sendakaitz (Gc, B ap. A). Difícil de curar; incurable."Incurable"A.
Gizon on-iduriko askoren barrunpe lizunak [...] zeudela galkitatuak, eta sendakaitzak txit. IztC 419.
Sendakaitzagoak diralako [ebakiak]. Aran-BagoManMed 271.
Zulo andi gorri-beltza erakusten zuan [aritzak], aspaldiko zauri sendakaitzaren irudira. AgG 208.
Eri au, [...] sendaezina ezpada, sendagaitza bada beintzat. AArdi 98.
Miñok sendakaitzak dira. "Incurables"
.TPEuskOl 1931, 74.
Eta orra [...] samur senda zitezken zauriak, aundi biurtu eta sendakaitz billakatuak. VillJaink 161.
[Kultura-gogo] horren ahultzeak ekarri baitu zuek sendatu nahi duzuen makurra eta baita beste sendagaitzagoak ere. MEIG I 113.