OEH - Bilaketa

76 emaitza babes bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zorigaizto.
tradizioa
Tr. Documentado al Sur desde Lazarraga (zorigaxtoan ), al Norte lo hallamos en Pouvreau (zorigaixtoz ), Duhalde, Duvoisin, Oxobi, Lafitte, Mirande, Xalbador y Casenave.
sense-1
1. (V, G, AN), zorigaisto (Lar, , Gèze, H (s.v. zori )), zorigaixto (Dv, H), zorigaxto (Urt IV 39), zorigezto, zorigesto, sorigaisto (Gèze) Ref.: A; Etxba Eib .
(Sust.). Desgracia, desdicha. "Calamitas" Urt IV 39. "(Hora) menguada", "desgracia", "desventura", "fatalidad", "infelicidad", "infortunio" Lar, . "Malheur" Gèze. "Desventura, infortunio" A. v. zorigaitz, zoritxar.
Zori gaizto orretan zu ez gelditzeko. Mb IArg I 165. Baña nere zorigaistoa, ezin adierazi! Cb Eg II 20. Geure eriotzan dago edo geure betiko ditxa ta zoriona, edo geure betiko desditxa ta zorigestoa. Oe 83. Zori gaixto, egin zela hunelako hautua! Monho 60. Zori onekoak izateko, ta zori gaiztotik aldegiteko. AA III 624. O memento ikaragarria, zeiñetarik dagoan eskegita, dingilizka legez, baten betiko zori-ona edo zori-gaistoa! EL2 32. Zori gaizto au, narra / izan ez banintzan, / aditzera eman dit / zeruak askotan. It Fab 177. Bainan nere zorigaixtoaren handia! Ezin adiaraz diozoket. Dv LEd 49. Ez aien zorigaiztoa luzatziatik. Sor Bar 16. Ezta zori gaiztoa / ta ezta dolorea / asetan botatea / gazte-denporea? Azc PB 177. Irakurtzen eztakijan errijak, laster aiztuko dau bere izkerea, ta bai-dakixu zenbat gaitz, gaxotasun eta zorigezto Bizkaiari euzkerea aizkunde orretatik atorkozan. AG 1019. Sarri dakie gurasoak etxeko seme-alaben zorigaiztoa egiten. Ag Kr 107. Zori gaiztu orretan / sartuta daudenak. Auspoa 97, 99. Noiz akabatu bear du zorigaizto madarikatu onek! Ill Testim 19. Ez ete da, ba, / zori gaiztotik / gure Aberri laztana / aldatuko bein. Enb 34. Zorigaizto ikuzleak bere albora bilduko baititu odei zoroak. 'La lavandière de malheur' . Or Mi 75s. Azkeneko zorionak ez dit osoro kentzen lengo zorigaitza. Anab Usauri 93. Zer zorigaiztok jo zattubeze? Otx 25 (111 zorigaisto ). Au nire zori gaiztoa! TAg Uzt 41. Goizik egin daut zori-gaixtoak bihotzean zarrapoa. Lf Murtuts 45. Bere zorigaiztoa madarikatzen du. Mde Pr 103. Ainbeste zorigaizto ta ainbeste naigabe ekarri zizkion maitasun lokarria. Etxde JJ 77. Zorigaiztoak artuta. Erkiag Arran 151. Egundaiño eztela ikusi gizon zintzo bat galdua ta zorigaiztoan eroria. Vill Jaink 99. Zorigaixtoak jota daudenez. Xa EzinB 75. Zertan den, Maitena, / gure bethiko zorigaixtua. Casve SGrazi 144. Badaiteke agian gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu. MIH 387. Neure bizkar eroria nuen zorigaiztoaren erantzun-beharra. MEIG IX 96.
azpiadiera-1.1
zorigaisto (Lar, ) .
(Con destinativo, en exclamaciones). "(¡Ay de ti), infeliz! [...], zorigaisto hiretzat " Lar (Añ zorigaisto zuretzat ).
sense-2
2. (Adj.). Desdichado, desgraciado.
Gogaiturik garabiltzezan gurari zori-gaisto oneek. LoraS 145. Nor nire burua baño zorigaiztoago? Zait Sof 79. Etxe zorigaizto ontako gau-oe gorrotagarriak. Ib. 15. Bakarka, bakanka, zu eta ni adiskide zorigaiztoa. Lasa Poem 104.
azpiadiera-2.1
(Con matiz despectivo).
Ut ortik, zorigaizto! Altuna 93.
azpisarrera-1
ZORIGAIZTOAN (V; -gaistoan Lar, , Izt 43v) Ref.: A; Etxba Eib .
En mala hora. "(En mala) coyuntura ha venido, mugaitzean, zori gaistoan etorri da " Lar. "(Anda en) hora mala, zoaz [...] zorigaistoan " Lar, . "(V), en mala hora. Zorigaiztoan esan jakon etorteko (V-ger), en mala hora se le dijo que viniera" A. " Zorigaiztuan urten eban gerriak, gauza guztiak ipurdixaz gora jartzeko " Etxba Eib.
Zorigaxtoan jaio ninzan / ezkondu baga il banadi. Lazarraga A19, 1190r. Zorigaistoan artu indudan neure etxean kriadu. Acto 124. Zori gaiztoan jaioa ni, gis eta er onetan beti-beti an egoteko! Mb IArg I 145 ( IArg II 333 zori gaistoan ). Nolako kastiguak izango dituzte zori gaiztoan jaio diran kristau lotsagabe onelakoak? Mg CO 242. Joab bialdu zuen, bera zorigaiztoan etxean geldituta. Lard 90. Zori gaiztuan sortu ziraden / alajak eta kabana. Xe 313. Zori gaiztoan sortu egin zan gerrea. AB AmaE 291. Baiña joan da joan, zorionean edo zorigaiztoan, joan nintzan bedorren txakolindegira. Urruz Ezale 1897, 308a. Zori gaiztoan zendun eraman, / zori gaiztoan mendira. Ill Pill 24. Utzi betiko zorigaiztoan / artu zenitun bideak. Jaukol Biozk 90. Zori gaiztuan sartu ziraden / oiek korteko atian, / lege berriyak jarri zituzten / euskaldunaren kaltian. Tx B II 86. Alabatxuak zori gaiztuan / ekarri zigun suia. MendaroTx 98. Zorigaiztoan jatxi ukan. Beltza zekusat orren etorkizuna. Lek EunD 21. Aldegin bear ez nun garaian / utzirik babes-tokia / zorigaiztoan urrundu nintzan. EA OlBe 86. Zori gaiztoan izan eztedin / gu jaio giñan eguna. SMitx Aranz 126. Zori gaiztuan nintzan / bei-tratuan asi. Uzt Sas 237. Gerra deabru ura asi zan, zori gaiztoan. JAzpiroz 146.
azpisarrerakoSense-1.1
(-gaistoan Lar).
Desgraciadamente, por desgracia. "Infelizmente" Lar.
Burni edadea berriz / dator zori gaistoan, / urre-oriak kendurikan / burnidun anz illunak. Lar Gram 385. Ala baña, zori gaiztoan dakuskun bezala, euskaldun gitxik nekatu nai du euskerazko hitzak billatzen. Ub 3. Zerk erabilli nau [aragi] geiagoren billa? Zori gaiztoan galdu det nerea. VMg 6. Baldin zorigaxtoan nere biziaren zathi handisko bat [...] bekhatutan baderematzit. Dh 127. Baña eskolan ebillela, zorigaistuan, epeldu zan Marija ganako deboziñoian. Ur MarIl 9. Baldin zorigaiztuan Demonioak bere mendian bazaukaz. Ib. 75. Ez gaitezin oroitu zori gaistoan gure artean izan ditugun liskar edo aserkerietaz. REusk I 7. Orain zorigaiztoan gertatzen zaio [mendi oni] Euskal-erriko baso geienai gertatzen zaiena. Zab Gabon 85. Baña, alan bearrez / gaur zorigaiztuan / aurkietan da agorraz / ia ondatuan. AB AmaE 359. Bai ba zorigaiztoan... urte bi izango dira ura il zala. Apaol 35. Zorigaistoan, zuen artean askok eztu onezkero amarik izango. Ag Serm 311. Kristandadian zori gaiztuan / danok ez gera berdiñak. MendaroTx 55. Zu gaberikan eztago mundu honetan / zori gaiztoan alaitasunik neutzako. Arti MaldanB 223. Eta zorigaiztuan bestera balitz, bizixagaz ordaindu biarko dozu zeure irutxurra. Etxba Ibilt 480. Zorigaiztoan ez dogu bera / besteak baiño obea. Ayesta 95. Nik bederen, zorigaiztoan, neskatxa horren adina urruti baino urrutiago utzia dut. MIH 379.
azpisarrerakoSense-1.2
(Precedido de gen.). Para su (mi, etc.) desgracia.
Gurasuak largaten deutsee seme alabai alango biargintzetara juaten; bai, euren zorigaistuan. Mg CO 131. Bere zorigaiztoan, beste asko bezala Pazkoa egitera Jerusalen-en sartu zan. Lard 543. Baldiñ zure zori gaiztoan demonioak bere eskupean bazauzka. Arr May 89. Zure zori gaiztoan oraindik ezer egiñ eztezu. Ib. 91.
azpiadiera-2.1
(Precedido de destinativo).
Baña, zuretzat zori gaiztoan, egiñ badezu, zer egiñ dezun badakizu? Arr May 35. Agertu zan errira / mutil gazte eder bat / ondo zori gaiztoan / neuretzat ta askontzat. Azc PB 312.
azpisarrera-2
ZORIGAIZTOKO (V, G, AN ap. A ; Lar, , Izt; -aist- Lar, , Dv, VocB , -aixt- H, -axt- H).
Desdichado, desgraciado. "Desventurado", "infeliz", "desafortunado" Lar, . "(Mal) aventurado" . "Malheureux" Dv. " Zori gaiztoko umea, niño malaventurado (G-goi)" SMuj.
O berri illun tristea! O zori gaiztoko andreak! Cb Eg III 333 (II 209 zorigaistoko ). Zorigestoko onek dagoz Jangoikoaen eskurik itxita legez, eta jentilak baño bere itsuago. Oe 118. O Pelaio zori gaistokua! Mg CO 168. Egon bear du zorigaistokoak penatzen, sekulakos. (323). LE-Ir (s.v. zorion ). Infernuan deabruaren zorigaiztoko katibu egiñik. Gco II 53. Geratzen da aranzaz, naigabez, eta samintasunez gogaitzen, eta zori gaiztoko egiña. AA I 623. Ama zori gaistoko bat. fB Ic I app., 28. Zori gaistokoa ni / eskupean artu banagi. Zav Fab, RIEV 1907, 540. Argatika beñere / zori gaiztokoaz / ez degu egon bear / farraz eta burlaz. It Fab 89. Alperrikakua izango dala pekatari zorigaistokuarentzat nire seme guztiz maitiaren odola. Ur MarIl 110. Zorigaiztoko aurra, zertako zaitut? Lard 543. Zorigaiztoko gizon bat. Zab Gabon 79. Bizitzeak irauteutsan artean zorigaiztokoa izan bear ebalakoan. Ag Kr 156. Mundakako neskatilla zorigeiztokoena. Echta Jos 160. Jetxi zala zorigaiztokoak zeuden tokira ez, baño onak zeuden tokira. Inza Azalp 72. Zorigaiztokoa emen oztopatzen dena! Or Mi 79. Au da zorigaiztoko ta adutxarreko ixatia! Otx 49. Zori gaiztoko yaioz geroz. Zait Sof 134. Beren langintzaren uzteko beharrean aurkitu ziren zorigaiztoko gizeraileok. Mde Pr 139. Zorigaiztokoa begitan artzen zun gizakumea! Etxde JJ 39. Emakume bakar eta zorigaiztoko guziekin. NEtx LBB 89. Zorigaiztokoa ni ta ni munduratu ninduan ama ere! Berron Kijote 184. Oraindik ere gelditzen da, noski "ikus" batez apaindurik agertu zitzaion zenbait ikasle zorigaiztoko. MEIG VIII 54.
v. tbn. Ub 112. Mg CC 114. Azc PB 339. Altuna 68. Alz Ram 44. Txill Let 42. MAtx Gazt 91. Zorigextoko: Zuzaeta 162 (67 zorigetstoko, 99 zorigestoko).
azpisarrerakoSense-2.1
(, A (que cita a Ur)) .
(Precedido de gen.). "(¡Ay de ti!) infeliz [...], ai zure zorigaistokoa! " .
Ai ene zori gaiztokoa! Ai ene ditxagabea! Zer egin det? Cb Eg II 59. Ai gure zorigaistokuak! Adikatu ta aspertu ginian bide galdubetan. CrIc 34. Baña zure zorigaiztokoa Jesusen itxarote onekin baliatzen ezpazera! Mg CC 121. Ai ene zori gaistokoa deungaro emoten badodaz egun orreek! EL2 56. Ai ta munduaren zori gaiztokoa eskandaloagatik! AA III 561. Ah nire zorigaistokua! Ur MarIl 24. Ai zure zorigaiztokoa, Korozain! Ur Mt 11, 21 (Echn zorigaitz zuri ). Ai ene senarraren zorigaiztokoa! Lard 52. Ai [...] bere konzienziaren deiak aditu gabe uzten dituenaren zorigaiztokoa! Arr GB 142. Oi ene errukarrija! Oi ene zorigaiztokua! Otx 139. Ene! ene zorigaiztoko! Zait Sof 15.
azpisarrerakoSense-2.2
(V-gip; A; -gaistoko Lar, , Dv) .
(Ref. a cosas). Aciago, funesto, fatal, maldito. "Fatal" Lar, . "Aziago" Lar. "Néfaste" Dv. " Zorigaiztokua ni jaio nintzan eguna " Etxba Eib.
Zori gaistoko ibill makur askotan sarturik. Mb IArg II 330. Zori gaiztoko pekatuak. Cb Eg III 303. Zori gaistoko fortunak! Mg CO 247. Ordialdian akabaturik bere bizi zorigaistokoa. (166). LE-Ir ( zorion ). O argitasun zori gaistokoa, ta ze itsuturik, ta zorabiaturik garabiltzuzan! LoraS 161. Mundubaren usadijo paltsuak eta lege zorigestokuak. fB Ic I 4 (III 368 zorigaistoko ). Oneen amaija zorigestokua izango da. Astar II 248. Mundubaren edo mundutarren billdur zorigaiztoko batek. JJMg Mayatz 111. Galdumendiko epai zorigaistokua. Ur MarIl 111. Jan zorigaiztokoa! mokadu negargarri, ainbeste ondamen ekarri zuena! Lard 4. Zori gaiztoko eran hill eta kondenatzea. Arr May 104. A izan zan zorigeiztoko ekatxa! Echta Jos 204. Nere alaba tristi oni aztu azitzia zorigaiztoko amoriyo etsimendu ori. Iraola 55. Erraz dala zorigaiztoko elkarteak egitea. Ag G 41. Betikotasun zorigeztokoan. Eguzk LorIl 70. Arrua ta ankerra nintzan zorigaiztoko aldi atan. Altuna 111. Kutxa zar zorigaiztoko artan. Or Tormes 51. Zori gaiztoko gerra zibilla / sortu zalako meriyo. Tx B II 52. Zori gaiztoko politik'au da / gure kalteko eskola. MendaroTx 143. Kendu ei yakon aldetik [Midari] doai zorigaiztoko ori. Otx 120. "Eskuak zikinduta" ekartzen diran txanponak "zorigaiztokoak" bai orain da bai gerorako. Munita 106. Piarresentzako zorigaiztoko ekaitza urbiltzen asia duk. Etxde JJ 118. Dudaren suleze beltzera aurtiki nau zorigaiztoko nere ikuserak. Txill Let 39. Zorigaiztoko egunetan, etxeren bat su ta gar erreten dagoela-ta. Erkiag Arran 109. Zorigaiztoko berri ura ematera. Izeta DirG 122. Juanak bere ezkontza zorigaiztokoa zuen gogoan. NEtx LBB 51. Zorigaiztoko hache dala ta / zergaitik ainbat zalapart? Olea 232. Zorigaiztoko odolkolpeak jo zuen, oinazturak bezala. MIH 368.
v. tbn. Mb IArg I 236. Gco I 391. Urruz Zer 54. Arrantz 144. KIkV 43. KIkG 28. Inza Azalp 47. Zait Sof 91. Ibiñ Virgil 72. Etxba Ibilt 466. Uzt Sas 124. Berron Kijote 191.
azpisarrerakoSense-2.3
(Ref. a personas). Funesto, causa de males; maldito.
Zori gaistoko buru naskarriak! Lar Fueros 227. Alkate edo Errien Guraso nagi ta zorigaiztokoak. Cb Eg III 359. Zorigaiztoko ta esker-gabeko gizona, zergatik honratzen ta adoratzen eztezu Ostian dagoan zere Kreadore, ta Jangoikoa? Mg CC 224. Kain zorigeistokuaganik asita, denpora guztietan izan dira pekatarijak. fB Ic I 18. Doeg losentxari zorigaiztokoak [...] larogeita bost apaiz egun batean bere eskuz il zituen. Lard 172. Naibageak naibagearen ganean jatorkuz, zorigeiztoko miñariñakaittik. Echta Jos 224. Zori gaiztoko frantzesarekin / galanki peliatuak. Imaz ( in FrantzesB II 141 ). Portugesa ta inglesa ziran / gurekin aliatuak, / zori gaiztoko frantzesarekin / galanki peliatuak. Imaz Auspoa 24, 66. Itsu zikoitz ak eta zorigaiztoko abade zurkaitz ak goseak ilten ninduen. Or Tormes 83. Pilatu zori gaiztoko arek / emon dau erijotzara. Enb 100. Zuri bai noski, utziko dizut; baña, zorigaiztoko ume petral oni... Alz Burr 27. Sorgina etorri da! Maria Joanetegi zori gaiztokoa! Orain justizia egin dezakezu! Arti Tobera 288. Utzi zagun zorigaiztoko su-emailleen broma zitala. Lab SuEm 212.
azpisarrera-3
ZORIGAIZTOTAKO.
Aciago.
O zorigaistotakoak direla ene bekatuek! Direla, bada, malditoak ene maldadeak, zeñek ain gogorki kendu baizizute bizia. (Ibero, s. XIX). FLV 1988, 150.
azpisarrera-4
ZORIGAIZTOZ (zorigaistoz Lar, ).
Desgraciadamente. "Infelizmente", "infortunadamente" Lar. "Mal pecado, sí mal pecado, bai zorigaistoz " .
Zeren gauza bat da, zori gaixtoz gutik dakitena gure adinean. SP Phil 95 (He 97 ondikoz ). Ai! zorigaixtoz, landa bazterrez / zonbat dabiltzan goserik. Ox 69. Zori gaiztoz irentsi / pozoin-kalteak senda / ta arnas loia're txau dezadan. Gazt MusIx 119. Bereziak bagaude zorigaiztoz hizkuntzaren aldetik, ez ditzagun bederen bereizkuntza horiek geurok gehi. MIH 222. Zorigaiztoz, eta negargarria ere bada, ez naiz bere izenaz oroitzen. MEIG IX 90.
azpisarrerakoSense-4.1
En mala hora.
Zori gaixtoz joan ginen guziak ihesi, / hemengo sarraskiak ez nahiz ikusi. FrantzesB II 9. Zori gaiztoz sortu zan / konde arraiua. Ud 100.
azpisarrera-5
ZORIGAIZTOZKO.
Desgraciado.
Utzi duzu gaurgero Sathana bere tropela itsusi eta zori gaixtozko harekin. SP Phil 69 (He 70 banda tristearekiñ eta doakhabearekiñ ).
azpisarrerakoSense-5.1
(Ref. a cosas). Funesto, desgraciado.
Zori gaiztozko markallak. Yanzi 81.
zorigaizto
<< ziur 0 / 0 zorigaiztodun >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper