OEH - Bilaketa

5633 emaitza bai bilaketarentzat

Sarrera buruan (136)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
noski.
sense-1
(V-m, G-goi-to, AN, L, B; Añ, Izt 25r, Dv (+ nozki , G), H (V, G), Zam Voc (G)) Ref.: A; Gte Erd 161, 233 .
Tal vez, seguramente; sin duda, ciertamente. "(Sin) duda" . "Guretzat noski beti ere iritzi-bidean dabil. [...] Noski-k beti ere berekin du zalantza zerbait, berezko argitasun-gabetik datorren zalantza. Bañan, zalantza ta guzti, ez da 'tal vez' ere bete-betean. 'Tal vez' orrek norbere-baitako zalantza esan nai badu batik-bat, ots, 'duda subjetiva' esan nai badu" Lek Eusk 1958, 21s. " Noski, etorri izan bear du! (G-goi, AN-5vill)" Gte Erd 161. v. naski, noaski, BAI NOSKI. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos y alto-navarros, modernamente tbn. en algunos vizcaínos como ForuAB (107), Erkiaga (Arran 135), Gandiaga (Elorri 153) o San Martín (Zirik 38n), y algún septentrional como Larre. En DFrec hay 462 ejs. de noski, excepto uno, todos meridionales. Empleado para reforzar una afirmación o convicción no totalmente segura; en algunos ejemplos a partir de 1930, y especialmente desde finales del s. XX parece ser empleado en afirmaciones de las que se está completamente seguro.
Hau alfer nagi berak ere ezagutuko du egunen batez, baña berandu noski, gaizki ill ondoan. Mb IArg I 84. Arra bat ibiltzeko / bear ditu noski, / nik ikusi dedanez, / egun bat edo bi. It Fab 148. --Bana, badakizu nondik datorren? --Indietatik noski. "Sin duda" . It Dial 4 (Dv naski, Ur Indijetatik edo, Ip arauz Indietarik). Gizon au, noski, gizon-iltzalleren bat da. Lard 529. Gazte jende eder bat [...] / Marruekoetara / laster emendikan / irten biarra dago / noski oraindikan. Afrika 51. Bizia gordetzea gauz ona dek, noski. Arr GB 39. Emen bizi da noski Iñaxio Etxenagusia deritzaiona? Moc Damu 34. Nere emaztegai Mikela-Iñaxi maiz-xamar moxkortzen dana omen da noski... Ib. 24. Batzarre ederra egiten diegula zerorek, noski, asma dezakezu. Lh Yol 32. Geigo izango dira, noski, baña nik ez det geigo arkitu. Muj PAm 12. Gauza oiek guztiak bear ditu gizonak noizean beiñ, ta gure baserritarrak iñork baño geiago, noski. Ag G 79. Bere garbitasunak ematen asten zaio Peru-Fermin, euskeraz noski. Mok 18. Bateonbatek tiroz / illko zuen noski. Tx B I 125. --Ramuntxoren billa? --Noski. Etorri dala erri guziak badaki. Alz Ram 73s (v. tbn. Txib 90). Ez dira noski gezurrak. Yanzi 80. Aldakorra da, noski, gogoa. "Sin duda" . Aitzol ( in Laux BBa VI ). "Arrats gorri" degu, noski liburutxo onetako olerki borobil eta gorenena. Atzol ( in Ldi UO 6 ). Latz-samarra da, noski, gari-jotzeko lana. TAg Uzt 157. Ain tinko sortutako Irakastola Nagusiak oso gutxi izango dira noski ludian. EAEg 18-11-1936, 326. Oroagindu ori Euzkadin bete erazi bearrekoa da noski. Ib. 27-11-1936, 399. Deungea, noski, errukigarriro il diran gurasoak antzi oi dituna! Zait Sof 16. Jesukristo jaio zanean lurraren gañean zutik egongo zan ustea da; ta beste milla urtez biziko omen da, noski. Munita 101. Espetxean sartuko zuten noski, baiñan ez lioke ajolik izango. Etxde JJ 158. Txerria bera baiño maiteago ditugu noski, danok ere, bere puxkak. Ib. 28. Xede oneko jende moralzale batzuek eman zioketen, noski, Theresaren eta haren biziaren berri. Mde HaurB 106 (v. tbn. Pr 255). Nekez azal diteke munduko alaitasuna: osoa ez delako, noski, ez gaitu sakon unkitzen. Txill Let 74. Azkenerako serora sartuko naun, noski. NEtx Nola 19. Giza-bizia laburra da, noski, arbola batzuen edo mendien bizitzaz konparatu ezkero. Vill Jaink 111. Igarri du irakurleak, noski, harrizko etxe handia institutoa zala. Osk Kurl 84. Bera laster ilko zala noski, eta otoitz egiteko bere alde. Salav 20. Berak errango luke noski, bere buruarekin irriz dagoena xoroa dela. Larre ( in Xa Odol 20 ). Ni errege banitz, nere kuttun Juana Gutierrez erregiñ litzake noski, eta printzeak nere seme-alabak. Berron Kijote 91. Guk, noski, artean gazte izanik, ezer ere ez genekian militartasunaren berri. Alkain 40s. Joxe ikustera joango zera noski? Ataño TxanKan 269. Zuek ere irakurriko zenduten noski, ta nik ere bai, Pernando Amezketarraren liburua. JAzpiroz 99. Ez dago, noski, ilunegi adierazi nahi dudana. MIH 192. Euskara bide honetan gehiago ibili izan balitz, ez zen noski bere kaltean ibilia izango. Ib. 256. J idatzi behar dugu, noski, beti bezala, oraingoz nork bere moldera ebakitzen duela. Ib. 102. Idatzi, noski, erdaraz idazten zen edonon. MEIG VI 50.
v. tbn. Arrantz 77. EusJok 120. Aran SIgn 18. Bil 48. Sor Gabon 32. PE 74. AB AmaE 400 (G). Bv AsL 115. Urruz Zer 93. A Ardi 116. Ill Testim 13. ArgiDL 135. Inza Azalp 44. Or SCruz 91. Jaukol Biozk 40. TP Kattalin 191. Lek EunD 36. Lab EEguna 82. Balad 236. Ldi IL 102. JMB ELG 74. EA OlBe 34. SMitx Aranz 193. JAIraz Bizia 124. Ugalde Iltz 50. Arti Ipuin 68. Basarri 60. Anab Aprika 22. Onaind in Gazt MusIx 151. MAtx Gazt 28. Ibiñ Virgil 87. Alzola Atalak 97. Uzt Sas 256. Onaind STeresa 119.
azpiadiera-1.1
Auzitegi aurrean, zin-egiñak (juraduak, noski), errudun aitortu naute.NEtx LBB 117.
azpisarrera-1
BAI NOSKI. Claro que sí.
Ala bada, langille ona izandu da Jesus maitagarriaganako zure amorea. Bai, noski, ta sendor-bortitz ez-izukorra ere. Mb IArg I 106. Niri ere batzuek emango ez dizkit? Bai noski, eranzun zion amak. Arr GB 74. Beren mingaiñak etzeuden geldi. [...] bai noski, ederki eman ere! Urruz Zer 96. Eskuan liburu eder batek ez al luke ongi emango? Bai, noski. ArgiDL 7. Ama, errian zein ongi / bizi dian; / gu baño obeto bai-noski. Jaukol Biozk 40. Gerrak ondatu zula Dorrontsoro? --Bai noski, jakiña. Or SCruz 140. Bai noski, gure sagar lapurketarenak egin du. TP Kattalin 197. Zuk biali dezu, bai noski, ta ondo egin dezu. Alz Burr 25. Entzun zazu: [...] Joango naiz. Bai, noski. JAIraz Bizia 59. Ba ote zen haren kezka ta grina berak ezagutu zituenik? Bai noski, bat edo beste izan bide da. Mde HaurB 9. Gaitzerdi? --Ekin zion iztunak suminki--. Bai noski. Etxde JJ 138.
azpisarrera-2
EZ NOSKI. Claro que no, ciertamente no.
Juanen ote giñake gu ala beragatik eta geuren gatik ere? Ez, noski. LE Urt 99 (ms. 34v ez naski). Ezereztzat iduki bear al degu gure erritar askorentzat gogoangarria izan dan bertsolari buru-azkarra? Ez, noski. Etxeg ( in Muj PAm 29 ). --Guretarren artean arkitzen degun zoriona, ez dek diruakin erosten dana. --Ez noski. Alz Ram 102. Bekaizkeriz? Ez noski! TP Kattalin 187. Ez, noski. Dudarik gabe. Mde Pr 178. Izango al genuke goserik munduan janaririk ezpalego? Ez, noski. Vill Jaink 150. Zuk ez nazu kanpora bota, ez. Ez noski! Lab SuEm 181. Bakarrik ote zen eginbide horretan? Ez, noski. MIH 244.
v. tbn. TAg Uzt 207. Gazt MusIx 5.
azpisarrerakoSense-2.1
Ez noski gutxi kostia. Tx B I 193. Ez noski guztiak berdiñak. Munita 80. Tamalez, ta ez noski gaurko euskaldunen erruz. Etxde JJ 8. Uraxen zan aieneka ari zana, eta, ez noski zer-gairik gabe. "Y no sin causa". Berron Kijote 57. Irakurle askok ezagutuko dezute nolakoa dan. Beste batzuek ez noski.BBarand 52. Ez, noski, bere izen-deiturekin. MEIG VII 55.
azpisarrerakoSense-2.2
(Con ere ).
Urrillaren lenengotan etxeratutako mutillak etzuten sekula atsedenaldi luze baten ametsik egin, baiñan ez noski ere epeak ain labur joko zienik pentsatu. Etxde JJ 179.
azpisarrera-3
NOSKIAGO. Sin duda.
Noskiago, len ain gizonki lagundu zietelako, zerbait gertatu balitzaion ere gaizkatu egin nai zuten. (In Alkain 22 ).
azpisarrera-4
NOSKI BAINO NOSKIAGO. Sin duda.
Txerren beraren burutaldia izan zan, noski baño noskiago. Jaukol Ipui 23. Bere baitan gau ta egun zeramakin adiskide samiñak erditu-azi zizkion noski baiño noskiago bere kantarik ederrenak. Etxde JJ 248. Euskalerriak ezertan aurrerapen aundirik ein badu burdin-lanetan izan da noski baño noskiago aurrerapenik aundiena. SM EG 1958, 39. Orrela da, noski baino noskiago. Zait Plat 96. Nere zailtasun eta moldakaiztasuna Aita Onaindiaren trebetasunak gozatuko dizkitzue noski baiño noskiago. Ibiñ Virgil 26. Euskalariak baino areago euskaldun eta euskaltzaleak bear ditugu, noski baino noskiago. (In MIH 203 ). Norabidea, noski baino noskiago adiskide zenak idazten zuenez, erdarazko "sentido" da, ez "dirección". MEIG VI 61.
azpisarrera-5
NOSKI-EDO.
Noski-edo zaldungo-ordena artuta balego, berak agertuko lukela agertu aren billaukeria. Berron Kijote 54. Bi eskuekin elduta zanga-zanga irentsi zuan fede onean ta aldarte obean, bere nagusiak aiñatxo noski-edo. "Bien poco menos que su amo" . Ib. 189.
noski
<< BAI NOSKI 0 / 0 BAI OMEN >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper