OEH - Bilaketa

461 emaitza aho bilaketarentzat

Sarrera buruan (146)


Sarrera osoan (315)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
handietsi.
sense-1
(SP, Dv, H, A), haundietsi, andetsi (Bera).
Alabar, glorificar. " Handietstea, magnifier, louer" SP. "Exalter, magnificare" Dv. "Magnifier, exalter la grandeur, célébrer la gloire, la puissance, etc." H. " Handiestea, altxatzea, goratzea, gorestea, handi aithortzea" HeH Voc. "Exaltar, magnificar" A. v. handizkatu. . Tr. Propio de la tradición septentrional; en el s. XX lo usan tbn. algunos autores meridionales.
Zu zaitugu lauda, adora, / bedinka, handietsten. EZ Eliç 39. Irakhasi dio Israeleko jendeari bihotz guziaz Iainkoaren laudoriotzen, aho batez egunoroz handi etsten, benedikatzen eta ospatzen. SP Imit IV 1, 7. Bere buruaren humiltzeko eta Iainkoaren handietsteko. SP Phil 205s (He 207 handiesteko eta glorifikatzeko ). Zein da hetan komarka, non zure askasia / ez baita aiphatua eta handietsia? Dh ( in BertsZB 176 ). Handiets bedi Iainkoa zeru gorenetan, eta beute bakea lurrean bihotz zuzeneko gizonek. "Gloria in excelsis Deo" He IX. . Handiesten du ene bihotzak Iauna, eta ene gogoa bozturik dago ene Iainko Salbatzailea baithan. "Magnificat anima mea Dominum". HeH Lc 1, 46 (IBk, IBe haundietsi; magnifikatu, He glorifikatu, TB, Brunet, Ker goratu, Oteiza aunditu, Dv, Ol, Leon, BiblE goretsi). Espanta eta handiets zazu bazter orotan zure nausi eta jabe ona. Dv LEd 139. Populu hori ahoz hurbiltzen zaitalakoz eta ezpainez handiesten nauelakoz, bainan horren bihotza ene ganik urrun baita. Dv Is 29, 13. Hunkitua naiz enetzat duzun amodioaz, handiesten dut zure saindutasuna. Laph 128s. Heretikoek Eskritüra saintia handiesten die. Ip Hil 164. Eta Mezak ez du bertze xederik, Jainkoa nahi du gauza guziez gorago handietsi. Arb Igand 94. Zalantzarik gabe ta bere burua aundietsiaz, jaulki eban. TAg GaGo 41. Orrela zure izena betiko aundietsi dadike. Ol 2 Sam 7, 26. Galdetu zion aitak zorrotz gaiztakeria aundietsirik (aundia irudituz). Etxde AlosT 29. Paganoen gizalegeak handiesten eta Judu-Kristauenak gaitzesten dituzten bertuteak. Mde Pr 229. Nornai dala, aundietsi beza Zure izena, aundi baita. Ez ordea ni, bekatari bainaiz. Alare aundiesten dut Zure izena. Or Aitork 283. Eskualtzale nintzelako, denen trufez asea nintzen. Harek onhartu eta handietsi zuen bihotzean nuen kharra. Iratz ( in Alzola Atalak 120 ).
azpiadiera-1.1
Exaltar, poner en una posición elevada.
Guztiz ere Iainko ona / Nik zu zaitut laudatzen, / Zergatik gizona duzun / hainberze handietsten. EZ Eliç 371.
azpiadiera-1.2
"Admirar" BeraLzM.
Zoritxarrekoak ez ditu ezesten gañerako gizonak, beakurtzen ditu, agian andiesten ditu. "Quizá los admira" . Zink Crit 204. Jolasbidetzat borrokaldia ikusgarriak egiten zituzten [...]; bertakoek asko aundiesten gure indarkaria. Anab Usauri 90. Eta belardi-zear zijoala, andereño samur eta xaloak biziro aundi-esten zun Balendinen indarra ta trebetasuna. TAg Uzt 116. Ez kezka, urrea aundi- / etsiz galdurik badabil okerra, / on aizun baten billa. "Si el perdido error admira el oro" . Gazt MusIx 115.
azpiadiera-1.3
Alabarse, jactarse, envanecerse.
Jainkoak begira nazala handiestetik deusez ere bertzez [...] baizen Jesukristo gure Jaunaren gurutzeaz. He Gal 6, 14 (Lç gloriatu, TB lorifikatu, Ol illarraindu, Ker, IBk, IBe (h)arrotu, Bibl espantu egin).
azpiadiera-1.4
" Behi horren balioa handietsi dut (BN-arb)" Gte Erd 148 (que no precisa el significado; tal vez 'juzgar elevado').
Bestek eruan daragiskubenaz lastertxe ala gara ta andesten dogu. (Imit II 5, 1) "Cito sentimus & ponderamus" . Arriand JEL 1908, 306 (Ol aundietsi).
azpisarrera-1
HANDIESTEKO. Digno de elogio. "Hori handiestekoago da errege izatea baino (He)" Dv.
handietsi
<< haitz 0 / 0 hanka >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper