OEH - Bilaketa

833 emaitza adiskide bilaketarentzat

Sarrera buruan (14)


Sarrera osoan (498)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
begiragarri.
sense-1
1. (L-ain ap. A ), beiragarri.
Admirable, digno de ser visto. "Digno de verse" A.
Gauza begiragarria eta miraritsua da txit, aitz goititu onek bere erpiñetik ixurten daben ur garbi ain ioria nondik eta nola datorren burutaratzea. Izt C 107. Begiragarria izateaz gañera da arrigarria txit [...] zerri gazte saill andien kopurua. Ib. 186. Apaindurarik baliotsuenak, urrezko erraztunak, belarrietako zirzilluak, eskuturretako edergarriak, urre eta zillarrezko txarroak, arri begiragarriak. Lard 81. Ikusgai begiragarria zan benetan. TAg GaGo 7. Izkuntza aien aldeko maitetasun gori ura eder bazan ta begiragarri, nola diteke itsusi ta txaldan guk gerea maite-izatea? Ldi IL 138. Neskak arrosa zabal dirudi, / ez bezain begiragarri. "Más digna de ser contemplada que nunca" . Or Eus 309.
azpiadiera-1.1
(Uso sust.).
Leiarrezko arri ikusgarri eder au eraman-erazo zuten Madrillera, Erregezko kondaira izakiarenean begiragarri ifinteko. Izt C 74. Goia, mendi-gallurrak, bideko zernaitxoak, basoa, elur-ondarrak: laburki, begiragarri oro, nortu ta eraski olertsuez mamitu zitzaizkidan. Ldi IL 29.
sense-2
2. Venerable, respetable.
San Inazio Loiolakoaren Alkartegiko A. Erretore Beg[iragarri]a. (In Aran SIgn I ). 1765g. urtean Deun itxuran il zan Mandiolazatar apaiz jaun begiragarriari. Ayerb EEs 1912, 58. Jaun guztiz maittagarri, begiragarri ta agurgarria. Inza Azalp 84. Koruko Ama beiragarriya / garbiya eta Birjiña. Bertsol 68. Yaun Urli begiragarri ta adiskide: barkatu yardun luze, lotsagabetxo au. Ldi IL 68. Ta orain Erkalaren babesgarri-legea ez al didate ezarriko, legegin begiragarriok ikusi bezelaxe antzeztu ditudala-ta. Ib. 26. Makalaldi bat zeukan Fortunato horrek, bestalde gizon begiragarri baita, beldurgarria ere izanagatik. Mde Pr 105s. Gizon begiragarria da egiazki, beste edozein adina, Gandhi indiarra, baina ezin ditzaket ontzat har liburu honek aurrealdean dakarzkien haren hitzak. MIH 339.
sense-3
3. (L, BN, S ap. A ; Urt I 177, Dv).
"Salutaire, qui préserve" Dv. "Preservativo" A.
azpisarrera-1
BEGIRAGARRIKO. a) Considerable, importante.
Amasei musketazoz ukitua izan bazan ere, irten zan eritasun begiragarrikorik bage. Izt C 354.
b) Admirable.
Guzien artean begiragarrikoa izan zan Erregearen koroa, zeñak larogeita bi libra urre zituen, asko diamante balio andikoaz landara. Lard 193. Egoak zabaldurik, geldi geldi, patxada onean leorreruntz igari etozan egazti aldra begiragarrikotzat artu eikezan. Ag Kr 62.
azpisarrera-2
BEGIRAGARRIZKO. Admirable.
Eruaten daben abiadea ta aparra benetan izaten da begiragarrizkoa. Ag Kr 37.
begiragarri
<< begiko 0 / 0 begiraka >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper