienaz e kana. Uzt LEG II 127. Kirola ta hizkuntza, horra hor bi gauza, / luza dezaketenak herriaren hatsa. Xa Odol 284. Barrako moillea asko luzatu da. Etxabu Kontu 144. Zugaitz-jenero au ogei metrotik gora luzatzen da. Ostolaiz 45. Gizonaren bizia hogei ta zenbait urtez luzatu dela azken mende hortan. Larre ArtzainE 71. Zorigaiztokoak gu inguruko mendietatik haruntz begiak luzatzen ez badakigu. MIH 164. Beste olakorik ikusterako / luza bear zaizu bizarra. MEIG I 43. Lista hau, nola uka, beste edozeinek luza dezake. MEIG IV 92.
v. tbn. (Sólo para autores septentrionales): Lap 46 (V 25). Arb Igand 152. HU Zez 77. Barb Sup 69. Etcham 140. Iratz 190. Lf Murtuts 20. Zerb Azk 112. Mde Pr 117. JEtchep 67. Lüzatü: Const 35.
azpiadiera-1.1
(Con suf. de comparación).
Akhabatu hurran da eguna, beheititu da iguzkia, eta itzala ere luzatuago da arratsaldean. Ax 192 (V 130). [Zeren] mendekatzeko, enganatzeko eta are bizitzeko nahia eta desira ere berretzenago eta luzatzenago zaikun. Ib. 192s (V 130).
azpiadiera-1.2

(Ref. al tiempo, a la duración).
" Ephea luzatzea zordunari " H. " Gure gurasuak esaten auén gaba luzatuezkeoko perretxikuik ez jaáteko " Iz ArOñ. " Erromerixia illuntzirañok luzetu da " Etxba Eib. " Matrikulatzeko plazua luzatu eiñ i dabe " Elexp Berg.
Minzatzeko zurekila gau bat nahi nikezi, / hilabete konpliturik hura luza baledi. E 155. Hire egunak luzat ditezenzat. ABC A 6r. Ha, zer da nitaz, ene hemen egoiteko ephea luzatu baita! SP Imit III 47, 2 (Mst lüzatü; Ch ene desterruaren luzea, Ol luzegia bai det). Oren-laurden-erdi huntarik bertze oren-laurde-erdi batera luzatuz. He Gudu 123. Alomenos sar-atrabát elizan, non baitágo guzién Aita dibinoa, Jesus, benzáit anitz luzatzenesteláik. LE Prog 98. Bizia lüzatü nahiz ahalena ari girade. Egiat 189. Gure egunen luzatzeko. Dh 117. Komulgadu biar da Erramuko Domekatik eta urrengo amabost egunen barruban, Obispo Jaunak luzatuten ezpadabe denpora au. Astar II 228. Luzatu eutsan amabost urteko bizitzia. fB Ic III 266. Gogotik zagon bere desterruaren luzatzerat Jainkoarentzat zerbaiten egitekotan. Laph 247. Egunak mozten, luzetzen gauak. AB AmaE 387. Ez aien zorigaiztoa luzatziatik. Sor Bar 16. Mundu huntako bizia luzatuz. Jnn SBi 109. Gabak luzatu zituan bere orduak. Ag AL 108. Gura badozu zartuta gero / luzatutea bizia. Azc PB 123. Luzatu zan eguna, urdindu zan zeru aldea. Ag Kr 36. Diputazioak aurtengo bere artu-emanetarako dauzkan asmoak galeraziko dute esan degun epe ori luzatzea. ForuAG 301. Nola luzatzen den ipar-alderat Donostia! JE Ber 90. Ez det luzatu nai. Beste bi izlari ditut atzetik. Ldi IL 156. Ez dezake iñork bere bizia luzatu [...] ezta minutu batez ere. Ir YKBiz 133n. Goizetik gauerdira eguna luzatuz. Or Eus 100. Gurasoak euren bizia zelanbaist seme-alabetan luzatzen dabe. Eguzk GizAuz 94. Asieran uste etzan aña luzatu da guda. EAEg 26-2-1937, 1160. Jostunarekin luzatu zait egona. NEtx LBB 15. Erbi ondoren luzatu zait arratsaldea. Ib. 23. An luzaturiko denbora munduari kentzea zala uste bait-zuan. Berron Kijote 189. Gaxoa luzatzen bazan, urte bete etxean eginda be [...], ontzikoak Kofradiaren gain lagaten eben. Etxabu Kontu 107. Saiatuko dela eginahalean epea luza ez dadin. MEIG II 146.
v. tbn. (Autores septentrionales): EZ Eliç 72. Lg II 214. Gy 157. Hb Esk 72.
azpiadiera-1.2.1
(Aux. trans., con sdo. intrans.).
Gudateak zerbait luzatzen bazuan, [mutil] danak arrapatuko zizkin. Ataño TxanKan 218.
sense-2
2. (G-azp-goi, AN-gip-5vill, L, B, BN, S; SP, Urt V 287, Ht VocGr 349, Lar, Añ, Lecl, Izt, VocBN, Gèze, Dv, H), luzetu. Ref.: Lrq; Gte Erd 280. Demorar(se), diferir, retrasar(se), retardar(se), atrasar(se). " Luzatugabe, sans délai" Lecl. "Dejarlo para mañana, biarko luzatu " , "dilatar", "diferir" Izt. "Traîner en longueur" Gèze. "Dentro de poco tiempo, [...] asko luzatu baga " Ib. " Luzatzen du etortzea " Gte Erd 280.
tradizioa
Tr. Documentado en todos los dialectos. Leiçarraga lo emplea con compl. en -t(z)era, y Hiribarren (Egia 149) y Arradoy (SFran 68) con -t(z)eko; la construcción usual es con -t(z)ea (Mst I 19, 7, Mb IArg I 186, Mih 8, Brtc 65, Gco II 23, AA III 451, Dh 210, Astar II 224, Lard 419, Arr May 92, CatJauf 105, KIkG 76,KIkV 87, Ir YKBiz 416, Zait Sof 151, Or Aitork 146, Ardoy SFran 139).

Ezta anhitz luzaturen exekuzionia. E 67. Luzatzen du ene nabusiak ethortera. Mt 24, 48 (Ol, BiblE luzatzen; TB, Ip, Ur, HeH berantzen, Dv astiz dago, Ker berandu dator). Emongo badeustazu luzatu ze egidazu. RS 490. Laster ezkonduko dira, baldin erregeren maiestatearen Nantesen gaiñera joateak luzatzen ez baldin badu. (c. 1597). FLV 1993, 461. Eta zonbatenazago arkordüa lüzatüren baita, hanbatenaz gaiztoek eta ohoinek hartüko düte pretexto gaizki egiteko. Etchart 9.1v. Eztezazula berant, eztezazula luzat. Ax 620 (V 400). Nihori pot egin behar duenak gibelaldean, eztu irabazirik luzatzean. O Pr 700. Zergatik nahi duzu hartu duzun gogo ona bihar arteraino luzatu? SP Imit I 22, 5 (Ch luzatu, Mst biharümeniala igorri, Ol biaramoneratu). Eztezazula luza eta diferi gerotik gerora. Tt Arima 105. Boto edo promesan noiz da bekatu ez kunplitzea edo luzatzea? El 52s. Fite eta luzatu gabe. He Gudu 120. Era bereko beste eriak bat-batean ta luzatu bage sendaturik uztea. Mb IArg II 288. Bihotz hura tristatzen du, zeren luzatzen baitu haren zoriona. Mih 12. Uste duzu, menturaz, zure konbertsionea luzatuz, gero errexkiago utziko duzula bekhatua? Brtc 179. Dudan badago konfesaria, luzatu behar dio aldi bateraño absolbizioa. Ub 211. Luzatuten iakeela zerubetara igotia. Zuzaeta 160. Ez luzetu penitenzia. EL1 60 (EL2 68 luzatu). Ez luzatu egunetik egunera zure Jaun Jaungoikoagana biurtzea. AA III 451. Bainan luzaturik ere, herioa bethi heldu da. Hb Egia 14. Erremedio au ill batetik bestera, egun batetik bestera luzatuaz noa. Arr May 44. Ez geiago luzatu, denbora laburraren epean hiltzera noa ta. Ib. 101. Euren biurrerea eriotzaraño luzatuten dabeenak. Itz Azald 84. Bera zala bide etzala yauna luzatu zigorra emoten. Or Tormes 113. Geiago luzatu gabe barrura goazen. Lab EEguna 94. Nik uste nuan baño gehiago luzatzen da liburu hunen argitaratzea. Osk Kurl 17. Luzatu gabe, bat batean amaren aginduak betetzen ditu. Ibiñ Virgil 118. Urte pare batez behar balin bazuen luzatu azken baiaren emaitea. Ardoy SFran 139. Etxeko-andria ez zan luzetu bidian. Etxba Ibilt 474. Erantzuna etzan luzatu. NEtx LBB 69. Ementxe izango da luzatu gabe. Berron Kijote 126. Eserita jartzean, gustora nunbait. Akordatu gabe luzatu. BBarand 20. Ez ahal da luzatuko agindu zaigun liburuaren bigarren zatia. MEIG III 87.
v. tbn. Hm 118. Gç 167. OA 164. Monho 82. Mg CO 198. Gco II 11. Dh 131. Astar II 224. JJMg BasEsc 255. fB Ic III 290. Jaur 188. CatBus 31. Ur MarIl 69. Dv Lab 84. Sor AKaik 120. Jnn SBi 17. CatJauf 15. KIkG 76. Inza Azalp 123. Ldi BB 120. Or Eus 395. Ir YKBiz 175. Zait Sof 90. Zerb Azk 96. Larz Senper 42. Etxabu Kontu 64. Lüzatü: Mst I 19, 7. CatLan 87.
azpiadiera-2.1
(Aux. trans.).Tardar.
Eskatzen dion gauzak zerbait luzatuagatik <luzagatu-> gis berean bere eskantzak egitea. Mb IArg II 352. Memento, quoniam mors non tardat. Orhoit zaite herioak ez duela luzatuko. Jaur 103. Mesiasen etorrerak etzuela luzatuko. Lard 493. Esposoaren etorrerak luzatzen zuelako. Ib. 433. Bein erabaki genduenian / ezkontzak etzun luzatu. Uzt Sas 205. Ez zekiat zer dela-eta luzatzen duen horrenbeste Udaberriak. MEIG IX 103.
sense-3
3. Extenderse (en un tema).
Baña zelan ez luzatuterren ziaztu ez zirian guztiak, gaurkuan egingo dogu. Mg CO 71. Geiegi luzatzearen bildur ezpanintz. Gco II 56. Uste nuan baño geiago luzatu naiz lenengo puntuan. AA III 405. Geiegi luzatuko nintzake emen ongi letorkean guzia esan bear banu. Ib. 414. Alperrik da luzatutia egunoro irakurri ta entzun deitekezan jazoeraakin. JJMg BasEsc 146. Onetan zerbait luzatuko naz. Astar II 46. Baña geiago luzatu gabe, sallari garraizkion. Lard 436. Sobra luza beldur ez bagine, baginake zer erran Sakramendu Sainduari egiten zaion bisitaz. Dih MarH 235 (ap. DRA). Ez luzatzearren, olan bizi izan giñan zortzi edo amar egunez. "Por evitar porlijidad" . Or Tormes 81. Usaien zoramenaz ez naiz luzatuko. Or Aitork 283. Eztitugu aiphatuko hemen beste hanitz joko, gehiegi ez luzatzearren. Osk Kurl 78. Eskatu zetsan luzetu zeilla apur bat autu onen gañian. Etxba Ibilt 469. Egia esan nai badogu, bazkunaren sakristia usain au ez zala barru-barrukoa autortu bearko dogu [...]; baiña ez daukagu onetan zetan luzatu. Etxabu Kontu 109. Bertsularien mahiburuan izan nintzan denbora hartaz ez naiz gehiago luzatuko. Larre ArtzainE 247. Gehiago luzatu gabe, hauxe da nik ateratzen dudan ondorioa. MEIG VIII 121. Ez naiz eskema hau dela eta luzatuko. MEIG VII 179.
v. tbn. Xe 227. Ldi IL 140. Anab Aprika 7.
sense-4
4. (Ae; Lar), luzetu (V-gip; , H). Ref.: EAEL 53; Elexp Berg.
"Crecer" Lar, . " Zure semea luzetua aurkhitzen dut " H. "Hemos crecido, luzatu gira (Ae)" EAEL 53. " Zela luzetu dan aspaldixan Iñaki " Elexp Berg.
azpiadiera-4.1
Espigarse.
Letxuak, naiz batzuk luzatuak izan, agertu orduko eramaten zizkidaten eskuetatik. Salav 54.
sense-5
5. (Aux. trans. tripersonal).Dar, ofrecer, tender (la mano), acercar.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición meridional y en Larzabal.

Iru bider yausi Yesus / zugaitarrik lurrera, / ta luzatzen ezteutsazu / gogor orrek eskua? EL2 201. Bere apostoluai luzatu zien [edanontzi bat], edan zezaten. Lard 438. Luzatzen dituzunean zure eskuak kristauen gañean zeruko parkaziua jetxitzeko. Ag Serm 114. Azkenik eskua luzatu zion. Or SCruz 129. Alkia bertan luza diote, / arren, eseri dedilla. Or Eus 314. Bostekoa luzatu zion agurtzeko. TAg Uzt 192. Elbarriturik gelditzen dan gudariari bere besoa luzatuko ez balio. EAEg 30-12-1936, 682. To, dirua --jarraitu zion osabak paperezko diru mordoa luzatuz--. Etxde JJ 117. Luzatu diot soka bat, eldu dio berari eta zeruetara eraman azten nuen. Ib. 19n (igorri derot en la versión suletina ib. 19). Luzatu zenidan eskua zerutik. Or Aitork 70. Paper bi ateratzen ditu, eta mandatariari luzatzen dizkio. Arti Tobera 280. Horien erdian, zu, Terex! (eskua luzatzen dio). Larz Iru 148. Zergatik alkarri eskua luzatu ez? Lab SuEm 196. Beti iru edo lau [pipa] berriak edukitzen zizkin, eta aietako bat luzatu zioken. Ataño TxanKan 99. Luza bosteko ori. TxGarm BordaB 170.
v. tbn. Alz Ram 137. Munita 29. Anab Aprika 56. FEtxeb 114.
azpiadiera-5.1
(En la expr. eskua luzatu, ref. a 'pegar').
Izan didilla illa gurasoari birao gaiztoren bat ezarten diona, ta orobat luzatzen badio eskua. Mg CC 152.
azpiadiera-5.2
Eun ta milla aldiz luzatu eutsan galtzairua, ta / mirariz legez etzan geratu amaitua.AB AmaE 453.
sense-6
6. (Con significado equivalente a 'decir', 'hacer (una pregunta)').
Egun ona opa ostean itaun au luzatu eutson. Bilbao IpuiB 96. Baña ondoren au luzetzen detsa bere kartia amaitzeko: [...]. SM Zirik 96. Euk arrapautakuak? --luzetu zetsan batek, ia nundik urtetzen eban ikusteko. Ib. 33.
azpisarrera-1
EZIN LUZATUZKO.
a) "Qu'on ne peut différer" Dv. b) "Inextensible" T-L.
azpisarrera-2
LUXA AHALA LUXA. Retrasando lo más posible.
Ohetik atheratzea... hau latza! Luxa ahala luxa egon eta gero tarrapatan beztitu eta lasterka lanera. Gazte Enero 1957 (ap. DRA).
azpisarrera-3
LUXA ETA LUXA. Alargándose.
Auxe ere bada, Joxe! Sukalde au luxa ta luxa ari da noski. Ataño TxanKan 155.
azpisarrera-4
LUXATU (Forma con palat. expresiva).
Luxatu du, luxe-luxe / uxoak lepoa. Zugasti-Iriondo in Onaind MEOE 915. Ezpainak luxatuz. Barb Sup 13. Komentuko aitzinaldearen ezkerreko hegiari lotua, luxatzen da guri-buruz etxe apal bat. JE Ber 54.
azpisarrera-5
LUZA AHALA LUZATU. Alargar lo más posible.
[Kataloxak] luza ahala luzaturik eman zen begira. Prop 1895, 41. Dena beldur eta erremedio, hobeki bizi gaurko jendea denik ere eta bere egunak luzahala luzatuz. Larre ArtzainE 295.
azpisarrera-6
LUZA GABE. Sin demora, sin retrasarse. v. LUZARO GABE. Cf. supra (2) ejs. de luzatu gabe.
Otoitz eta arren, Jaunari dago / luzabage entzun dezala. Or Eus 184. Andre, zeren zai zaitut, au ere luza-bage yauregira eramateko? Zait Sof 76. Luza gabe, nik uste, ahurrerat oso osoa bilduko dugu [xoria] . Larz Senper 94.
azpisarrera-7
LUZATU-EZIN. Improrrogable.
Oar, zortzi eguneko epea luzatu-eziña izango dala. EAEg 16-2-1937, 1078.
azpisarrera-8
LUZATU EZINEKO.
Luzatu eziñeko 72 orduko epean [...] bidaltzeko. "Improrrogable" . EAEg19-10-1936, 83.
azpisarrera-9
LUZATU-GALEZ. Deseando alargar, deseando dar largas.
Luzatu-galez ari da gizon au, antza. Zait Sof 90.
azpisarrera-10
LUZATUXE (Forma con suf. -xe, de valor aprox.).
Kanpora garenean [...] mendien itzala luzatuxea da. MIH 133.
azpisarrera-11
LUZATZEKE, LUZATZEKA. Sin demorar.
Keñuka begiak, / irentsi du, gerora / luzatzeka, alea. Ldi BB 70. Yetxi zaitez niregana, luzatzeke. Ol Gen 45, 9 (Dv ez bezazu luza, Ur, BiblE ez luzatu, Ker luzatu bagarik, Bibl ez luza). Onela, geiago luzatzeke, ezpuelak sentiazi zizkion Rozinanteri. Berron Kijote 225.
luzatu
<< leiar 0 / 0 mahaitxo >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper