OEH - Bilaketa

1067 emaitza bage bilaketarentzat

Sarrera buruan (1)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
beraganatu.
tradizioa
Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX; tbn. se encuentra, en menor medida, en guipuzcoanos, desde la segunda mitad del s. XIX. Las dos variantes beraganatu y beragandu tienen una frecuencia similar y coexisten a menudo en un mismo autor; en los textos guipuzcoanos se encuentra casi exclusivamente beraganatu . En DFrec hay 1 ej. de beragandu .
sense-1
1. (), beragandu .
(Aux. trans.). Conseguir para sí, tomar para sí; atraer a sí. "Apropiárselo aquél" . Cf. niganatu, zuganatu, etc. v. bereganatu.
Eskatu daiola Jesuseri, jagon ta zaindu daiala Eleza Santea; beragandu hereje, ta fede-bage guztiak. Añ EL1 216. Katea bateko gartza, edo elestunak dagozan legez ain alkarturik, non, bati tiraturik, onek besteak beraganduten dituan. Añ LoraS 119. Ezkonduben bizitza gaistua iminten dabenian, arima asko beraganatuten ditubala [diabrubak]. fB Ic III 368. Imiñi zituban asmo guztijak beraganduteko Dama onen borondatia. JJMg BasEsc 228. Eta alan [Anibalek] alegin guztijak egin zituzan [Kanta-uritarra] bere aldera etxun zedin Erromatarren kontra. Beraganatu ebanian, beronegan ifini eban bere uste guztija. Astar II IV. Yaungoikoak asko ta lar egin eban ni zerura eroatearren. Zeinbat arimako ondasun ta grazia ni beraganatuteko!EL2 64. Beragandu ereje ta fedebaako guztiak. Ib. 230. Lenagoko sosegu ta gozotasun hura guzia oso beraganatzeko. Aran SIgn 27. Alan ez da millagro, itxaso andiak / Beraganatutea errekak guztiak. AB AmaE 328. Txikia andiak indarrez ez bei beragandu. Ib. 469. Palagu ta loseinkok / Etziran bestetarako, / Azurrak ez eze mamiñak bere / Beraganduteko. Ib. 203. Orregatik ematen zien aiñ erraz eskatzen zuten guzia, denboraz etxe ura beraganatzeko ustean. Urruz Urz 18. Andik amabost urtera [Jesusen Kurutzea] beragandu eban Heraklio agintariak. Itz Azald 12. Oneen aberastasunak eta ondasunak beragandu zituzan. Ib. 104. Glorija guztia beragandurik dauka S. Juanek. Ag Serm 97. Zu beraganatu nai zaituan gaistakeria. Ib. 463.
( s. XX) Bere izate irrituagaittik igaro ebazan ainbeste neketasun, da beraganatu eban eriotzea, oraindiño gaztea zala. Echta Jos 114. Saldu eban Josetxok ontziko karga edo zama apur bat, beraganatzeko bear eban dirua. Ib. 205. Ordurarte beragandu daun etekiñen euneko ogeiak. ForuAB 127. Gizonon zorrak Yaungoikoari ordaintzearren / gure obena beraganduten ebalarik. GMant Goi 58. Gogoz ta benaz ikasiaz beragandu zuen eres-almen indartsuaren bitartez, Usandizagak ugaritu ta geitu du eresertitza. Garit Usand 64. Jaungoiko-Semeak gizatasuna beraganatu ta beretu zuala adirazten digu Gizakunde edo Inkarnazioak. KIkG 17. (KIkV 26 beragandu) Izatasuna azeria da-ta, asko beragandu, naspildu ta atzipetzen ditu. Pi Imit III 54, 2 (SP bereganatu, Mst bereganat thiratü, Ip bildü, Ol atotsi). Naiz gastiak, naiz zarrak, / Naiz andi, naiz txiki, / Beragandu oi dituz / Maitasunak beti. Enb 59. Aginpidea beraganatzen dakian estadurik, ez ei da bear. Eguzk GizAuz 87. Ondasuna ekarteko gai ta bide diran gauzen jabetzea, iñori bidegaberik egin barik, gizon bakotxari kenduaz, beragandu ta beretu daike gizarteak. Ib. 91. Euzko-jaurguak [...] biarrezkua ixan ezkero lan-gaiak erriratu ta beragandu be egingo dauz. "Incautación y socialización" . EAEg 9-10-1936, 7. Ortarako lurrak berak dei egin bear die, erakarri egin bear ditu ta beraganatu. Munita 20. Pixti txar guztiak beraganatzen omen zituan. Ib. 69. Egoki izango zan Zuriñek norbaitengandik irakaspenen batzuk beragandutea. Erkiag Arran 88. Urrengo jai-egunean [erloiu urrezkoa] beraganatuko dau neskameak. Bai bein! Erkiag BatB 158. Ez dau nai ez soldau joan, ez beragandu-barri dituan txanponak, diru gozoak, arriskuan jarri. Ib. 164.
sense-2
2. (Aux. intrans.). Acercarse a él, juntarse a él. v. harganatu.
Beragandu zaiteze, diño Profeteak, ta berak argituko zaitue. LoraS 87. Alkar jarri zan bere lagunakin ara joanda otsegingo ziela, danak an beraganatzeko. Aran SIgn 63. Nork esan gure ibillkari guziz jaieratsuaren atsegiñ eta negar-malko gozoak [...] Erlijioso San Franziskokuak beraganatzean? Ib. 39. Umezurtzak, eskaleak [...] milloika beraganatu ziran. Ag Serm 382. Yosu! esanda Beraganatu / nadin eriotz aldian. GMant Goi 50. Astirik galdu barik beraganatu nintzan arin-arin. Kk Ab II 52.
sense-3
3. (), beragandu ().
Volver en sí. "(Volver) sobre sí" , "recobrarse" Añ.
sense-4
4. (Aux. intrans.). Recogerse, concentrarse.
Or emen darabildenak zabaldurik euren gogoa, nekez beraganduko dira. LoraS 96. Langai arreta andikoren batek eragozten ez bazion, ordutxo bat ere etzuela igarotzen, beraganatu bagerik. Aran SIgn 45.
azpiadiera-4.1
(Part. en función de adj.).
Etxian, beragandua eta ez-iñoz alperra. CristN 1 (ap. DRA ).
beraganatu
<< 1 bera 0 / 0 2 berandu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper