OEH - Bilaketa

1067 emaitza bage bilaketarentzat

Sarrera buruan (1)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
betearazi.
sense-1
1. (-th- Dv), beterazo, betarazi, beteazo.
Hacer llenar.
Su arekin batean an beterazoko digu atsegiñez, mesedez, birtutez, graziaz, gloriaz. Lar SAgust 16. Bena mehatxüz ez balaküz / Ezin reüsitü zian, / makilataz betharazi eta / azotarazi erazi [sic] zian. StJul 18r. Isur-arazi zituen aldare hartarat lau yarro handi ur, hiruretan bethe-arazirik. Lg I 354. Kanango errian premia aldi baten morko andi batzuek bete erazi zituen urez. Mg CC 196. Jesusek bethearazi zituen untzi handi batzu urez, eta ur hura, arno bilhakarazi zuen. Jnn SBi 22. Bethe arazi zituen Pariseko presundegiak eta presundegi bilhakatuak izan ziren elizak eta komentuak. Elsb Fram 102. Jende gaixo hetaz orhoitzeak berak belzten daut gogoa, [...] nigarrez betharazten begiak. Prop 1892, 17. Jesusek orduan, bere amaren gatik, han ziren harrizko sei untzi handi urez bethearazten ditu. Dih MarH 467 (ap. DRA). Bere bi xahatoak bethearazirik, alegia eta heien pagatzeko diruaren bilha ari delarik, lagunetarik batto sist sartzen zaio aldera. Barb Leg 144. Agintari nagusiak, [...] garrantzi gitxiagoko arazoen ardurea gizabatz txikiagoai itxi bear leuskioe. Utsunerik nabaritu ezkero, ori beteazo; baña osterantzean gizabatz txikiagoak ondo egin legikiezan gauzak, onein ardurara itxi. Eguzk GizAuz 167. Zakhu guziak ogiz bethe-arazi ziozkaten. Zerb IxtS 29. Geure buruok ainbeste gogarte barriz eta gomuta zaarrez beterazoten euskuezan. Erkiag Arran 8. Plaza bete arazi. BBarand 184.
sense-2
2. (-th- Dv), beteazi (G-azp ap. Gte Erd 17), beterazo, beteazo, bete erazo, beta erazi. Hacer cumplir. "Agindutako itza beteazi zion (G-azp)" Gte Erd 17.
Probinziako Alkateak, Batzartarrak eta Auzoak onela bete-erazorik gorde-eragin dezatela zuzenki. Izt C 140. Zuñek [herabiak] gure eginbider hüts eragiten beiteikü edo neglijentki hurak betha erazten. CatS 9. Berthute Moralak dire guhauren alderako eta Lagunaren alderako eginbideak ongi bethe-arazten daizkutenak. CatJauf 93. Araudi berri ori datorren urtetik asita bete eraztea da gure asmoa. ForuAG 261. Probintzia korrejidore bage ta antxina bezala legea betearazteko bere oizko alkateakin, ez ote litzake obe izango? A Y 1934, 4s. Lenago uri-agintedunak elizalegeak betearazten ebezan. A EY I 208. Bazpatz onetan sartu nai daben langille-alkargo guztiai ogetabat baldintza ertsi ezarri ta beteazoten dautsez. Eguzk GizAuz 70. Agindu au bete-erazteko erabakiak ematea. EAEg 13-3-1937, 1265. Zorrotz agindua, zorrotz beteerazten zan. Munita 6. Nagusia bere aldetik bearturik zegon Ordenako arauak ari betearaztera. Or QA 172. Jai arratsalde onetan bere asmo bat beterazo nai dau. Erkiag BatB 155. Jainkoaren ordezkari gera emen lurrean eta aren eskuak, aren zuzen-legea emen bete-erazteko. Berron Kijote 146. Baimena eman ere eman zion bere juezaren billa joateko, emandako sententzi ura bete'razi zezan. Ib. 62. Amerikano-sovietikoak ditugu legeak eman eta bete-erazten dituztenak. MIH 199.
betearazi
<< betealdi 0 / 0 beti >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper