Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1008 emaitza edan bilaketarentzat

Sarrera buruan (29)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hoinbeste.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en autores septentrionales no suletinos desde el s. XIX. Se encuentra tbn. en autores guipuzcoanos, la mayoría bersolaris, desde finales del s. XIX. En DFrec hay 12 ejs. (5 septentrionales) de (h)oinbeste y 2, sept., de hoinbertze.
sense-1
1. hoinbertze, honbertze, hunbertze (L, BN ap. A ).
(Con sust.).Tanto(s).
Ni hoin urguilutsua hoinbertze bekhatuekin. MarIl 126. Jainkoa, urrikitan naiz zeren zaitudan honbertze denboraz ofentsatu. JesBih 455. Hoinbertze eri sendatu zituena. Laph 157. Ezin atxiki / hoinbertze etsai beltzen artean. Elzb Po 203. Hoinbertze mendez, galdu gabe. Arb Igand 17. Hoinbertze ele makur eta zozokeria. HU Zez 48 (v. tbn. Aurp 209). Zergatik onberze aldiz? CatUlz 12. Ongi kostata irabazten da / oinbeste milla pezeta. Tx B II 83 (cf. infra (5)). Hoinbertze urthe hautan beha nindagon. Barb Leg 126 (v. tbn. Sup 24). Hoinbertze gauza ederren ikusteko. JE Ber 67. Oinbeste belar erabiltzeko / beso geigoren bearra. Or Eus 310. Aise pasatuko zen hoinbertze harramantzarik gabe. Lf Murtuts 54. Hoinbertze denboraz klinikan egon. Larz Iru 100. Ez dezaten igor bederen hoinbeste elur. Ardoy SFran 231. Oinbeste anai-arrebari nik / nola kontatu gezurrik? Uzt Noiz 133. Hoinbertze sofrikario eta hoinbertze behartsu. Xa Odol 218. Kamioetan oinbeste odol / ixurtzen ikusi gabe. MMant 44. Hoinbertze tresna gabe, bazakiten haatik lehen ere elgarretaratzen laneko. Larre ArtzainE 57 (ib. 276 hoinbeste). Oinbeste: AzpPr . 44. EusJok . 164. EusJok . II 144. Yanzi 216. MendaroTx 91. Auspoa . 124, 163. Basarri 175. Hoinbertze: . Jaur 405. Hb Esk 59. Jnn SBi 128. StPierre 31. Ox 79. Iratz 112. Zerb Azk 83. JEtchep 88. Mattin 85.
azpiadiera-1.1
Banitun oinbeste ta oinbeste galde ari egiteko. Or QA 122. Zer egin genezake bizi ontan, adiskide, mediku ta abarrez, oinbeste ta oinbeste gauza siñetsiko ez ba genie? Or Aitork 132.
sense-2
2. (Con verbo).Tanto. Zer duzue / bada horren baithan mirexten hoiñbertze? Gy 125. Zer! karga hoiñbertze borriko maltsoa! "Charger ainsi cette pauvre bourrique!". Ib. 201. Nitaz hoinbertze urrikaldu zarena. Laph 102. Oiek ondo jakin / zarrari zer egin, / gauza gutxirekin / oinbeste utsegin! AzpPr 126. Ai, ei, hoinbertze behar / eta hoin txar, hoin mehar. Ox 118. Ez giñan oinbeste enpeñatuko. Tx B I 218. Hortako bereko dugu hoinbertze maite. JE Ber 10. Hoinbertze edan ondoan. JEtchep 97. Olerkirako oinbeste balio zezakenik ez nendun ametsik ere. Or in Gazt MusIx 12. Hoinbeste zor diotan gizon horri. Ardoy SFran 121. Oinbeste nardatu zaitutelako. Or Ps 78, 12. Ez dezu zorrik nerekin, Jauna, / maite arren nik oinbeste. NEtx LBB 279. Oinbeste kostatzen bada / seme bakar bat azitzen. Uzt Sas 208. Hoinbertze damutzen zautan hutsik ez baitut kontzientzian. Xa Odol 79.
v. tbn. HU Zez 152. StPierre 40. Etchebarne 116.
sense-3
3. Tanto como. Misterio hori / hire eta ene artean egon bedi bethi. / Nola! hik hoiñbertze, bertzeak baderro: / egiñ nire gomendio! (Interpr?). Gy 149. Uli, ulibeltz, ulitz, / (Erle hoinbertze balitz?). Ox 117.
sense-4
4. (Ae ap. A Aezk 297 ; H (+ -bertze)).
(Como pronombre).
" Ez hunen bertze, ez eta hoin bertze, ni autant que ceci, ni non plus autant que cet autre que voici. Egin dezadazut hoinbertze, faites-moi cette faveur que je vous demande" H (s.v. hoin). Sainduek hoinbertze eta gehiago jasan dute Jainkoaren amoreagatik. Laph 20. Nolaz etzareten ahalke, hoinbertze izateaz, ni bakharrik naizenaren garhaitzeko! Jnn SBi 123. Frantsesa bainiz gisa batera, nola zuhau, ahalgetzen niz hoinbertzeren erraiteaz. JE Ber 72. Nola ez degu ortikan jango / aurrian oinbeste izanta? Yanzi 135. Egun oinbestek uka ta iraintzen duten Iainkoa. Or BM 16. Oinbeste bage itzuliko zan / Baraibarrâ aren sakela. Or Eus 423. Oinbestetzat etzuten artu, gazte zela. Ib. 374. Etzuen hoinbertzeren beharrik. Zerb IxtS 47. Batixta, ez zazula hoinbertze erran. Lf Murtuts 53. Txillardegik dionez, Artean eta literaturan, [...]. Nik eneuke oinbesterik esango. Ibiñ Virgil 25. Ez nuen uste guri entzutera / oinbeste etorriko zala. Uzt Noiz 121. Beretzat ez du deus onik eta hoinbertzerentzat kaltea. Xa Odol 176. Bertsolari bat ez bada haizu hoinbesteren esatera. Ib. 270. Ez da oinbesterik izango. Ataño TxanKan 95.
sense-5
5. (Ref. a una cifra concreta pero no expresada).
Orregatik baitiogu "oinbeste egun dira", beren gauekin, gaurik lekutu gabe. Or Aitork 327. Ola esan oi dugu "olerki luzea da" oinbeste neurtitzekin ondua baita; neurtitz luzeak oinbeste oiñeko baitira, oin luzeak, oinbeste elezati artzen baitute. Ib. 330s. Eta batek, saltzailleak jakiña, oinbeste erralde bazala; ta erostunak ezetz. BAyerbe 163.
azpisarrera-1
BESTE HOINBESTE. Otros tantos.
Beste oinbeste jarriko ditut / oiek ez badira aski. (c. 1900). Auspoa 97, 56. Ez ditut danak gogoan orain. Baiña baziran beste oinbeste guzira. BAyerbe 146.
azpisarrerakoSense-1.1
Otro tanto.
Jendeak begira beza, / beste oinbeste iñon ikusten / ezpaitago lan erreza. Basarri 22. Beste oinbeste esan bear ere "eztakit zer" esakizunaz. Gazt MusIx 161. Beste hoinbeste esan ez dunik ez dela egongo gutan. Xa Odol 269. Ta iri ere beste oinbeste gertatuko zaik. BAyerbe 131.
azpisarrerakoSense-1.2
(Seguido de sust.).
Errian ziran petrolio latak aterazi beste oinbeste gizonekin. Or SCruz 71. Ez dakit iñork esan lezaken / beste oinbeste egirik. Auspoa 77-78, 275.
azpisarrera-2
HOINBESTEAN. Pasablemente, regular.
Jaunari eskerrak eman zaizkazu / oinbestean geratua. Lasarte Auspoa 100, 72.
azpisarrera-3
HOINBESTEKO.
a) De tal magnitud, semejante.
Gure atsegina hoinbertzeko handitasunaren bixtan. Jaur 343. --Ez dut hoinbertzekorik nahi; eginen derauzkitzut xoilki galde zonbait. Arb Igand 56. Oinbesteko zurmiñaldi ondoren, atsegin zaie naski, igitzea. Or Mi 63. Elgarrekin zoin-gehiagoka Loiolako ikusgarriez, ez baitzituzten, aithor dutenaz, hoinbertzekoak uste. JE Ber 74. Zillegi bekio oinbesteko aldaketa. SMitx Aranz 116. Aur xalo baten otoitzak oinbesteko indarra ote Jainko-baitan? Etxde JJ 230. Amburusi bera, mundu-arauz gizon doatsu nedukan, oinbestekotzat zedukatelako. Or Aitork 128. Yotzera etorko ñuen ezpazen / oinbesteko biajia! Auspoa 77-78, 270. Oinbesteko familiarekin geldituta, zortzi duro oiek zuretzat geiago balio dute, neretzat baño. Alkain 45.
b) Cierta cantidad.
Urthean honbertzeko bat segurtatu zion ezkila joileari. Laph 154.
Erriko gazte bakoitzak zaindu zitzala aldatu ziran landare aietatik oinbesteko bana. Munita 32.
azpisarrera-4
HOINBESTENEKO. De tal magnitud, semejante.
Oinbesteneko moskorra / noiz atxitu diñat nik? Or Eus 65.
azpisarrera-5
HOINBESTERAINO, HOINBESTETARAINO. Tanto, hasta tal punto.
Nor zira zu eta zer zira? zure buruaz hoinbertzeraino hartua izateko? HU Zez 85. Hoinbertzetaraino gizontzat eta gizon handitzat zaukaten orok, non [...]. HU Aurp 75. Ez nintzan hoinbertzetaraino egon behar zuri izkiriatu gabe. Darthayet Manuel 415 (ap. DRA). Oinbesteraño nekatutzeko / iñork ez ditu biartu. Tx B I 93. Ni nun alaitu oinbesteraño / pake-abotsa entzunez? Ole 68. Guri oinbesteraño / lagundu zigunak. Uzt Sas 34. Oinbesteraiño bada / zuen maitasuna. Zendoia 77.
v. tbn. Lazkao Txiki in Xa EzinB 136.
azpisarrera-6
HOINBESTERAIONKO, HOINBESTETARAINOKO. De tal magnitud.
Bainan nork iraun hoinbertzetarainoko goan-ethorriekin? Prop 1898, 127. Egin dezakegula ere hoinbertzetarainokorik Euskal-herrian. JE Bur 173. Goxoak ahal ziren hoinbertzetarainoko harat-hunatak duela ehun urthe. Ox 193. Haren hutsak merexi zuen zerbaixka, bainan ez naski hoinbertzerainokorik. Herr 5-11-1959, 4.
azpisarrera-7
HOINBESTEREKIN, HONBERTZENAREKIN. Entonces, con esto.
Honbertzenarekin entzun nuen boz bat erraiten zaundana: [...]. MarIl 74. Deskuiduan ezer geiegi / iñork badiyo kargatu, / oinbesterekin bukatzen degu, / gaizki esanak barkatu. JanEd II 90. Oinbesterekin, ordua aurrera, / urbildu da bazkal-aldi. Or Eus 224 (v. tbn. 230).
azpisarrera-8
HOINBESTEZ. Entonces, por ello.
Nok ze gaitz eban, bertan asmatu oi eutson: [...] Oinbestez, mundu guzia aren atzetik ebillen. Or Tormes 15. Oinbestez, maisu Anbrusi ta semea, erbil-alper baten gañean eserita beste izketarik bage, asitako saski bati ekin zioten. Or Mi 6.
hoinbeste
<< hodi 0 / 0 honako >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper