(ikh-Hb),
ikasileku. Centro de enseñanza; lugar donde se aprende. Zein ikusteko ederra azitegi ta ikasleku eginda Munibeko Etxea. VMg VI. Pekatu guztien eskolia edo ikasi lekuba. fB Ic I app. 19. Kristandade guziko ikasi-lekurik ospatsuena zan jakinbide sagraduetan [Parisko unibersidadea]. Aran SIgn 63. Uriko Agintari guziai eta bertako Ikasleku eta Jakinduri billerako Batzarreai (1879). JFlor. Ez det gero entzun ikaslekuetan bizi izan zeratenik. AJauregi EE 1885b, 175. Badabill seme ori ikaslekurik ikasleku. Ezale 1898, 298a. Bitoriko ikasleku edo seminarioko erretore. EE 1899b, 243. Izenik andieneko ikaslekuetan euren erakusmen galgarriak zabaldu oi dituen gizon entzutetsuetaraiño. "En las aulas de más nombradía". Ag Ezale 1899, 397s. Ez da berez, besterik gabe, halabehar hutsez, ikas-leku nagusi bihurtuko [Euskal-herria]. MEIG VIII 70.