OEH - Bilaketa

1198 emaitza baso bilaketarentzat

Sarrera buruan (73)


Sarrera osoan (486)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
burutasun.
sense-1
1. (V, G ap. A; Aizk app.), burutarzun (Arch UFH).
Ocurrencia, idea; capricho. "(V, G), ocurrencia, idea repentina" A (que cita el ej. de Añ EL2 6).
Onetati artu izan dot barriro Esku-liburu au aterateko burutasuna. EL2 6. Ez daiz izkindeko itzak, burutasunak sortuak baino. "Capricho" . A Gram 66. Atunek koixuteko kapatxa edo maluten ondoan beste zerbait ipini bear zala, atzo buruek emon osten: burutasun onetxegaz loak artu nendun. A BGuzur 131. Perun burutasun bategaitik bera ta birlobatxua bardin iantzita ioazan. A Ezale 1897, 19b. Nik eztakit [...] gure Martiñek zelan artu daben burutasuna, etxaguntzako alaba bat ezkondu leitekeala beragaz. Echta Jos 41. --Ziur-ziur jakiat, auxe Martin-zaldi ez ikustearren eztala etorri! --Ni ez ikustiarren diñok Karlos? Orrek eure burutasunak dozak. Ib. 43s. Lurbira onetan gauza asko jazoko da, arek ezkontzeko burutasuna artu-orduko. Ib. 174. Gaztetxoa zan Eladi: arrezkero urte bi igaro dira, ta orain aldatuta egongo da bere burutasunetan. Ib. 214. Azpeitiko bereterburu jaunaren burutasuna izan zan, egun artan, asteguna izanarren, meza nagusia, Te Deum ta guztikoa ospatzea. A Ardi 127. Ederto! Au ixanda burutasun bat! Kk Ab II 30. Gaur mundu guztiyek darabixen ekandu ta modetatik urten gura izatie eztala burutasun ona ta. Ib. 54. Chahoren beste burutasuna, eguzkiaren semeak gerala, luzaro ilda egonarren, gure egunetan berriz bizi izaten asi da. A Y 1934, 14. Eztezazula gaixo orrek arekin burrukan asteko burutasunik izan. Ib. 15. Beste burutasun bat izan dut; aurten egiten du 150 urte E. Poe jaio zela, eta proposatu diot Mitxelenari omen-aldi bat egin lezan. Mde Pr 81s. Oro har, ez zen burutasun zoroa. Mde HaurB 28. Auzotegiko guztien onerako burutasun argi bet euki oan: baso-bide onak isteko etzagun guztieri erabagi mesedegarri bet arrazo eutsien. Akes Ipiñ 27. Igarriko zeinkie, irakurleok, zein burutasun etorri yakon bein gure mutil oneri? Ezkondu egin bear ebala. Bilbao IpuiB 273. Ederto, jauna! Burutasun argiagorik ezin legikan izan berorrek. Ib. 75.
azpiadiera-1.1
"Pensamiento" Iz ArOñ .
Galdu gurako dozu [...] arako neskatilla garbi, edo neskatillaak, alango burutasunik bere ez eukeenak, edo arako mutil inozente, zantarkerien barririk bapere ez ekiana? Zav Serm I 161. Zor daben nekatua / goizean goizeti / burutasun baltzakaz / iagiten da beti. Azc PB 325. Riktrudisen burua baebillen nonbaiten, Mendiolatik urriñean [...]. Baiña bere burutasun guztiak kendu eutsazan Lopek ekarri eutsan albista batek. Ag AL 61s. Lau ordu baiño geiago igaro ebazan bira biraka, loari burutasunen artean ostatu emon eziñik. A BeinB 85. Atunetako txalupek, aizea eukiezkero, aizea bera baino bere bizkorrago ibilten dire, burutasuna legez bizkor. A BGuzur 132s. Andonik larritasun bat izaeban Aureren etxean albista au jakiebanean, uste izan ebalako, bere semeak burutasun txarren bat artuko ebala jazoera onegaz. Echta Jos 229. Zein burutasun erebillen Eladiri galarazoteko Josetxogaz ibilten? Ib. 241. Askoren asmo, burutasun, gogoeta ta biozkadak ere, aurretiaz igarri ta susmauten ekien emakume biok. Erkiag Arran 136. Abotsik gozoenez, agertu eutsazan bere burutasun guztiak. Bilbao IpuiB 274.
sense-2
2. ( (V)).
Consejo. "Aconsejar, burutasuna emon " .
Norbaiteri bekatu egiten agindu, lagundu edo orretarako burutasun txarrik emon badeutsazu. EL2 144s ( EL1 133 bekatu-biderik emon ).
sense-3
3. Talento, inteligencia.
Zuen burutasun, biotz-on ta jakintzagatik santu sortulari edo fundatzalleak berak merezi bezela ta adiña maitatu zuena. 'Por su gran talento, integridad y saber' . Aran SIgn 54. Bere burutasun eta lanarekin zeruko gauzen gañean iritxi izan zuen ezaguera. 'Con su industria y trabajo' . Ib. 29. Oi duten burutasun eta kontuarekin gertaerari begiraturik. 'Con la crítica y esmero' . Ib. 52. Beren amak gauza andiak esan eroazan semeagaitik: burutsua zala, argia ta guztizko burutasun onetakoa. Ezale 1897, 115b.
sense-4
4. (Bera, A DBols, BeraLzM).
Jefatura.
Geure Lagi doniak eta Geure atta zintzuen burutasuna eratzi gura ixaten. (1893) "La autoridad" . AG 163.
burutasun
<< burugabekokeria 0 / 0 buztan >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper