Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

770 emaitza dantza bilaketarentzat

Sarrera buruan (116)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bat.
tradizioa
tradizioa
Tr. General en todas las épocas y dialectos, y usado indistintamente como numeral y artículo indeterminado, no existiendo ninguna marca formal para distinguir estas funciones (v. Wilbur apuntes policopiados c. 1970). Diversos gramáticos contemporáneos (v. por ej. EGLU 177ss, Gte Erd 44s) han expresado repetidamente la idea de que modernamente se da una tendencia a emplear bat allí donde anteriormente se utilizaba el determinante -a. De todas formas, encontramos ejs. que contradicen esto ya desde los primeros textos; así p. ej. ni baitan dukezu adiskide bat; / balia dikezit senhar gaixto bat (E 211), ardi bat bezala heriotzera eraman izan da (Lç Act 8, 32; IBk arkumea bezala), zure baithan esperanza handi bat dadukat (Harb 92), hanbat ezen baitzirudien bere hitzetan saindu bat zela, eta saindu bat bezala mintzo zela (Ax 206 (V 139)), --Zer da irea? --Borondate ordenabako bat benganzea egiteko (Cap74; cf. unas líneas más arriba deseo errazoabakoa).
Bat art. indet. puede recibir los sufijos casuales tanto determinados singulares como indeterminados, pero ambas series no son libres, sino determinadas por el contexto: la aparición de formas determinadas (bata, batak, batari...), tanto en función adjetiva como pronominal, viene inducida por la presencia en el contexto de una forma determinada de beste (bestea, besteak, besteari...); en caso contrario bat aparecerá en formas indeterminadas (bat, batek, bati...). Esta regla se cumple sin excepción en textos antiguos de todos los dialectos. En la tradición septentrional, los primeros ejs. en los que dicha regla no se cumple --es decir, en los que incluso en presencia de beste det. se utilizan formas indet. de bat--, aparecen a mediados del s. XVII en Pouvreau en el caso de bat en función de adjetivo, y a principios del s. XIX para bat pronominal. Las formas det. de bat adjetival prácticamente desaparecen en la tradición septentrional ya en el s. XVIII, mientras que las de bat pronominal se mantienen, con excepciones cada vez más numerosas, casi hasta nuestros días. En la tradición meridional --incluida la roncalesa, pero no, al parecer, en la baztanesa, al menos en Echenique-- la regla se sigue cumpliendo hasta nuestros días por lo que respecta a bat pronominal, aunque no sin excepciones. Sin embargo para bat en función de adjetivo, las primeras excepciones son de principios del s. XIX, incrementándose progresivamente su número, de forma que apenas pueden verse ejs. de bat adjetival det. en la segunda mitad del siglo XX salvo en algunos textos vizcaínos. Sobre esta correlación con beste det., cf. batzu.
Las apariciones de bat determinado sin presencia de beste det. son muy escasas. Hemos encontrado tres en Leiçarraga, con el rasgo común de tratarse de contextos en los que aparece bi --contextos en los que todos los demás autores, salvo el ej. que citamos de ChantP, emplean formas indet.--, otros tres en Lazarraga, sendos ejs. en IC y Voltoire, uno en Axular, en el que parece variante estilística de lehendabizikoa, al igual que en otro de de J. B. Aguirre, y algunos más en J. A. Moguel y otros autores vizcaínos, en especial Kirikiño, en los que parece estar por -tako bat.
En los casos locativo-temporales, el comportamiento de bat adjetivo en contextos no regidos por beste det. difiere notablemente de lo señalado hasta el momento. Para el caso inesivo, en la tradición vizcaína la forma general en textos antiguos y clásicos es la "arcaica" baten, aunque no faltan ejs. de batean, en especial en textos antiguos (Lazarraga emplea ambas). A partir de finales del s. XIX alternan ambas variantes, aunque baten es abrumadoramente mayoritaria en Azkue y escritores aranistas. En los textos de postguerra baten predomina en textos marcadamente dialectales y en F. Bilbao, mientras que batean es claramente mayoritario en las obras vizcaínas de autores como Erkiaga, Gandiaga o Alzola. En los textos guipuzcoanos --salvo excepciones de autores de los valles del Deva y del Urola, que alternan batean con baten--, al igual que en los alto-navarros, baztaneses, salacencos y roncaleses, únicamente se encuentra batean desde los primeros textos hasta hoy. Respecto a los casos alativo y ablativo, toda la tradición meridional emplea las formas determinadas, es decir batera --bateala en textos salacencos y batra en roncaleses-- y bateti(k). En la tradición septentrional, Dechepare y Leiçarraga emplean exclusivamente batetan, pero ya en el siglo XVIII, mientras que en Silvain Pouvreau batetan es la forma mayoritaria, en Etcheberri de Ziburu, Gasteluçar y Argaignarats se encuentra casi exclusivamente batean. Axular emplea ambas por igual. En el siglo XVIII apenas se documenta la variante batetan, que prácticamente desaparece en el s. XIX (465 ejs. de batean y 3 de batetan). En textos suletinos, sin embargo, batetan se ha mantenido hasta nuestros días como forma casi única. Hay que señalar que en los casos alativo y ablativo las formas indet. se mantienen durante más tiempo, y que incluso, tras un período de regresión, experimentan un auge relativo a finales del siglo XIX y comienzos del XX. De todas formas, se puede afirmar que hacia 1970 las únicas formas empleadas en la literatura tanto septentrional como meridional son, casi sin excepción, batean, batera(t) y batetik.
Tras sintagma nominal con -(r)ekin o -gaz, como señala A. Irigoien (Eusk 1978, 752 ss.), sólo se documenta, salvo en Lazarraga y Belapeyre, batean (v. infra BATEAN).
En la serie indeterminada, las formas más generales son batek, bati, baten, batekin, batentzat, batez. Los ejs. de bateri, relativamente escasos, son sobre todo vizcaínos y la mayoría de ellos del s. XX --aunque aparece ya en Lazarraga (1171v), alternando con bati (1190r, (B) 1154rb)--. Los de batetaz son prácticamente inexistentes. En la serie determinada se documentan casi exclusivamente bata, batak, batari, bataren, batarekin, batarentzat, bataz. Hay, con todo, un batori en Dechepare, otro en fray Bartolomé (Ic III 372, en correlación con besteori) y dos en Agirre (Kr 100 y 170); un batau en JJMg (BasEsc 214, con bestiori), otro en Azkue (BGuzur 119, con bestiori) y otro en Arrese Beitia (AmaE 236, con bestea); batorrek en un texto salacenco del s. XVIII, en Mg (PAb 209, con bestiok), en Agirre (Kr 145), en Echeita (Jos 61) y en un villancico aezcoano (CEEN 1971, 327); y finalmente un batorri en Arrese Beitia (AmaE 244). Además, cf. infra seguido de demostrativo.
Evidentemente, bat sustantivo --es decir nombre del numeral-- aparece en formas determinadas (cf. MarIl 6: martxoaren hogoi eta batean). Igualmente indicando la hora (v. EGLU 193; cf. Ax 160 (V 107): Oren batean garenean, bigarrenean bagina desiratzen dugu. 'Cuando es la una.'). De todas formas se encuentra un ej. en el que bata no lleva delante el preceptivo ordu: Arratsaldeko bata zan / eta berandua, / andreak ur billa joan / oi ziran ordua. It Fab 235. Por otra parte no se constata en ningún autor la distinción ordu batean "a la una" / ordu batetan "en una hora"; para la segunda se emplea igualmente ordu (o oren) batean o ordu batez, aparte, claro está, de la construcción con bete: cf. Azkue s. v. bete "[bete] sustituye a bat 'uno' con las palabras aste, atz, ill, oiñ, ordu, urte". v. ordu (2), oren (2).
Aunque la forma plural de bat es en gral. batzu (q. v.), se encuentran ejs. de batak "unos, algunos" desde Leiçarraga (v. infra BATAK).
etimologikoa
Etim. La comparación de bat con bedera 'mismo', 'cada uno', y bederatzi 'nueve', hace pensar que su forma antigua pudo muy bien ser *bade, reducida a bat en el uso enclítico normal del numeral como artículo indeterminado.
sense-1
I . (Numeral y art. indet.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Mic, SP, Ht VocGr 438, Lar, , VocBN , Gèze, Dv, H). Ref.: Bon-Ond 153; A; Lrq; ContR 515; Etxba Eib; EAEL 155; Elexp Berg.
Uno, un. "Bat, ein" (voc. de von Harff, finales del s. XV). TAV 2.2.18. "Bat, uno" (Tabla de numerales del s. XVI). FLV 2008, 296. "Uno solo, bat" Mic.
tradizioa
Tr. De uso gral.

Sei florin eta terzio bat. (Pamplona, 1415). ConTAV 4.2.1. Amore bat nahi nuke liadutanik egia. E 89. Eta ilkhirik Iesusek ikhus zezan jendetze handi bat. Mt 24, 14 (He, TB, Dv, Ur, Echn, SalabBN (h)a(u)ndi bat; Samper, Ol, Ker, IBk, IBe (h)a(u)ndia). Eskatu zidin arpa bat. Lazarraga 1142v. Italiako ziudade batera. Ib. 1145r. Egun batean. Ib. 1171v. Silla baten jarririk. Ib. 1154v. Eguerdirean aurrera, edo gitxi bat leenago. Cap 58. Trinitate dibinoa, / esenzian bat zarena. 25. Utz bitez [ezkonduak] geldirik, dio On da oraiño, hirurgarren aldi batez, mobimendu hek kolpekara ekhar-araztea. He Gudu 82. Jesus maitagarriak, bietatik baten eriotzak berez ditzan arte guzian. Mb IArg I 176. Bati baño geijagori enzun deutsat. Mg PAb 81. O seinduen egoitza loriosa, Jainko guziz botheretsu baten lan nausia! Dh 171. Oetako batek esan zidan neroni erri batean. AA I 431. Ziberuan bada mithil eijerrik, / Ene semia düzü bat heietarik. Etch 396. Erho bat zare, zoazkit aitzinetik. Laph 81. Mendi baten gañean egiten dan erri bat ez diteke estali. (Mt 5, 14). Ur BOEg 1714 (He, TB, SalabBN hiri bat, Echn, Hual, Samper ziudade bat; Ur, IBk (h)erria, Dv, Ip, Ol, Leon (h)iria, Ker uria; IBe hiririk). Eta alperkeriz ez du arrautz bat besterik egiten? Sor Bar 17. Ordu bat igaro eben / alkarregaz berbaz. Azc PB 141. Urthe bakhar bat laboraria / geldi baledi lanetik. Ox 139. Ondar izpi bat bakarra eramango balu. ArgiDL 32. Nik eztaukot diru bat baño. Altuna 107. Baso bat ardo egosi edaten dudala zirudidan. Or Mi 19. Pintau ebazan laukoak eztira gitxi, eta bat baiño geiago oso ezagunak. Bilbao IpuiB 138. Ixtaño baten buruan papo gorria itzultzen da. JEtchep 26. Daigun jira bat, jira bi... bat, bi, hiru. Lasa Poem 83.
azpiadiera-1.1.1
(Formas de bat pronominal en contexto dominado por beste det.). "Bata mingarri, bertzea sorgarri (O Pr), l'un sert à nous faire le mal et l'autre à nous y endurcir" SP. "En lugar de uno viene el otro, bataren lekuan, bestea dator" Lar. "Batak dio bai, eta besteak ez, l'un dit oui et l'autre non" H. "Batak egixa esan zeban da bestiak gizurra" Elexp Berg. "Bat egin edo bestea egin gauza bera da (AN-gip), bata la bestea egin berdin da (BN-arb) [...] bat nai bestea egin bardin dautso (V-arr), bata egin edo bestea egin berdin da (G-azp), bata in nai bestea in bardin da (V-arr)" Gte Erd 155.
Eroan ditu ango jauna eta andrea, / Bata leen, gero bestea. (MIlia de Lastur). TAV 3.1.5. Ni gathibu nadukana kaptiba da berzeren / ene ditxak hala egin du ni gathibu bigaren / Gogo honez izanen niz bizi baniz bataren / Bana bortxaz baiezila ez iagoitik berziaren. E 133. Alhor hartan hel badakit ereitera hazia / Eta ene bada ere lastoa eta bihia / Ez batori <bat ori> ahal duket ezetare berzia. Ib. 135s. Bi punktu hautarik bataren eta berzearen konplimendua Iesus Krist gure Iaunean da. Ins A 8v. Gure gorputzak eta arimák Spiritu sainduaren tenple diradenaz geroz, bata eta berzea xahu eta pur begira ditzagun. Ib. D 7r. Gogo batez bata berzeagana afekzionatuak zaretelarik. Rom 12, 16. Nehork bi nabusi ezin zerbitza ditzake: ezen edo batari gaitz eritziren drauka, eta berzeari on: edo batarekin edukiren du eta berzea menospreziaturen. Mt 6, 24 (He bata... bertzea..., bata... bertzea..., TB bat... bertzea..., bati... bertzea..., HeH bata... bertzea..., batai... bertzea..., SalabBN bat... bertzia..., bati... bertzia..., Ip bata... bestia..., batari... bestia..., Echn bat... bertzea..., bati... bertzea..., Ur bat... bestea..., bata..., bestea..., Dv bat... bertzea..., bat..., bertzea... Hual batari... berziari..., leinari... bigarnari..., Samper batari... berzeari..., lenbizikoari... bigarnari, Ol bata... bestea..., batari... besteari..., Leon batto... bestea..., battori... bertzeari..., Arriand bata... bestia..., batarentzako... bestia..., Ker batari... bestia..., batari... bestia, IBk bata... bestea..., bati... bestea..., IBe bata... bestea, batari... bestea...). Emen dago gerturik / Erioa eta bizia: / Elizak erraten digu / Bata nola bertzea. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20. Atra ziradela iai egun bates bi lagun ziudade batetik kanpora [...] ohetatik batak idukizuen kuidado Meza enzuteas, eta berzeak ez. Ber Trat 112r. Bi Linbo dire aiphatu: bata Patriarkena, / Remedio hartu gabe berzea haur hillena. EZ Man I 128. Eta haur hain ongi aditzen da zor iakinaz eta aithortuaz, nola gauza ebatsiaz eta ixilik eramanaz. Hain ongi pagatu behar da bata nola bertzea. Ax 243 (V 163). Eta batean bezala bertzean ere, elkhar eduki dezaten. Ib. 592 (V 380). Bada diferentzia, batak baiño bertzeak bekhatu gehiago du. Ib. 581 (V 373; cf. infra BATA BAINO BESTEA... -AGO). Persona iru oneetarik zaarrago da bata besteak bano? VJ 5. Batak besteari biortuten ezteutsan matrimonioko zorra. Cap 113. Ene ditxa gaitz' egieki, / Ardura dut borogatzen / Zure hontarzunareki / Nitan gainen gudukatzen: / Batak etzitukedala, / Baietz berzeak diostala. O Po 21s. Bi obedienzia suerte dira, bata da obligazinozkoa, bertzea borondatezkoa. SP Phil 247. Nik irakhasten dut hitz azanzik gabe batari eta bertzeari zer iduri zaion behatu gabe. SP Imit III 43, 3 (Ch opinione diferenten nahasmendurik gabe, Mst ustekerien nahaspillarik gabe, Ol iritzi-naspillik gabe, Pi eritxi-naste barik, Leon ezbai-ik gabe). Bide zabala kita zazu, / Hertsia baita segura. / Ifernura darama batak, / Eta bertzeak zerura. 168. Batak emaiten zian lotseria, eta bestiak ematzen gütü Jinkoa ere maita eraziten. Bp II 74.
Baldin norbaitek lituelarik bi ezpata, bata baino bertzea hobea [...], mendreago hura erabiltzen balu egun guztiaz. ES 102. Bata hiltzen da iatean, bertzea iokoan; bata konsumitzen du suak, bertzea akhabatzen du burdiñak. Ch I 23, 7. Zerren badakite guziak, Santuak egin zituela liburu bi, bata bere pekatuak aitortzeko, bestea bere utsegiñak eta oker-esanak zuzentzeko. Lar SAgust 7. Nik ogen düna eta ogen gabia jüjatüren dütüt, bena aitzinetik nahi ükhen dütüt borogatü bata eta bestia. Mst III 46, 3. Ta lenbiziko pil-nasi andiarekin egiten ditu irur: gari garbizkoa bata, lasto-agotzezkoa bestea ta irugarrena zakarrezkoa. Mb IArg I 203. Fin oien artean orrenbeste dijoa: ta bata edo bestea izan bear da. Cb Eg II 22. Alan Semeak Izaite edo Naturaleza bi ditu: Jainkoena bata ta bestea Gizonena. Cb CatV 70s. Bata eskuineko aldean eta bertzea ezkerrekoan. Lg II 212. Ezagutzen baduzu arrozoin horietarik edo batak eta bertzeak Jesus zu ganik hastandu dutela. Mih 121. Emazte manzaba eta desonesta kori kondenatu bearduzie batorrek eta berzeorrek. (Sal, 1780). ETZ 165. Bi seindimendutan, bata ispiritian, bestia borondatian. AR 74. Biak dira onak; baña bata bestea baño obeagoa. Ub 208.
Garat eta Ithurbide bozak errepikatuz / Eskaldun leial guziek kopletan izendatuz / Merezi duten bezala beti lauda zatzue / Bati eta bertzeari eskerrak emotzue. Monho 56. Geitu dituzu bekatu andi bi, bata gaizki konfesatu ta bestea gaizki komulgatu zeralako. Mg CC 211. Zelan bata ta bestia kondenadu zirian pekatuba bildurrez ez agertutia gaiti. Mg CO 265. Bataren eta bestearen falta edo utsegite jakiñak erraz darauztenak. Gco II 17. Batari ta besteari begiratuaz. AA II 48. Gizonak ditu iru bizitza-mota, gorputzarena bata, animarena bestea eta irugarrena da onra eta izen onarekin ezagutzen duen lekuetan bizitzea. Ib. 103. Batean eta bestean zorrak dauzkatzula. Ib. 176. Niholere ez haiteke izan biena; hautazak bata edo bertzea. Dh 185. Batari emoten deutsa ordikerijak aserrera, bestiari lujurijara, bestiari jokora, tratura, alperrerijara. JJMg BasEsc 206. Bijak zor deutsaz semiak gurasuari, eta batagaz kunplidu arren eztau bestia jaoten. Astar II 86. Apaiz ernegatua / jeneral Cabrera, / zegoan irtentzeko / Karlosen bidera: / bata eta bestea / itzuli joan dira. Echag 163. Ala bata nola bestea arboletan arkitzen dira. It Dial 20 (Ur alan bata zein bestia, Dv ala bata ala bertzea, Ip bata ala bestia). Gabak ordu asko emonda, juan zan bata bere etxera ta bestia geratu zan bertan. Ur MarIl 46. Bi fable multzo, bata Suberotar Yaun batek, bertzea Gipuzkoako Yaun Aphez batek bertsutan publikatuak. Gy V. Eta illunabarrean bildu ziranean kontuan jauzi ziran Semea ez batarekin ez bestearekin zala. Lard 370. Enganatzaile askok badituzte orobat bi gaitzeru, bata erospenetako eta bertzea salpenetako. Dv Lab 64. Hauts zaitzu arroltziak bat bertzearen ondotik. ECocin 38. Ene ontasunetan hartuko dituzu bi etxalde; bata egin darozudan kaltearentzat, bertzea eman darotzudan ahalgearentzat. Laph 152. Gañera onek berak eman zizten asko izkiribitu batarentzat eta bestiarentzat. Bv AsL 200. Jardun baga iraunak alkarri emoten / Batak aiña besteak ez ebala eiten. AB AmaE 417. Batean beharri batetik, bertzean bertzetik. Elzb PAd 50. Batek edo bertzeak kuante balin badu. Zby RIEV 1908, 88. Bi anaietatik bata salbatu eta bestea kondenatu zan. Arr May 54. -Edo txantxetan abil, edo erotu egin aiz.... --Ez bata eta ez bestea. Apaol 83 (v. infra BATA ETA EZ BESTEA). Horik ziren bi turrusta bethi handitzez zoatzanak, bata Jinkoaganik Mariaganat jaisten, bestia Mariaganik Jinkoa ganat igaiten. Ip Hil 35. Erran dezatela "Monsieur" eta ez "Murde". Izpirik ez da berdin hau hura baino eskuarago; eta puska itsusiago da murde. Bata ez bertzea ez erraitea hobe. HU Zez 177. Bata zan Maria, ta / bestea Pepita. Azc PB 153.
Batak zion iror ogeita zortzi urte; eta berziak ogeita borz. Mdg 125. Bata, portuko jausten egoan etxe zar baten jaio zan; bestea labaondoko, artoz beterik egoten zan gela zikin baten. Echta Jos 191. Batean ango ta bestean emeko Doneari egitten eutsezan eskintzariak. Ib. 286. Erdietan janean truk lana, bataren edo bertzearen etxian. JE Bur 121. Etxe nagusiari lotuta, bestetxo bi agiri ziran: bata ogi edo artoa erretzeko labea, bestea abere janariak gordetzeko lekua. Ag G 14. Ana Josepa, bata ta bestearekiñ mintzatzen, azkenetakoa gelditu da. Ib. 337. Bestela ibilli biar / zenduna eskian, / bata ta bestian, / jai eta astian, / estadu tristian. Imaz Auspoa 24, 145. Bi mai luze, zamauz estaliak: bata, andizki ta beren ingurukoentzat; bestea, naiz zarrez naiz eriz astunduak ziranentzat jarriak ziran . A Ardi 61. Naikua zan batak eguna zala esatia, bestiak gaba zala esateko. Kk Ab I 30. Bi auzitaldi izango dira: bata bakoitzarentzat il ondoren, eta guztientzat munduaren bukaeran bestea. KIkG 21s. Gizonak ez zion zaunkik egin; zakurrak ere ezer esan ez. Au da, ez batak eta ez besteak ez zioten egun onik eman. Muj PAm 33. -Bizia edo mursa! --Ez bata ez bestia. Const 26. Alde batetik Ondarrabi ta / Beste aldetik Endaia; / Bata langille azkar trebia, / Bestia zintzo alaia. Enb 99. Arotzak lan-dagije, zar eta gastiak: / Oia batak badagi, ilkutxa bestiak. Laux BBa 12. Mari onek bi seme izan zituan: ona bata, gaiztoa bestea. JMB ELG 85. Bata, andereñoa. Bestea, zalduna. Ldi IL 156. Arekin batean yosi zituzten bi lapur, bata eskui aldean, bestea ezker aldean. Ir YKBiz 500. Bata irarle, bestea zuritzalle, urrengoa ogigin edo olako zerbait. Eguzk GizAuz 108. Bata azeria bada, bestea da zakur. Or Eus 29. Bein batak eta bein besteak izaten dogu. (V) "Lo tenemos alternativamente" . A EY III 243 (que cita el msOch). Alertzeak bi motakoak dira: Europakoa bata, Japongoa bestea. Munita 72. Bati eta bertzeari Jainkoak eman dezotela, bi anaieri hein berean [...] apez on eta saindu izaiteko grazia. Zerb Azk 84. Irasorrak bi zio ditu, bata gorputzarekikoa: lillura; bestea gogoarekikoa: gogoraztea. Mde Pr 313. Bi egi, bi alderdi, bi aro izan ditu orientzat bizialdiak: txikizitutik orain artekoa bata, ta gaurdanikoa bestea. Txill Let 28. Baso-eleixa bi daukeguz: Santa Agedarena bata, ta San Adrianena bestea. Akes Ipiñ 19. Ontan denak datoz bat. Baiña gero ongi ori era askotara ikusten eta asmatzen dute batak eta besteak. Vill Jaink 25. Gotzai-ordeko etorri zan abadeak bere paperak atera zituan eta asi ziran bata ta besteari galderaka. NEtx LBB 60. Bata dela eskuina, bertzea ezkerra, / euskaldunen artean hazi dugu herra. Xa Odol 207. Bata kendu ta bestea imini. Ayesta 96. Bata epistolaren / predikadorea, / bestea erauntsien / berri-emalea. Zendoia 110. Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora batarekin eta bestearekin mintzatzeko. MIH 370. Bai Axularrek bai Oihenartek euskara gaitu, egokitu nahi zuten, batek hitz-lauz, besteak hitz-neurtuz. Ib. 154. Gramatika alorrean, ordea, berezko dirudi bata ala bestea, ez bata nahiz bestea, hartu behar genukeela, bata ala bestea utzi bertan behera. MEIG VIII 95.

v. tbn. (con bat det.). Mat 26. Arg DevB 154. CatLan 60. Brtc 253. Añ EL1 36. fB Olg 27. Jaur 190. Izt C 483. Arch Fab 221. Hb Esk 107. Xe 386. Arb Igand 101. Moc Damu 28. Xikito 12. Urruz Zer 91. Inza Azalp 52. Otx 156. Etxde JJ 217. Erkiag Arran 43. BEnb NereA 52. Ibiñ Virgil 87. Ataño TxanKan 240.
Con bat indet.) Elzb PAd 47. Goñi 58. Inza Azalp 71.
azpiadiera-1.1.1.1
(Formas de bat adjetival en contexto dominado por beste det.)
Artuko dot esku batean gezia, / bestean zuzi iraxegia. (Endechas por Martín Báñez de Artazubiaga). TAV 3.1.9. Eta lekhu batetik berzera errebelatuak gabiltza. 1 Cor 4, 10. Batak estimatzen du egun bata berzea bainoago, eta berzeak [...]. Rom 14, 5. Ala eztu lur-tupinagileak orhe ber batetarik egiteko bothere, unzi bataren ohoretako, eta berzearen desohoretako? Ib. 9,21. Eta gaizkigile urkhatuetarik batak blasfematzen zuen hura, zioela, Baldin hi bahaiz Krist, enpara ezak eure burua eta gu. Baina ihardesten zuela berzeak reprotxa zezan hura, zioela [...]. Lc 23, 39s (He ohoinetarik bat... bertzeak..., TB gaistaginetarik batek... bertzeak..., HeH, Dv ohoinetarik bat... bertzeak..., Brunet gaizkille aietako batek... besteak..., Ol gaizkiñetako batek... besteak..., Arriand gaizkille eskegittariko batek... besteak..., Ker lapurretariko batek... besteak..., IBk, IBe gaizkileetako batek... besteak...). Birjina bazter batean / eta Iosef berzean: / biak belhauriko iarri / ziren haren aldean. EZ Noel 57. Zeren bethiere gauza bat edo bertzea higoinduko baitzaio. SP Imit I 25, 7. Batzu amorioaren beroz eramaitenago dire saindu bat gana bertzea gana baino. SP Imit III 58, 3. Batean berboak aditzera emaiten du mintzo dela gizonkiarekin eta bertzean emakumearekin, berbo batak darontsa akusatibo singularrekora, bertzeak pluralekora. ES 91. Non haukien bidez hitzkuntza bat bertzeaganik diferent, edo bata bertzearen iduritako egiten baitira. Ib. 127. Gizon bata ta bestea komulgatu ta ill ziran. Cb Eg III 236. Behin alde batetara, gero berzialat. Egiat 157. Esku batean dozula Kristo krutzean josirik eta bestean kandela erexegin bat. EL1 30. Egon ere ezin diteke Trinidadeko Persona bata besteak gabe. Mg CC 202. Begira iñoiz enzun ote dezun Meza bataren erdia eta bestearena beste erdia. AA II 59. Begira tranparik egin dezun, saltzen dezula gauza bat bestearen lekuan, katua erbitzat esan oi dan eran. Ib. 183. Neska batak egiten dau garraasi bat. Bestiak silijo bat. Bestia asarratuta, asten da lotsagalduko diadarka. Bestiak [...]. fB Olg 72. Baita bere adiskide batek bestiari, gizon batek bestiari, au egin leikijo. Astar II 29. Bada gauza guzti oneek, epia emoten dabe, eta egin leitekez egun baterik besterako. Ib. 71. Zer banakatze desberdiña aizpa bata eta bestearentzat! Lard 159. Gerorat utzi gabe estakuru baten edo bertzearen azpian. Dv Lab 24. Bada, gertatzen da erostun batek edo besteak galdetzia: [...]. Sor Bar 104. Bein eta beste bein, egun baten eta bestean, iñoz nekatu eta gogait egin baga. Itz Azald 62. Leku batarik berziara. Mdg 142y143. Soldado gan baino lehen neskatxa batekin eta bertzearekin ibiltzen ginen. [...]. Ta egun batean bi neskatxeri bertso berak igorri niozkaten [...]. Mattin 15s. Ez du hitz honek besterik esan nahi, hizkuntzaren alde batek bestearekin, hizkuntza batek beste batzuekin, halako antz eta egitea baduela baizik. MIH 195. Kasu baten eta bestearen [-ko eta -ren] izena ia beti, edozein hizkuntzatan, berbera da. MEIG VI 174.
v. tbn. infra. BAT BESTE-, BATA BESTE-, BATAK BESTE-, BATEK BESTE-, BATEAN... BESTEAN.
azpiadiera-1.1.1.2
(Formas de bat det. fuera de contexto dominado por beste det.)
Eta baldin eure begiak trebuka eraziten bahau, idokak hura eta iraitzak eureganik: hobe duk hire, begi batarekin bizitzean sar adin, ezen ez bi begiak dituala suko gehenara iraitz adin. Mt 18, 9 (TB, Dv begi bakhar batekin, Ip begi bakhoitx izanik, Ur begi batekin, Hual begi bakotx batekin; cf. Lç Mc 9, 47 hobe duk hire, begi bakhoitzdun Iainkoaren resumán sar adin). Zen Andriu Simon Pierrisen anaiea, Ioannes minzatzen enzun zuten bietarik eta hari iarreiki zaizkonetarik bata. Io 1, 40 (TB bi hetarik bat, HeH Jesusi iarraiki zitzaizkonetarik bat, Dv bietarik bat; cf. Lç Io 12, 2 Eta Lazaro zen harekin mahainean iarririk zeudenetarik bat). Eta ihardesten zuela batak Kleopas deitzen zenak, erran ziezón [...]. Lc 24, 18 (donde el contexto es (24, 13) hetarik biga ioaiten ziraden [...] burgu batetara [...] Emaus deitzen zenera; cf. sin embargo con "cuatro" Lç Apoc 15, 7: eta laur animaletarik batek eman zietzén zazpi Aingeruei zazpi anpola urrhezkorik). Esan eben arzai batak. Lazarraga 1147v (v. tbn. arzai batak ib. 1147v). Amore linda galant bata, / ene amore berria. Ib. (B) 1204v. Gureko bata / il badagian. (Cantar de los Cántabros). IC II 90. --Ezin aurki dezaket neure eskularruak eta ezin iuan hek gabe. --Harzak enetarik bata. Volt 275. Eta bere azken finean, [aztore] hetarik bata utzi zuela, zor bat baitzuen haren pagatzeko; bigarrena seme bat baitzuen, harendako; eta hirurgarrena, arima-kari, mezatan enplegatzeko. Ax 247s (V 167). Nire alaba batak, bera da gazteena, daukaz euntegijak. Mg PAb 137. Iru mallatakoa da beldurra. Batari deitzen zaio zerbitzariena;oetatik askok alabaña egiten ditue lanak [...] kastiguaren beldurrez [...]. Bigarren beldurra da seme ongi aziak izan oi duena. Oek [...]. Irugarren beldurra da [...] . AA I 612s (pero v. supra AA II 103). Agot denak xipiago badü beharri bata, / Aitari erranen diot biak bardin tüzüla. ChantP 174. Bota dauz [galdara] barrura autsok, eta beriala anka bata barrura sartzen dau. Kk Ab II 32.
azpiadiera-1.1.1.3
(Bat adjetival con suf. locativos, fuera de contexto dominado por beste det.)
Berzerenaz izan nuzu amoros lekhu batetan. E 139. Bi parra-xori eztirade dirutxo batetan saltzen? Mt 10, 29. Eta gorputza harturik Iosephek mihise xuri batetan barna ezar zezan. Ib. 27,59 (He ezarri zuen mihise xuri batean barna, TB inguratu zuen mihise xuri batean, Ip eta mihise xuri batetan üngüratü, Echn inguratu zuen maindire xuri batean, Ur bildu zuen maindire garbi batean, Dv mihise xuri batean inguratu zuen, Hual ungurukatu zion mantre sain batian, Samper inguratu zizun mandre xau batean). Eta ioanik sar zitezen Samaritanoén burgu batetan. Lc 9, 52. Gau hartan biga izanen dirade ohe batetan: bata harturen da, eta bertzea utziren. Ib. 17,34. Enbarka gentezen Alexandriako unzi islán negua iragan zuen batetan, zeinek [...]. Act 28, 11. Guziak ziraden gogo batez lekhu batetan berean. Ib. 2,1. Laster baten igaro zan / Uraz alde bestea[n]. (Cantar de la quema de Mondragón). TAV 3.1.7. Aditzera ematen draugu nola Kristo gure Iauna lotu zuten kuerdes pilare batean non azotatu baizuten. Ber Trat 11r. Ekusiko dozu laster batean / nola zorretarik urten dokean. EgiaK 89. Orduan bide on batean iartzera eta finkatzera deliberatuko dut. Ax 51 (V 33). Eta gero bizitzen zen bake handi batetan. Ib. 31 (V 18). Ezta aitzinatzen, eta ez gibelatzen, bethi dago egoitza batean. Krozka batean. Ib. 602 (V 387). Zeren oraiño, pena hek [...] egonen baitira bethiere estatu batetan, egoitza batetan. Ib. 600 (V 386). Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela. Ib. 15 (V 6). Ediren baitzen egun batez hartzaz gaizki mintzo ziren konpaiñia batetan. Ib. 313 (V 208). Begiratu negion eta egun batean / Errenkore andiak erne zitean. (Canción de amor vizcaína). TAV 3.1.22. Edo ikusi daigunean geure buruau nezesidaderen baten. Cap 23. Leelengoa sinistu Iaungoiko baten, guztiz poderosoagan. Ib. 10. Bear dogu persinedu edo santiguedu peligruren batean gagozanean [...] ta tentaziñoe deungereen batek aflijietan gatuzenean. VJ 3. Betleemeko hirian barrüki batetan, lekhürik bestetan ezin ükhenez. Bp I 32.
( s. XVIII.) Eziñ kausituko dut konsolazionerik gizon iakiñsunen liburutan [...], ez segurantzarik lekhu batetan ere zeroni ezpazare adiskidea. Ch III 59, 3. Ez nago denbora luzez estatu batean, zeren ganbiatzen bainaiz denboraren arabera. Ib. 40,2. Zurekiñ ibill nadintzat bihotzeko libertate handi batean. Ib. 4,2. Igo eziñ ditekean argi-leku batean. Lar SAgust 12. Zure boronthatia enia den, eta enia bethi zuriari jarraiki dadin, eta bake ezinago hun batetan, hareki izan dadin. Mst III 15, 3. Presta zaitez hordurik galdu bage eriotz on batera. Mb IArg I 281. Sinisetan dot Jangoiko egiazko bakar batean, eta iru Persona distinto edo bana Jangoiko batean direanak. Cb CatV 95. Jangoikoen Legeen kontra gauza astun edo andiren batean. Ib. 51. Il zen bake ezti batean, ehun eta hamar urthetan. Lg I 200. Manatu zizun eser zezaiela kalabozo batean obligaerazizeko bere konsentimentraren ematra. (Sal, 1780). ETZ 162.

( s. XIX.) Sinistuten dot Jangoiko bakar baten. EL1 32. Dino alango baten, biurtuko nas urten neban etxera. Mg CO 116. Atzenean illerazo zuen gurutze batean, lapur biren erdian. AA I 420. Batzuk sinpleza bategaz olgeetan dira, komedija baten edo zezenetan baisen ondo. fB Olg 27. Igaroten nintzala beiñ fiestia ebillen plaza batetik, ikusi nituan mutill bi joiazala neskatillaak egozan lekura. JJMg BasEsc 137. Jaijegun baten bi edo irutan biarra egin dot. Astar II 71. Ao batean esan lei eze, ez dabela kristiñauen antzik bere. EL2 228. Siñestea Yaungoiko guziz poderoso batean. CatB 16. Bekhatu mortala, arima batean, abominazione bat da izigarria. Jaur 132. Jausi zan pekatu guztiz andi baten. Ur MarIl 58. Berrogei bat taupada / Miñutu batian. Azc (in Ur PoBasc 309). Herodesek egindako etxe galant batean. Lard 525. Eta ni begiratu nauzu eta ez bakharrik jasan egun bat, bainan hanbat urthe; eta ez bekhatu batean, bainan hainbertze miletan. Dv LEd 136s. Noizbait heltzen dire hesiz egin etxola baterat. Hb Egia 22. Leina xinestia Jangeiko guziuen poderoso solo batian. CatR 11. Noizpeit aurkhitu zuen, mendi kasko batean, gaztelu zahar bat leihorik gabekoa. Jnn SBi 124. Lürrezko untzi hauskor batetan ekharten dügü. Ip Hil 48. Sartu ei zan bada etxe batean. Ag AL 64. Da an, azken agurrak esaten ezin asperturik, egun batean, da bian, da iruan [...] ordu luzeak igaro ebazan. Ib. 167.

( s. XX.) Jorraill ederreko asteazken baten, goizeko amaikak aldean. Ag G 42. [Jaun Errientak] xoria aldaxka batetik bertzera bezala, elhe batetik bertzera, gogoeta batetik bertze gogoeta batetara. Barb Sup 3. Ikusi nian eliza eskaratzeko xoko batetan Behigorküko etxekandere xaharra ari zela nigar eta nigar. Const 28. Toledoko Sagrako erri baten, bi edo iru egunez egon zan. Or Tormes 107. Bazter batean, eskuin, huna nun zaikun agertzen Azpeitiako herri tarro polita. JE Ber 52. Yainkoak bidali zuen Gabriel Aingerua Galileako iri Nazaret zeritzan batera. Ir YKBiz 5. Iduri zaio hitz horiek entzuten dituela bihotz xoko batean, bertze munduko boz idor batek erranik. Lf Murtuts 10. Alako baten, baiña, zirkin bat egin eban Peruk zerraldo barruan. Bilbao IpuiB 180. Gizajoak antxe egon bear izan eban aste batean, aste bitan ta illabete luzietan. Ib. 67. --Nor da? --entzun eban alako batean, barru aldean. Erkiag BatB 45. Elorri beti lorez jantzi bat, / bakarte lakar batean. Gand Elorri 185. Tajo ibaiaren uretza zabalai begira egon giñan orduerdi batean. Alzola Atalak 72. Ayaldek liburu batean batu dauz egunkari ta aldizkarietan or-emenka argitaratuta daukozan irakurgai batzuk. Ib. 91. Hizkera argi, zehatz eta, nere ustez garbi batean adierazten. MIH 88. Oraindik orain zenbaitek hain gogoko izan dituen hitzak, xoko galduren batean baizik, diotenez, erabiltzen ez direnak. Ib. 106. Inguruko erdara batetik euskarara itzultzea. Ib. 262.
azpiadiera-1.1.1.4
(Tras nombre propio de persona) Se da sólo una pequeña muestra de ejs.
Eta haur da azkenekotz ongi erdizkatzea, gaixtoa utzirik, onaren hartzea, Iondone Paulo batek bezala egitea. Ax 165 (V 111). Arako tronpeta San Jeronimo bati biotzeko ikara ematen ziona. Cb Eg II 142. Dalila batek Sanson bat periaraz dezake. Mih 8. Ta damu artu Manases batek bezela. Mg CC 169. Au esango balu S. Anbrosio batek, sinistu liteke. AA III 410. Oh, ze gitxi jakinak zirian San Anton bat, San Jeronimo bat, San Agustin bat, Arsenio bat, Paulo bat, Benito bat, Madalena bat, Pelajia bat, Tais bat ta beste milla onako! fB Olg 180. Izan zadien San Tomas bat bezen lodia edo aita Eusebe bezen mehea. Zerb Azk 53. Olako ta olako Ormaetxea bat bazala, liburu idazlea. Or QA 82. Etxepare bat, Etxeberri Sarako bat eta horien gisako beste hainbeste eta hainbeste gure artean agertzen baldin badira. MIH 280. Campion batek [...] gorengo izarretaraino goretsi zuen [Arrese Beitia] . MEIG IV 132.
azpiadiera-1.1.1.5
(Seguido de demostrativo)
Amore linda galant bata, / ene amore berria, / [ba]t hura dakustan orotan / orzean ur der irria. Ib. (B) 1204v. Zeren ezta bide bat baizen, eta bat hura ere, guztia da mehar. Ax 475 ( 307). Gauza guziak heldu dira hitz batetarik, eta bat hura aiphatzen dute guziek. SP Imit I 3, 2. Biak bat dituk, eta bat hark / Zidurik bia direla. 175. Nahasi zerauela guziei bere hitzkuntza, eta lehen bat baizik etzelarikan, bat hura egin zela hanbat, non [...]. ES 390. Euskera bat da. Euskara bat onetan, egia da, dialekto edo izkera asko dirala. Cb EBO 11. Asi nintzan konfesatzen; esan nituan bat ez ta beste guziak, ta bat ura esateko sarri abiatu nintzan, baña sartzen zitzaitan ikara txit andi bat. Mg CC 129. Nik debekatua / utzi nizun arbola / bat orren frutua. It Fab 220. Bat onen eta beste orren biotza minduta ere, argiro esan bear dizut [...]. A Ardi 87. Txakurra lasai dabil, / gurdia negarti; / lotu ezazu bat au, / beste ori igurtzi. "Ata al uno" . Or BM 100. Biotz bat onen ordez milla banituzke, / denak, maite, zuretzat izango lirake. / Baiña millaren ordez bat bakarra baitet, / arren, artu ezazu bat au milla bider. 'Un corazón... este único' . (Canc. pop. in Or Eus 22). Mutil bi larri dira / neska batengatik; / bat ark jakin nai luke / ua norengatik. 'El uno de los dos' . ( Canc. pop. Ib. 38). Bat ori zan Alkate jauna, / bestea Errejidorea zan. ( Canc. pop. Ib. 162). Ez ordea emen zauri bat ta an bestea, zauri bat bakarrik baizik, bañan bat orrek goitik bera dana artzen ziona. A. Zavala (in Goñi 15). Arrezkero, amaikatxo alegin eta lerren egin ditu giza-adimenak, dana bat eta bakar gertarazten. [...] bat orren bila diardu Kistoren Antz-bideak: [...]. Zait Plat 45.
azpiadiera-1.1.1.6
(Tras pronombre)
Ala hura ere badudalarik norbeit-bat penitentaren eta nere artean? Prop 1906, 40.
azpiadiera-1.2
2. Un mismo.
tradizioa
Tr. De uso gral. al Sur; al Norte es relativamente escaso, sobre todo a partir del s. XIX.

Eta ziraden guziak gogo batetako Salomonen galerián. Act 5, 12 (TB boz batetako, Ol, Ker, IBe gogo batez; He Izpiritu beraz). Eun sabel bateko, ta bakotxa bere gogoko. "Ciento de un vientre, y cada uno de su mente" . RS 381. Zeren gorputz bat, eta gorputz batetako mienbroak eta parteak baikara. Ax 315 (V 210). Fiel kristiñau batzuk daukeela parte besteen ondasuneetan gorputz baten mienbroak daukeena legez. "Como miembros de un mismo cuerpo" . Cap 34. [Iru personaak] daukee podere bat, sabidurie bat, da gustien dire igoalak. VJ 5. Nola hiri edo herri batetakoen artean altxatzen diren guduek [...] hura osoki galtzen baitute. "Les seditions et troubles intérieurs d'une république" . SP Phil 461. Orduan guziek elkhar aditzen zuten, guziak hitzkuntza batez, eta hitz batzuez berez mintzatzen ziren. ES 384. Lurreko soldadu guziak ez dira bide batekoak. Mb IArg I 346. Au ikusi, ta beti era batera biziko naz? Cb Eg II 121. Orregatik ez dira toki guzietan era edo modu batean ganzutu eriak. AA I 536. Infernuko penak, beste nekeen artean, eukiko dabe pena au bere geiago: egotea beti estadu batean, egoera batean, modu batean, beti berde, eze, zartu bageak. GGero 377. Ez da izaten mantenimentu bardiña erri guztietan, ez da erri bateko etxeetan bere. JJMg BasEsc 205. Pernando ta Zabala / erri batekoak. (In Muj PAm 54). Jauna, andre au eta ni etxe batean bizi giñan, eta nik bion gelan seme bat egin nuen. Lard 209. Erraz da orduban ezagututen zelan itxasua ta eguzkija dagozan beti egoera baten. "En el mismo estado" . Ur Dial 110 (It estadu batean; Dv hein berean, Ip ber heñian). Etxe eder baten bizi zirean / dama galanta gordinak / umezurtz bakar egozan eta / biak zirean bardinak: / bardinak iantziak, eta gorputz biak / molde baten lez eginak. Azc PB 151. Gitxi gora-bera, biak izango dira adin batekoak. Echta Jos 331. Ondarrik sorthuak zirelakotz eta sabeltara batetakoak, nahiz muttikoa gotorxago, itsutuki maite zituzten aitamek. JE Bur 77. Denak daude iritzi batean: Zabaletako alabak artu duan asmoa baño gauza oberik eztago. Ag G 340. Bi izenekin erri bat dana / Urrustil da Azpeitiya. EusJok 139. Elkarren etsaigoan dirautenentzat: ez dira beregatz-pean oatzen; tellatu baten pean ez direla etzaten errateko. FIr 159. Zertan gizon guziok era batez ez itz-egin bear? Ldi IL 137. Onelan obeto alkar artuaz, guztiak gizarte osoaren onera, aburu batez, jo dagien. Eguzk GizAuz 171. Ta zer anaitasuna beren artean? Etxe batean nola bizi ote litezke salaketan ibilli diran oiek? Or QA 86. Agur, Miretxu, biotz erdiko / ene arreba kutuna [...]. / Zuzter bateko larrosak giñan / lurrian sortu giñandi, / baratza baten jantzi zirian / gure lorak eta orri. BEnb NereA 79. Etxe bateko lau anai prestu / aldare santu batean. Basarri 21. Argi eta garbi dago nolanahi ere ez ginela Aita Villasante eta ni iritzi batekoak. MIH 207.
v. tbn. (para autores septentrionales) Brtc 25. MarIl 53. Mde Pr 212.
azpiadiera-1.3
3. (G-azp, AN-gip; Lar, , Dv (G)). (Tras gen.). Algún. "Algún, alguna [...]. Gizonen bat dator ., algún hombre viene" Lar. "Izurderen bat izango zen (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 46. v. ejs. de -ren bat edo beste s.v. BAT EDO BESTE; cf. BATEN BAT.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición meridional (aunque algo menos usado por los navarros). La construcción más usual es con gen. indet., aunque hallamos ejs. seguros de gen. pl. en Añibarro (LoraS 112), fray Bartolomé (Ic I 63), Astarloa (II 46), Iturzaeta, Echeita (Jos 81), Kirikiño (Ab I 11), Enbeita (200), Barandiaran (ELG 83), Orixe, Bilbao y Akesolo (Ipiñ 11), alternando en casi todos ellos con indet.

Ea sekretoan egoan gauza graberen bat iragarri dabeenz. Cap 111. Pekatu mortaleen bat etxi badidi konfesadu baga. VJ 10. Ausaz Galiziarren bat da gure zimaur zale au? Lar DT CCXVIII. Nai dakizula bada beste edozein gauzetan agure oni zertxoren bat aginduzea. Lar Carta a Gandara 162. Baruz edo beste bideren batez geren gorputzak nekatuz. Mb IArg I 227. Limosnaren bat eta penitenziaren bat [...] egitea. Cb Just 132. Obraren bat asten dogun guzian. Cb CatV 16. Eleizakizunen bat agerrian egiteko podorea. Ub 219. Txikitako loikerijak egin oi dira malizija moduren bategaz. Mg CO 265. Abaderen bat dirudi. Mg PAb 173. Gera zaitezke beste Misterioak baño obeto biotza ukitzen dizunen batean. AA I 497. Badua seme alabaren bat atia edegitera. JJMg BasEsc 116. Dirautsa batak bestiari berbaren bat. Astar II 31. Markesen bat al aiz i. It Fab 255. Bazuela ezer isillen bat, alako indarrak ematen ziozkana. Lard 144. Baldin gertatzen bada / orrelakoren bat. Bil 65. A baño oberen bat / Kartzeletan bada, / Illgo zan onezkero / arratoiak janda. AB AmaE 235. Olaturen baten azpian. Apaol 56. Jazoeren bat, mirarien bat. Itz Azald 74 (cf. ib. 137 aldiren bat). Deitu zezaiola kontzientzi garbiko esamiñatzalle jakintxuren bati. Goñi 67. Galarren gogorren batek arrapau ezkaizan itxasoan. Echta Jos 250. Ostaturen batera juan bearko degu ba. Urruz Zer 113. Irakasle, ezagupideren bat ikusi nai dugu, Zuk egindak. Ol Mt 12, 38 (Lç zenbeit, He, TB, BOEanm 1301 zenbait, Dv zerbait, SalabBN zonbait, Hual, Samper zomait, Ip, Or, Ker, IBk, IBe bat). Zalaparten baten bilddur zalako. Otx 50. Egia da, ta ez degu aaztuteko, "Saski-Naski" eztala bazkun euskozaleren batena, naiz euskozale izan leen-asmatzalleak. Ldi IL 65. Zakur goseen bat. Or Eus 160. Legeren batek alaxe dio. Ib. 161. Orain ere ba-zitekean alako zokondoen batean egotea. TAg Uzt 113. Etzaitut beste gazteren bategatik lagatzen. NEtx Nola 33. Nik ori bera egin nezake legegizonen batekin. JAIraz Bizia 46. Hurrengo gizaldietako bertsolariren batek [egina] . Mde Pr 186. Ez ete dok aurkituko gixajo orrek iturritxoen bat. Bilbao IpuiB 110 (cf. ib. 134 erbiren bat). Badakarrazue berrin bat? Izeta DirG 61. Eguerdiko bazkari legea erriko jatetxeren batean egin bage. Erkiag BatB 57. An egongo da etxean, kamarako baztarren batean. Alzola Atalak 48. Arroputzen batek egindako iraiñen bat bengatuaz. Berron Kijote 190. Ohar desegokiren bat edo badut beretzat. MIH 216.
v. tbn. (para textos anteriores a 1900) VMg 65. Gco II 5. fB Olg 121. CatLlo 71. Zav Fab RIEV 1907, 530. Izt C 226. CatBus 10. Ur MarIl 6. Arr GB 9. Legaz 9. Sor Bar 109. JanEd I 39. EusJok II 85. Bv AsL 105. Alz STFer 123. Azc PB 138. Ag AL 58. Moc Damu 15.
azpiadiera-1.4
4. (V, G-azp-goi, AN-gip-5vill, B, BN-lab-arb; VocBN , Dv). Ref.: A EY III 345; Gte Erd 43s 144, 165; .
(Tras numeral). Aproximadamente (...). "Hamarbat (adj.) une dizaine" VocBn . "Zortzi batez edo hamar bat egunez, pendant une huitaine ou dizaine de jours" Dv. "Iru bat urte (V) [...] unos tres años" A EY III 345. "Sei bat liburu erosi zituen (V-arr-gip, G-azp-goi, AN-gip) [...] bost sei bat (AN-5vill)" Gte Erd 165.
tradizioa
Tr. Documentado desde el s. XVII, lo hallamos tanto al Norte como al Sur. Precedido de gen., sin embargo, sólo aparece en textos meridionales.

Zeren ezpaitira hamar bat hitz edo bazien, hunela diferentki eta bi aldetara eskiribatzen direnak. Ax 18 (V 9). Egon ziren [...] othoitzean izpiritu saindua hekin gainerat yauts arteraino; erran nahi da, hamar bat egunez. Lg II 298. Zaldia hogei bat urthe, hora ta gathia hen erdia dirade bizi. Egiat 190. Amar bat errial. CrIc 98. Prestau dagijozala lau bat anega gari. Mg CO 90. Erregeren aurrean / amar bat kana luzean / saltutu. Zav Fab, RIEV 1907, 535. Hamar bat urthe huntan. Etch 108. Duela bi milla eta hirur ehun bat urthe bizi zena. Gy 104. Andik berrogei bat egunera Jaendik biurtu ziradenean. Aran SIgn 56. Bear ei ditu ondo zortzitxo bat ordu. AB AmaE 313. Amabiren bat urte zituenean. Arr May 196. Han, mila bat bergetan bezala, etxe multxo bat. Elzb PAd 57. Ehun eta berrogoita hamar etxe aurdikiak; hogoi bat mila bederen aurdiki beharko direnak. HU Zez 16. Bi bei, ogei bat ardi. Ag G 37. Amabost-ogei bat ogerleko alan baturik. Kk Ab I 111. Diala hamabost bat urte. Const 13. Artzai Txikiyak eman biaizkit / lau bat arrazoi fuertiak. Tx B 125. Hamar bat metra luze. JE Ber 23. Urteroko berrogei bat milla laurleko galdu bear lituke. Ldi IL 78. Larogei bat buru. Or Eus 35. Bertze otoitzik ez dugu hemen ezarri, bainan bertze hiru-hogoi bat irakur ditezke. Iratz 110. Piñudia berreun bat area da. Munita 65. Hamar bat egun etxean. JEtchep 99. Erria oso aundia ez, amairu bat milla lagun. Anab Aprika 85. Aren ondoan ba egozan amasei bat etxe. Erkiag BatB 10. Kañoi bakoitzak sei bat artillero izaten zituan. Salav 81. Lau-bost bat etxetan galdetu ondoren. NEtx LBB 34. Ehun bat urte bederen edo gehixago. Ardoy SFran 34. Amasei bat orduko / eguna lanian. Uzt Sas 29.
v. tbn. Hb Esk 73. Dv Lab 20. Bil 82. Laph 134. Elsb Fram 136. Jnn SBi 58. Apaol 39. Ip Hil 5. AzpPr 31. Goñi 76. A Ardi 134. Barb Sup 176. Ox 165. Jaukol Biozk 24. FIr 145. Zub 85. Lab EEguna 63. Alz Ram 64. SMitx Aranz 121. Etxde JJ 187. Zerb Azk 80. Mde Pr 61. Txill Let 145. SM Zirik 101. Bilbao IpuiB 107. BNeb NereA 144. Zait Plat 116. And AUzta 92. Larz Iru 74. MAtx Gazt 37. Alzola Atalak 142. Mattin 36.
azpiadiera-1.4.1
(G-azp-goi). Ref.: Gte Erd 44, 144.
(Tras gen.). "Amabosten bat etorri ziran (G-azp) [...], amarren bat (G-goi)" Gte Erd 144.
Eskañiko bazenidake millaren bat urte, or nonbait, ez litzake erokeri añ andia izango. Echve OngiB 40. Lareunen bat gizon batu zitzaiozkan. Lard 170. Zituan irurogeiren bat urte. Apaol 31. Amarren bat bidar atara eban leiotik burua. Ag Kr 50. Ni baño seien bat urte zarragua. Kk Ab I 107. Urte aunitz igaro baitziran, amabiren bat. Or Aitork 198. Ogeitamarren bat bertsolari eszenarioan. Lek SClar 141. Berrogeiren bat urteetako ama familiako bat. Mde Pr 154. Ogeiren bat ba ziran, eta danak illagi beltzezko zamarrak soiñean. Berron Kijote 149. Hura poza harako abarka-ren jatorriaz kezkatan dauden hamar-hogeiren bat linguistena. MIH 204.
v. tbn. Sor Bar 35. Zab Gabon 88. Urruz Zer 54. Ir YKBiz 413. Munita 45. Osk Kurl 115.
azpiadiera-1.5
5. (Dv (que cita Dial)). (Con valor impersonal; a veces referido en especial a la propia persona que habla).
tradizioa
Tr. Sólo lo hallamos al Sur.

Egin bear zadan karguaz oroitza, bat arritzeko asko da. Cb Eg II 112. Eta esango didazu ez dirala oiek bat txoratzeko gauzak? "Para volver loco a uno" . It Dial 17 (Ur bati zoratu eragitekuak). Bazkaitan katillu bat / salda, ta sei baba, / amalau jango eta / bi sardin afaldu, / batek ez luke obe / sartzia soldadu? Bil 150. Bere ots eskergak, trumoien antzera, / Bildur ta ikaraz bat eben jarten. AB AmaE 364. Nola basuan beti egonda gauden, batek ez daki zer egiñ. Sor AKaik 121. Onelako gizonakiñ erromerira juatia bañan obe luke batek ez dakit zer ere egiñ! Moc Damu 15. Ikusten danez, bat ezin jarri liteke miñez mundu guziyak jakin gabe. Iraola 127. Uste gabean, bati gogoratzen etzaion bide batetik argitu daiteke. FIr 189. Batek mundura etorritzian / izaten du aurtzaroa, / aur geralarik bearrezko da / bere amaren beroa. Uzt Sas 184.
sense-2
II . (Tema nudo usado como posposición, tras sociativo o instrumental). v. BATEAN, BATERA.
azpiadiera-2.1
1. (H).
Según.
Bakoitzak bere [...] enpleoko obligazioakin kunplitu, ta duen moduaz bat, obra onetan enpleatzea. Echve OngiB 8s. Zerua ta infernua irekiak daude zu errezibitzeko zure aukeraz bat. Echve (ap. H). Ez da pagatzen zerbitzaria enpleoaren anditasunaz bat. Ib. (ap. H).
azpiadiera-2.2
2. Junto con.
Egizu, arekin bat, emendatzeko proposito firmia. Echve (ap. H). Ta, Amarekin bat, euskal-Fedeak magnificat jarraitzen du. SMitx Aranz 247. Nereaz bat, nere etxeko guzien samin-agurra ar zazu. NEtx Nola 19. Ustelkorragaz bat bizi bear dogu. Gand Elorri 94. An nere biziaz bat, / argi-leinuru betean bil-billa, / ikus dezaket bein-banan / ba-dana eta izana. "A mi vida junto" . Gazt MusIx 123. Eskatu zetsan alkarregaz bat eitteko bidia. Etxba Ibilt 463.
azpiadiera-2.3
3. (Con part. o sust. vbal.). Al momento de, nada más. "Ikusixaz batera edo bat, agertuaz batera edo bat... adinekoen ahotan oso arruntak dira. Gazteagoetan -tziaz batera edo -tziaz bat dira erabiliagoak eta nagusitzen ari direnak" Elexp Berg. "Esatiaz bat akordau nitzan" Ib. "Ikusixaz bat ezautu dot" Ib.
Zalduna ikustiakin bat geratzen da donzella ikaraz mututurik. Bil 165. Au esanarekin bat belaunikatu ziran geienak. Zab Gabon 47. Juan zitzaion besuak zabalik, eta, alderatziarekin bat, espirituko amoriozko asnasarekin, bota zuan airian oñ askuan. Bv AsL 169. Ikutuaz bat goixean goixetik / Eguzkiaren errañutxuak, / Zelan direan alegeretuten / Oian dagozan mindun gaixuak. AB AmaE 386. Eta gizona sortuagaz bat abietan da, / Nai eta nai ez, bere azken ta amairantza. AB Olerk 172. Mandua, praillea ikusteaz bat, asi zan ostikoka. Urruz Zer 48. Ark, egia ikusiaz bat, bere ondasuna ta osasuna, zun eta zan guzia eskeñi izan ez balio. Ldi IL 155. Sartutziaz bat onen kerizian zaiñ gelan andrakume zorua, aindu zan au frailliangana besarkatu gurarik. Etxba Ibilt 464.
azpiadiera-2.3.1
(Con sintagma nominal)
Maldaz bera zeramaten arrastaka Ines, eta bat batetan, orazio Klarak egin zuanarekin bat, gelditu zitzaien Ines ain pisu eze [...] ezin mugitu izan zuten. Bv AsL 95. Argiz bat dira asiko txori kanta otsak. AB AmaE 28. Txoria leioruntz doa, / mozkorki, --alatsu udazken-ostoa-- / egun nekez yaioaz bat. "A una con el tardío día" . Ldi BB 39.
azpiadiera-2.4
4. "Egun biz bat aldatzen da, se muda una vez cada dos días (G-azp)" Iz UrrAnz.
Aspaldi onetan ez da iñor gurekin oroitzen, baña ala ere nere anaia joaten da Bergarara egun biz bat. Apaol 78.
sense-3
III . (Sust.).
azpiadiera-3.1
"Bata, as en los naipes. Ubedak eban bata, eta Gollibar-ek irua" Etxba Eib. "Batta ezpata (AN-5vill) [...], bata urrea (AN-5vill)" Gte Erd 192. (v. bateko.)
sense-4
IV . (Como adj. pleno).
azpiadiera-4.1
Uno, único. Cf. BAT IZAN.
Frantziako Republika bata, ezin partitua. "Une & indivisible" . Revol 149 (cf. ib. 143 Errepublika bakarra eta ezin separatuzkoa)
azpisarrera-1
BATA BAINO BESTEA ...-AGO.
A cuál más. Cf. supra ejs. del tipo batak baino besteak bekatu gehiago du, 'el uno tiene más pecados que el otro'. v. BAT BESTEA BAINO ...-AGO.
Poztutekua da, zelan, bata baño bestiak aurrerago diriala, daruaken [eskaliari] arto zatija. Mg PAb 105. Diabrubak ez dau lorik egiten, putz emoten deutsee, bata baño bestia arruago jarteko. JJMg BasEsc 189. Guztijak aurkituten ditut bata baño bestia gozatsubaguak. Ur Dial 101. Eta denak Santuari begira aditzen bazuten bezela esaten ziena, batak baño bestiak poz aundiagua agertu nairik egondu ziran. Bv AsL 100. Esaten eutseezan Jesusi batak baño bestiak berba deungauak. Canala Jesucristo 27 (ap. DRA ). Bata baino bestea arinago uretara sartu zirean. A BGuzur 137. Danak, bata baño bestea arroago ta lerdenago ebiltzan. Echta Jos 32. Danok gabiz etxien bata baño bestie artezago. Kk Ab II 56. Milla ta milla daukoguz andrak bata baño bestia obiaguak. Otx 22. Zein baiño zein txairoago, bata baiño bestea dotoreago. Erkiag Arran 41. Eskupeta-txispagin bi ziran Plaentxian, bata baño bestia arruaguak. SM Zirik 36. Or dituzue zaku oiek, bata baiño bestea astunagoak. NEtx LBB 166.
azpisarrerakoSense-1.1
(Bata bestea baino ...-ago)
Guziak aurkhitzen ditut bata bertzea baino atsegingarriagoak. "Je les trouve toutes les unes plus agréables que les autres" . Dv Dial 101. Amar urte inguruko mutikoak, bata bestea baiño okerragoak. Erkiag Arran 53.
azpisarrera-2
BATA-BESTE.
"(Sc), uno con otro, por término medio" A (s.v. batez). v. BATEZ BESTE.
azpisarrera-3
BATA BESTE- (AN-ilzarb ap. Bon-Ond 154 ; bata bertze- Urt). (Con beste det., con referente pl.). "Abludere, bata bertzearen vel elkharren egite ez izatea vel batabertzea eziduritzea vel batabertzearen iduri ez izatea" Urt I 31. v. BATAK BESTE-, BAT BESTE-, elkar.
tradizioa
Tr. Más o menos de uso general, se encuentra desde Leiçarraga. Para las construcciones del tipo bata bestea ikusi, bata besteari eman, etc. (v. ejs. en Moguel, Astarloa, Beovide, D. Agirre, Txirrita, Enbeita, Mirande, Gaztelu, Berrondo, Ayesta y Albeniz), cf. BATAK BESTE-.

Merkhatuan iarririk dauden, eta bata berzeari oihuz dagozkan haurtxoak bezalako dirade. Lc 7, 32. Eta halaber arrak ere utzirik emazten usanza naturala, berotu izan dirade bere guthizian bata berzeagana. Rom 1, 27. Orduan bada penatzen dire ahal guztiaz, / Spiritu biak bata berzearen lehiaz. EZ Man I 150. ero bata berzearen dire gaizki erraille. Ib. 101. Gorputz bat gara Iesu Kristo baithan, eta bata bertzearen mienbro eta parte. Ax 314s (V 209). Eta ezagutzeko zein urrun diren bata bertzetik egia eta gezurra. SP Imit III 55, 2. Afekzione, atsegin, bata bertzea ganako begitarte xehe hek. SP Phil 476. Bata berziaganik separatzen bada. Tt Arima 44. Eta bi arbola hek hagitz dute bata bertzearen iduria. INav 57s. Üdüri delakoz, misterio hontan haren korpitz eta odol edireiten direnak Ostian, eta Kalitzan bata bestiaganik berhezi direla. Bp I 76. Bertze hitzkuntza eta lenguaia guztiak bata bertzearekin nahastakatuak direla. ES 103. Iru persona distinta, bata besteagandik diferentea dana. Iraz 20. Arzainak eta populuak bata bertzearen lehia saindu batez hari direla [...] distiarazi nahiz salbamenduko szienzia. CatLav A 1v (V 2). Gizonaren baitan badirela borondate bat baiño gehiago, bata-bertzearekiñ gerlan hari direnak. He Gudu 76. Elkhar maiteki besarkatu izan zuten hastantzean bata bertzea ganik. Lg I 282s. O Konfesore ta Penitente bata bestea galdutzen dezuenak! Mg CC 145. Zeñian espliketan zirian euren propiedade, edo bata bestiagandi desbardintuten zitubana. Mg PAb 184. Sufrimentua ta pazienzia eukiteko, bata besteaz ez aserratuteko. GGero 233. Bigarren doaia: bata bestearentzat leiala izatea. AA I 597. Bata bestiaren arteko artu emonetan. fB Ic I 22. Alkarregaz beti izateko, ta bata bestiaren gorputzen eskubidia alkarri emoteko. fB Ic III 322. Egiten dabe pekatu bata bestia ikusi ezin badabe. Astar II 25. Zegaitik bata bestiari berbarik egiten ezteutsen. Ib. 28. Orduan elkar despediturik / biurtu ziran etxera, / bata bestearen beldurrik gabe / soseguz asnas artzera. It Fab 140. Bereala bata bestearen leian abiatu ziran. Izt C 180. . . Harrixkorik baldin topatzen badute, / Bata bertzeari yoka hari dire. Gy 92. Sabelean zekarzkien aur aiek, bi erri edo jende, bata bestearen kontra beti ibilliko ziranen buru izango zirala. Lard 29. Aziendek behar dute tokia nasai, ez dezaten elkharri minik egin, eta ez ditezen ithoka jaten hari, bata bertzearen bekhaiztiz. Dv Lab 217s. Han, bata bertzeari kofesatu ondoan, Iñaziok eman zuen meza. Laph 188. Kristau fededunak parte dutela bata bertzearen animako ontasunetan, gorputz baten zatiak direlakotz. Legaz 18. oñatu izan arren bata besteakin / Biotzez bizi ziran alkargandik urrin. AB AmaE 264. Munduan biziteko / bata besteagaz / gizon guztiak dabilz / mozorro banagaz. Azc PB 344. Eta beraugaitik nastetan dituezala, Liberalismoaren ganean berba egiten danean, alkarregaz eta bata besteagaz zerikusirik ez dauken gauzak. Itz Azald 56. Asi ziran murmur bata besteari zerbait esaten. Ag AL 103.
Ondo ezagututeuen biak alkar, ume umetatik ziran maite, ta bata besteagaitik edozer egingo eukien. Ag Kr 26. Baño, batez ere, Joanes ta Malentxo ziran alkar artuak eta bata bestearen maitale andiak. A G 136. Len legez sarri batuten zirean bata-besteagaz. Echta Jos 62. Edozelan be, ondo zan bata bestiagandik urrin eukitia. Kk Ab I 40. Aittagurearen lenengo iru eskabideak, bata besteakin ezin egokiago josiak daude. Inza Azalp 139. Apartatutzen asi ziran da / arren lagunak uzteko, / bata bestia probatu arte / ez iñork galerazteko. Tx B I 241. Beren gomutan, euzko-anaiak, / Bata bestia zaintzeko. Enb 122. Biotz pilpirak entzuten dire, eganagi baten egaketa bezala. Tinki ta ixilik, bata bestearen babesean. Or Mi 59. Bata bestiaren leian. Otx 137. Bata besteakin Eneolitos-aldi ezkeroztik artu-eman asko izan arren. JMB ELG 64s. Alderdi bi oneik [...] aspaldian be bata-bestearen aurka dabiltz. Eguzk GizAuz 42. Ez ginagoken so bata bertzeari, / Irri egin gabe kuxean elgarri. Iratz 14. Astebete bazan bata bestearekiko mutu zirautela. Etxde JJ 28. Biek bata besteari oro salatu ondoren. Mde HaurB 73. Eta bata besteagaz olgetan asi zirean. Bilbao IpuiB 263. Bata besteari bultzaka ta sakadaka. Erkiag Arran 36. Ikasi daigun bata-bestien laguntza. EgutAr 1-16[sic]-1959 (ap. DRA ). Eskuak bata bestearekin igurtziz. Anab Aprika 72. Bi gauza oiek, ongia eta eginbidea, elkarri eusten diote, bata bestearen abea ta euskarria delarik. Vill Jaink 93. Bakarka aspertu egiten dira. Bata bestearen laguntza billa dabiltz. MAtx Gazt 28. Baña bi jokabideok, bata besteari buru eman edo eragotzi bearrean, alkarren lagun eta osagarri ditezke. Gazt MusIx 7. Eta beti, gutxienez, bata besteagandik pare bat metrora alderaturik ibiltzen ziran bidean. NEtx LBB 123. Hizkuntza ta herria berex ez doatzi [...] / bata bertzea gabe ez daizkela bizi. Xa Odol 180. Agurtu zuten elkar, itz onak emanaz bata-besteari. Berron Kijote 149. Jainkoak bata besteentzat egin gaitzik. Ataño TxanKan 117. Nor-geiagoka bata-besteai / desafiatuz dabiltza. Ayesta 124. Auzoak bata besteari txandan lagundu bearra izaten zan. Albeniz 38. Urrutiegi gelditzen baitira bestela bata bestearengandik ahari, adari eta abar eta ari, mahai eta mai. .

v. tbn. JJMg BasEsc 169. Sor Gabon 40. Bv AsL 125. KIkG 53. Arti Ipuin 76. Bata ber(t)ze-: Etchart 1.1v. CatLan 25. Arb Igand 15.
azpisarrerakoSense-3.1
(En contextos xde no reciprocidad). "Dextera dexterae comissa, [...] esku eskuiñ elkhargainka vel bata bertzeagainka ezarriak" Urt V 446. "Bata bestearen ondoan, l'un après l'autre" H. "Bata bestian atzetik datoz" Elexp Berg.
Bata berzearen ondoan ilkhiten ziraden zaharrenetarik hasirik azkenetarano. Io 8, 9 (He, LE bata ber(t)zearen, EvS bata bestiaren; Dv bat bertzearen). Zeren bata bertzearen heredero, ondoko, eta elkharren onen primu eta iabe izan baitziren. Ax 246 (V 166). Tentazioneak eta tribulazioneak bata bertzeari darraizko. Ch I 13, 3. Zinzilika bezala gaude bata besteagandik. Lar Fueros 227. Biak bata bestearen ondoren lurrean jaioak. Cb Just 6. Non egin baitzituen bi mirakuillu bata bertzearen ondoan. Lg II 150. Ezin artu ditezke guziak batetan, ezpada banaka, ta bata bestearen ondoren. Ub 218. Ez dozuela bata bestearen jarraian joan bearra. LoraS 63. Beti etsaiak bata bertzearen ondotik egin zilo guzien tapatzen. HU Zez 151. Lenbiziko irurak, bata bestearen ondorean. A Ardi 19. Ihiztariak bipher itzuli ziren guziak, bata bestearen ondotik. Barb Sup 31. Una emen, batabertzeari darraizkonak. FIr 173. Lurrera jausi zirean bata bestearen ganera. Kk Ab II 1. Ate ta urteiera guztijak bata bestiaren urrengo trebetasun andiz idegirik. Otx 83. Bata bestearen ondoz yaikitzen dira olako ta alako. Ldi IL 21. Herriko dupak bilduz eta bata bertzearen gainean polliki emanez. Lf Murtuts 15. Bi [oi] eskubitan eta bi ezkerretan, bata bestearen gañean. JAIraz Bizia 20. Arratsalderantz geituten dira egitadak, bata bestearen urrengo. Erkiag Arran 35. Bata bestearen ondoren etorri ziran seme-alabak. NEtx LBB 54. Urten eben itxasora bata bestearen atzetik. Etxba Kontu 133. Hor ditugu, bata bestearen hurren, Heraklito, Parmenides eta Eleatarrak. MEIG III 76.
v. tbn. Bv AsL 192. Ag G 43. Or Mi 130. JMB ELG 18. Ir YKBiz 441. TAg Uzt 69. Zait Sof 30. Anab Poli 65. Bata bertze-: SP Phil 31.
azpisarrera-4
BATA BESTEAREKIN (bata bertzearekin Sal, R ap. A ).
"Uno con otro, por término medio" A (s.v. batez). v. BATEZ BESTE.
azpisarrera-5
BATA BESTE IZAN, BATA BESTEA IZAN. (En frase negativa). Diferente.
Hiru persona diferenteak (esan naidu bata beste ez diranak) eta Jaungoiko egiazko bakar bat. CatOiq 50. Iru personak direala distintoak, zer esan gura dau? Esan gura dau, ze bata bestea eztireala; bana direala. Oe 25. Bada pekatuko gurarijak bere ez dira ez bat, ta ez bardinak, ez bada bakartubak, ta bata bestiak ez dirianak. fB Ic II 244. Dirialako personak bata bestia eztirianak. CatLlo 18. Iru Persona bana edo bata bestea ez direanak. CatBus 13.
azpisarrera-6
BATA BESTERATU, BATA-BESTETU. v. batabesteratu, batabestetu.
azpisarrera-7
BATA-BIOK.
Uno y otro.
Idorra naiz leorra --Pedrok erantzun-- or nonbait bata-biok. Berron Kijote 134.
azpisarrera-8
BATA ETA BESTEA. (Gralmente. con esan). "Esto y lo otro. Bata ta bestia esan dau baña, egixa ez da besterik auxe baño: ez detsala goguak emon" Etxba Eib. "Mucho hablar pero... Zuk bata ta bestia, baiña majo bizi za" Elexp Berg. "Sozialistok, bata eta bestia, baiña azkenian bestien antzerakuak" Ib.
Nosian bein juakoz Konfesoriari esatera bata ta bestia aspertu ezinik esatez. Mg CO 234 (CC 157 betiko lelo edo soñuarekin). Asi ziran ienteak ortik eta emetik bata ta bestea esaten. Ag AL 76.
azpisarrera-9
BATA ETA EZ BESTEA.
"Bata t'ez bestia (loc.), ni lo uno ni lo otro; ni el uno ni el otro" Etxba Eib. "Gosia eta egurra, bata t'ez bestia onerakuak" Ib. "Bata t'ez bestia lagun egokixak gure arterako" Ib. v. supra (I, 1) ejs. de ez bata eta ez bestea.
azpisarrera-10
BATAGO. v. ejs. de batago izan s.v. BAT IZAN.
azpisarrera-11
BATAK (Dv). (Pl., opuesto siempre a besteak). Unos, algunos. "On dit quelquefois au pluriel, comme en français, les uns et les autres, batak eta bertzeak (régulièrement batzuek eta bertzeak)" Dv.
Ezen bere ethortez batak eztirade berzeak baino hobe. Ins G 3r. Ezpaitirade meneatzen beren lekuetatik, eta ez minzatzen batak berzeki. Ber Trat 30v. Zeren batak han izanen dira bere gorputz loriosekin [...], eta bertzeak bere gorputz itsusiekin nondik nahi harritzen dutela. SP Phil 52 (He 53 batzuek ... eta bertzeek). Agerzen ziran gerrako gizonen ainzurako zaldizko zenbait eta batak batetik eta besteak bestetik atera ta agertu horduko, elkarganatzen ziran lasterka. Mb IArg I 253. Batak eta besteak asi ziran edaten. Mb IArg II 279. Batak indarrik gabe, bestiak zentzü gabe, bethi praube agitzen. Etch 234. Batak ari dia hola, besteak hala. Arch Gram 31. Batak bizi, besteak hil. "Les uns vivent, les autres meurent" . Ib. 32. Bada iñhürri mota hanitx: batak bestiak beno txipiago. Ip Dial 29 (It, Dv batzuek, Ur batzuk). --Zuin dira untsa komüniatzeko behar diren disposizioniak? --Bi gisatako dira: batak Arimari, bestiak Khorpitzari daudenak. CatS 76. Abade ta praille, batak txiroari ostuten deutse, ta besteak etxetik atsotxuentzat ataraten dabe. Or Tormes 11. Batak lapurrak eta / besteak saguak. Ayesta 34. Batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian, ezta alderatzeko ere. MIH 122.
azpisarrerakoSense-11.1
(Batek ergativo pl.)
Batek eman, bestek har. "Les uns donnent, les autres prennent" . Arch Gram 32. Haregatik üdüri die batek bestiak ez bezalako direla. Ip Dial 119 (Dv batzuek). Batek haren bihotza eraikiten eta bozten beitzien, eta bestek egoisten eta bihozterritzen. Ip Hil 98.
azpisarrera-12
BATAK BESTE-. (Con beste det.; se incluyen aquí las construcciones del tipo batak bestea ikusi, batak besteari eman... (equivalentes a elkar, elkarri, etc.), con un sujeto en plural, no, obviamente, las del tipo batak bestea ikusi du, batak besteari eman dio...). "Batak bestia maitte izatia aintzen desku Ebenjelixuak" Etxba Eib. "Ezin dabe batak bestia ikusi" Elexp Berg. Cf. Lf Gram 214: "La réciprocité est plus lourdement traduite par bata... bertzea, [...]. Ex.: Batak bertzea laguntzen dute, ils s'aident mutuellement". v. BATA BESTE-, BATEK BESTE-; elkar.
tradizioa
Tr. Aunque documentado ya desde Dechepare, se emplea relativamente poco en todos los dialectos.

Mundu honetan badirogu batak berzia engana. E 33. Manatzen gaituela elkhar onhets dezagun, afekzione onez eta hipokrisia gabe, batak berzearen ona prokura dezagun. Ins D 7r. Aditzen dut Giristino fidel guztiek badutela parte batak bertzearen orazinoetan. Mat 71. Hala ere idukitzen tu guztiak erraxki / Batak berzeari traba egin gabe aphurki. EZ Man I 96. Eta handik, eta halatan, batak bertzeagana utziz, eta guztiek utziz, utzten dira deskarguak egin gabe. Ax 247 (V 166). Ikas dezaguntzat batak bertzearen kargaren iasaiten. SP Imit I 16, 4. Eta nola hon baita mündü hontako jente perestiek batak bestia Jinkoari gomenda dezen bere othoitzez. Bp I 88. Zeren hainitz hitzkuntza baitira batak bertzea eztiruditenak. ES 392. Eta ikhastea mundu huntan elkhar onetsten bertzean batak bertzea eternitate guzian onetsiko dugun bezala. He Phil 295. Izpirituak eta gorphutzak, batak bertzearekin duten aria hertsia dela kausa. He Gudu 127. Batak bestea beti onest-maitatzea. Mb IArg I 350. Latin ta Griegoak batak bestea apañtzeko elkarri eskua eman ta lagundu diotela. Cb EBO 8. Ordean batak bertzeari ematen ziñotzoten adiskidetasunaren señalek intres bera zuten. Mih 67s. Eta batak bertzearentzat othoitz egitea manatu darokuzunaz geroz. Brtc 26.
( s. XIX.) Batak bertzea bilhatuz, batak bertzeari amor eginez. Dh 162. Ezkondubak esku emotian aginduten deutsee batak bestiari bijak, alkar senar emaztetzat betiko artutia. fB Ic III 344. Ez eikezube batak bestiagaitik dongaro juzgadu. Astar II 178. Munduan enbidia / batak besteari / izaten oi diogu / txit maiz edo beti. It Fab 72. Elkarri gaitzik ez egiteko itz ziñeztua batak besteari eman zioten. Lard 41. Badira landarak alkar ondo artuten dabenak; eta badira batak bestiari kalte egiten deutsenak. Ur Dial 49 (It elkarri, Dv elkharri, Ip alkharri). Entzun dot direala ezkondu goisean, / Batak bestea maite dabenen antzean. AB AmaE 325. Eta batak bertzearentzat othoitz egitea manatu deraukuzunaz geroz. Arb Igand 200. Batak bestea ilten diarduen besoak soloetako lanetara eroan. Ag AL 157.

( s. XX.) Batak besteari oratu eutsienean. Ag Kr 69. Zapuzturik eta mingañean zeuzkaten zitalkeriak nekez irentsiaz, batak besteari bizkarra eman zioten. Ag G 266s. Ekatxa ibittu zanean ezeben ikusten batak-bestea masta-ganetik be. Echta Jos 266. Jan lezakeie batak bertzea / jendek gosearen gatik. Ox 139. Bi gazteak, bildurrez batak besteari elduta, ixil egiten dute atsoaren esana. Or Mi 72. Maiz gogora dute / batak bestea. Ldi UO 39. Batak besteari egiten dizkieten txakurkeriak. NEtx Antz 105. Arratsez, lanetik ateratzean, batak bestea igurikitzen zuten. Mde Pr 146. Funtsean ezkont aintzinean zuten amodio bera eta suhar hura bera zaukaten bihotzean batak bertzearentzat. JEtchep 58. Batak besteari esaten zioten erderaz. Salav 57. Batak bestiari ziria sartu nai ugari erabili genduen. Gerrika 134. Galdua ote dugu --aritu ginen luzaroan galdezka, batak besteari eta nork geure buruari--poema jaioberria? MIH 291.
azpisarrerakoSense-12.1
(En contextos de no reciprocidad)
Erresekek nola baitute / Batak bertzea pusatzen, / Urtheek ere hala die / Elkhar ondotik segitzen. 174. Drainak dira baxerazko tutu batzuek, muthurra batak bertzearen barnean sartzen dutenak. Dv Lab 112. Lau etxek batak bestearen urrena Santuari ostatu emateko ditxa izan zuten. Aran SIgn 30. Eta batak bestearen atzetik edontzia aurreratzen zioten Yaun Erraimuni. Or Mi 89.
azpisarrera-13
BAT ALA BESTE.
Algún que otro. Cf. BAT EDO BESTE.
Gu baino goragokoek ikus, erran daizkutenak egiak diren ala ez. Garbitasunik jakiten ahal badugu, emanen ditugu, jakin arau, eskualde bat ala bertze. HU Aurp 187. Hots, badela zerbait gelditzen denik ere, gisa bat ala bertze. Lf (in Zait Plat XX).
azpisarrera-14
BAT HANDI IZAN (Dv (s.v. handi)).
Estar muy unido. Cf. BAT IZAN.
Uste ginduen berehala ikhusiko ahal ginduela [erregeak]; ezen ordu artean, gurekin bathandi zen . Prop 1881, 21. Geroztik, ez dakit nola ez eta zertako, gure alderat hozturik izan da. Bainan, denboraren buruan, berriz gutaratu zen, eta aspaldi huntan bat handi ginen. Prop 1889, 108.
azpisarrera-15
BAT HARTU.
Ponerse de acuerdo, convenir. v. ELKAR HARTU.
Oñaz ta Ganboarrak, danok, bat artuta, / menderatzen dizugu aoz-bera ezpata. SMitx Aranz 33. Gure artean ugari datoz / munduan sarri ezbaiak. / Ezin bat artu ta gabiz beti / gure beiak eta goiak. FEtxeb 168.
azpisarrera-16
BATAZ BESTE. v. BATEZ BESTE.
azpisarrera-17
BATAZ... BESTEAZ (bertzeaz H), BATAZ... BESTEA.
Por una parte... por otra... "Bataz eta berriz bertzeaz, d'un côté, d'une part et puis de l'autre (Ax)" H. Cf. A: "Bataz, pues. Non da bataz? ¿dónde está pues? (Ax 153)"; en realidad lo que aparece en Ax 153 (V 101) es non da bataz [...] aitzinamendua? [...] Eta berriz bertzea, non da [...] galtzen duzun denbora?, ej. similar a los que citamos de dicho autor.
Jauna: zure señoriak barka biezat zeren ezpaitut zure señoriaren kartak merexi duen bezala eranzuten, bataz zeren ez naizen kortesanoa, baizik montañesa; bestiaz naiz enpaxatu nere bi anaia eta kusin bat ekustera etorririk. (c. 1597). FLV 1993, 459. Zeren hura baita gure aita egiazkoa, bataz zeren hark kreatu eta munduan ezarri baikaitu; eta berriz bertzea, zeren [...] gu Giristinoak bere seme eta bere etxeko baikadutza. Mat 77s. Baia geiago erdesten dute Meza ongi enzuten dutenean, batas zeren berak Mezan ofrezitzen baitu sakrifizioa, berzeas Meza erraten duenak ofrezitzen baitu aren gatik. Ber Trat 106v. Zeren bataz, nola herrietarik urrun baitzegoen, gehiago baitzekarkeien garraioaren gastuak, obraren balioak baiño: eta berriz bertzea, zeren trabaillu hura guztia [...]. Ax 23 (V 13). Baiña zeren bataz gutitan barkhatzen baitu: eta bertzeaz zeren gaitza baita. Ib. 100 (V 68). Haztura gaixtoa da bizio bat hagitz higuingarria; bataz zeren den hain gaitza erremediatzeko, eta bertzeaz, zeren berekin baitakarke alferkeria, bizio guztien aitzindaria. ES 182.
azpisarrerakoSense-17.1
(Bataz... bertze alde)
Bataz gure etsaiak badira baten biga, eta bertze alde, iakinsiago, maleziosago, eta gu baino azkharrago dira. Tt Onsa 147.
azpisarrerakoSense-17.2
En primer lugar (?).
Bataz esango neuke doloreak / bakotxik nenbilela illunetan, / dulzero nituala bidalketan / zugana kexaak eta klamoreak. Lazarraga (B) 1193rb.
azpisarrera-18
BAT-BAKA, BAPAKA.
"Bapaka (V-m-gip) [...], jugar uno a uno" A. v. BAT-BANAKA.
azpisarrera-19
BAT-BANA
azpisarrerakoSense-19.1
a) BAPANA (S, R ap. A ).
Cada uno. "Bapanak daki bere etxean zer gora-bera dion (R)" A. "Bapanari norberea" Ib. v. batbedera.
--Zer da examina? --Da bere bat banak oroitzea edo bat bederak bere aldetik eginala egitea bere bekatuez oroitzeko. CatEliz 470. --Bada zuk batzu ainguru guardazkua? --Bai, eta bapanak badu beria. CatR 41 (CatSal bakotxak). Errezibitu zein kuek gisa berian bapanak bere deuria. Hual Mt 20, 10 (Lç rezebi zezaten hek-ere dinero baná). Biar ekuntubaizein ezkapatu bapana alzion lekutik. Mdg 164. Iriko bezino guziuen izenak isartan dra bapana bere zeduletan. Ib. 135.
azpiadiera-1.1
Cada.
Ardi bapanari gentandabei iror edo laur libra ganzta. Mdg 136.
azpisarrerakoSense-19.2
b) Uno por uno.
Leio-kaiolak zabaldu ditu, bat-bana... "Una por una" . Ldi BB 32.
azpisarrera-20
BAT-BANAKA (SP, Lar, , Hb, Dv, H (s.v. bana); bapanaka V-ger ap. A Morf 591 ).
Uno a uno. "Un à un" SP. "Uno a uno" Lar. "(De) uno en uno" . "Un à un, les uns aprés les autres" Dv. v. banaka.
Deklara ezazu bat banaka zer den berthute hauken ofizioa. Mat 142. Gaztiguak bat banaka behar ditu pairatu. EZ Man I 109. Berze gañerako saindu partikularen arrosarioak, hekin bizia aditu edo irakurri eta misterioak handik formatzen tutzula bat banaka. EZ Man II 177. Othoizten ditut halaber [saindu] guziak betan eta bat banaka ene ararteko enplega daiteala. Harb 410. Hain xehero, bat banaka, beregainki eta bereziki daki Iainkoak gauza guztien berri. Ax 111 (V 74). Maite zaitut neure bihotz guztiaz, berze guztiak bat banaka edo guztiak elkarrekin baino areago. Hm 213. Konsideratzatzu guziak bat banaka eta xehero. SP Imit III 9, 1. Orietan guzietan bat banaka konsiderazio andiarekin pensatuaz. OA 70. Bost sendimentü horien bat banaka gütan ediren erazitzeko. Mst I 3, 1n. Guazen bat banaka. Lenbiziko errezeta iges egitea sukai eta peligroetatik. LE Urt 304. Galdetu zidan ea nekazaritzako erremientak Euskarazko izen garbiak zituzten; erantzun nion baietz, eta esan ere niozkan bat banaka, gogoratu zitzaizkidanak. Izt C 232. Moisesen doai andiak bat-banaka esateko, denbora luzea bearko litzake. Lard 107. Baldiñ laburkida batean eziñ sartu leizkean egite ta gertakizunak bat banaka lumaz itzkribatu bear baginduzke. Aran SIgn 110. Eta ziran guziak bat banaka zearo esan ziozkan. Arr May 78. Berriz ta berriz igortzi betazalak, berriz ta berriz aztertu inguru-aldeak bat-banaka. Mok 14. Bat-banaka kotxe guziak arakatu ta... utsa topatu zuten. Or SCruz 52. Ta illak bat-banaka il-yantzietan bildurik yeiki ta belaunikatzen direla. Or Mi 77. Baña guzi oiek bat-banaka idatzi nai balira, nik uste dut mundu guzian ez lirakela kokatuko artarako idatzi bearko liraken liburuak. Ir YKBiz 544. Bat banaka artzen ziozten izenak eta beatzen señaleak. Izeta DirG 48.
azpisarrerakoSense-20.1
"Pilotan [...] batpanaka [jokatu] (AN-5vill)" Gte Erd 218.
azpisarrera-21
BAT-BANAKAKO (SP, Urt, Dv).
Individual, de uno en (contra, etc.) uno. "Bat banakako gudua" SP. "Appelator [...], bat banakako vel bat banazkáko gudura deitzáillea" Urt II 180.
azpisarrera-22
BAT-BANAKATU.
"Mettre, se mettre, se disperser un à un" Dv. v. banakatu.
azpisarrerakoSense-22.1
Contar, enumerar.
"Nork bat-banakatu Zure goreskizunak" (Ps 105, 2) beragan bakarragan sumatuak ere? "Quis laudes tuas enumerat" . Or Aitork 80.
azpisarrera-23
BAT-BANAN.
Uno por uno.
Bere semeak, jaiyo orduko, bere besoetan bat banan artu eta Jaungoikoari eskiniteko oitura on eta santua. Itz Azald 99. Alper da bat-banan izar bakoitzan geldi begiratu. Or Poem 526.
azpisarrera-24
BAT-BANATU
azpisarrerakoSense-24.1
a) (H), BAPANATU.
"Mettre un par un" H.
azpiadiera-1.1
Contar; enumerar.
Gure buruko illeak oro bat-banatuak baitituzu. (Lc 12, 7). Or Aitork 25 (Ol, Ker zenbatuta, IBk kontaturik). Irakurri, idatzi, bat-banatu esaten zaien aiek, alegia, greko guziek bezain astun eta nekagarri zitzaizkidan. "Numerare" . Ib. 25s. Aren buru-illeak aisago bapana litezke aren biotz-eragiñak baiño. Ib. 94. Larunbat biaramonetik, zazpi aste bete batbanatuko dituzute. (Lev 23, 15). Or MB 497. Izkiak ere bapanatuz, aztatuz, neurtuz, ongi antolatuz, esaten dutena garbi adierazteko ez-ezen, mintzo ta eztiro esateko. Or (in Gazt MusIx 28).
azpisarrerakoSense-24.2
b) Esparcirse, diseminarse. v. banatu.
Baiña argi-urratzean odei-moltso artetik erraiñuak bapanatzen baldin baditu, edota Eguantza zurbil eta margul Titonen urrezko oatzetik iaikitzen baldin bada, ai ene! 'Sese diuersi rumpent radii' . Ibiñ Virgil 78.
azpisarrera-25
BAT-BANAZKA (SP, Urt II 370, Hb, Dv, H), BAPANAZKA (L, BN ap. A ).
Uno por uno. "Un à un, les uns après les autres" Dv. "Un par un, un à un" H. "Jugar uno a uno" A. v. banazka.
Halatan orai hetarik zenbait bat banazka nahi nituzke izendatu. ES 116. Aitzineko lekzione hautan esplikatu diren Jesu-Kristo gure Jaunaren misterioen Istorioa kausitu behar da Ebanjelioan bat banazka. CatLav 53 (V 34). Eta gure bekhatuak xehero konsideratzen ohi ditugun bezala, konsidera detzagun halaber haren graziak ere batbanazka. He Phil 206. Gizonaren ahalez gorago da hemen bat-banazka aiphatzea Jesu-Kristoren manu salbagarri guziak. Lg II 150. Guziak beraz bat-banazka kofesatu behar dire bere zirkunstantzia guziekin. Brtc 162. Bat banazka agerrarazi ditugu lurrean izan diren gizon handien guziak. Hb Egia 86. Zuk badakitzatzu gauza guziak eta guziak bat-banazka. Dv Imit III 50, 6 (SP xeheroki, Ch partikularrean, Mst bederakarka, Ip bederazka). Han hasi ziren agertzen [...] babanazka ther-ther bide xidorretarik guziak. Prop 1909, 280. Basa jendeak multzoka bazohazkon eta ez zitzaizkon ixiltzen bere gauza batbanazka galdetzetik. Prop 1911, 96 (ap. DRA ). Ez ditugu gehiago aiphatzen airetarik erortzen diren xori gizonak, aldian bizpalau baizik. Sobera leteke bapanazka kondatzeko. Eskual 14-3-1913 (ap. DRA).
azpisarrera-26
BAT-BANAZKAKO.
"Appelator [...], bat banakako vel bat banazkáko gudura deitzáillea" Urt II 180.
azpisarrera-27
BAT-BANAZKATU (Hb, H).
"Bat-banazkatzea, mettre un par un" H. v. banazkatu.
Ez detzaket batbanazkatuz aipha, toki beroetan khonda ahala baino gehiago non nahi dabiltzan izate xehegokoak. Prop 1908, 28.
azpisarrera-28
BAT-BANAZKO.
"Particulier. Aiphu batbanazkoa, mention spéciale (Guil. d'Ar.)" H.
azpisarrera-29
BAT-BAT
azpisarrerakoSense-29.1
a) Mismo.
Jesus, eta ni gara Ama bat baten semiak. Ur MarIl 68. Eta izate bi oneek Persona bat baten batuagaz, ez ziran nastau. Itz Azald 29. Fededunak aldea daukela besten arimako onetan, Eleizea dan gorputz bat baten zatiyak legez. Ib. 43. Gure arimea izanik bat bakarra, denpora bat baten dago guzti guztia gorputzeko alde edo zati guztietan. Ib. 64.
azpisarrerakoSense-29.2
b) "Bapat (Vc, BNc), iguales (de bat+ bat)" A.
azpisarrerakoSense-29.3
c) "Bapat (V-m), un juego de nueces" A Morf 399. v. bapako.
azpisarrerakoSense-29.4
d) De repente. v. BAT-BATETAN.
Eultzi-jendea txunditua da / bat bat argitu duala. Or Eus 346.
azpisarrerakoSense-29.5
e) Alguno. v. BAT EDO BAT.
Bildurra aizatu naiez, bapatek / ozenago dik mintzoa. "Alguno levanta más su voz" . Or Eus 304. Kopla bat, ez baitaki andik aurrerago; / tabernan asmatzen da bat-bat okerrago. Ib. 369.
azpisarrera-30
BAT-BATEAN
tradizioa
Tr. La var. bat-batetan, menos utilizada que -tean, se encuentra en autores suletinos (aunque cf. batbatian en Inchauspe) y guipuzcoanos, alternando frecuentemente en estos últimos con -tean. Usan bat-baten vizcaínos como Altuna, Kirikiño (Ab II 86), Enbeita (88) y Gandiaga (Elorri 62); tbn. lo emplea en alguna ocasión, tal vez metri causa, el guipuzcoano J. I. Arana. Bapatean sólo se encuentra en algunos textos meridionales a partir de 1930; así en Orixe, Lekuona (EunD 49), Eguzkitza, Erkiaga o Txillardegi (Let 87); cf. además bapatetan y batpatean en Tomas Agirre y Erkiaga.
azpisarrerakoSense-30.1
a) (L, S; A, VocBN , Gèze, Dv, H; bat batin G-nav), BAPATEAN (V-gip, B, S), BAT-BATETAN (V-ger, S; Lar, , H), BAPATETAN (S), BAT-BATEN. Ref.: A Apend (bat-batetan); Lh (bat-batean, bapatian, bapatetan); Lrq (bat-batetan /bapatetán/); Iz ArOñ (bapatian); Iz Als (bat batin); Izeta BHizt2 (bapatean).
De repente, súbitamente; improvisadamente. "Repente, de repente, repentinamente" Lar. "Improvisamente" Lar, . ""Batbatian, tout à coup" Gèze. "Soudainement, subitement, tout d'un coup" Dv. "De repente" A Apend. v. BAT-BATERA, BAT-BATEZ.
tradizioa
Tr. Documentado al Sur a partir de mediados del s. XVIII. Al Norte, antes de mediados del s. XIX sólo se documenta en los suletinos Tartas, Belapeyre y Maister; a partir de esta época va haciéndose más frecuente entre los septentrionales y en el s. XX es prácticamente general.

Zeren herioak halakoak bat batian, ezustian bere gauza maitetarik separatzen baititu. Tt Onsa 148. Herots handi Zelütik jiten zen bat enzün zien bat batetan. Bp II 71. Noiz-da bat-batean agertzen dan munduan San Agustiñen argia. Lar SAgust 9. Zure ezpiritia zunbait aldiz bat batetan zelialat igaiten balin bada. Mst III 6, 3 (SP ustegabez, Ch betan). Baña al-ere Santuak nai ta, bat batean gelditu zen lo. Mb IArg II 332. Mirari andia da, uste gabeko, edo bat batean eriotza geiago munduan egunoro ez ikustea. Cb Eg III 220. Eriotza au askorentzat supitoan, bat batetan, edo beñgoan izan oi da. Ib. 319. Horduan idiki ziran bat-batetan gañeko Zeruak, ta jetsi zan Espiritu Santua. Ub 74. Bai ta, ustekabez, bat batean, piska bat aserraturik edo samindurik ezarten dana. MisE 209. Zeren bat batean zure gañean izango dan beraren aserrea. (Eccli 5, 9) "Subito" . AA III 451 (Dv terrepentean). Eta bere denbora guzian etsaiaren kontra peleatzen ikasi ez duanak [...], nola bat batetan ikasiko du etsaia garaitzen? Ib. 573. Gabiroi bat gañera / dator bat-batean. It Fab 89. . . Orra non bat-batetan / tximu-irrintziak / igarotzen diozkan / bere belarriak. Ib. 75. Guda gudaren gañean sortzen zalako, utzi izan zioten guztiari bat batean. Izt C 70. Kastigau leike pekatu mortalian daguana, uste baga, bat batian bizitzia kenduagaz. Ur MarIl 29. Eta turmoi eta tronpeta-soñua bat-batean isildu zan. Lard 77. Tximista biziak zeriozkan odei batek zerua bat batetan estali zuen. Ib. 20. Bat-batean aziendak janhariz aldatzen badira, ethortzen zaiote hantura edo bertze gaitz zenbait. Dv Lab 258. Baña bat-baten menpetu nintzan / Lo gozo baten eztira. Aran SIgn 212 (cf. bat batean ib. 68, 33). Illinti igarrak euki arren surtan, / bat batean zeatz deuskuz amatau. AB AmaE 364. Bat batean ematen diote denak algara aundiaz parrari. Bv AsL 137. Hor aditzen dire, bat batean, lehenik irhintzinak, gero hixtuak. Elsb Fram 137. Batbatian gai-erditan, argi handi batekin jaisten zaie zelütik Jinkoaren mezülera. Ip Hil 96. Eta orra nun uste baga eta batbatean agertuten dan bere begien aurrera ume eder eta zoragarri bat. Itz Azald 26.
Biño Lurdesko uretik baso bat edanta bat-batean sendatua gelditu zen. Goñi 71. Eta zas bat batetan sartuko zaizkizu salan bi arpegi gaiztoko. Iraola 39. Bidean dabilan zure ezagunetarik bat lasterka bat-batean abiatzen, atherbe keta. JE Bur 75. Izkuntza bat besterik iñoiz ikasi gabeko gizon aiek bat batean izkuntza guztiak itzegitten zittuzten. Inza Azalp 85. Ameriketara aldegin-ezkeroko bi gerrateak gogora zaizka bat-batetan. Mok 14. Itz-neurtu ederrak eta zorrotzak bat-batean, iturritik ura ateratzen dan erara sortuaz. Etxeg (in Muj PAm 23). Bat batean, bihurgune batetara heltzearekin, han, eskuineko aldean, su handi handi bati ohartzen da. Barb Sup 173. . . Bat-baten baratzera eldu zan neguba ostera be. Altuna 48. Aurrean jarri ta bat-batean geldierazi zuten makiñista. Or SCruz 52. Bapatean atertu ziren sega ta golde. Or Mi 111. Noiz nai eta bat batean nabal ukaldi bat bezalako oñaze andi batekin asten da. FIr 170. Horra ba, gure gizona bat batian, arratsetik goizera aberastia. Zub 65. Belaunikatzera dijoala, bat batetan zutitu ta atzeratzen da. Alz Ram 129. Bat batean, bihurgune batean, jalitzen zaio Basa-Jauna. Barb Leg 126. Makillaka emonalak emoten asi yakazan bat-batian. Otx 86. Oroipen-txoriez zeuden / beterik: ni ikus ta, bat-batean, / egoei eragin ziten. Ldi BB 146. Bat-batean, abertzale bat ateratzen da esanaz, lurpean edo eztakit nun larru-paper zaar batzuk bilatu ditula, antzin-antziñeko bertsoz beteak. Ldi IL 163. Toki izkutu batera yoango zala ta gero bat-batean, iñork uste etzuelarik, agertuko zala yendearen aurrera. Ir YKBiz 315n. Eskuz okotza estu dularik / gogora du bat batetan. Or Eus 93. Prantziako matxiñada andia geiagoko barik, otoz-otoan eta bapatean etorri zanik egundo iñok eztau esan. Eguzk GizAuz 16s. Malentxoren irudia bururatu zitzaion batbatean Balendini. TAg Uzt 285. Eserita zeuden koskatik batpatean jeiki zan Malentxo. Ib. 101. Makhur handia, makhur beltza Itsasuarrentzat. Bat-batean mariñelgoa galdua zuten, eta arraintza bera erdikalatua. Lf Murtuts 2. Jendearen ustez illotzik zetzan Beltranen gorputza zutitu zan bat-batean. Etxde AlosT 102. Eta bat-batean, laiño latz xehearen artetik jaiki zen ilargia. Mde Pr 118. Bat-batean, isilik egoan ibar zulo artatik eiagora, oiu, didar batek igon eban. Erkiag Arran 186. Bapatean, uste ezik, itzetik ortzera. Ib. 90. Eta itzetik ortzera, bapatetan [...], aitaganako penaz ta atsekabez bete yakon gogoa. Ib. 82. Bein, berekautan euala, bat juan ei jakon, ta bat-batian soltau ei zetsan. SM Zirik 111. Pake zena batbatean ekaitz izugarri egiñez. Txill Let 36s. Klinikan isiltasun haundi bat zen nagusi, baina bat-batean [...] telefonoak deitu zuen. Arti Ipuin 75. Erreka koxkor bati behera untzixka batean gindoalarik, bat-batean euria hasten zitzaukun. JEtchep 86. Iakintza etzan bat-batean sortu Elade ederrean ere. Zait Plat 25. Baño bat-batean esnatuta, kolpe batean exeri, poxpolua piztu ta zapatari eldu, "amen" esan baño len egin nituan. Anab Aprika 49. Batpatean, Olarratz datorkio gogora Nikanor-eri. Erkiag BatB 128. Ixtant bat, gogoetatua dago... Bat batean sepan nigarrez lotzen da. Larz Iru 118. Askotan, bat-batean, usterik gutxienean [...], asmo lizunak datozkitzu. MAtx Gazt 52. Bere barruan zerbait sortu zitzaion bat-batean. NEtx LBB 180. Ta bat-batetan, akerra sartu zaio sotana artean. Ib. 175. Noiz eta ere uste gabean urerat uzten baitu bat batean erortzerat. Ardoy SFran 195s. Batbatetan dügü arren / karraska gaitza entzüten. Casve SGrazi 116. Lagun bat agertu zitzaidan bat-batean. Berron Kijote 18. Eta horra nun [...] bat batean egurrak astotik erortzen zazkon. Etchebarne 66. Zakurra bat-batean ixildu ta jolas-gureko irrintziak segituan. TxGarm BordaB 93. Aitari eneutsan esan bat-batian etorri jatan burutapena. Gerrika 86. Maite-minak bat-batean jotzen dituen gazte lirain dirudunak dira batzuentzat ihespide. MIH 363. Maiz irakur daitezke hauzi hori bat-batean eta behin-betiko [...] erabaki uste dutenen iritziak. Ib. 378.

v. tbn. (para textos anteriores a 1900) CartAnd 377. Bat-Batetan: Bv AsL 41. Arr May 167.
azpisarrerakoSense-30.2
b) (V, G, BN, S ap. A ; ).
A la vez. "(A un) tiempo", "(de una) vez" . "Al mismo tiempo" A. v. BATEAN.
Librugáu dá bere / jakindé argía [...] / an oja batéan / leiztenda guzía, / ta guzía batbatéan. LE Kop 132. Goazen guziok bat batean soroetara. VMg 25. Begiratu dot bat-batean alde guztietara. Ag Ioan 190. Nere begiak atsegin kontentuagatik etziren lokartuko, nere belarriyek eta sendido guziak denak bat batean gozatzen. (Larrainzar, 1906) FLV 1988, 284. Turuta baten otsean / batzen dira bapatean / oro Jaunaren aurrean. Akes (in Onaind MEOE 774). Gizonaren arreta edo begirada, mugatua izanik, ezin diteke bat batean puntu denetara edatu. Vill Jaink 141.
azpisarrerakoSense-30.3
c) (Tras -tzeaz). Nada más, al momento de.
Ilteagaz bat-batean agertuko da ene arimea Yaungoikoaren aurrera bere bizi guztiko kontu zeatza emoten. EL2 33.
azpisarrera-31
BAT-BAT EGIN. (Intens. de bat egin).
Zeren besteak dutenaz berena baliz bezain ongi poztuko diran ta biziko beti Jangoiko maitagarriarekin bat-bat egiñak. Mb IArg I 237. Zeru ederra ta itsaso zabala, maiteak bai lirean, bat-bat egiten ziralako. Erkiag Arran 8. Irakaslearekin bat-bat egiten du. Zait Plat 110.
azpisarrera-32
BAT-BATEK BADAKI.
Quién sabe. v. BATEK BADAKI.
Gerogo ta beroago bikoen asmaki; / nor norengana dagoan bat batek ba daki. "Quién será capaz de saber" . Or Eus 46.
azpisarrera-33
BAT-BATEKO
azpisarrerakoSense-33.1
a) (, Dv, H), BAT-BATETAKO (Lar, Hb), BAPATEKO.
Repentino, súbito; improvisado. "Repentino", "subitáneo" Lar, . "Improviso" . "Soudain, subit. batbateko heriotzea (Echev), mort subite" Dv. "Subit. Bat bateko ekaitza, orage subit (Echev)" H.
Il bear degu, ta gutxiena uste degunean aleere, ta bear bada beste asko bezala bat bateko eriotza dala medio. Echve OngiB 18. Bat-batetako sendatze au zabaldu zan uri eta Saronako ballera guzian. Lard 496. Eriotza bat-batetakoarekin kastigatu zituenean. Ib. 88. Meazatu zuan Santuak bat bateko eriotzarekin. Bv AsL 183. Eriotza ustebagakoa eta batbatekoa. Itz Azald 67. Patar zaleak urte gutxian bizi izaten dira, eta eriotz bat batetakoa eta gorria izan oi dute geienak. Ayerb EEs 1916, 14. Mendixka guzia ta illobi edo sepultura lur ikara bat-batekoak dardaratu erazi zituan. Inza Azalp 75. Bertsolarien bat-bateko bertsoak. Inza (in Jaukol Biozk VII). Bat-bateko sabel-miña eta miñandi denean. FIr 170. Batbateko ikaraldiak jo zun neskatxaren soiña maindirape epelean. TAg Uzt 249. Ori da bat-bateko sua! Jo ta txinpartak atera dizkiozu biotzari. NEtx Nola 29. Bat-bateko kemen ura nondikakoa zun jakiteke. Etxde JJ 261. Zuretzat zer ez-usteko? Zer bat-bateko? "Quid repentinum?" . Or Aitork 47. Ekaitz zorrotz, bapatekoa; labur eta ankerra. Erkiag Arran 162. Uste bako edo bapateko galarrena diñotsen ekaitz bildurgarriak. Ib. 78. Gizadiak, beintzat, bere senaz, susmoaz eta bat-bateko ezagueraz nunai ta noiznai atxeman izan du Jainkoa. Vill Jaink 24. Lugin arretatsuek mintegiak egin oi ditute landarak aldatu bearko diren lurren antzeko tokietan, bat-bateko aldaketak lur berria zapuiztu-arazi eztezaien. Ibiñ Virgil 87. Bapateko eroaldiak maitari gaixoa io zuenean. Ib. 117. Txirrita. (Bizitza ta bat-bateko bertsoak). A. Zavala (in Tx B tít.). Bat-bateko bere maitasun-galtze arek, zentzua nastu bear zion. NEtx LBB 52. Bat-bateko bertsoak piska bat moldatu arren, papelean bertsoak jartzeak bere lanak baditu. Uzt Sas 20. Itxurea zanez, bat-bateko ezbearra izan eben. Olatu andiren batek tirabira eragin edo. Etxabu Kontu 136. Bat-bateko bihotz-hutsegite bat. Larre ArtzainE 234.
v. tbn. Olea 286. Gerrika 141.
azpiadiera-1.1
Ni ez naiz bertso-jartzallea, bat-bateko bertsolaria baizik. Uzt Sas 20.
azpisarrerakoSense-33.2
b) (Uso sust.). Sorpresa.
Gabeko bat-batekorik egin etzezaten mikeleteak (sorpresas nocturnas) . Apalategi 69.
azpisarrera-34
BAT-BATERA
azpisarrerakoSense-34.1
a) (V), BAPATERA (bapatea V-gip). Ref.: A; Etxba Eib; Iz ArOñ (bapatian).
De repente, súbitamente. v. BAT-BATEAN, BATERA.
Nok daki, Jauna, uste baga bat batera ezetarako asti baga illgo ete nazan? Ur MarIl 89. Illundu zan zerua, eta trumoi orruaz bat batera asi ziran orruntz onuntz. Apaol 56. Bat batera gogoratu iatazan gutarrak euskaldunai egindako lur-ostute ta beste dongakeriak. Ag AL 44. Bat batera itzertu nintzen da iretzartu neuzan lagunek. A BGuzur 131. Bat batera, zakurrak, itxumustuan jaiki ta ekiñ zion zelaian zear estu estu zaunkaka. Ag G 153. Baina, gutxien uste zuela, lau ilebeteko poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion. A Ardi 89. Lisboara joateko baietza nagusiai eskatu ta une baten, bat batera, Lisboan aurkitzen da, mirariz. Belaus Andoni 13. Baña eltzen dira Bizkaiko euzkel-errira ta beriala bapatera aztuten yake ezpañera ta euzkeraz bakarrik dakije. Kk Ab II 36. Illuna bat-batera jetxi zan errira. Ugalde Iltz 62. Oraintxe gaia etorri baitzait hemen neri bat batera, / hala beharrez, nere semea, hi juan haiz Parisera. Mattin (in Xa Odol 165). Baiña, atzera, agertu zan lez desagertu edo aldendu be egin zan, bat-batera. Etxabu Kontu 117. Ixil-ixilik egon ondoren, bat-batera zutituko uan. Ataño TxanKan 43. Bat-batera, alako axe gogor, lur dardara eta trumoi-ots! Gerrika 75.
azpiadiera-1.1
"Yaio ta bat batera il zan, murió en cuanto nació (V-m)" A EY III 305.
azpisarrerakoSense-34.2
b) "Bat batera (V, G), al mismo tiempo" A.
Jaun guziz aundia, / Aldarean zera / Egin bat-batera / Bildots ta artzaia. Urruz Ezale 1897, 188a. Ta jende guztiak oiu egin zuan bat batera: Barrabas, Barrabas! Ag Serm 353. Biok, ba, ixilik / poz-naigabeak / esan ditzagun / bat-batera. Jaukol Biozk 7. Astiro "bat, bi, iru, lau" entzun ta / keiñu ber-berak artuaz, / Bat baterago ezin atera / neurri berean sartuaz. "No pueden salir más iguales" . Or Eus 393. Erantzun eutsen laurak bat-batera. Bilbao IpuiB 40. Bat batera, edo beintzat ingurutik, urretik, joango zirala idazlea eta pintorea, uste dot. Alzola Atalak 85.
azpiadiera-2.1
Ara... Euzkiakin bat-batera / bi artzaintxoen txabolera / bi aingerutxo zuri-gorri / egunabarran gaur etorri. Jaukol Biozk 38.
azpisarrera-35
BAT-BATERAKO
azpisarrerakoSense-35.1
a) Súbito, repentino. v. BAT-BATEKO.
Moxolok, bat-baterako zalaparta bizian, iñork uste baño len, maipera jaurtigi zuan ezkonberria. Ag G 313.
azpisarrerakoSense-35.2
b) Inmediato.
Irten kalera, eta lengo alprojarekin tabernara sartu, bat-baterako gauza zan. Ill Testim 8.
azpisarrera-36
BAT-BAT ETORRI. (Intens. de bat etorri).
Ongi iruditu zitzaien entzun zuteneri Girisostomorern kanta; alabaiña, irakurri zuanak zera zion, berak ez zuala uste alegia, Marzelaren on xotillagatik iñoiz entzundakoakin bat-bat zetorrenik. "No le parecía que conformaba" . Berron Kijote 158.
azpisarrera-37
BAT-BATEZ (H), BAPATEZ.
De repente, súbitamente. v. BAT-BATETAN
Bat-batez geixoak osatzen dira, itxas-asarrea baretu, apurtu kateak. Belaus Andoni 23. Bat batez bizia kenduko eutsona. GMant Goi 62. Leentxeago lo betean zetzana bat-batez ernaitu dala esan liteke, Erraondoko plaza. Mok 16. Orduban zugatza, bat-batez, loraz apaindu zan. Altuna 48. Bestetan, berriz, / poz-naigabeak / bertsotan barrendik bota, / ala bat-batez / ardi motelak / esnatu txistua jota. Jaukol Biozk 25. Bat-batez, yauzi aundi bat dagi. TP Kattalin 180. Yeiki da langillezaia bai litz, eta bapatez esaten die segariei: "geldi yaunak! berri gaizto diagu!". Or Mi 108. Nondiko gezi zorrotza / bat-batez eldu zaik egan, biotza / yosteko guztiz zuzena? Ldi BB 38. Baña esturasunok lasatasun bigurtu ziran bat-batez. Otx 129. Bizkorraldia!... Bat-batez orain / urrats arin, gogo txosper, / ain txingar sortu zaidan kemenak / zut-zutik narabil, gallen. EA OlBe 108. Bat-batez, itxu-itxuan, / andik atera t'etxera-bidez / ipiñi zituan. SMitx Aranz 224. Ta bat-batez negarrari emanda, itzuli ta ioan egin zan. Zait Plat 107.
azpisarrera-38
BAT-BAT IZAN. (Intens. de bat izan). Ser totalmente uno, estar totalmente unido.
Jauna, beragaz bat-bat nintzan ta batera illik / Zelan ez dogu bardin guk igo Zuganuntza? AB AmaE 171. Buru ta biotza alde banatara / doazkit egunez, bi liran iduri; / gauaren mendean bat biurtzen dira / ezin bakanduaz: orduun naiz bat-bat ni. "Entonces soy yo uno" . Or Poem 556.
azpisarrera-39
BAT-BATU.
"Incorporarse" .
azpisarrera-40
BAT-BATZUK.
Algunos.
Zenbat sarriyagotan goguan erabilten diran gure fedeko egiya batbatzuk, ainbat indar geiyago dauke, gure biyotzak igitu eta bigunduteko. Ur MarBi 165.
azpisarrera-41
BAT BEARTA.
"Bat bearta [behar eta?] (L-ain, Sc), en igualdad de circunstancias" A.
azpisarrera-42
BAT-BEDERA. v. batbedera.
azpisarrera-43
BAT BERA
azpisarrerakoSense-43.1
a) (Lar, ).
Un único; un(o) mismo, lo mismo. "Uno mismo" Lar, . v. BAT BERBERA.
tradizioa
Tr. En Leiçarraga, Axular, Etcheberri de Sara, J. I. Arana, Inza, Olabide y Onaindia sólo bera recibide los suf. de decl.; por el contrario, en CatLan, Goyhetche, Hiribarren, Bilintx, CatS (70), Zaitegi y Larzabal, aparecen declinados ambos miembros.

Ni nauk hetan eta hi nitan, perfekto diradenzát bat berean. "Consommés en un" . Io 17, 23 (TB bat eginak izan daiteztenzat, IBe bat izan daitezen). Guk dugu sinhestén eta ezagutzen Iainko bat bera dela, eta hura esenzia bakhoitz bat bera [...]. Eta Iainko bat ber haur, gizonei zaie hunelako manifestatzen. Ins G 1r. Baiña amoriorik eztutenei, manamendu bat bera iduritzen zaiela anhitz manamendu. Ax 486 (V 314). Autor batzuek eta bertzek gauza bat beraren izendatzeko baliatzen direla letra hauk biez. ES 161. Kristo Jaungoiko, eta Gizon egiazko bakar bat bera arkitzen da, eta dago Hostia konsagratu guzietan igualmente, edo berdin. OA 48. Non ez baitzare harekiñ ispiritu bat bera baizen izanen. He Gudu 29. Orregatik bat bera ta berdiña da irurei ematen zaien honr, adoranz eta gloria: qui cum Patre, et Filio simul adoratur, et conglorificatur . Mb IArg I 357. Fidelak direlakotz gorphütz baten beraren menbruak, zoin baita Eliza. CatLan 55. --Leku guzietara luzatzen ta zabaltzen da? --Bai: Eleiza bat bera da munduko toki ta bazter guzietan. Ub 147. Ez du nahi izan dadin arthalde bat bera eta Artzain bat bera baitzik. Jaur 170. Artean Nafarroak, / Gipuzkoak gañera, / egiñ izandu zuten / erreiño bat bera. It Fab 206. Alimale batek berak / Ez ditik dohaiñ guziak. Gy 227. Bi amets oriek, Jauna, gauza bat bera esan nai dute. Lard 53. Batek berak beharko zituen arregin liburu zahar eta berri [...], Dabiden psalmoak eta iztorioko liburu guziak. Hb Egia 5. Bat bera düzü hun dena Jinkua. Ip Mt 19, 17 (Dv Ona, bat da bakharra, Jainkoa Hual solo). Aur batek berak izan gaitzala / ni aita eta zu ama. Bil 106. Bat bera aitortzen dute bere bizitzaren itzkribulariak. 'Contestes están' . Aran SIgn 45. Bada Euskara osoa bat bera izan arren, gorputz aundi eder bat bezela, iru edo lau izketa-modu edo dialekto daduzka. Ib. 200. Danak biotz ta megope edo espiritu bat-berarekin preskañi edo botoa egin zuten. Ib. 74. Hirur Persuna horik eztira Jinko bat bera baizik. CatS 3. --Irur Jangoiko draia? --Ez, baizik Jangoiko bat bera egiazkorik. CatSal 25 (CatR 25 jangeiko bat bera egiazko; CatAe 24 Jangioko bat bakarrik egiaskoa). Eta bein baño sarriyago ikusten dan gauzea da, gobernuaren era bat bera leku baten katolikoa izaten eta beste leku baten liberala izatea. Itz Azald 53. Luisi etzitzaion egundaño begia ongi gelditu; Luisentzat, begi ona itxita, arbolak eta personak bat bera ziran. Goñi 49. Bi aldiz ots bat bera entzun zan Jesusen gañean itz berberak esanez. Inza Azalp 48. Baturik daude [...] sakramentuen artze berdin-berdiñaz, Aitta Santua, Buru ikusgarri, bat beraren mendean. Ib. 92. Yudu guziak izkuntza bat bera zuten; baña ala ere leku batetik bestera bazegon zerbait berextasun itzegiteko eran. Ol Ex 12, 8 (Ur arrats artan). Agintzen du animak animak nai dezan, eta bat bera izanik, ez du egiten. "Nec alter est" . Or Aitork 201. Animaren ezagueran gauza bat bera askotara eratu ta esan dedin. Ib. 400. Platonek dakarren Sokrate bera ezta beti bat bera, ordea: besterik da "Apologian"n eta "Faidon"en ageri dana. Zait Plat 83. Gauza bati berari buruz bi iritzi izan oi dira. Ib. 122. Ahapaldi bat beraren barruan ere gerta oi da iñoiz giro-aldatzea. Onaind (in Gazt MusIx 153). Gauza bat bera dute bi pusketan zarri. Xa Odol 180. Etorki bat-bereko direlako dira elkarren irudiko. MEIG IV 98.
v. tbn. Gco I 408. JesBih 404. MarIl X. CatS 70.
azpiadiera-1.1
Uno solo, solamente uno.
Aitzitik nola asko baita bekhatu mortal bat infernura ioaiteko, benturaz bada zenbait, bekhatu bat beragatik ifernuan dagoenik, bekhatu batez neurria bethe duenik. Ax 116 (V 77). Bena errazü hitz bat bera, eta ene arima sendo dükezü. CatS 77. Hura zen bezalako puska onaren hitz bat bera, edo ez mintzaturik ere, han haren itzala, onez onean, askiko zen. HU Aurp 180. Aste bat bera bakarrik eman balezote eskuararen irakasteari. JE Bur 180. Txori bat bera ikusi nenunan Buenos Aires utzirik, eta arrano bat. Gero ezer ez Titikaka aintzirako antxitak ikusi arte. Or QA 51. Eskuada osua etsaiek / die ükhen lehertürik, / Bat bera gure aldetik / azkarkixko zauritürik. Casve SGrazi 112.
azpiadiera-1.1.1
(En oraciones negativas). Ningún; ninguno. v. BAT BERA ERE.
Eta zuk erriertatxo bat bera ematen eztidazu? Arr GB 105. Beregandik irtena bezela geratu, eta itz bat bera eziñ eranzun al izan zion. Arr May 168. Ez det oraindik bat bera ezagutzen oietakorik. Urruz Urz 55. Gazte-jendeak ba du parraldi, / esanaraziz ipui bi. / Azpikoaz gain esan oi ditu, / bat bera zuzen ez daki. Or Eus 92. Ba, ba, gaixo gizona. Uli bati berari ez baitzion minik eginen. Larz Senper 128. Bat bera ezin mantendu leike / onen moduko jatunak. Uzt LEG II 144.
azpiadiera-1.1.2
(En oraciones condicionales o interrogativas). Alguno.
Nola utz deus eman gabe, urrikalmenduz ez bada, bederen bakearengatik, gaixtakeria zerbeiten edo ele tzar baten beraren beldurrez? HU Aurp 34. Ez deia izanen bat edo beste sinetsiren dianik Haritchabalet-ek hori kantatü diala Larrañeko elizan? Balin bada bat bera, harek erranen dü. Const 25. Nork behinere entzun dio ele bat bera, han eta hemen irabaziak zituen dirutze, zinta eta makila ferratuez? Zerb Azk 78.
azpisarrerakoSense-43.2
b) (Ae ap. A ).
Cada uno. v. batbedera.
Bada S. Paulen konseilluaren eta exhortazionearen araura, batberak phoroga eta examina beza bere konszienziá. Ins B 3v (sólo encontramos este ej.; tal vez errata por batbedera). --Bada zuk bauzu aingiru goardiaskoa? --Bai, eta batberak du berea. CatAe 40 (CatSal 41 bakotxak, CatR 41 bapanak).
azpiadiera-2.1
Sara onek zazpi senar, bat-beraren urrena, izan zituen. Lard 280.
azpisarrerakoSense-43.3
c) Hasta un, incluso un.
Mutiko piltzar bat bera mintzatzeko ahalge litaken bezen itsuski. HU Zez 180. Tximiñoi bat bera baiño be motzagoa ei zan-da. Bilbao IpuiB 84. Urdailla baloi bat bera baiño be putzituago ekarteko asmotan urten eban [azeria] . Ib. 127. Aza-porru ta bei batek emoten eutsan esneagaz, erregiña bat bera baiño be zoriontsuago bizi zan. Ib. 189. Badakik, edo yakin eik beintzat, ni kittano bat bera baño be pobreagoa nokena. Ib. 251. Baserritar tontoak holako galdera! / Durduzatuko zuen abokat bat bera. Xa Odol 150.
azpisarrera-44
BAT-BERA ERE. (En oraciones negativas). Ningún; ninguno. v. BAT ERE.
Jauna, nizaz nai dezuna egin dezazun: [...] eta zuk nai ez dezula, illetxo bat bera ere aterako ez didate. Arr GB 21. Bereala gertakari aren gañean itz bat bera ere iñori, ez etxekori eta ez konpokori, esan etzegiola, lagunari erregutu zion. Arr May 152. Gaiztokian ezta gaur txerren bat bera be, / Gizadi-ondatzallok andik urte dabe. Enb 209. Esaten da Ipar-Amerikan gizon asmati itxelak dagozala, baña egingo neuke zeu baño asmatiyagorik ezetz aurkitu bat bera be. Kk Ab II 141. Zalgi ganera igon garean ezkero eztogu mendijotan ur tanta bat bera be edan. Otx 111. Baiña alako baten, diruak amaitu, ta txakur txiki bat bera be barik geratu zan. Bilbao IpuiB 172. Olloak illietan be ez eutson ipinten bigarrengo arrautza ori, eta askenez ezta bat bera be. Ib. 258. Botikarixuan emaztiak, bere ezkutu-lekutik autu onen itz-bat bera be galdu ez ebanetik, pentsau eban berak be aurkittu ebala bere zori txarran erremedixua. Etxba Ibilt 472. Sakela ez ustutzeagatik-edo, or zeudek legortea baiño elkorrago porru-landare bat bera ere beren bizitzan emateke. NEtx LBB 120. Mobimentu batzuk ikusten ziran; baña tiro bat bera be ez, ez geuk ez eurak. Gerrika 78.
azpisarrerakoSense-44.1
(Con partitivo)
Familia izango ebela ugaria? Ez, irakurle. Ez euken semerik bat bera be. Bilbao IpuiB 145.
azpisarrera-45
BAT BERBERA.
Un mismo; un único.
Esperanza bat ber bera degu. Gco II 72. Iruak dute izate bat ber-bera. Inza Azalp 39.
azpisarrera-46
BAT-BEREX.
Uno a uno.
Bat berhez zakiztadeia / Ene kontra bataillara. Mormandie 92 (ap. DRA ).
azpisarrera-47
BAT-BESTE.
Alguno que otro. v. BAT EDO BESTE.
Oraindik elur-bildu bat beste / ageri da Basakaitzen. Or Eus 220. Lan geiegiz bat beste bazegon esturik. Ib. 274.
azpisarrera-48
BAT BESTE-. (Con beste det., y referente pl.). v. BATA BESTE-; cf. BATEK BESTE-.
tradizioa
Tr. Usado desde Mendiburu (en sdo. no recíproco), es más frecuente al Norte.

Ozta berbarik / egin gura ei eutsen / bat besteari. Zav Fab, RIEV 1907, 98. Dirautse bada bat besteari: / Ze katanarru oberik? Zav Fab 1909, 35. Elkhar ganat hurbildu beharrak, bazioazken bat bertzea ganik urrunago. Hb Egia 11. Bat bertzearen besoetarat erortzen dire bi heskualdunak. Laph 131. Berex, bat bertzeari sumindu gabe, ibiliko zirela. JE Bur 43. Egundaino bat bertzeari lotzerat ez ziren oraino atrebitu. Barb Sup 183. Bat bestiaren huts guzietan / Izan gaiten bai jasankor. Etcham 153. Bi mirakuilu, bat bertzea bezen ohartgarriak, egin zituen. Zerb IxtS 46. Bat bestearen sendimenduez segur gintian ordukotz. JEtchep 65. Egia da ez direla bat bestearentzat hartu behar bi erresumak, zerukoa eta lurrekoa, eta bat bestearentzat hartze hortarik heldu direla ainitz nahasmendu deitoragarri. Ardoy SFran 324s. Illundu orduko asiko dira / kuiotiak erausika / bat besteari abisatuaz. Auspoa 77-78 297. Ba ta girixtino gisa dugu guk / bat bertzea beti jasan! Xa EzinB 122.
v. tbn. Vill Jaink 163. BBarand 11. Bat bertze-: Elzb PAd 66. Jnn SBi 62. HU Aurp 98. Mattin 89.
azpisarrerakoSense-48.1
(Con bezain, etc.)
Ausart eta maltzur ziren bat bertzea bezanbat. Gy 119. Biak alabainan zein khartsuago ziren, eta biak bat bertzea bezein berandetsiak zagozin, noiz izanen zuten beren Jainko maitearen ikusteko zoriona. Jnn SBi 117. Handik ditzazkezu ikus hiru herri elgarri josiak, bat bertzea bezain xoragarri beren aldapa eta ordokiekin. JE Ber 12. Heia handi batean etzanak ikusi zituen zazpi behor, bat bertzea bezen ederrak. Barb Leg 139. Duda-muda guzien khentzeko, Jainkoak bi mirakuilu, bat bertzea bezein ohartgarriak, egin zituen Gedeonen bixtan. Zerb IxtS 46. Bat bertzia bezen trixte / orai girare gu. Mattin 52.
azpisarrerakoSense-48.2
(En contextos de no reciprocidad)
Constantinoplako inperi zatiak izandu zituen bat bestearen ondotik ogei ta amabost nagusi edo enperadore. Mb IArg I 342. Gure seme ta alabak / urte gutxirekin / nekean asten dira / bat bestearekin. Echag 62. Hunela eratxikiz egun guztiez zenbeit lore izpiritual, bat bertzearen gainera, oste on bat aurkhituko duzu ilhabethearen akhabantzan. MarIl 24. Bainan egun oro ezdire bardin, heldu diren arren bat bertzearen ondotik. Hb Egia 138. Lege justoak manatzen gaitu / Bat bestearen ondoko. Bordel 83. Bat bertzearen ondotik yautsten dire edatera. Gy 41. Ogei ta bat borroka / bat bestien urren. Afrika 135. Hezur hautziaren phuskak makhurtu zirela, bat bertzearen gainean jarri zirela. Laph 15. Bi eliza, bat bestaren gañean egiñak daude. Goñi 111. Han ikusten ditut oraino ardiak, muturra bat bertzearen sabel azpirat zaudela. JE Bur 8. Jakin orduko, iru Ordena, / bat bestearen segiran, / iñoiz aserrez ekiteraño / artaz jauntzen saia ziran. SMitx Aranz 88. Lau taxi joan ziren bat bertzearen ondotik. JEtchep 78. Bat bestearen ondotik botu egin zuten. Ardoy SFran 115. Antzarren eran filan jarrita / bat bestearen atzian. Zendoia 175.
v. tbn. Bil 118. JanEd II 57. Bat bertze-: Elzb PAd 49. Jnn SBi 30. Elsb Fram 126. HU Zez 145. Barb Sup V. Ox 61. Zerb IxtS 59. Larre ArtzainE 98.
azpisarrera-49
BAT BESTEA BAINO ...-AGO.
A cuál más. v. BATA BAINO BESTEA... -AGO.
Bainan bazituen hiruzpalau mail bederen, bat bertzea baino zokorat sartuago. JE Ber 80. Goizeko iguzkiari bat bertzea baino goxokiago badaude [bospasei laborari-etxe] guziak. Ib. 9. Bat bestea baino prestatuagoak. Larre ArtzainE 232.
azpisarrera-50
BAT-BESTEAN, BAPESTEAN.
"Bapestean, confidencialmente (V-ger)" A Apend. "Bat bestean, bapestean, sin testigo (V-ple)" Ib. "Bapestean, confidencialmente, sin testigos (V-ger)" A EY III 264.
azpisarrera-51
BAT BESTEAREKIN (bat bertzearekin H).
Por término medio. v. BATEZ BESTE.
azpisarrera-52
BAT-BESTEKO
azpisarrerakoSense-52.1
a) BAPESTEKO (V-ger).
"Bapesteko barririk ezta zabaldu bear, no se deben esparcir noticias confidenciales (V-ger)" A EY III 264.
azpisarrerakoSense-52.2
b) (Uso sust.). "Bapesteko bagarik ezta zabaldu bear, no se debe abrir sin testigos (V-ger)" A EY III 341.
azpisarrera-53
BAT-BESTERATU.
"Bat bertzeratu, trasladar (Atheka)" A Apend.
Laster bide handiak alde guzietarat egiñez, errexki yendia bat bertzeratuko da norat nahi. Atheka 4.
azpisarrera-54
BAT-BETAN, BAPETAN.
De repente. v. BET-BETAN, BAT-BATEAN.
Bapetan Yosue ta arekin gudaloste osoa, aien aurka etorri ta gañera yausi zitzazkien. 'Subito' . Ol Ios 11, 7 (Dv terrepentean, Ker bat-batean).
azpisarrera-55
BAT-BIAK.
Tximista, batbatetan "dza" sortzen da; ez du gizonak ezagutzen ori bezin itsumustu agertzen danik; Josu esateko asti gabe egin ditu "batbiak". Euzk V 322 (ap. DRA , que traduce "uno dos, los dos tiempos"). Odolaren indarra jeixten omen du [elorriaren loreak]; ta, odola aula dagoenean, indartu. Baiñan biotzak ez du nolanai zirikatu bear, bat biak azkar egiten ditu ta . Ostolaiz 122.
azpisarrera-56
BATEAN
azpisarrerakoSense-56.1
a) (V, G-to, AN-5vill-araq, B, L-ain, BN-arb, R-uzt, S; Lar, , Dv, H), BATETAN (S; Lar, H), BATEN. Ref.: A; Lrq; Gte Erd 227.
A la vez, al mismo tiempo. "A un tiempo, beingoan, batetan" Lar. "(A la) par", "juntamente" Ib. "(De una) vez", "a una" Lar, . "Goazen batean, allons ensemble. Ez dire batean ontzen sagar guziak, toutes les pommes ne mûrissent pas en même temps" Dv. "Al mismo tiempo" A. "Batetan, en même temps" Lrq (que da batin con el sdo. de "parfois"). "Irriek eta nigerrak biak batean iten tuzte (B)" Gte Erd 227. v. BATERA.
tradizioa
Tr. La forma batetan se documenta en los autores clásicos septentrionales; tbn. la usan (tal vez por influencia de Larramendi) autores guipuzcoanos del s. XVIII y principios del XIX, junto a batean. Hallamos algún ej. de baten en los vizcaínos Arrese Beitia y Ayesta.

Bada frogatu duten guztiek batetan, eta boz batez, aithortzen, erraiten eta kofesatzen dute, plazer hura, plazer aphurra eta laburra dela. 'A una' . Ax 382s (V 251). Hain zinez eta batetan lotu zeizkidan, non ezetz erraiteko bide guztiak hertsi baitzerauskidaten. Ib. 15 (V 6). Baina desiratuko ditutzun guziak batetan izanen tutzu begien aitzinean eta eskuetan. "Simul" . SP Imit III 49, 6. Bena gaiza desiratiak oro batetan, zure goguaren araur dütükezü. Mst III 49, 6. Atozte batean sekulako urte guziak. Lar SermAzc 48. Aingeruen ofizio au artzen dutenak badakite ondo, guziak batean, ta ez deadarka, ta ez presaka edo itotzen bezala, esan edo eragin bear ez dirala. Cb Eg III 288. Ezin artu ditezke guziak batetan, ezpada banaka, ta bata bestearen ondoren. Ub 218. Antxe bizizire / bake ezin obéan, / sandúak baizire, / irúrak batéan. LE Kop 39.
Gogozko orazioak probetxu geiago dakar, aozkoak baño, au egiten ezpada batetan hitzakin eta barruko deseo egiazkoarekin. Gco I 384. Beti, beti ta batetan ekusten ditu, dio Eskriturak, eternidadetik eternidaderañoko gauza guztiak. AA III 314. Artzen du eskuan batek bere garrotea, / besteak makilla ta besteak katea; / erasotzen diote guztiak batetan. It Fab 261. Len Joseri bakarrik bezala, guziai batean agindu zien. Lard 62. Atseginez eta damuz batean desegin nahi nuke. Dv LEd 135. Esperanza eta beldurra biak batean biotzetan sortu, eta esaten zitzaiena eziñ sinistuz zeuden. Arr GB 130s. Zerren dana batean artu nai dutenak esku-utsean gelditu oi diran. Aran SIgn 64. Tormentu pasione / Guziak batian, / Oiuz eta marraskaz / Gaistuen artian. Bordel 198. Zertako Elizak uhura erazten deizkü ber egünian Saintiak oro batetan? CatS 110. Aberats, eder, ona, iru gauzak baten, / Kantetan da errezak ez dira billatzen. AB AmaE 420. Gero sartu ginen, lauak batean, lerro-lerro, Olhetako plazan. Elzb PAd 53. Denek batean gazeta zikinetan erran dutena. HU Zez 156.
Denak batian altxa ta ala diyote. Iraola 123. Tormentu guziek batian arkitzen diren paraje bat. CatUlz 48. Jaungoikoaren gogo guztia ta guk nai izan dezakegun guzia iritxiko bai genduke batean. Inza Azalp 136. Salmu-kanta eman zuten eta guk batean erantzuten giñien: Goresten zaitugu, Yainkoa! Or Mi 129. Aldezten banozue gustiok batian, / Bakez bixiko zare Aberri maitian. Enb 53. Ikusi zituen sei lapur eta seiek batean aurdiki zioten tiroa gure gizonari. FIr 145. Iru andre batean, mediku jauna. Lab EEguna 69. Erreka gaitza, diogu berritz orok batean. JE Ber 14. Aiek uste zuten bi gertakari oiek batean agituko zirala. Ir YKBiz 406. Arraun egiñaz batean, / donostiarrak agertu dira. Or Eus 391. Girixtino maiteak, eman ditzagun mundu zabaleko itsaso, ibai, ur-handi, latsa, uri eta ithurri guziak batean, zer putzua! Lf Murtuts 22. Iainkoak egiñak bakoizka eder dira; oro batean oso eder. Or Aitork 414. Eta bigarren aurreskua asi eben gero, azkenengo dantza-jotaldiak guztiak batean egiteko. Erkiag Arran 43. Guztiok batean apaldu ondoren. Anab Poli 74. Ara iritxi arteraño ez nuan ainbeste bizar zuri ikusi batean. Anab Aprika 54s. Ez gininan ez gauza handirik esperantza. Bixkotxak, oñoñak edo bedera liranja. Bainan ez denak batian, aldian bat. JEtchep 43. Ongiaren lore eta ume den beste zorionik ez nuke nai. Eta orra or egia, birtutea eta zoriona, dena batean. Vill Jaink 89. Guziak batean. NEtx LBB 311. Azkenean denek batean otoizten zuten Jesus eta Maria Birjina, galdeginez "Credo"-aren sinesteko eta manamenduen begiratzeko grazia. Ardoy SFran 167s. Nork ez nabaitu biak batean / amorrua ta kupira? Olea 205. Jaunari diot biak batean har gaitzan noizbait Berekin. Xa Odol 304. Gorputz, arima eta amore, / irurak baten dirala. Ayesta 136.
azpisarrerakoSense-56.2
b) (AN-gip-5vill, B, BN-arb, S; Dv, H). Ref.: Gte Erd 46, 259.
(Tras sociativo o instrumental). Junto con. ""Zurekin batean nahi nuke goan haren ikhustera" Dv. "En compagnie de, en même temps que, de concert avec, avec, à la fois avec. Lagunekin batean ethorri zen, il arriva avec, en compagnie de, en même temps que ses compagnon" H. "V" Gte Erd 46.
tradizioa
Tr. De uso general, aunque menos frecuente en textos vizcaínos; -z batean se documenta en algunos autores meridionales. Sólo hallamos sendos ejs. de de batetan en Lazarraga y Belapeyre (cf. supra).

Hirakaren biltzean ogia-ere idoki eztezazuen harekin batean. Mt 13, 29 (Ur, Ip, Echn, Samper, Leon, IBk -kin batean; Ur (V) batera -kaz; Hual -kin xunto; Dv hekiekin, Ol arekin). Trinitateko hirur personék elkharrekin batean obratzen zutelarik. Ins G 2r. Ark emun deust ezpata oek zuendako, espiluonegaz batetan. Lazarraga 1153v. Zuekin batean sekulako fin-gabekotzat Iainkoaren laudatzeko. Mat 306. Meza enzuten duenak bear du bere partetik Sazerdoteareki batean ofrezitu sakrifizioa. Ber Trat 70r. . . . . Gurutzean ehortzi zen / xoilki iainkotasuna; / baiñan harekin batean / hemen gizatasuna. EZ Noel 125. Bozkario hauk othoitz hunekin batean erraiten dituenak fabore handiak izanen ditu. Harb 79. Iautsiko baitira, gaixtoekin batean, munduko hatskeria guztiak ifernura. Ax 588 (V 378). Zeren harekin batean hiltzen bazare horrekin ere biziko zare. SP Imit II 12, 2. Aiñgeruekin batean / Balsatua ni ere. Arg DevB 205. Othoitzten zaitugu Jesus-Kristo gure Jaunaren merezimenduez, zeiña bizi eta Jaun baita zurekien batean, mendeen mende gustietan. 218. Jesüs Jaunaren sakrifizioareki batetan errezebi ditzagün. Bp I 120.
Nor izanen da [...], hunen ikhusteaz eta entzuteaz beraz, Ovidiorekin batean bihotza erdiraturik erranen eztuenik. ES 149. Orhoit nadiñ neroni ere [munduko gauza] hekiekiñ batean lauster iraganen naizela. Ch III 27, 4. Esaiok, begira ditzala hirekin batean. Lar DT . Zurekin batean hekien kontra gudukatuko da. He Gudu 98. Gizonik bada zuen artean, betor onara nerekin pelean sarzera; ark garaitzen banau ni, garaituak nerekin batean filistar guziak. Mb IArg I 349. Bere traza eder egoki, ta modestia birjinalaz batean aingeruaren kastidadea, onen da beste birtuteen zeruko usai txit suabea zekarrena. Cb Just 85. Sazerdoteak orduan esaten du: Domine, non sum dignus, etc., ta eriak arekin batean iru bider modu onetan. Cb Eg III 246. Semeen Personeagaz batean, Ostian dago Kristoen Odola, Arimea, Jangoikotasuna ta Trinidadeko iru Personak batera. Cb CatV 73. Izan zen gonbidatua bere ama eta bere dizipuluekin batean. Lg II 133. Harekin batean lorifika dezagun gure Yauna. Mih 54. Berak agintzen balaroku bere adiskidetasuna, eta harekin batean bere erresumaren erdia? Brtc 170s. Badüke lehen soeiña Jaun Direktorrareki eta Priorareki batian, jente hunek Konfrariari eginen dütien amuinez eta presenzez. Mercy 40. Judas Makabeoak, bere anaiakin batean, eraso zien Greziatarrai. Ub 72.
Presta nadin eroatera Zeure antzera lurreko neke-penak, gozetako Zeugaz batean Zeruko bear-sari ugari gozoak. EL1 186. Betiko su ta garren artean egon bearra da onelakoa besteren gizon edo emaztearekin bekatura ziranakin batean. AA III 367. Errozu maiz Jainkoari San Filipe Nerikoarekin batean: Jauna, beira zaite niganik. Dh 214. Eta graziako estaduan iltzen direnak bizi daitezen arekin batean eternidade guzian. CatB 74. Adora zagun biotz guztitik / aingeruakin batean. Echag 240. Elizan publikoki populuarekin batean [exerzizioak] egiteko moldea. MarIl 14. Nondik asi izan ziraden, bertako jaiotarrakin batean, Mairu itsusiai erasotzen portitzkiro. Izt C 4s. Zegoan guzia, uriarekin batean, bertan erre eta kiskaldu zan. Lard 112. Eta nik ere zuekin batean, bihotza goraturik, deihadar egin dezadan. Dv LEd 44s. Orduan Obispoak ateak zabaldu, eta Dukearen serbitzariakin batean, biotza saltoka zebilkiola sal-aurrean zegoan Wolfiori deitu. Arr GB 131. Irten bearra izan zuen, beste bidejarraileakin batean. Aran SIgn 40. Batu zituan negar malko aek guztiak eta eraman zion Ama Birjiñari aita-pontekoaren arimarekin batean. Zab Gabon 82. Jesus zerutik Josefetara / aingeruakin batian, / pekatariyen artzai umilla / badator oroi tartian. Xe 384. Egunagaz batian juan dok lotsia. AB AmaE 345. Hauzoko Mattinek hitz-emanik nere behiak zainduko zituela bere behiekin batean. Elzb PAd 38. Eta, bere othoitzarekin batean egin zionean Jainkoari bere biziaren sakrifizioa, jarri zen soldaduen artean. Jnn SBi 173. Haiekin batian [...] khanta dezagün eternitateko kantika. Ip Hil 232. Badira oraino gizonak [...] Eskual-herriaren Erlisionearekin batean Eskuara ere gure artean begiratuko dutenak. (In Arb Igand 30). Ikasten zuten [...], frantsesarekin batean, beren sor-mintzaia ere. HU Zez 122s. Iru zemendiko astetan / eguzkiagaz batean / Eskorpio dabil. Azc PB 289s. Nola dijuan denbora! Eta gu ez bagijuazke denborarekin batean, gaitzerdi. Moc Damu 10. Ozinbeltzeko batzarrean egongo iatzu, beste etxe-iauntzetako gizon askogaz batean. Ag AL 20.
Aphezpikuak Aita Sainduarekin batean. CatJauf 65. Eta bere etxean bizitu zen bere gurasoekin batean oraindik urte batzuetan. Goñi 110s. Entzuten zuan [...], eltxoen zunburrunarekiñ batean, semien lo-zurrunga lodia. Ag G 25. Heien argi goxo eta usain onak, isensuarenarekin batean, arraitzen daut barnea. JE Bur 74. Sar zitaken nerekin batean, zangoen artean kokaturik. StPierre 17. Apaizarekin batean eskatu dezagun. ArgiDL 58. Bilhariarekin batean berehala atheratua zen etxetik. Barb Sup 67. Lizarragakin batean an ziran Najera ta Iñeste. Or SCruz 62. Denak jostatzen an ibiltzeko / aingeruakin batian. Tx B I 94. Gurtu daigun, ba, Josu-Bijotza / Deun Iñakigaz batian. Enb 127. lde guztijetara beragaz batian juan oi dira-ta. Otx 109. Gure burua ibaira botatzeko ba-gaude, ikus dezagun aurrena ongi inguruko beste guziek ere geurekin batean botako al duten. Ldi IL 138. Ontzi betia ustu / matte danarekin batean. Laux AB 24. Beste bi gaizkigille bazeramazkiten arekin batean, illarazteko. Ir YKBiz 497. Onkaillu usai-ondunak odolaz batean; / alako odolkirik ez egiten bestetan. Or Eus 138. Arekin batean atsegin-tokian lotsarik gabe ibiltzeko laingoa ba-zala. TAg Uzt 53. Herriko gizonek jaun erretorarekin batean bilhatu omen zuten kalandier eta liburuetan "araberako patroin saindu" hura. Lf Murtuts 2. Erregeak [Daniel] bere jauregirat hartu zuen Ananias, Misael eta Azarias hirur herritar gazteekin batean. Zerb IxtS 68. Gurekin batean nasi, / bi illabeteko zatozi. SMitx Aranz 221. Gauak illak zitun, argiaz batean, margo bizi oro. Or Poem 521. Honekin batean, beraz, Aur besoetakoa badoakizu. Mde Pr 193. Aitortzea erabaki zun, baiñan aitorrarekin batean barruan zirakion beazun guztia ustuaz. Etxde JJ 126. Eta Kerman erromeriara yoian beste neskatilla gazteekin batean. Erkiag Arran 124. Arrautza-talo edo tortilla guri-guriak izango zituen jaki, basetxeko ogi zuriaz batean. Ib. 120. Harekilan batean jautsi zirenek lekuak hustu zituzten. JEtchep 78. Damaso harentzat, bere ilobarekin batean, Jainkoa jaio zen Otxarkoagan. Arti Ipuin 84. Kantu bakan bat dabil errondan / txirtxil batzukin batean. Gand Elorri 186. Azken atsakin batean, "Beltza" erran zuen. Izeta DirG 46. Aiekin batean, andregaia. Anab Aprika 45. Ongiarekin batean dator, gaiñera, eginbidea edo obligazioa. Vill Jaink 93. Lenengo saria iritxi nuan, beste iru olerkarirekin batean. NEtx LBB 211. Jatsutik baitzuen aitaren ganik zuen odola. Eta odolarekin batean, izena. Ardoy SFran 43. Jaun ertorak, herriko buruzagiekin batean, zerbait antolatu eta tinda arazi zuen gure eliza maitea. Xa Odol 88. Potiko-ta neskatila / Adinekuekin batian. Casve SGrazi 76. Komuniatu zen eta apezarekin batean otoitzak erran. Etchebarne 145. Berekin batean eraman zuten arreba Florentzia. JAzpiroz 41. Poesiarekin batean, beraz, musika ere aztertu behar litzateke. MEIG IV 93.

v. tbn. Tt Onsa 115. Mong 592. CatBurg 34. Egiat 206. Monho 48. JesBih 400. CatLuz 21. Bil 171. CatSal 53. CatR 53. Legaz 37. Bv AsL 147. CatUlz 24. Urruz Zer 54. Ill Testim 19. EusJok II 147. KIkG 68. ArgiDL 47. Alz Ram 130. JAIraz Bizia 39. Uzt Sas 356.
azpiadiera-2.1
(Con sust. vbal.). Al tiempo que, en el momento de; nada más... "Othoitz hek erratearekin batean, en même temps qu'on dit ces prières (He Phil)" H.
Nik erraitearekin batean: "Iaunari neure kontra konfesatuko diot neure hobena", zuk pontuan barkhatu deratazu neure bekhatua. Harb 323. Han laxatu eta largatu zituen [txakurrak], eta largatzearekin batean, egotzi zerauzten bere aitzinera erbi bat eta haragi puska bat. Ax 87 (V 59). Denbora da lehen, orai eta gero, gauzeen ibiltzea, iragaitea eta iragaitearekin batean higatzea eta akhabatzea. Ib. 155 (V 102). Ordea irabazten zituzten herriei ere hargatik irabaztearekin batean, har-arazten zioten bere hitzkuntza. ES 402. Bekhatuaz galtzearekiñ batean inozenzia, galdu dugu halaber dohatsutasuna. Ch I 22, 5. Beldurrez iraka biltzearekien batean athera dezazuen bihi ona ere. He Mt 13, 29. Hunen irakurtiareki batian agertüren zaitzü, lehen gorderik egoiten zeitzün eskaskeriak eta makülak. Mst XIX. Eta au esatearekin batean ispillua erori. Cb Eg II 192. Berri hauk entzutearekin batean, Heli erori zen alkhitik. Lg I 256. Argia urratzearekin batean, yustiziaren iguzkia ilkhi izan zen. Lg II 285. Olluak karkaraxaz astiaz batian, jagiten nas beluben dala. Mg PAb 116. Bainan herioa hurbiltzearekin batean, nausi arrotz horiek desagertzen dire. Dh 125. Eta kolpea emateko burua makurtzearekin batean, oratu omen zion adar bietatik irmeki. Izt C 249. Eta itz oiek esatearekin batean [...] arri andi batek [...] zapaldu zuen. Lard 538. Eta solhas hori entzutearekin batean, guziak erori ziren. Jnn SBi 28. Peregrinazioak beren asiera Ama Birjiñaren agertzeakin batean izandu zuten, bada berealaxe asi zen jendea biltzen batetik eta bestetik. Goñi 115. Leon agertzeaz batean asiko dira zure masailak [...] gorritzen. A Ardi 94. Ango oju-arrantzak eta iskanbilla, danboliña isiltzearekin batean! Mok 17. Eta madarizione hoi erraitearekin batean, itsusi itsusia, farrandaka, Lamin handi bat joan zitzaioten su-phizkiari goiti. Barb Leg 24. Soñaren itxuraldatzeaz batean, aldartea ta gogoa eraberritzen zaizkonean. TAg Uzt 52. Eta egoki ari ote zan ikusteko gogoa zabaltzearekin batean, emeki, emeki, egiaz ari zala sartzen zitzaidan. Or Aitork 122.
azpiadiera-2.2
(Con participio)
Apaizak Mezerdiko itzak esanaz batean, biurtzen dira ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol. KIkG 70 (KIkV 90 esanaz batera). Leiora urten nintzan entzunaz batian. Enb 32. Orixe ikusi eban Jonek, etorkizuna geroago ta argiago ikusiaz batean. Erkiag Arran 160. Berbok esanaz batean Pauloneko kortan kurriñ-kurriñ batzuk entzun niyoazan. Bilbao IpuiB 252. gazkin txiki bat etorten zan / eguna urtenaz batean. FEtxeb 59.
azpiadiera-2.3
(Tras participio más eta)
[Ikuz-etxean] sartu ta batean lergaia lertu. Anab Usauri 69.
azpisarrerakoSense-56.3
c) (Aq 1377). (Tras sociativo o instrumental). Por medio de, gracias a, con la ayuda de. "Dios mediante, Jaungoikoarekin, Jainkoarekin batean" Aq 1377.
Bihar goizean Iainkoarekin batean. "Dieu aidant" . Volt 169. Eta halaber Sagaramendu sainduak, zeren hekin batean hazten eta mantenatzen da arima Iainkoaren garazian. Mat 82. Zure garaziarekin batean aitzinara emendatuko da. Harb 233. Zeren argi lanbo harekin batean, ikhusiko dute hanbat likitskeria, hanbat spiritu gaixto eta itsusi. Ax 587 (V 377). Baldin ongi bazarraizte, zure bihotzetik (Iainkoaren graziarekin batean) bekhatua atherako dute errotik. SP Phil 31 (He 30 Jainkoaren graziaren laguntzarekiñ). Boronthate oso batekin haren graziareki batian, ez gehiago erortera. FPrS 7. Gabaren laguntzarekin batean [...], banatu ziren bata horrat, eta bertzea hunat. "Noctis beneficio" . ES 114. Kheinuekin batean emaiten baitarozkigute aditzera asko gauza. Ib. 131. Horietaz edarki eta laburzki, Jaiñkoaren graziarekiñ batean, mintzatuko gare, heldu diren kapituluetan. He Gudu 39. Borondate ona, ta egiazko gogoa badezu: Jaunaren graziaz batean, orrekin egin, ta ekin, ta guztia egiña dago. Cb Eg III 391. Zure graziaren laguntzarekin batean azken hatserañokoan zerbitzatuko zaitut. Mih 15. Uste-izan badozu [...] eztagoala Zeure eskuan salbetea Jangoikoaren graziaz batean. EL1 127. Au ezagutu ondoan Jaunaren laguntzarekin batean benaz asitzen ezpazerate Zeruko bideari jarraitzen. AA III 308. Beldurtzen da kofesio ta komunione hek hainbertze sakrilejo izan diren, zeren ezten hekiekin batean arras bizitzez aldatu. Dh 129. Eta aginzen dauzut fermuki gehiago ez ofensatzeaz zure graziarekin batean. CatLuz 41. Hitzemaiten deizüt, zure grazia saintiareki batian, hebetik harat ezteizüdala gehiago ogenik eginen. UskLiB 21. Zure laguntzarekin batean, bizi berri bati buruz abia nadientzat. Dv LEd 163. Franziako ministroaren laguntzarekin batean, behar nuen jakin, zoin ziren Xinako gobernamenduaren xedeak. Prop 1876-1877 202. Hartzen dut xede zin bat, zure graziarekin batean, zu gehiago ez ofentsatzeko eta penitentzia egiteko. CatJauf 8. Gore Jeinaren graziareki batian. Mdg 142.
v. tbn. Tt Arima VIII. Ch I 13, 4. Brtc 203. MarIl 66. CatS 110. Jnn SBi 171.
azpisarrerakoSense-56.4
d) (Tras instr.). Según, de acuerdo con.
Latinez itzegitea, ta Arte, edo Gramatikaz, edo onen erreglaz batean itzegitea, ezta guzia bat. Cb EBO 14. Ezkondu ziran, eta Trentoko Konzilio sagraduaz batean Españan lenengo egin zan ezkontza, au izandu omen zan. Cb Just 19. Ona emen Jaunaren Serbitzaria: Zure itzaz batean, nigan egin bedi. CatAN 76. Noe, Eskritura Santak esaten digunaz batean, zan Jaunaren adiskide andia. AA III 376.
azpisarrerakoSense-56.5
e) BATETAN (S ap. A ; Lar, ).
"(De) golpe" Lar, . "(De) repente" Lar. "Batetan, tout-à-coup" Arch Gram 157.
Batetan galdu eragin ziozkan [Jobi] txit ugari zituan bere ondasun guziak. Gco I 453. Neke da ongi bizitzen eta ongi iltzeko prestatzen beiñ-ere ikasi ez duanak batetan ikastea. AA III 573. Kakaraza egiñaz / orra non batetan / igotzen dan ollarra / arbolera egan. It Fab 69. Praile-etxera zijuala, batetan altxatu zan ekaitz izugarri bat. Bv AsL 84. Batetan sumindurik. Alz Ram 78. Len sasitegi ziran barrenak / orra batetan loratu. Basarri 16. Bizia eman ondoren, / il nazu batean. NEtx LBB 355.
azpisarrerakoSense-56.6
f) "Una vez, cierta vez. Pamplonan izan naiz, baten" Etxba Eib. "Baten egon naiz [Parisen] (V-arr)" Gte Erd 51.
Neguta zirzill katek asi arren egiñ, / Bertsorikan ez daki bukatutzen, Txomiñ; / Baten kantatu zidan, bakar bakarrik txuiñ . AB AmaE 404. Batian, oiera nuala, arkitu nintzan jaun batekin gau artan etorriya. Iraola 16. Batian, gure bertsolari famatua jarri zanian miñez, an zuen beti bere gelan beste bi edo irurekin. Ib. 45. Baten baiño sarriago emon eutsen gogoak bestala biziko zireala bakoitxa bere bidetik. Bilbao IpuiB 145 (v. tbn. baten baino -ago Akes Ipiñ 33, Alzola Atalak 144). Baten, nire arreba Justinak iru autarki emon zituan. Etxabu Kontu 65. Batean, artzaia norabait kanpora joan omen zan. Insausti 153.
v. tbn. BBarand 51. Baten: FEtxeb 193.
azpiadiera-6.1
"Batin, parfois" Lrq.
azpiadiera-6.2
(Tras relativo). "Andik etorri nintzan baten, una vez que vine yo de allí (Vc)" A EY III 347.
Tristuraz zegoan batean, agertu zitzaion Aingeru bat. AA III 584. Eta bijak bakarrik egon ziran baten, egin zituzan iños baño alegin andijaguak beriagaz urteteko. Ur MarIl 28. Gertatu zan bada, ala zeguan batian, zeruak bere eskari ta negarrak ontzat ematia. Bv AL 37. Juantxo jende gitxigaz urten ei zan baten, / Matxiñek au jakinik asko ditu artzen. AB AmaE 268. Uste ezeban baten, arrapau eban gorazko erresaka aserre batek. Echta Jos 59. Astitsu zeran batean zatoz berok ikustera. A Ardi 78. Goiztiro illuna zegoan nik lau orduko bidea egin bearra neukan batean. Inza Azalp 23. "Gora!" esatera zijoan batean, beera erori zan muturrez aurrera. Anab Usauri 78. Mugazaia albora begira dan batean, apaizak esku dardartia atexkari egotzi. Ldi IL 43. Etxera bidean alkar ikusi zuten batean, berriro ere beren naikeritan murgildu ziran. Etxde JJ 164. Bertatik pasau zan baten, neskatotxoak ikusi eban ate-zirriztutik. SM Zirik 118. Korro zeuden batean zaldi gazte batek korrotik urten zuan. And AUzta 66. Esan eustan berari gertatu jakola bere aitaren jaiote-errira joan zan batean. Alzola Atalak 149. Erregiña mezetara zoian baten [...] bizardun gizon santu batek jarri zetsan eskuetan bere eskabidia. Etxba Ibilt 460. Ala esan zidan Berrokalgo Teresak ni zu alabatzen asi nintzan batean. Berron Kijote 130. Ezkutau bearra izan eban baten, Bakerizak eroan ei eban [...] Prantziara. Etxabu Kontu 60. Biak bakarrik zeuden batean, ala zion Kalixtok. TxGarm BordaB 77.
azpisarrera-57
BATEAN... BESTEAN.
Unas veces... otras... "Batean irriz, bertzean kantuz, tantôt riant et tantôt pleurant [sic]" Dv. "Batean batera ta bestean bestera, tan pronto a un lado como a otro (V, G)" A EY III 304. "Batian katarruakin, bestian ama gaixoik, ezta sekula lanera etortzen" Elexp Berg.
Gu, batean herioz, berzean akotamenduz, berzean berze moldez iarreikiak eta persekutatuak izanez. F Ins 7v. Batean behar da ihes eginez eta apartatuz garaitu, eta bertzean defendatuz, kontra eginez eta borrokatuz. Ax 401 (V 261). Batean ama, bertzean amaizun gertatu zait. "Elle m'a servi de mère à une occasion, et de marâtre en une autre" . O Pr 71. Batean esperanzaz goititurik, bertzean beldurtasunaz beheititurik. SP Phil 470 (He 476 batean... berzean). Hala batean alegera izanen zare eta bertzean triste, batean bakean eta bertzean altaramenduan, egun Jainkotiar eta debozionean bero, bihar ephel eta debozione gabe. Ch III 33, 1. Batean ausaz ere Goierriko hizketa dezula, bestean noaskiro Beterrikoa. Lar Carta a Mb 279. Batean seaskan trosatu ta etziñik, bestean bere Ama Birjiña maitearen besoetan. Cb Eg III 323. Batean emetasuna, bertzean modestia; orai humiltasuna, sarri karitatea. Lg II 244. Aldizka frogatu dituzte batean bozkarioa, bertzean tristezia: orai debozionea, gero desgustuak. Mih 125.
( s. XIX.) Orain konfesatzen dute gauza bat, gero ukatu; batean amar dirala, bestean ogei. Mg CC 215. Belarrondokoak alde bietan emoten eutsazan; batean bizarretik, bestean belarriti tiratuten eutsan. GGero 250. Nor nahik ere ikhusten duke sentimendu hek, batean batzu, bertzean bertze batzu izan behar direla, meditazioneko geiak dakharkenaren arabera. Dh 102. Eskuaran G bethi gogorra dela, eta ez Frantsesean eta Latinean bezala batean gogorra eta bertzean eztia. MarIl XIII. Batean loseintxan, bestean negarrez alegiñak egitera. Lard 141. Setiatua zagokan [Iñaziok Franzizko] batean behatze ezti batez, bertzean hitz sarkhor batez, ardura hitz hautaz. Laph 127. Gañerako eguna pasatzen zuen, batean gaixoai egitekorik bajuen eta naigabetsuenetan ere serbitzen da morroitzen, bestean berriz eskean atez-ate. Aran SIgn 22. Batean beharri batetik, bertzean bertzetik. Elzb PAd 50. Eta handik aintzina han zagon, izan zadiela uri ala atheri, uda ala negu, gau eta egun; batean iruzkiak errea, bertzean hotzez ikharetan. Jnn SBi 86. Bainan hamar egunez, guti edo aski iraun du lur-ikarak, batean hemen, bertzean han. HU Zez 15s. Sei edo zazpi umekondo egozan artapedian: batean txilioka, bestean soiñuren bat ioten, bestean orra edo ona... A BGuzur 108.

( s. XX.) Batean enparantzan, bestean kalerik-kale, urrengoan portuan. Echta Jos 278. Batean sasiak, oteak edo elorrantzak eldu ziotela, bestean zugaitz adarrean katigatu zirala. Ag G 67. Batean galtz'erdi orratzak, bertzean arrosarioak eskuan. Barb Leg 149. Noiz nola mintzatzearen bortxaz, batean onez-on, bertzean alegia, gogoa nahasten zaio [gezurtiari] . Lf Murtuts 9. An ebiltzan, batean gora bestean beera, ointxe agertu, gero ostendu. Erkiag Arran 163. Batean euri eske, bestean egualdi onen eske: orreik sekula etxaozak konforme. And AUzta 77. Batetan ziri, bestetan irri. Zait Plat 117. Or ibiltzen ziran batean gerrara joan eta bestean etxera etorri, eta abei galdetzen nien nik. Salav 54. Eta nork ez daki ez dela haizea bezain aldakorrik, batean ba, bestean ez, batean alde batera, bestean besterat! Ardoy SFran 152. An omen zebillen, batean Maisuenea ta bestean Kontzejua [...], batekin da bestearekin itz egiñez. JAzpiroz 103. Ukaiten nituen denbora hartan langile hunak, bada peoinak, bada harginak. Batean Izpuratik, bertzean Ortzaizetik. Etchebarne 100s. Batean sudurretik pixka bat kendu, bestean okotzetik. Insausti 233. Gina gaxoa saiatzen da, ba; batean mutur-joka, edo zimatik tiraka, bestean ezpata dantzatzen, hurrengoan Tosca kantari. MEIG I 157.

v. tbn. Zab Gabon 39. Zait Sof 171. JAIraz Bizia 20. Mde Pr 140. Bilbao IpuiB 149. Osk Kurl 129. Anab Aprika 35. Batean... bertzean: Iratz 194.
azpisarrerakoSense-57.1
(V-gip).
"Una vez sí y otra... Batian bai eta bestian ez, juaten jakon medikua bere etxera" Etxba Eib. "Batian bai eta bestian be bai, egunero orditzen zan azkenera" Ib.
azpisarrera-58
BATEAN-BESTEAN (V-ger-gip).
Aquí y allá. "Batean bestean daukez euron ondasunak, en casas esparcidas tienen sus bienes (V-ger)" A EY III 286. "Batian bestian, nonahi, sakabanaturik, edozein lekutan. Acá y allá, en cualquier parte. Lagatzeittuzu batian bestian zeure gauzak eta gero ezin topau" Elexp Berg.
Asta emeak pisu geiegi / eroian bizkar ganean / ta albaintinkaka yoian bideti / arnasa ezin betean, / emen gelditu / gero igitu, / txarto batean bestean. Zav Fab, RIEV 1907, 541. Aratustetan dabiltz neskatxak / eta mutilak suturik, / goiz da arratsalde beste antz bategaz / euren lotsea galdurik, / batean, bestean, zortziretartean. Azc PB 63. Argitasunik bear izan ezkero orretan baserritarrai gogo onez lagunduko leuskioen gizon argiak badagoz batean-bestean. Eguzk GizAuz 127. Merkatuak be ipiñi ziran batean-bestean. Ib. 131.
azpisarrera-59
BATEAN EZ BATEAN, BATEN EZ BATEN. (En oraciones negativas). Nunca, ninguna vez.
Ezaz i, Txili, bein ez bein da baten ez baten bildur izan? A BeinB 80.
azpisarrera-60
BATEANTSU
azpisarrerakoSense-60.1
a) BATENTSU (V-arrig).
"Urtean batentsu etortzen gara ona, al año solemos venir acá una vez poco más" (V-arrig). A Morf 272.
azpisarrerakoSense-60.2
b) Más o menos a la vez. "Bateantsu (BN-arb), bateratsu bukatu dute aizkolariak (G-azp)" Gte Erd 144.
Eskolan eta katiximan bateantsu abiatu nintzan. Xa Odol 25.
azpisarrera-61
BAT EDO BAT (gral.; , Dv, H; bateronbat V-gip, bateonbat V-gip, G-nav). Ref.: A; Lrq; Etxba Eib (bateronbat); Iz Als (bateonbatek); Elexp Berg (bateonbat).
Alguno, alguno que otro. "(Tal o) qual, alguno que otro", "alguno" . "Bat edo bat galdurik ere, lors même qu'on en perdrait un ou autre. Bat edo bat ez othe da agertuko?, personne ne paraîtra-t-il donc pas?" Dv. "Ikhus bazaitza batek-edo-batek" Ib. "Bateonbatek baso bat ardo eman, bestatzuk, berriz, eskarrik askó" Iz Als. v. BATEN BAT.
tradizioa
Tr. Documentado desde principios del s. XIX; lo emplean sobre todo autores meridionales (sólo encontramos dos ejs. septentrionales). Por lo gral. recibe los suf. de decl. el segundo miembro, aunque lo hallamos con ambos miembros sufijados en Añibarro, Astarloa e Inza.

Ez da aditzen erreza esan dan aldatze au konparazio edo berdintza gabe. Ala bada ekarri beza bat edo bat, obeto aditu dezadan lengo esana. Mg CC 218. Esanik doazan gogarteen arteko bateri edo bateri kontu egiozu. EL2 80. Galduten bada familijako bat edo baten arimia. JJMg BasEsc 4. Nundik edo andik, etzako faltako bati edo bati berba arinen bat esateko moduba. Astar II 151. Zer! bethi faltatuko zait / Oste ergel huntarik zenbait! / Eta otsoak bat edo bat / Eramanen daut triparat! Gy 253. Eta asi orduko, bat edo bat sartzen da. Lard 392. Bizkitartean noizetik noizera heldu zauku bat edo bat, gizon edo emazte, bai eta ere familia osoa batheioaren galdez. Prop 1883, 282. Au gaitik Aramaion bat edo bat alper / Izan arren ez deutsa orregaitik ezer. AB AmaE 416. Zergatik bat edo batek galdetuko luke: Nondik ateratzen dirade meza oiek? Apaol 99. Jendeak zionez, bat edo batek gauza falsoak sortu zituen eta mutil airi erakutsi. Goñi 79. Baña arratsalde erdirako bat edo bati, izerdia kentzen zebillela, ertetzen zion onelako esakera batek. Ag G 26. Izango al da, bat edon bat fabore ori egingo duena. Ill Testim 10. Bat-edo-batek izparra bidaldu eutson, mandazañen bitartez, Galtzadako ostatudunari. Kk Ab I 76. Ondo egin zuten; bestela bateronbat ilko zuan arrats artan. EEs 1919, 18. Bateon batek atzeko zera ortan ostiko bat emango balizuke. EgutTo 8-1-1920 (ap. DRA ). Bati edo bati bakarrik agertu balitzaio. Inza Azalp 77. Orain janzki politta josten diñardu [...] urrengo egunen baten egongo dan dantzara batobatek eruateko. Altuna 14. Oraindik bizi da bat edo bat Lekunberrin, orren berri dakina, ta ori ondo gogoan daukana. Or SCruz 82. Bat edo batek pensatzen badu / oien ordañak jartzia, / kostako zaio pasaizua / bear bezela neurtzia. Tx B I 269. Luzaruan kabiyan / egon gabe gaizki / bateonbatek tiroz / ilko zuen noski. Tx B II 125. Bat edo bati lepua biyurritzeko zoratzen nago. Alz Burr 22. Oskijen oñatzak arantz juan joian norbattenak barik, onantz etorri etorren bat-edo-batenak irudittu egijen. Otx 84. Bat edo bati asia zaio / diru-poltsaren azkura. Or Eus 389. Ondasun orreitatik bat-edo-bat irabaztearren izan ezik, iñongo gizasemek ez ei-dau egundo ezer egin. Eguzk GizAuz 48. Zuretarrik bat edo bat bai al duzu emen? Ol Gen 19, 12 (Ur badezu emen zureetakorikan, Dv baduzu hemen ahaide zenbait). Bat edo batek eragozpen ura austen badu, erri erdi-erdian arrika ilko omen din. Zait Sof 162. Engrazirekin asealdi bat ona egin gabe etzun etsituko naiz-ta aurretik bateonbat garbitu bear. Etxde JJ 116. Bat edo baten idurimen egalaria, aldietan egan egiñez. Or Aitork 316. Noizpeinka itxura gaiztoko bat-edo-bat ate-ondoren batean egon zegoan. Anab Poli 55. Soiñeko barriak? Bat edo batek laster egin bearko ditu, bai. Erkiag Arran 20. --Ipuin bat? Baiña nok gogoratzen dau ba orain ipuiñik! --Bai, mutil! Ik gogoratuko dok bat edo bat. Bilbao IpuiB 70s. Ta Sokrate etzegoenean, bat-edo-batek zeukan egualdi gorria! Zait Plat 104. Zer egingo diagu ba, motel! Berriz ere bateonbat etorriko al dek noski! Salav 36. Bateron-baten gaizki esanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi au berari entzun arte. Etxba Ibilt 479. Bateronbatek topauko eban zuk galdu dozun eraztuna. Etxba Eib. "Bat edo bati saldu egin bear / egiten ziran apurrak, / zenbaiti saldu ezkero beintzat / kobratutzeko bildurrak" Uzt Sas 201. Aiñ geldiro zijoan eta eguzkia aiñ zorrotz ta bero bere gaiñera, garunak urtuko zitzaizkion bat-edo-ren bat izan balu. Berron Kijote 42. Iñoiz Ondarroaren gaiñetik bat edo bat igaroten bazan. Etxabu Kontu 217. Ez dakit zeiñi, baiña bateonbati. BAyerbe 122. Bat edo batek [umea] bizirik aurkitzea gertatuta ere. Zendoia 70.
v. tbn. Bateonbat: Ataño TxanKan 33. TxGarm BordaB 53. Insausti 74.
azpisarrerakoSense-61.1
Algún.
Iñoz bitxabaletik erri-bidera urten daun emakume bat-edo-bati otsaria edo sakutua arakatzeko. Kk Ab II 90. Bizi nai dauan edonok, nai ta ez, alkargo bat-edo baten sartu bearko dau. Eguzk GizAuz 87.
azpisarrera-62
BAT EDO BATZUK.
"Bateronbatzuk, plural de bateronbat" Etxba Eib. "Bateronbatzuk agertuko dira gure alde" Ib.
Etorri aurretik batedon-batzuek kontau biar izan zetsen Eibar-en "gorri" asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. SM Zirik 104. Bateonbatzuk azaldu itun ni poztu nairik. Ataño TxanKan 223. Garai artan ez zan izango gaur bezelako kotxe-aukerik, baiña bateonbatzuk ibilliko ziran orduan ere. BAyerbe 107.
azpisarrera-63
BAT EDO BESTE (V, G-to, S, R-uzt; bat edo bertze L-ain, B; H). Ref.: A; Etxba Eib.
Alguno que otro; algún que otro. "Alguno que otro" A.
tradizioa
Tr. Documentado desde mediados del s. XVIII, en textos tanto meridionales como septentrionales. La construcción más antigua y extendida parece ser aquella en la que los dos miembros reciben los sufijos de decl. (así en Larramendi, Mendiburu, Larreguy, Soroa, Mirande, Villasante o Erkiaga); con sólo el segundo de ellos sufijado lo hallamos en Arana, Echeita, Labayen, S. Mitxelena, Erkiaga, Uztapide y Etxaburu (Kontu 175).

Zer degu, astoren batek edo bestek esanagatik, eztala onelako itza emengoa edo eztuela aditzen? Lar Carta a Mb 280. Hau ikasi zuten aldian, argana ziran aren aide zenbait, bai ta mediku bat edo beste ere. Mb IArg I 131. Era bereko beste zenbait ekusgai eder agertu ziezten deabruak begira zeudenetatik bati edo besteri. Ib. 376. Eskuratu nahi zuten gizon ikharagarri hura, molde batez edo bertzez. Lg I 230. Nola beldurrez egon diran urte osoetan bekaturen bat edo beste agertu gabe. Mg CC 160. Meza bat edo beste enzun debozino baga. Mg CO 82. Ez da, edo ozta bat edo beste izango da, gaixoren bat ezpada, konfesau ezin leitianik illian bein. Ib. 288. Jazoten da nos bait etortia andikiren bat edo beste mendi albokuetara. Mg PAb 105. Eta iñoiz argalak bezela utsegiteren bat edo beste egiñ arren errazago humillatuko zerate. Gco II 81. Jende prestuek hartzen dute bere meditazionean gehienik ukitu dituzken sentimenduetarik bat edo bertze. Dh 103. Zelaiz zelai nabill, / ale bat edo beste / ote dezadan bill. It Fab 34. Bedere hark zuenean bertze aldera behatzen, / Aza-osto bat edo bertze, nik arrapatzen nuen. Gy 60. Bizian bat edo bertze llulluraturik ere, ez da nihor aski zoro errateko hil ondoan ethorriko dela gauza handiagoen egiterat. Hb Egia 87s. Ohartzen bazare badela [azienda] bat edo bertze jana histua duenik. Dv Lab 227. Andre haren kontra hitz bat edo bertze nabaditzen zuenean gaizki-errailea ezpatarat deitzen zuen barkhurik gabe. Laph 4. Bakarrik eguraldi ona zanean irten bat edo beste zelaitxora egiten zuten. Arr GB 66s. Egiten ziozkaten galderai itz banakaren bat edo besterekin baizik eranzuten etzien. Aran SIgn 42. Batek edo bestek usai egiñ geniolarik. Sor Bar 90. Han hemenka eraiten ohi dute artho aphur bat edo bertze. Prop 1881, 81. Euretatik begi oneei pozgarritzat nozian bein / Izartxo bat edo beste eutsen erakutsiten. AB AmaE 365. Ai etxe guti duzue zuen eremuetan haur bat edo bertze hemen galdu ez duenik. Arb Igand 158. Gure haurretarik bat edo bertze Jainkoak bere zerbitzurat deitzen duenean. HU Zez 31. Artetan guk galde bat edo bertze egiten daizkotegularik. HU Aurp 183. Onen arteti bat edo beste / ioan badira zerura. Azc PB 243. Zigarrotxu bat edo beste erreteko astia. A BGuzur 135. Siniste santuko egia guztiak edo euretatik bat edo beste ukatuten dabenak. Itz Azald 83.
( s. XX.) Ezta mirarituteko gauzea edozeñek eta Euskalerriko lurralde guztietan leundu bearreko esakera bat edo beste idorotea. Ag Kr 8. Edonun dago bat edo beste. Ib. 171. Eta noizik-noizera eskiñi oi eben Meza bat Jaungoikoari, Done bat edo besteren bittartez. Echta Jos 14. Ez oren bat iragan peludo bat edo bertze nere eskuz hilen nuela uste ukan gabe. JE Bur 12. Ardura ekartzen zaungun bat edo bertze gure etxetik. Ib. 14. Lapurren bat edo beste il edo arrapau, ta enparauak uxatuten ebezan urriñetara. Kk Ab I 115. Garrasia bat edo bertze goiti beheiti, begiak hesteko artean, beren zango besoak xuxentzen ziozkaten. Barb Sup 172. Napoleon handiaren soldadoetarik bat edo bertze. Ib. 176. Pernando gizon izan ez zala uste duan bat edo beste izan liteke. Muj PAm 5. Ez deia izanen bat edo beste sinetsiren dianik Haritxabaletek hori kantatü diala Larrañeko elizan? Const 25. Egia da, bakanetan ba-da ere, laburpenen bat edo beste ematen diela itzei. Inza (in Jaukol Biozk XIV). An emenka ikusten zuten langiletarik bat edo bertze. FIr 144. Ez zaio jaramonik egin bear bat edo besteren esamesai. Lab EEguna 74. Eztabai onek ere arnari zimel bat edo beste ekar lezakela. Ldi IL 59. Alako bat edo besteri buruak eman die gizon ari gorazarre --omenaje-- eder bat egin bear liotekela. Ib. 102. Axuantaren astoa hil-hobien artean belhar ondo bat edo bertze marruskatuz han-hemenka dabila. Lf Murtuts 16. Ezin lasaitu biotz-pilpira / itz-eten bat edo bestez... SMitx Aranz 61. Ate-ondoan armalla bat edo beste jarri diteke. NEtx Antz 82. Praile batek edo bestek au edo ori egin dula? Or QA 198. Uztaritzeko oihanean bat edo bertze ikus omen ditake noizean behinka. Zerb Azk 37. Bestalde, galdegiten dit Schiller-en poema bat edo beste euskarara itzuli nahi dudanetz. Mde Pr 191. Baliteke batek edo bestek bere gogoan iragaitea ez daudela Europaren Sartaldeko hizkuntza minoritari gaizo horiek nik diodan bezain gaizki eri. Ib. 206s. Ez ete leikio gero parkatu tranpatxo bat edo beste? Bilbao IpuiB 27. Esnezaleren bat edo beste ausartu zan bere astoarekin kalera jextera. Ugalde Iltz 21. Guk ikusi genituan batek edo bestek, zaartxoak, begi bakarrarekin ikusteko zuloa ageri zuten. Anab Aprika 55. Azur bat edo besteren jabe egiteko eretia. Erkiag BatB 50. Aren lagunetariko batek edo bestek narda ta enpagua izan ezkero. Ib. 37. Onekin eztugu esan nai gertaera batek edo bestek, orain ere, Jainkoaren gogoan, sari edo zigor-kutsua izan eztezakenik. Vill Jaink 107. Bat edo bestek esan lezake / gaizki mintzatzen naizela. Uzt Sas 121. Oraindik bat edo beste bizi dituk-eta. Ataño TxanKan 20. Maats parran gora igonda leiotik sartzen dan bat edo beste be bai. Gerrika 86. Piezaren bat edo beste jo izango zuten. Albeniz 24. Saio bat edo beste egiten du. MEIG I 143. Badaiteke batek edo bestek liburu hau harrimenez irakurtzea. MEIG III 53.

v. tbn. Zav Fab RIEV 1907, 91. Izt C 35. Urruz Urz 54. Iraola 34. EusJok 92. ArgiDL 105. Altuna 64. JMB ELG 80. Munita 83. Ibiñ Virgil 23. Berron Kijote 50. Bat edo bertze: Elsb Fram 152. Jnn SBi 55. StPierre 28. Larz Iru 20.
azpisarrera-64
BAT EDO BESTETXO.
Alguno que otro.
Bat edo bestetxo oraindik gelditzen zaidalakoan bainago. MIH 212.
azpisarrerakoSense-64.1
Donostian ez omen da inor Medelek adina diru duenik; eta Bilbon ere, bakan bakantxoren bat edo bestetxo. A Ardi 32.
azpisarrera-65
BAT EGIN. v. batu.
tradizioa
Tr. Documentado por primera vez en Leiçarraga, se usa tanto al Norte como al Sur. Hasta finales del s. XIX, con aux. trans. significa 'unir', y con intrans. 'unirse'; a partir de dicha época (encontramos el primer ej. en Inchauspe) se va haciendo más frecuente, hasta hacerse mayoritario, el uso de aux. trans. para los dos significados.
azpisarrerakoSense-65.1
a) (, Hb, Dv, H). (Con sociativo). Unirse a. "Incorporarse", "mancomunarse" . "S'unir [...] (JesBih 247)" Dv.