OEH - Bilaketa

1198 emaitza baso bilaketarentzat

Sarrera buruan (73)


Sarrera osoan (486)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
erabili.
tradizioa
Tr. De uso muy frecuente, se documenta en todas las épocas y dialectos. De la forma ebali sólo encontramos dos ejs. (en Lardizabal y en B. Larrakoetxea EEs 1926, 172). En DFrec hay 836 ejs. de erabil(l)i . En época reciente se encuentra con cierta frecuencia sustituido por ibili .
sense-1
I . (Vb.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Lecl, Gèze, Dv), ebali (V-gip) Ref.: A; Lrq (/eábil/); Etxba Eib; Iz ArOñ ( ebáli ); Elexp Berg ( ebali ) .
Usar, emplear, utilizar. " Erabiliz erabiliz burdina ere higatzen da " Dv. " Zokhoan uzten den tresna erabilia izan gabe galtzen da " Ib. " Soñeku au ez darabit, ez jatalako ondo jausten " Etxba Eib. Tr. De uso gral. desde principios del s. XVII.
Hango euskara ongi erabiltzen badut. Mat XIII. Irabazian erabiltzeko errezibitu zuen talentua. Ib. IX. [Zapata] aphur bat erabiliz gero, moldatzen da oiñaren neurrira. Ax 90 (V 317). Dagokan baiño soiñeko arropa ederragoak erabiltzeak. Ib. 415 (V 270). Zein burdina [da on edo hobeago], zokhoan datzana ala erabiltzen dena? Ib. 38 (V 23). Erabiltea aen majestadea testigutzat. Cap 45. Haren izen' alferretan / Ez erabil eur' elhetan. O Po 53. Bere tentazioneen erabilteko prestuen aldera. SP Phil 465. Erabilliko duzu bethi zunda istiborreko aldetik. INav 60. Erabil bedi saintüki zure izena. Bp I 41. Zernahi harma suerteren erabiltzen trebeak. ES 110. [Euskeraren hitzak] usatuaz ta erabilliaz, eskukoi ta jakiñak egingo diradenean. Lar Carta a Mb 279. [Zapi zikina] ez du emakumek lepoan erabilliko. Mb IArg I 279. Haren alderat erabilli zituzten manera txarrez. Lg I 119s. Gorphutz sakratuaren troxatzeko erabilli ziren oihalak. Lg II 107. Obe da gizontsu burdinia erabilli, ta emotia eurai gerra irabazte gora. Mg PAb 207. Erabilli aragiaren kontra zilizio batzuek. Mg CC 147. Begiak erabilli ote dituzun zuretzat bekaturako bidea dakarten gauzak ekusten. AA II 142. Aginduten deutsee gurasuei, erabilteko zigorra. JJMg BasEsc 116. Erabili berak erakusten deutsun bidea. EL2 53. [Gurutzea] erabili da hainitz probentzietan populuak Jesu Kristo ganat konbertitzeko. Jaur 387. Irureun arroba igaroa omen zan, apustu artan erabilli zuten froga-arria. Izt C 246. Zer edari mueta oi darabilte [...] gipuzkoatar nekatzalleak? Ib. 76. Gure izen noblea gaizki darabillku, / Net profanatzen derauku. Gy 294. Eriak sendatu, illak biztu; [...]. Eskualdi au doan artu dezute eta doan erabilliko dezute. Lard 393. Holako orduan gisua erabil daiteke ongarriarekin nahaste. Dv Lab 162. Ahal eta dohainak, beraren damuztatzen erabili ditut. Dv LEd 75 (Cb Eg II 35 baliatu naz ). Andik iges egiñ zuten, armak erabilli bearrik gabe. Arr May 188.
( s. XX) Besigutan erabillitako potin andirik geienak. Ag Kr 37. [Makila] gogotik erabiliko dut, hango bide gaixtoetan ez erortzeko. JE Bur 129. Erabilzkik beraz aztaparrak! Ib. 124. Sei legorki [= 'toalla'] batere erabilli gabeak. Ag G 52. Abesti askoren zatiak edo dira, mutikuak erabilli ta erabilli, alkarregaz nastu ta itxulastu dabezanak. Kk Ab I 61. Nire zakurkeria nun erabilli eneukon. Or Tormes 39. Esakera politak baño bakanegi erabiltzen ditugunak. FIr 157. Holako gizon argituek, nola erabil ilunbetan direnen elea? Zub 66. Gorde apellidu ori ta bigarrena erabilli egik. Kk Ab II 183. Zapata berri pare bat, doi-doia erabili eta berak utziak. Barb Leg 142. Eztodala iñoiz neure bakaldunagaz ezetariko zurikeririk erabilli. Otx 99. [Euskera] iñork okerrerako erabiltzea gertatzen baledi. Ldi IL 55. Danak, erabilliaz labandu eta meatuak zeuden. JMB ELG 47. Asarre-garaian ere sekula gogorkerik erabilli izan etzuna. TAg Uzt 257. Gizonen ordez emakume ta mutikoak erabilliaz, irabazi gizenak egin dodaz. Eguzk GizAuz 22. [Piñua] bosteun metrotik gorako lurretan kontuz erabilli. Munita 152. Keltiko hizkelkiak zerabilzkiten. Mde Pr 247. Galtzada edo arri-bidea erabilteko eskubiderik burdiek ez eukien. Akes Ipiñ 8. Yauberen goresketan erabiltzekoa da gau ori. Ol Ex 12, 42. Batzuetan erabili dituztan ele bortitzen barkatzeko. JEtchep 71. Eztu beste ardurarik bere indarrak nolarebait erabiltzekoa baiño. Ibiñ Virgil 98. Jeinkoak dauku mingaña hori / ahoan eman zintzili, / bainan ez ginuke behar nihoiz / hori gaizki erabili. Xa EzinB 82. Zugaitz au ez erabili nolanai. Ostolaiz 87. Fusil edo erabili biar ziran gauzak ondo ezagutu. Gerrika 46. "Euskal hitza" ez da hemen, [...], aspaldidanik euskaldunok darabilgun hitza baizik. MIH 105. Mirandek zerabilen deitura [indieureopar] darabilt. MEIG VIII 85. Axaleko irizpideak eta neurgailu traketsak generabiltzan. MEIG VII 38.
azpiadiera-1.1.1
(Part. en función de adj.). Usado.
Neska erabilia asturutsu. O Pr 331. Bihotz higatu, amorioz nahasi eta erabilli bat. SP Phil 423. Zenbat zarrago ta erabilliago obeago. NecCart 13. [Aizkorak] erabilliak daude, baña onak dira. Ag G 50. [Gogai] euskeraz gutxi erabilliak. Ldi IL 12. [Linguistikak] darabiltzan hizkuntzen artean erabilienetakoa, eta are erabiliena ere. MEIG VIII 110.
azpiadiera-1.2
2. (gral.; Lcc, SP, Urt I 116, Lar, , Gèze, Dv, H), ebali (V-och-gip, G) Ref.: A ( erabilli, ebali ); Etxba Eib .
Mover, hacer moverse; hacer andar. "Cabecear, mover, burua erabili " Lcc. " Erabiltzea, erabiltea, manier, remuer ça & là" SP. "Mover meneando algo" Lar, . "Pestañear, betuleak erabilli " Lar. "Faire aller, faire marcher. Urak derabilla ihara " H. "Mouvoir, remuer, agiter. Zangoak erabiltzkik arinkiago " Ib. "Hacer andar, mover" A. " Erabillizu umia zibiri-zaurian, anda al niño en el columpio" Etxba Eib. Tr. De uso gral.
Zeren ikhustera ilkhi izan zarete desertura? haizeaz erabilten den kanabera baten? Mt 11, 7 (He haizeak darabillan, Dv haizeak derabilan ). Axeak oi darabil beletea. Lazarraga A17, 1187r. Andra guztiok erzeti erabiliko aude beti. "Te traerán siempre por la orilla" . RS 316. Horra huna begiak nerabillizala. EZ Eliç 146. Athea bere erroetan eta uhaletan ongi iarria eta pausatua dagoenean [...], aise alde batera eta bertzera erabiltzen da. Ax 45s (V 29). Jinkoaren maniak ostiko petan erabilten. Bp II 60. Mihia eta ezpainak erabilli gabe. He Gudu 114s. Miruari joan oi zaitza aize gañean ordu osoak, noizean bein luma bat edo beste baizik erabilli gabe. Mb JBDev 8. Zure ardiak ongi / gobernatu ditzan, / ta bide onetatik / erabilli ditzan. GavS 30. Idun-sokarik narraska erabili eben ogeta bat aldiz. EL2 212. Zenbat eta bikañ geiago dan anbat eta farraskiroago erabilli bear da. "Se la ha de agitar" . It Dial 84 (Ur eragin, Dv e Ip erabili ). Zortzi ola darabiltzatela sartzen dira [...] Urolako ibai andira. Izt C 106. Nork bere lur esituetan baizik auntzak erabiltea. Ib. 174. Botza beitziren erabilten / Ederki goiti behera. Arch Fab 225. Ostikopean ebalitzeko. Lard 380. Atheratzean ez dezazula erabil tira-biraka. Dv Lab 340. Gaztetasunak bainerabila airean ainhara bezala. ChantP 70. Ezpatia Okendok erabillan goian. AB AmaE 97. Aizeak erabilliko zituk tellak. Apaol 70. Aizeak, gora ta bera, [...] erabiltzan zugaztietako adar da ostroak. Ag AL 89. Bai zankoak erabilli gure zaragi-mutillak. Ura laisterketa! Ag G 310. Zonbait otso erabili zuen bere makilaren aintzinean. Barb Sup 181. Bi behi uztartu espalen gainean lasterka erabiliaz. JE Ber 30. Bendeziño on bat lakorik eztago, jentia zuzen erabilteko. Kk Ab II 158. Eskuz erabiltzen diran eiera txikiak. Ir YKBiz 414. Aurki bildu bear izan zituen oialak eta arraun-indarrez ontziak erabili. TAg Uzt 108. Ila bada, bizi bada, buztana badarabila. (Sal). A EY III 88. [Auntza] beti katetik erabilli bear dan aberea da. Munita 132. Amabi arruako arria / erabiltzen du eroso. Basarri 84. Bidian nauzu maiz erabiltzen / baso barruan sartuta. Auspoa 39, 109. Etzen bere senarra sudurretik erabili nahi duten emazteetarik. Ardoy SFran 64. Urritzaren pruitua, barizentzat, odola beure neurrian erabiltzeko, balio duena da. Ostolaiz 79. Illuntze aldera erria be erakutsiaz erabili ginduezan. Gerrika 290. Bi ankak belaunez goitik moztuta, karroz erabiltzen zuten. Albeniz 26. Galdaketaz-galdaketa nerabiltenean, eta are gehaigo gelazuloan ahazturik bezala nengoen bitarte luzeetan. MEIG IX 92.
azpiadiera-1.2.1
(Part. en función de adj.). Movido, meneado.
Harri erabilik eztu biltzen oroldirik. "Une pierre souvent remuée" . O Pr 211. Arri erabilliak ez ditu bilduko oroldiak. Mg PAb 172. (Cf. Ax 38 (V 24): Dabillan harriari etzaika goroldiorik lotzen. )
azpiadiera-1.2.2
(Dv) .
(Fig.). Mover, empujar. " Bekhaizgoak darabil, la jalousie l'emporte" H.
Maiz xede humanoek garabiltzate. Ch I 15, 2. Baldin Jainkoak bazarabiltza ene kontra. Lg I 289. Ez arabil eu egarriak; / gosea dok, luki, gosea. Zav Fab, RIEV 1907, 534. Harek zarabilan biltzarre deputatuena nahi zuen bezala. Elsb Fram 68. Zorren petik nolazpeit ateratzeko nahikundeak darabiltza. HU Zez 68. Langilleen onak darabiltzala diñoe. Eguzk GizAuz 192. Bakoitza bere zoroak darabil. Etxde JJ 118. Bata eta bestea, gainera, ezinegonak, edo hobeto esan larriminak, darabiltza. MIH 334.
azpiadiera-1.3
3. (SP, Lar, Dv) .
(Con gogoan, buruan, etc.). Pensar, considerar. " Zer darabillazu gogoan? que roulez vous en votre esprit?" SP. "Cavar, pensar mucho, zerbait geiegi adimentuz erabilli " Lar. Tr. De uso gral.
Gauza hauk gogoan zerabiltzala. Mt 1, 20 ( TB, Dv, Ip, IBk gogoan erabili; Ur gogatu ). Pairatu zituen penen eta doloreen gogoan erabiltea eta konsideratzea. Mat 188. Utzazu beraz burutik, buruan darabillazun erhokeria hori. Ax 217 (V 145). Ene alaba, gogoan darabillat zure ezkontzea. Lg I 247. Gure beithan pensamendü hunak erabiliz. CatLan 67. Gauz hoen oroitzapena [...] buruan ta gogoan erabiltea. Ub 180. Jaunaren itz santua [...] erabilzu gogoan. AA III 443. Pensamentu loija pekatu izateko, ezta biar gomutan edo buruban darabilen leezko loikerijarik egiteko gurari edo deseorik eukitia. Astar II 135. Jesusek adierazo zien gauza andi batzuek buruan zerabilzkiela. Lard 438. Bere mendekuak horla / Kaskoan zarabillzkala. Gy 281. Estutukogu gaur etxeratuten danean, da uste dot aldatuko doguzala buruan darabiltzan asmoak. Echta Jos 169. Bertzerik nerabilan buruan. JE Bur 60. Aoz Jaungoikoari esaten dioguna, gure burutan erabilli ta biotzez nai izan bear degu, otoitz ondasunduna izatekotan. Inza Azalp 120. Gogapen oietxek erabilli ditu buruan, nere ustez, "Aitzol" zuurrak, olerkari-xuzperrarazte au asmatzeko. Ldi IL 38. Anastasik jakin-nai andi bat erabillan kolkoan. Bilbao IpuiB 200. Oriek buruan nerabilzkiala. Anab Aprika 13. Sokraten heriotzea gogoan erabiliz. Lf ( in Zait Plat XXI ).
azpiadiera-1.4
4. Ocuparse de, llevar, tratar (algún asunto). "Negociar [...] beargaiak egin, erabilli " Lar. "Conduire", "manier" Gèze. " Ez ditu ongi erabiltzen etxeko egitekoak, il ne conduit pas bien les affaires de la maison" Dv. " Elkarrizketan gai arruntak [...] erabilli ditugu (G-azp)" Gte Erd 164. Tr. De uso gral.
Ez erabili / deretxo baga auzirik. Lazarraga A28, 1203r. Dakigularik hobe lizatekeiela darabilagun usantzaren uztea. Ax (V 62). Gerla handia erabili zuten elkharren artean. Ib. 212 (V 142). Bakezko gogoetak zerabiltzan. SP Phil 506. [Izen saindu hauk] ahoan erabilten tutzula. Ib. 546 (v. tbn. ahoan erabili Mg CC 161, fB Olg 204, Lard 367, Ox 94, JE Ber 38, Gazt MusIx 167; ahotan erabili Ax 443 (V 289), AA II 31s, JJMg BasEsc 99, fB Olg 200, Lard 85, Ag Kr 6, Urruz Zer 27, Mok 20, Or SCruz 143, Kk Ab II 63, SM Zirik 108, MIH 247). [Gai au] ala oi darabilzu, aiñ aisa ta itobagez. Lar Carta a Mb 277. Bestalde hanitz komedia / harek dizü erabilten. Xarlem 716. Gezurra nerabilen ezpañetan, ta asmo gaiztoa biotzean. VMg 44. Iñoren honria [...] aotan darabilleenak. JJMg BasEsc 99. Gipuzkoako arzainak alkarren artean erabilitako auzi-paper anitz. Izt C 229. Gehienek etxea berek erabiltzen / Ontasun arabera muthil dela hartzen. Hb Esk 88. Saulek ura galtzeko zerabilzkien alegiñak. Lard 169. Elgarren artean derabilate zer heriotzez hil araziko nuten. Prop 1882, 141. Itxirik alde batera erabillen atralakada, aserre eta burrukeari. Itz Azald 175. Amaika arrisku erabilli doguz itxasoan! Ag Kr 83. Arrokeria erruz darabilgu. A Ardi 24. Bere morroi mutillak diru-arazo andijak erabilzala. Kk Ab I 76. [Aphezak] ez dire guk aho-mihietan erabili beharretarik. Barb Sup 112. [Huna] zertarik hasi zen konder tzar lüzaz mündiak erabili diana. Const 34. Zurtasun andijagoz erabilli ixan zittubezala erriko arazuak. Otx 45. Gai onetan iritzi asko erabili izan dira. JMB ELG 26. Ez dik agoan itz-jario txororik erabilli bear gizon egiñak. TAg Uzt 48. Aisa asma ditazke bi emaztekiek erabil zituzketen solasak. Lf Murtuts 117. Itsas-untziak atuneta eratsua erabillen. Erkiag Arran 113. Eskuarak ez duela behin ere erabili orai artean hain ekai gora eta zailik. Lf ( in Zait Plat XIII ). Andik aurrera ez ei eban erabilli panparreriarik. SM Zirik 39. Barka zadazkit gaizki erabiliak! Larz Iru 96 (Lek gaizki esanak ). Etzuten kopla aundirik erabilli alkar agurtzen. NEtx LBB 71. Ondarroako udalari, arazo ori erabillenari, ez jakon bururatu. Etxabu Kontu 48. Amaika eztabaida eta erdi burruka erabilten genduen. Gerrika 36. Aingira batekin ere erabili ditugula ba zenbait aldiz kalapitak eta zalapartak. Larre ArtzainE 45. Darabilzkigun asmo guztiak ere ez direla, geurok darabilzkigulako, artezak eta zuzenak. MEIG IX 59.
azpiadiera-1.4.1
Practicar.
Bertze asko gisatara erabil edo pratika dezakezu onhesgunea. Birjin 551. Obedientzia erabiliko edo pratikatuko dut. Ib. 608.
azpiadiera-1.4.2
" Zer darabilk? ¿Qué haces? ¿qué traes?" A Apend.
Zer darabilk emen lapur zital orrek? Mg PAb 88. Igarri zion otsoak zer zerabillen aizeriak. VMg 51. Yaungoikoak eztakiala zer darabilen, edo gauzaak oker darabiltzazala. EL2 134. Laster jakin zuen Abner-ek zer zerabillen, eta prestatu zan arpegi emateko. Lard 184. Zer erabilli zenduten, bada? [¿'Qué anduvisteis?, ¿qué estuvisteis haciendo'?] . Zab Gabon 53. --Zer darabilzue? --Zer erabilliko dogu? Gudarako asmoa ta gogoa. Ag AL 135. Illuntsu zakustaz zeu gaur: zerbait badarabiltzu zuk or barruan. Ag Kr 55s. Ia zer erabillan ain berandu etorrita gero bazterrak "endredetan". Kk Ab I 8. Zer ote darabilte naparrak? A Ardi 130. --Zer derabil? --Ni eskolatzeko bialdu omen yun Iainkoak. Or QA 120. Zer demorrio ete-zarabilkik Antzuela gaizto orrek? TAg Uzt 240. Orain bere, zerbait erabilliko dabe beste aldekuok [botua saltzeko] . Erkiag BatB 67.
azpiadiera-1.5
5. (Mic, Lecl, H).
Llevar. "Traer consigo algo" Mic. "Porter. Zama bat soinean erabiltzea " H. Tr. Documentado desde finales del s. XVI en los dialectos literarios, salvo el suletino.
Polsea, barriz, oi berabilke, / oi diruz adornadurik. Lazarraga A14, 1182v. Jauna, gizon bat daduka nere semeak emen parte orretakoa eta ezin deskubri dezaket okasioa; beti berekin derabil, edo eduki kriado bat arekin. CartEsp 456. Oren oro eskuetan erabilltzeko liburutxoa. EZ Man I 1. Elizara erabiltzeko liburua. EZ Eliç III. Besten biotza neugaz darabilt, / bestek darabil enea. "El corazón de otro traigo conmigo" . Mic TAV 3.1.27. Bere zehatzeko makila darabila. "Il porte" . O Pr 559. Berabilla bere gurutzea eta berrait. SP Imit II 12, 15. Gure uztarriaren erabiltzen ikhasi gabekoa. ES 108. Maria Santissimea, zeñek erabili eban bere sabel birjinalean bedaratzi illabetean. Oe 59. Kameluen ille latz eta lodiez egina zen zilizio bat zarabillan gorphutzean. Lg II 126. Neskatillak erabillezan uliak agirijan. Mg PAb 95. Nok pensauko eban, beragaz erabilen seina, ez ebala beria? fB Ic II 232. Zurekin erabil zazu Mariaren imaxina bat. MarIl 83. [Zamari] gazta ta arto gariak azokara eta etxera erabiltzekoak. Izt C 183. Oin haukiek Elizara eta egintza onetara erabiltzen zintuzten. Dv LEd 258. Lenengo egunean erabilli zuten [arria] milla kanan bezela, eta bigarrenean ekarri zuten, jarri bear zan lekuraño. Zab Gabon 107. Kolkoan egun eta gau osoaz erabilli eban ogi-puska. Or Tormes 75. Bere soldaduak oetxoan erabilli omen zuten zenbait egunez. Or SCruz 88. Gauzen erabiltzeko astoño bat badu. Etcham 177. Orduko aldiyan salgairik geienak mandoz erabilten ziran batetik bestera. Kk Ab II 167. Lur-ontziak ara ta onera erabiltzeko ez izan onak. JMB ELG 43. Gau ozkarbian zuzenki goiranz / erabil gaitu biotz-egadak. EA OlBe 55. Astorik be etzegoan eta kargak norberaren bizkarrean edo buruan erabilli bear. And AUzta 103. Ortu Santuko irudia ez zan ibildeunetan erabilten; astuna zan. Etxabu Kontu 84.
azpiadiera-1.6
6. Tener (de una determinada manera). " Ostikopean erabilli, pisar" VP 61v. "Andarle haciendo algo" . " Arri ta makila erabiltzen due, le hacen trabajar como a un tonto (AN-araiz-inza)" A EY III 31.
Horlako lausenguz utzi nazazu; / nola erhoturik narabilazu. E 203. Damatxo baten amoreminak / narabil desterradurik. Lazarraga A16, 1184r. Narabilte etxean sarri illariaz, / lapurreta guziak niri egotziaz. Mg ( in VMg 108 ). Ezteutsat inundik bere atseginik emoten neure aragijari, eta alanbere estu estuban narabil bere tentazinoiakaz. Astar II 139. Engañatuta erabilli nau urte bat eta erdiyan. Xe 189. Beste sugeren batek larri erabilli ez zaitzan. Elizdo EEs 1913, 106. Artzeko dauzkatenai ez diet estutasunik eman nai, eta nik zor dietenak berriz estu narabilte. Muj PAm 38. Zeu, Jauna naiko, alai neu erabilteko. Laux BBa 56. Zure begi zoragarri orien eztia berriro millizkatu arte, maite-egarriak erotuta narabil. TAg Uzt 245. Orain, ostera, oieratu, ta berantetsita narabilte milla asmaziok. Txill Let 36. Barruko arrak darabil artega ta geraka. Erkiag BatB 167.
azpiadiera-1.6.1
Tratar (bien, mal...). " Gaizki erabilli nau, il m'a maltraité" SP. "Maltratar: (V) deungero, (c.) gaizki tratatu, erabili " . " Nai duzun eran erabili gaituzu (G-azp, BN-arb)" Gte Erd 218. Tr. De uso casi gral. desde finales del s. XVI (aunque no hemos encontrado ningún testimonio de la 2.a mitad del s. XX).
Parerik eztozuna al dakizu, / guztioen gañetiko larrosea, / eguzki ederraren esposea. / Agaiti zuk onela narabilzu. Lazarraga A17, 1186v. Zutzaz kontu gutirekin, / Narabilate gaizki. Hm 55. Gaizki erabilli izaitea fedea gatik. SP Phil 190 (He 192 gaizki tratatua izatea ). Ostikoka erabilli ta sutan erre-erazteko. Mb IArg I 361. Arrastaka ta golpeka erabiltzen zuen. Cb Just 95. Jainkoaren legea utzirazteagatik, juduak gaizki erabilli zituan. Ub 56. Darabilzu zelanbait modu dongaguan Judegu gogorrak pasinoeko denporan tratau edo erabilli eben baño. Mg CO 189. Munduak gaizki aipha nezan, anbilka erabil nezan. Dh 106. Hek bezala kabalik erabil balitze. 'Si, comme ils le font, on soignait bien les troupeaux' . Etch 618. Lapurtzat erabilliko gaituzte. Lard 56. Azienda ez da oihuka, larderiaka, mehatxuka eta joka erabili nahi. Dv Lab 224. Eskerniatürik, gaizki erabilirik eta hiltzera kondenatürik. Ip Hil 163. Zenbaiten mihietan gaizki erabilia. HU Aurp 112. Jaungoikoari eskinita dagozan gauzak, lekuak edo personak dongaro eta txarto erabilten dituezan sakrilejiogillak. Itz Azald 84. Makillazoka ta jipoika erabilli zuten. Goñi 14. Jaungoikoari eskiñitako zerbait edo norbait dongaro erabiltea. KIkV 61 (KIkG 49 bear bezela ez erabiltzea ) Ume guztijak jopubak lez erabilten ebazan. Altuna 94. Ori da animalia koitauek erabilteko modua! Kk Ab II 128. Gixonak gixona orretara erabilli! Eguzk GizAuz 83.
azpiadiera-1.7
7. (V-m, L; Dv) Ref.: A; A Apend .
Arar, remover, trabajar (la tierra). " Zenbat lur erabiltzen duzu? combien de terre cultivez-vous?" Dv. " Lur erabilli berrian oin-hatzak ageri dire " Ib. "Cultivar. Zeinbat lur erabilten duzu (L)?" A. " Lur erabiltekoa, tierra labrantía" A Apend. " Lurra derabila, il travaille la terre" Lf Gram 322.
Ongi maneatuz ta erabilliz eman-erazi zion ongi bere alorrari. Mb IArg I 211. Madridko jaun biren lurrak Isidrok bere kontura artu ta erabilli zituen. Cb Eg III 334. Nekazariaren langintza, berak darabiltzaten lur eta oek ematen dituzten ondasunen izenak. Izt C 234. Alhorraren itzultzeko lanari lothzen zaizko: / [...] / Ezta gelditzen xokorik / Erabilli ez dutenik. Gy 44. Adan eta beste Patriarkak landu ta erabilli zuten lur-bazterraren jaun. Lard 12. Lurra erabiliago, eta gerorat erabil errexago. Dv Lab 26. Baratze-lurra da maiz erabilia, maiz ongarritua eta jorratua. Ib. 38. Somorrostrora mutilla ta bazterrak erabiltzeko naikoa indarrik ez etxean! Ag G 206. Soluak goldez erabilliko bazenduz. Altuna 82. Lur batzu hautak, eskuaire bezenbat amodiorekin erabiliak oro. JE Ber 11. Toki oietan, ordea, erabiltzeko lurrik ez dalarik. JMB ELG 90. Lurrok landu ta erabilteko, orain darabillezanai eurai [...] emongo litzakeoez. Eguzk GizAuz 124. [Arkazia] burnibide eta erabillitako lurretan oso ondo etortzen da. Munita 53. [Antxineko zarrak] erabiliko lurretan lan eginda. Akes Ipiñ 22. Baña etxian bazan indarra / lur aiek erabiltzeko. Uzt Sas 251.
azpiadiera-1.7.1
(Part. en función de adj.). Cf. luherabili.
Lan egizie, / Phena harzazie, / Emaile handia / Beita lur erabilia. Arch Fab 169. [Arkaziak] lur lasai ta erabilietan oso ondo ematen du. Munita 54.
azpiadiera-1.8
8. Andar, caminar, moverse. Cf. Dv: "Les labourdins confondent ces deux noms verbaux, ibil 'marcher', erabil 'faire aller, manier'". v. ibili.
Au da zerurako bidea, erabili ortaik. (229) "Ambulate in ea via" . LE-Ir. Oneek zituban esaten / Goi ta be erabilten / Etxeko sagubak. Mg PAb 99 (cf. en la ed. de 1899: 'Moviéndose arriba y abajo'). Leiho hainitzekin haizea barnean erabil dadientzat errexki. "Para que circule el aire" . Dv Dial 82 (It sartu ta irten dabillen ). Erabiltan zelarik [...] itxasuaren erribran. Hual Mt 4, 18. Hirur merkatari, elkharrekin aste guzia saltzen erabiliak, ostatura biltzen dire. Arb Igand 74s. Xehetasun lazgarri horiek guziak begien bixtan zarabiltzaizkon. Ib. 78. Burni bideko nagusi ta agintariak beti zarabilzkit nere atzetik deiezka. Ag G 124. Gaurko gazteak urguluz bete / ari direla abiltzen, / mundu guzik ikusten ditu / zer modutan derabiltzen. Xa EzinB 130.
azpiadiera-1.8.1
Ir, asistir.
Elizako exerzizio publikoetarat erabiltzeak ez du behar gibelatu bat bedera, bere etxean [...] Ama Birjinaren potreta mahain baten gainean ohorezki ezartzetik. MarIl 13.
azpiadiera-1.8.2
(Con aux. trans.). Recorrer, andar.
Erabilli arren mundua guztia, / Leku aiñ on bat, nun neike billatu? AB AmaE 72. Zenbait urrats erabili ere du Garaziko laborarien dretxoak ez nahiz galtzerat utzi. HU Aurp 159. Legor-gudari ere mundu zabala erabilli diat. 'J'ai parcouru tout l'univers' . Or Mi 94.
sense-2
II . (Sust).
azpiadiera-2.1
1. Uso.
Aurgintzaren nekeak ezpaitu abaildu, ez eta igatu erabilli luzeak. Ldi IL 86. [Jantziak] betiko erabillian, maiztu ta maskildu yakaz. Erkiag BatB 174.
azpiadiera-2.2
2. Movimiento, agitación.
Zorrotik arri bat artuta, aballarekin erabilli batzuek gora-beera eman ondoren, Goliat-i bota zion. Lard 165. Arraunlari ikasiak dakien azpiko inguru-erabilli sendoz. TAg Uzt 138. Eskuzko erabillia bear du. Ib. 89.
azpiadiera-2.3
3. Paseo. " Eraiñ detsat txakurrari eguneroko erabilixa " Etxba Eib.
azpisarrera-1
ERABILI ETA ERABILI.
Dar vueltas a un asunto. v. ERAGIN ETA ERABILI.
Elkarrengana bildu ziran zortzi lagunok eta erabilli ta erabilli, azkenerako beren diruak zertan arraxkatu asmatu zuten. NEtx LBB 62.
azpisarrera-2
ERABIL-MOLDE.
Modo de uso.
Erabiltzen dituen gaiak (baita ere gaien erabil-moldeak). (In MIH 287 ).
azpisarrera-3
EZIN ERABILIZKO.
"Qui n'est pas maniable, qui n'est plus propre à servir, inserviable" Dv.
erabili
<< erabat 0 / 0 eraiste >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper