OEH - Bilaketa

1057 emaitza baga bilaketarentzat

Sarrera buruan (8)


Sarrera osoan (495)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bururatu.
tradizioa
Tr. Hallamos burura como part. en Etcheberri de Ziburu, Oihenart, Iturriaga, Arrue, Elizanburu, Udarregi, Orixe, E. Arrese, Etxaide y Gaztelu. En DFrec hay 58 ejemplos (22 septentrionales) correspondientes a las diversas acepciones. v. burutaratu.
sense-1
1. burura.
Poner en la cabeza.
Laurgitu ere zitzaizun / zeure bihotz mansoa, / burura ziotenean / elhorrizko khoroa. EZ Eliç 403. Halakoz hik, Salgis, eskaldun poeta, / burura behar duk erramu-boneta. O Po (ed. Michel) 249. Nexkek, saskiek bururatzen edo besaperatzen elkarri laguntzen ari direnean. Or Mi 141.
sense-2
2. (Dv), burialatu (S; Foix (ap. Lh, que tbn. cita a Laplace)).
Sugerir, hacer pensar; inspirar. "Suggérer" Dv. " Bürialatü (S; Chaho ms.), inspirar" A. v. BURURA EMAN. Tr. Usado por Etcheberri de Ziburu y Duvoisin, y desde la segunda mitad del s. XIX por autores meridionales.
Aingeruak bururatzen dioena. / Aingeruak eriaren diotsa bihotzari, / bekhatuen kausaz eman diozon nigarrari. EZ Man I 50. Hemen bururatzen zerait Jainkoak etzerotala, ez ehun menderen oinhazeak, ez hurbilik ere galdatu. Dv LEd 217 (Cb Eg II 120 erreparatu ). [Deabrubak] zirikatu eta atsekabetzen zuela, bururaturik txit azkar [...] beeratasun artatik berari ta bereai nai ta nai-ez etorriko zitzaien desonra. 'Representándole' . Aran SIgn 22s. Gure misiyo santu / biyotz-biyotziyak, / burura ditu gertu / geren siniskaiak. Ud 94. Karidadeak bururatzen ziozkan urrikaltasunezko lanetan denbora guzia emanaz. Arr May 153. Ikastoletan egon dan gizon jakitun bat dirudizu, Txomin.--Ezta zetan izan jakittuna, orrek egiok bururatuteko. Echta Jos 348. Erramunek bururatu digu asmo ori. TP Kattalin 195. Besarkatu egin dut: alperrik. Arrigarri au ere: ez dit ezer bururatu bere gorpuztasunak. Ezer ez. Txill Let 68. Zer burura dizaieke Zerubideko iturritxo onek ezkonduta dagoen bati? Ib. 29. Atalok Danteren komedia bururatzen digute nai ta nai ez. Zait Plat 71. Urrunera begitu bear dozu, ta ez beerantz-- bururatu eutsan gozaro. Erkiag BatB 76. Olerki aren bikaintasun, gozamen eta sakontasunaz arriturik, itz ain zoragarri aiek Jainkoak-edo bururatu ote zizkion galdetu [zion] . Gazt MusIx 165. Gomazu Ekiak burura / dizuna, era zaarra berria / aiñako, obea ere. Ib. 115. Zaartutzeak bururatzen du / illuna edo lañoa. Insausti 142.
azpiadiera-2.1
Gogoak etzidan bururatzen egungo uri ketsu, erdaltsu, dirutsu ori. A Ardi VI.
sense-3
3. (V, G; Dv) Ref.: A; Etxba Eib; JMB At .
(Con aux. bipersonal). Pensar, traer a la memoria, traer al pensamiento. "Examinar [...] la conciencia (c.) pekatuak bururatu, gogoratu, billatu " . "Mettre dans l'esprit, penser" Dv. "Concebir una idea" A. "Recordar, traer a la memoria; sin. oroittu. En Eibar apenas se usa la segunda aunque se va haciendo conocida por la literatura. Bururatu deigun zer zor detsegun gurasueri " Etxba Eib. "Acordarse" JMB At. v. BURURA EKARRI. Tr. Empleado por autores meridionales desde principios del s. XIX.
Bururatu dodaz Zure kontra eginiko gaistakeriak. EL1 139. Bururatu dozue zer dan erretan egotea infernuko karobi sutuan? LoraS 117. Askok alabañan jakiñ nai izango dute eta besteren batzuek ere pozik berriro bururatu. 'Renovar el grato recuerdo' . Aran SIgn 75. Bañan, nola arrano nik bururatu bear nuen orrenbeste zeren zera zertuekiñ? Sor Bar 65. Gogorazinoe loiyak [...] bururatuagaz, jakinoro poztuten diranak. Itz Azald 102. Lazaro gizagaxua ardura barik nasai egoan, alangorik bururatu baga. Or Tormes 21. Kezkatan natzaizue zer egiten dunetz-edo bururatuaz. Zait Sof 59. Zer eguerdi goxo ditudan burura! Berritzen didate / oroi utsarekin orduko zirrara, legor naizanean. Or Poem 529. Aspaldi bururatu nunez, Iaunaren morroi izatea erabaki nai ukaitean, ni nintzan, bai nai ta ez nai nuana. Or Aitork 203. Burura dugun eginkizun ua, ez da oraiño, izateko baitago. Ib. 322. Bururatzia ez da erraza / guk egin izan giñunak, / ordu eder aiek nolatan aztu / norberak pasa ditunak? Uzt Sas 147. Baiña [moillak] ez eban asko iraun, txarto bururatuta edo planeatuta egin zalako. Etxabu Kontu 140.
azpiadiera-3.1
Imaginar, concebir.
Asierako zazpi galga auekin jotzen dan sinfonia baten antzeko bururatu diteke mundua. Gazt MusIx 69n.
sense-4
4. (V-gip, G-azp, BN-arb; Lar, , Dv, A Apend, Lh) Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 248 .
(Con aux. intrans. bipersonal). Ocurrirse; recordar, venir a mientes. "(Ponérsele a uno algo en la) cabeza" Lar, . "Antojársele, ponérsele en la cabeza, zerbait bururatzea " Lar. "Venir à l'esprit" Dv, Lh. "(Púsosele en la) cabeza, bururatu zaio " Ib. " Oraintxe bururatu zait " A Apend. " Oiñtxe bururatu jata, gaur dala berrogei urteko kontu bat " Etxba Eib. " Gauza txarren bat gertauko zaiola bururatu zaio (G-azp, BN-arb)" Gte Erd 248. v. BURUAK EMAN. Tr. Documentado desde comienzos del s. XIX, es algo más frecuente al Sur.
Zer deabrukeria / zaio bururatu? / Batista adin orretan / dua ezkontzera? It Fab 251. Astoak leoiari / enbidia zion, / eta pensamentu bat / burura zitzaion. Ib. 150. Etzitzaion iñori bururatzen amesetan ere, aiñ toki gogorrean baratza gauzak ezer eman al zezakeanik. Izt C 156. Hau hobeki, edo nolazbait heinka bederen bekhatoreak aditzeko, iduritzen zaioen onik handiena burura bekio. Dv LEd 69. Jenobebari bere aurra eta bera aren [basauntzaren] esneaz mantentzeko modua egitea, orduan burura zitzaion. Arr GB 44. Gauaz beldur bizian, egunaz ikaran, / non-nahi irriskatzen sartzea segadan; / holakorik ez zaitan burura, kaiolan / nintzenean. Elzb Po 216. Maria guziz Santak bere debotoai animako osasuna iristea, arritzekoa ezta; baña Ama maite au bururatzen ere etzaionarekiñ au egitea, onek argi eta garbi agertzen du bere errai biguñen onginai eta amodioa. Arr May 22s. Ez Jaungoikoak nai duen bizibidea, ezpada zuri bururatzen zatzuna. Ib. 104s. Hemenxe zertaz mintza egonik nere buruari galdez behin alferretan..., banoa leihora: [...] nonbeitik zerbeit burura dakikedanez... HU Zez 202. Egia balitz neri orain bururatu zaidana... Apaol 80. Ez iako iñoiz bururatuten [...] beste erri batean obeto biziko litzatekeala. Ag AL 48.
( s. XX) Laixter gelditu zen zein iturriren gañean agertu zenak itz egiten ote zion ezin bururaturik. Goñi 44. Eguno etxaku bururatu, Eladi Josetxogaz ezkondu leitekeanik. Echta Jos 163. Gehienek badakizue engoitik zer bururatu zeien Buenos-Ayresetako Eskualdun eta Biarnes seme aberatser. JE Bur 211. Jakiñik zer astu-kirten edo eskrupuloso aundiya zan, non bururatu zaie infernutar aieri, gure Pipi inozentiari ikara aundi bat ematia. Iraola 34. Martiñi beintzat eskerrik ematea etzitzaion bururatu. Ag G 370. Zuaitz-jaitzaz diyona irakurrita, lan ortarako nik ere zerbait egin nezakela bururatu zait. EEs 1917, 75. Jaunari eskerrak etzaio olakorik inoiz bururatu. A Ardi 50. Zeñi bururatuko zitzaion seaska arren barruan, aur-azpian begiratzea? Muj PAm 64. Egindako pekatu guztiak bururatzen ez bazaizkitzu-re, aitortza ona izan leike. ArgiDL 29. Erokeri bat bururatu zait... baña, erokeri ori ain ederra da! Alz Ram 51. Hedoi bat aintzinean eman zitzaion, eta gaitzitua osoki, hedoi hobe zuela bururatu zitzaion. Eta Hedoi egin zuen Laminak. Barb Leg 26. Munduan eurek bakar-bakarrik bizi izan balira lez egozan, etxaken bururatzen ez gexorik, ez osalaririk, ez botikarik. Kk Ab II 50. Bururatu zaizuten asmorik egokiena. Lab EEguna 86. Zer erantzun bururatu eziñik, piparra bera baño gorrijago jarri zan. Otx 39. Grezia zarra bururatu zitzaion, gure Erri maite onen ikuskizuna ta Periklesen erri omentsuarena berdintsuak zirala ikusiz. A Y 1934, 6. Ori bururatzekoa bururatu zaiona, berriz, Yaurlariari! Gu txapel baten aurrean makurtu! Goen Y 1934, 102. Amandreari burura zaio / damurik burura ere, / koipe orretan mutillak bestek / ez dizula eskubide. Or Eus 89. Malentxoren irudia bururatu zitzaion batbatean Balendini. TAg Uzt 285. Maiz burura zait gaxoak neri / azkenekoz muin-egiñik / esandako au. EA OlBe 9. Hona non jukutria bat gaitza bururatzen zaion. Lf Murtuts 13. Okerren bat gertatu ote zan bururatu zitzaion. JAIraz Bizia 104. Ez zekioken bururatu itxurak bere alde egiñarren kontra ari zenik. Etxde JJ 129s. Gañera zetorkion kastigu latza burura zitzaion. Ib. 157. Gudariak ikusi zituztenean, Mateori bera lotzera zetozela besterik etzitzaion bururatu lenbizi. NEtx Antz 144s. Mutillari gogoratu, edo bururatu obeto esan, niri egoki ta mesedegarri yatana! Erkiag Arran 126. Freud bururatu zait, eta arrazoi betea duela pentsatu dut. Txill Let 87. Bururatu be olakorik! Bilbao IpuiB 23. Lege berri bat aurkitzen deneko, Jakintzari bururatuko zaio Jainkoa egotzi duela esparru artatik. Vill Jaink 45. Liburutxo au irakurtzen ari zerala, gauz asko bururatu zaizkitzu. MAtx Gazt 47. Bururatu bezela burutu. NEtx LBB 41. Estuasun artan ere zerbait bururatu zitzaigun. Alkain 52. Gauz au bururatzen zaiten bakoitzean. JAzpiroz 49. Etxatan bururatu be egin morrala jasotera juateik. Gerrika 209. Eta "la letra con sangre entra" delako hura [...] ez zen alferren bati, denbora eman beharrez, burura zitzaion aterakari hutsala. MIH 220. Galdera hori berori egitea bururatu zitzaion Schuchardti. MEIG I 247.

v. tbn. Munita 76. Anab Poli 72. SM Zirik 67. Osk Kurl 67. Berron Kijote 195. Etxabu Kontu 7. Ataño TxanKan 53.
sense-5
5. (L, BN, S; DvA, T-L) Ref.: Lrq ( (bürilatü)); Lh; Gte Erd 14, 198 .
Acabar, dar cima; realizar, ejecutar, llevar a cabo. "Réussir, exécuter, accomplir, achever, conduire à terme" Dv. "Mener à bonne fin" Lh. "Arriver au bout; terminer" Lrq. "Aboutir, bururatu, xederat heldu " T-L. " Liburuaren bururatzean (BN-arb)" Gte Erd 14 (junto a bukaeran, ürhentzian, etc. de otras zonas). Cf. Gy 261 bururat orduko berriz hasten dena. v. burutu (4). Tr. Documentado en autores septentrionales desde mediados del s. XIX. Al Sur hay testimonios de los navarros Iraizoz y A. Irigaray, y de Labayen.
Ikuspen hau hasten dut, eta ez dakit bururaturen dudanez. Dv LEd 160. Jendea abiatua da obra horren bururatzeko behar den dirua bildu nahiz. Prop 1880b, 359s. Zonbat holako ez du egin, edo hasirik utzi, ezin bururatuz, edo ez haizuz? HU Aurp 148. Ageri da jakitate handiko bezain gogo azkarrekoa lukela behar errientsak holako lan baten bururatzeko gure herrietan. JE Bur 71. Eta bazohan bere bidez arrosarioa: Agur Maria, Agur Maria-ren ondotik. Arrosarioa bururatu zuten orduko, Trevouxko hirian ziren. Lander EEs 1912, 162. Gogoan hartuak baitezpada bururatzen ikasia. StPierre 30. Ark bere asmo gaixtoa bururatu arteraiño. Lh Yol 35. Gorritu zen pixka bat, eta nonbeit han eskuaraz bururatu gintuen gure solasak. Barb Sup VIII. Yesu-Kristo, mundu onetako bere lana bururatu ondoan, zerura igo zan. Ir YKBiz VI. Lurrean sua yartzera etorri naiz [...]. Baña lenik bataioaz bataiatu bearra naiz, eta bai estu nagola bururatu dedin arte! Ib. 285. Bururatuko zaizkotenean zeru lurreri mendeak, / tirainak sutan azkenik zuri jinen zaizkitzu salbaiki. Iratz 46. Nola bururatuko da mende hau? Zerb IxtS 112. Elizan nolazpait bururatu zituen bezperak. Lf Murtuts 28. Salvat d'Urtubie 1654ean ibar-jaun zelarik, Martin Chouriok bere karguko denbora bururatua zuen... Adin bat bazuken beraz. Zerb Azk 62. Badakit orain Lohitegiarrak [...] beren jauregian gauza zikin lohitsuak bururatzen zituztelakotz izan zirela hala izendatuak. Mde Pr 181. Aski duzi pesta bururatu eta, berriz hunat bererat itzultzea! Larz Iru 132. Prinzipe berak dionez, iñork etzion Etxenikek bezain zeatzki gomendatzen ziozkan langaiak bururatu. AIr ( in Izeta DirG 11 ). Azken mendea bururatu aintzin, 1894 urtean. Ardoy SFran 276. Perituak uste dute sualdi aundi hori sortu ta bururatua izan dala orain azkena gertatutako era berean. Lab SuEm 172. Pertsulariak [...] baitezpadako duen dohaina, rimaren edo berdin bururatzen diren hitzen bilatzeko errextasuna da. Xa Odol 57. Urte bat inguru eman zuketen horren hasi eta bururatzen. Ib. 89. Bururatzeko, hau erranen dut bakarrik. Ib. 240. Baita zer aisikeria / gük leheneko althian; / gure lanak bürüratzen / oro alaide barnian. Casve SGrazi 38. Huna beraz [...], nun bururatzen ditudan bada errabotea eta trinketaren murruak. Etchebarne 107. 2.000 urtea bururatu baino lehen. Larre ArtzainE 342.
azpisarrera-1
BURURATUXE .
(Aprox. de bururatu ). Casi acabar.
--Hamekak eta erdiak ditugu berehala! --Hala hala da, eta lana ere bururatuxea dugu, ene ustez. Barb Sup 121. Ogiketa hori bururatuxe zelarik, Jakobek berritz erran zioten semeeri: "Zoazte oraino ogi erosterat". Zerb IxtS 28.
azpisarrera-2
EZIN BURURATUZKO.
Inacabable. " Ezin bururatuzko gerla da (BN-arb)" Gte Erd 198 (junto a etengabeko, bukatzen ez den, akitzen ez den de otras zonas).
Lan neke eta kasik ezin bururatuzkoa hartua du De Gaullek. SoEg Herr 28-8-1958 (ap. DRA ).
bururatu
<< buru-jausika 0 / 0 buruz >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper