OEH - Bilaketa

70 emaitza badere bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
haserrealdi.
sense-1
(H), haserraldi (Lar, , H), hasarrealdi (V-gip, G-azp; Dv, A), asarraldi Ref.: Elexp Berg; ZestErret .
Enfado; acceso de ira, furia; riña. "Escarapela" Lar. "Riña" . " Haserraldia, aserraldia, mouvement de colère, d'irritation, fâcherie passagère. Haserraldi bat eman diot, je l'ai fait mettre en colère. Haserre aldi batean da, il est dans un moment, sous une impression de colère, de fâcherie, d' humeur" H. "Accès de colère. Hasarrealdi batez kanporat eman nau " Dv. "Momento de enfado, de cólera. Ori entzun nebanian asarrealdi bat izan neban baiña laster pasau jatan " Elexp Berg. " Baña guk buelta earki emate geniyon aittan hasarrealdiyai " ZestErret. Tr. Documentado sobre todo en autores meridionales; al Norte lo hallamos en Etcheberri de Ziburu, Pouvreau, Haraneder y Mirande.
Errazu ala zen aserre aldian ala odol hotzean. EZ Eliç 148. Zenbatenaz gutiago bada aparta diteke nihor eginbide hartarik bertuterako nahitze enganarizkoak, edo haserraldiak eta higoindurak gatik? SP Phil 407 (He 412 haserre aldi). Hitz batez tentazione xeheak, nolakoak baitire, haserraldiak, idurikortasunak, bekaitztasunak, amuruskeriak [...], hek, diot, dira debozionean deliberatuenak diren arimen ardurako lanak eta eserzizak. Ib. 453s. Bada mundu guziagatik turkoak bere pena, neke ta aser-aldirik andienean ere ez du, deshonratzeko beldurrez, bere profet Mahoma izendatuko. Mb IArg I 262. Pekatuen kontra aserre aldiren bat iñoiz bear badere, baña guzia pekatarien amorez. Cb EBO 57. Ezkondua bazara, esaizuz emen, zeure lagunagaz eukiriko aserraldi, esaka gaisto, esku jotaldi ta ezkonduen arteko bekatuak. EL1 133 ( EL2 142 aserre-aldiak ). Edo aserraldi andia ezpada, artu asmo sendo bat, lenengo era danean, au egiteko, emonik amore fin baten señale adigarriak. LoraS 54. Asarre aldi txikiak izaten dituenak. Gco II 17. Ea errieltea edo aserre-aldia izan, eta berba astunak esan, edo iraunak iñori emon deutsazunez. EL2 143. Ezerez bategaitik asi ziran, da Jaungoikoak daki zelan amaitu eben aserraldia. Ag Kr 67. Aserre-aldi gogorrak izaten ebazan bere gogamenak egin ezik. Echta Jos 29s. --Letagiña ez daukazu kolokan? --Koñatakin izandu nuen asarre aldi bat eta ordu ezkero daukat orla. Iraola 80. Batu zan erria, ta marmarka iarduen guzur-buldeak zirala, ta aguazillak berak agertu ebala asarraldian. Or Tormes 107s. Bakaldunari asarre aldija igarorik, Bertoldaren billa bialdu zittuzan lagun batzuk. Otx 91. Jaungoikoak asarrealdian errotik ateratakoak eta ostikoka irauliak dirudie. TAg Uzt 95. Aitz-gañetik oldartzen dan ur-parrasta bezelaxe zijoakion noiznai asarrealdia bularpetik. Ib. 190. Ekin zun aitatxok asarrealdi aren gora-bera amaitutzat joaz. Etxde AlosT 30. Ontaz gañera, Piarres, asarre-alditan lastoa baiño sukorrago zen. Etxde JJ 268. Aserraldiak gero eta ugaltzenago ari ziren eta pakealdiak urritzenago. Ib. 107. Eskerrik aunitz, eskerrik aunitz ene balizkako jainkoari! --pentsatzen zuen gizonak Isabelaren hasarre-aldi horren aurrean. Mde HaurB 40. Noizean bein, zaparrada ta asarre-aldiak izaten zituan. Erkiag BatB 191. Anaien arteko asarraldia bestela etzala bukatuko, ta ez gelditzeko agintzen zioten zeruan. Osk Kurl 154. Emakumeen aserre-aldia ta txakurren errena, berdintsuak. EZBB I 94. Noiztik datorren sagardoaren / aurrena ez dakiala, / eta Adanek asarre-aldi / batian sortua dala. Ostolaiz 49. [Giputzak] zerbait badira, gehienon ustez, malguagoak eta diplomaziara emanagoak dira, honako hau bezala, zenbait haserre-aldi gorabehera. MIH 123s.
azpiadiera-1.1
(Ref. a fenómenos naturales).
Izu-beldurzen da, Judas lapurra bere lagun Apostol onekin itsasoaren egungo aser-aldian bezala. Mb IArg I 199. Baña ekusirik aldi artako itsasoaren aser-aldia, lotu zioten beste bigarrena. Mb IArg II 280. Gazte zalarik galdu eban senarra, itsasoak noizean bein oi dituan asarrealdietako batean. Erkiag Arran 15.
azpiadiera-1.2
(Lar), haserraldi (Lar), hasarrealdi (V-gip).
Reprimenda. "Fraterna, lotsageria, aserrealdia " Lar. "Mano, reprensión, aserraldia " Ib. "Reprimenda, bronca. Maistriak asarrealdixa ein zostan deberiak ez eittiaaittik " Elexp Berg. .
Erabaki haiek hartzeak haserrealdirik ekarri al dizu gero? (In MEIG IX 76 ).
haserrealdi
<< hartzedun 0 / 0 hotz >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper