Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

60 emaitza abenda bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zikindu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado desde mediados del s. XVIII. Hay un único ej. suletino (zikhintü ), y no es frecuente en la tradición vizcaína. En DFrec hay 32 ejs.
sense-1
1. (V, G, AN, L, BN, Ae; Lar, Añ, Lar in Aq 1406, Arch VocGr (s.v. theiutzea), Dv (V, G); -kh- SP (sin trad.), VocBN (zikhin-da [sic, por -du]), Dv, H), zikintu (Lar; -khintü Gèze). Ref.: Bon-Ond 160; A; EI 111; Iz Ulz (zikín) Als (lokatzakin); Etxba Eib; Elexp Berg (zikinddu).
Ensuciar(se), manchar(se). "Ciscar" Lar. "Babosear, [...] girliaz bete, zikindu " Ib. "Embadurnar, likistu, loitu, zikintu [sic]" Ib. "Embarduñar o embadurnar" , "manchar" Añ. "Salir. Soinekoa, eskua, mahaina... zikhintzea, [...]. Se salir. Oihal xuria errexki zikhintzen da, [...]" H. " Lokatzakin zikindu nitzan, me manché con barro" Iz Als. "Goizian jantzi loria leztxe ume au, eta eguardixa baño len zikinduta dao" Etxba Eib. "Zikintzia eiñ dau baña ez garbitzia, el ensuciarse lo ha conseguido, pero no así el limpiarse" Ib. Cf. H: "Zikhindatzea, [...] forme BN de zikhintzea" (seguramente tomado de la errata de VocBN).
Lurrez zikindu zaizkan gañeko oialak. Mb IArg I 293. Zenbaitek karkaisez ta listuz zikindu zidaten aurpegi guzia. Ib. 152. Jarten bazara gizategijan, zikinduko dituzu prakaak. Mg PAb 117. Mai ardao zetakaz zikinduba. Ib. 56. Zillargilleak zikindus loies garbitzendú zillárra. LE Urt ms. 101r. Euren amak arpegia garbitu, ta arik laster zikindu ta loituten dira barriro [ume txikiak] . LoraS 33. Loiez, edo txistuz loitzen da zikintzen. AA III 373. [Arropa xuri, garbia] ikhusak guzia lohitua, zikhindua, phorroskatua. Dh 148. --Mutil, zertan ari aiz / ur guztia loitzen? / --[...]. , / naita ere, urik / ezin zikin nezake. It Fab 32. Oñak zikindu gabe batere bidean. Ib. 169. Bustiñ-basa ondikozkoa, / zoiñak bai dauka karroa, / haxeraiño zikindua. Gy 133. Geldi hadi, zithala, ura zinkintzen [sic] dautak niri. Ib. 9. Baditutzu izen bakhar batzu, beren soinekoak zikhindu ez dituztenak, eta hetxek enekin soineko xuritan ibiliko dire, zeren merezdun baitire. Dv Apoc 3, 4 (Ol, Ker, BiblE zikindu; He lizundu, TB likistu, Ip theiutu). Tolarean sartuta / sagardoz zikindu. JanEd I 82. Ogi pitin bat baizik etzuan artu, eta ura ere autsterrez zikinduta. Bv AsL 145. Behar izan zuen iretsi baso bat yende odol, edo baso bat arno, odolez zikhindua. Elsb Fram 103. Janharitzat, garagarrezko ogi pixka bat [zuen], dena ere hautsez zikhintzen zuena. Jnn SBi 92. Tximini batzuk kee matasa baltzez zikintzen egun argia. Ag Ioan 158.
( s. XX.) Ez ezar zokoan, hemen zikin litakelakotz. JE Bur 188. Erregezkoa odoldua eta zikindua. Ill Pill 18. Eguzkiaren argi-izpia kristalean batetik bestera, ezer ausi ta zikindu baga igaroten dan lez. KIkV 27. (tbn. en Legaz 16, KIkG 18 e Inza Azalp 57 zikindu gabe) Seme laztana ikusiaz txistuz zikindua, zauriz josia. ArgiDL 90. Ohartzen da, gauazko uriak bideak zikindurik, bere galtza ederrak dena ixtil eta lohi dituela. Barb Sup 46. Lokatz zikiñez josirik zegon bidetik / zikindu gabe nai zun igaro Loreti-k. Jaukol Biozk 86. [Alkandora] bakarra dauka / beti zikinduta. Tx B 105. Txistuz, autsez ta / Odol-ixerdiz / Zikinduriko / Arpeia garbitzen dautso. Enb 102. Begitarteak ez dituztela kukutzen edo estaltzen, ez eta ere ikatzarekin emokatzen eta zikintzen, bainan garbiki agerian. Zub 115. Paper-fabriketako khe-atherabideak ditazke, itsusi kankail hek, zerua zikintzen baitute beren bafada nahasi beltzez. JE Ber 48. Loiez etxea zikindu didatela. Au kuxidadea. Lab EEguna 91. Oskijak lokatzez zikinddu. Otx 134. Txonko zaarraren galtza zikintzen da aparrez. Or Eus 136. Lurrera jausi eta zikindu diran jakiak garbitzeko indarra suak ba-du. JMB ELG 86. Ara! zikindu naun! ai nere oñetako erosi-berriak! loitu zaizkidan. TAg Uzt 31. Espartin xuriak zikin beldurrez, untutsik atera behar izan omen zuten elizatik. Lf Murtuts 6s. Ez duk egundo iri ura eratxiko, lenago, berriz, odolez blei-blei zikindurik eroriko aiz. Zait Sof 144. Ainbeste aldetara zikindutako Garonne izena dun ibai artan. JAIraz Bizia 14. Etxetan sarthü da hur-naia eta peko- barnetan gaizak zikhintü eta. phorroki dütü. Herr 6-6-1957, 3. Txistua botatzen zion goitik beera gorrizkako oialari. [...] Ta ondotxo zikinduko zion oial gorria, [...]. Anab Poli 22. Batetik kaiña-edaria eta bestetik orio ederra, beian zabaldu ziran lurra busti ta zikinduaz. Erkiag Arran 155. Hain da, gure Marti, bideko erauts eta izerdiez zikindua. JEtchep 42. Lokatzetan zikindu zanak bere burua lokatzez garbi nai izatea. Zait Plat 30. Lurrez zikindu zituan atzamarrak. Erkiag BatB 95. Odolak busti eutsazan esku leen-zikinduak. Ib. 97. Pilotaka, foot-ball-ean edo burrukan prakak urratu, arpegiak zikindu. Osk Kurl 64. Koipe beltzaz oparo zikinduta, itxura zantarra zuten langileek. Ib. 129. [Andria] ari da hantxe hunek astian / zikindu heien garbitzen. Mattin 74. Odolez pixka bat zikinduta zegoan. Salav 98. An engoan, bide ertzeko belar bakan, / madarikapen mendean, / lur zapaldu elkorrean, / autsez zikindua. NEtx LBB 252. Astoa dabil beti / loitan zikindua. Uzt Sas 102. Arropak batere zikintzeko beldurrik gabe. Etchebarne 57. Txuloak egin, ura bota, gero loia egin da arropak zikindu. JAzpiroz 137. Zikindu ebanai garbitu eragin. Gerrika 83. Zertarako nahi eta behar dugu euskara? [...] Zikintzeko beldurrez inor ukitzera ausartzen ez den zenbait liburutegitako azal ederreko liburuak bezala gordetzeko? MIH 304.

v. tbn. Izt C 179. Sor Gabon 31. AB AmaE 215. HU Aurp 185. Alz Bern 76. FIr 160. MendaroTx 60. Munita 104. Arti Ipuin 28. Gand Elorri 178. Zikhin: Zby RIEV 1908, 758.
azpiadiera-1.1
[Liburu hau] harmairu zokoetan ez gorde nehola, / zikint beldurrez edo nik dakita nola; / etzaio zikinduko dakarren eskola. Xa Odol 21. [Liburuak] gaurko edertasunez jantzi nahi badu, gaurko lokatzetan beharko du zikindu. MIH 334.
azpiadiera-1.2

(Part. en función de adj.).
"Cerea lacerna, arropa, jaka [...] zikhiña, zikhindua " Urt IV 418. "Ensuciado, satsatua, zikindua " Lar.
Esponja batekin mez-emalle zikinduaren burua garbitzen. Mb IArg I 129. Oihal zikhindua eskuratzen du emaztekiak. Laph 157. Orretxek garbitu eutsan arpegi zikindua, bere zapi zuriaz. Erkiag BatB 200. Belaun zikinduak zerbait garbitu ostea. Ib. 30. Irudidun paper zikindu aetan irakurrik, eta baita beste lagun zaarrago batzuei entzuniko kontu garratzak eta. Ib. 20.
sense-2
2. (Lecl, Dv (V, G); -kh- Dv, H), zikendu. (Uso fig.).
Manchar(se), deshonrar(se), mancillar(se). "Corrompre" Dv. "3. souiller par des paroles, des actions obscènes. Ezta mintzatzen, eztu kantatzen, non eztuen dioena zerbait urdakeriaz zikhintzen, [...]; 4. réfléchir. Salir, rendre sale, malpropre. [...] Zerk zikhindu zaitu hola? [...]" H.
Beiñ euskera, beiñ erdera, beiñ latiñera, guzia leudatua, zikindua, baraustua. Lar, carta a Mb 279. Eliz emengo bat zikinzen da eriotzez, golpezko odol-isurzez edo beste bekaturen batez. [...] Orra zein zikindu galdua! Bada agitz zikindu galduagoa gelditzen da [...], bekatuz hau zikinzen den aldian. Mb IArg I 141 (179 bekatuz ta gaiztakeriz agitz zikindu-loitua). Danzan, danz-ondoan ta beste anitz alditan gogoz, eskuz edo nolerebait zikinzen diranak. Ib. 95. Andreki, beren gorputzak bekatuz ez zikindu arren, beren apainket eta erakeri arroz, eragiten dituzten bekatuz besteen animak eta berenak zikinzen dituztenez. Ib. 202. Gaitzerako griña, ta makurrerak zikindu, ta itsusitu zuan ezkon-lana. Ub 221. Amaren sabelean arkitzen gera bekatuz zikinduak. Ib. 9. Egon ezin bazera zere pensamentuak ta itzak zikindu gabe bekatu loian. Mg CC 246 (242 ostatu pekatuz zikindua). Jesu Kristori egiten jakola injuria andi bat, zikindurik gure gorputz ta arimak. CrIc 79. Eztogula zikindu biar geure biotza. Ib. 79. Zenbat Hermite estire desonratu, zenbat Elize estire zikendu Debozio onen pretexto arekin? msMur 20. Lujuriako pekatuarekin iñoiz ere kutsutu, eta loitu edo zikindu bage bizi danaren zorioneko estadua. Gco II 44. Noeren denborarako osotoro zikindu eta usteldu ziran Adanen umeak. AA II 130. Beñere galdu edo zikindu ez dan kastidadea. AA III 397. Eztakizu Dabidek-ere illerazo zuala Urias, eta gañera zikindu ziola bere emaztea? Ib. 529. Eztu mingaña itz loiakin zikintzen. Ib. 265. Bekatuan sortua ta zikindua izatea. Ib. 263. Ez du ahotik sartzen denak zikintzen gizona; bainan ahotik atheratzen denak, hark zikhintzen du gizona. EvL Mt 15, 11 (SalabBN, Ur (G), Echn, Samper, Hual, Leon, Or, Ker, IBk zik(h)indu;satsutu, He, TB, Dv lohitu, Ip theiütü, Ol, BiblE kutsatu). Ez ziren sarthu Pretorioan, beldurrez zikint zitezten, eta yan ahal zezatentzat Bazkoa. TB Io 18, 28 (LE zikindu; He, Ker lo(h)i(tu), Dv, Leon, BiblE khutsa(tu)). Gure arima zikhintzen dauzkuten bekhatuetarik garbi gaitzan. Jaur 143. Jainkoak ikhusi zuenean beraz lurra galdua zela (ezen haragi orok zikhindu zuen bere bidea lurraren gainean), [...]. Dv Gen 6, 12 (Ol gaiztotu, Ker usteldu). Oiek dirade emakumeakin zikindu etziranak; zeren birjiña dira. Ur (G)Apoc 14, 4 (Lç satsutu, He, Ur (V), Ker, IBe, IBk lo(h)itu, TB likistu, Ip theiütü, Echn kutsatu). Erakutsi fede-osokoa dana utsegiñez zikindua balego bezela agertzen, ez degu iñolaz utzi bear. Aran SIgn 102. Mundu hau duketenean, framazonek, osoki tzartu, zikhindu, itsus eta afrus bilhakatu. Elsb Fram 183. Biba Eskualdunak! Khanpo gu zikindu nahi gaituzten arrotzak! Barb Sup 60. [Eskualdunen] azpitik, harrotzea, heien zikintzea... hori dela hori loria, Mikaela! Barb Sup 59. Arrotz-dantza loietan / Zikindu bagarik. Enb 59. Erdalkerijak zikindu daben / Euzkel-errijen biotza / Garbitu. Ib. 67. Atzerri-oitura loiz / Ama zikinduten / dabiltzenak. Ib. 57. Mende huntako josteta tzarrek / arima dute zikintzen. Etcham 240. Frantzian apez-gaiak / [...] / Debruak berak nahi / dituela zaindu, / beren aterbetarik / nahi-ta-ez kendu, / eta munduko keldar / lohiaz zikindu. Ib. 77. Yuduak debekaturik zeukaten illobien gañean ibiltzea, ori egiñez beren buruan zikintzen ta kutsatzen zirala uste zuten. Ir YKBiz 274 (v. tbn. 343). Elburua ona balitz be, bideko txarkeri oneik osoro zikinduko leukie. Eguzk GizAuz 88. Maria Birjiñagandik olako zerkirik etzitekela iaio nedukan, aragiz gatzatu gabe. Nere idurimenak etzezazken asma, gatzatu bai ta ez zikindu. Or Aitork 119. Obendari itsusiek ezin zikindu dute Zure edertasuna. Ib. 102. Au da umegintzaren misterioa, ain zikindua ta likistua. Vill Jaink 58. Egiten duzun guztia zikindu behar duzu itsuskeriren batekin? Osk Kurl 190. Eriotzak ugaritzen dizkiat. [...] Familiak zikindu, abenda pozoitu, buruak erotu, [...]. MAtx Gazt 77. Zure anima erabat loitan zikindua badago ere. Ib. 48. O Birjiña, guzien nokuz, / gizartea zikindu oi duen / lenen gaitzaz kutsa ez ziñana. Gazt MusIx 139. Pariseko karrika lohitsuetan haren arimak etzuela bildu egiazki zikint zezaken ziliportarik. Ardoy SFran 106. Nere erri gaixoa! / [...] Zapaldu induten su ta gar. / Zikin aute gezur d'abar. NEtx LBB 253. Euskaldunak ere ba zirala bide okerretan zikinduak. Ib. 41. Agedaren biotz garbi ura zikin ote-zezakean. Ib. 367. Latin eredura euskara egokitu beharrean ari zirenean, uste zuten, zuzen noski, ez zirela euskara nahaspiltzen eta zikintzen ari, aberasten eta gaiagotzen baizik. MIH 254.
v. tbn. Ox 179. Ol Imit I 21, 2 (Ch lohitu).
azpiadiera-2.1
Estropear(se), echar a perder.
Munstro hetarik hiruren izenak ditut bakharrik orai iskribatuko; ene luma sobera zikhint laiteke, hastetik oro izenda banintza. Elsb Fram 104. Errepublika hunek iduri duela baratzeko xenila batzu, zoinek zikhintzen eta gastatzen baititzute hunkitzen dituzten aza hosto eta bertze gauza guziak. Ib. 148s.
azpiadiera-2.2
(Part. en función de adj.).
Ez etorri ezpañ zikinduak eskintzera Jesusi. Mg CC 246. Tristura triste txingar bat amorru haien hondakin arima zola zikinduan, deabruari sagaratzeko gordeta. Azurm HitzB 42.
azpiadiera-2.3
(-kh- H). (Ref. a la fama, buen nombre...). "Salir, laisser une souillure morale. Bere izena, omen ona zikhindu du" H.
Emendik aurrekoen kontu eta ipui egiazkoaz, edo gezurrezkoak nastutzea, lagun urkoaren izen ona itsusten, ta zikintzen dala. AA III 604. Etsai batzuek alper alperrik / zure izena zikinduko, / zeure Jaungoiko egi bakarrak / dau oso garbi gordeko. AB AmaE 8. Jaunaren serbitzaria iltzen ba dek, igarriko diok ire izena nola zikinduko dekan. Or SCruz 101. Ez dut nahi zikindu nehoren famarik. Etcham 105. Gure aitonen Jaungoiko aundi, / [...] / zure semeek lizundu dute / ats (zikin) ez diteken izena. Or Eus 255. Susmur txiki ura berrituz, guzia zabalduz, izen garbiak zikinduz, ziri ta miri, asiko zaiguna. Loidi 223. Ire izen ona zikindu duk, anima loitu. Etxde JJ 166. Eztut nai itz loiez zikindu dezazunik Engraziren izena. Ib. 166. Biurrikeri orreri esker, ez zan egun artean, Arranegio errekan, odolik isuri. Baiña, norbaiten izen ona bai, zikindu zan edo... Erkiag Arran 145.
azpiadiera-2.3.1
Edanerako makurtasunetik jaiotzen dan aurreneko kalte, ta ondoren gaiztoa da Jaungoikoak gizonari eman zion bere antz ta imajiña ederra illundurik, itsusturik, loiturik ta zikindurik uztea. AA III 372. Bizio ontan aurreratzian / gorputza beti makaldu, / interesa ta ondasun ona / danak alperrikan galdu, / konduta ona zikindu eta / etxe-pakea ondatu. JanEd II 107.
azpiadiera-2.4
Desprestigiar, deshonrar.
Framazon madarikatu hoiek nahiz, baitezpada Frantzian zerbeit onik diren guziak ahalaz desohoratu, zikindu nahiz, [...]. HU Zez 134. Ixtudiant frantsesak preso ezar-arazirik berex elgarretarik, sekulako zikindurik. StPierre 34. Gezurrez zikhindu zuen eta preso sar-arazi. Zerb IxtS 26. Odoletan zikindua ta eskubide guzien zapaltzailea egungo erritarrek gorets lezakete ongile bezala. Zait Plat 17. Zer dituk ele horiek? purtzil ustela hi? Hire obraz, bertzeak zikindu nahi? Uste duka hortan kito hizala? Haa! Errexegi lukek! Mundu guziak jakinen dik hi nor hizen! Larz Iru 32. --Xahu nuk!... Errak, ene alde mintzatuko hiza? --Ez hut zikinduko... Salba ahala salba, hire alde ariko nuk... Ib. 88. Dakizun bezala, auzoko Anton preso altxatua dute hobendun gisa. Kontzientziaz, hura zikintzerat eta kondenatzerat uzten ahal duta? Larz Senper 14. Ene etxea fama tzar batez ilhundia, zikindua, ehoa delakotz, fama hartarik nauzue jujatzen. Ib. 100.
v. tbn. Gand Elorri 130.
azpiadiera-2.4.1
Oraingo zoritxarretan itzez edo egitez gaitz egiñik erru dudala, uste badu, zikindutako bizi au luzatzerik eztut gogo. 'Con esta fama'. Zait Sof 71. Itxasontzi ori etorri arteko aldia etzitekean gaizkin baten eriotzez zikindu. Zait Plat 104.
azpiadiera-2.4.2
--Laister ikusiko ditek Barkoxtar guziak auzi garratz orretan errukabe naizela. [...] --Arrazoi duk, baiñan, igesi joaten baiaz, jendeak zikinduta agolako joan aizela pentsatuko dik. Etxde JJ 148. --Ez dautzut errepustarik emaiten... Ez dut zikindu nahi! --Ez zikindu nahi! Ez duzu zikintze beharrik! Aski zikindua zira hol'hola. Zuen ohoreaz, hura galdu ondoan, zirezte orhoitzen... Larz Iru 34.
sense-3
3. "(V, B ap. A; Dv (V, G); -kh- Dv). " Communiquer la syphilis" Dv. "Pegar enfermedades venéreas" A (que cita a Añ, pero no lo encontramos en su dicc. ).
sense-4
4. "(B), cubrirse de maleza un campo" A.
Artuak bere sasoian jorratzen ez ditunak, lan txarra dauka, zergatik gero belarrak itotzen ditu, lurra zikintzen da, eta artua gelditzen da belarren azpiin, eta biar du dolbe denbora. Sor Bar 75. Ederrak al dira larrerik gabeko zelaiak eta bazter guziak zikindu besterik egiten ez duten sasiak? Munita 22. Maiztarrak obetogo izango ote luke sasiz eta ote zakarraz zikinduta edukitzea? Ib. 110. Etxeak ustu egin dira, baztarrak zikindu, larra ta sasia indartu. BBarand 55. Irauli ta, hala-hala uzten baduzue, berriz laster zikinduko da lur hura. Larre ArtzainE 196.
azpiadiera-4.1
Aita, etxeko lurra / lur garbia bazan / zergaitik azi txarrez / zikindu zenduan? Gand Elorri 176.
azpisarrera-1
ESKUAK ZIKINDU. Manchar(se) las manos. (Uso fig.). Cf. ESKU-ZIKIN, ESKU ZIKINDUN.
Gure eskuak ez dira beiñere zikindu gurea ez danan jabe egiñaz. Ill Testim 12. Zu aurrera beti; aurrera zuaitz-aldaketan. Kontuz beti eskuak zikindu gabe, baño aurrera. Munita 112. "Eskuak zikinduta" ekartzen diran txanponak. Ib. 106. Zugandik urrun loikeri dagite, iraizeko on puztagarriak maitatuz. Irabazi loia, eskuak zikintzen baititu. Or Aitork 120. Etxahunia neretzekotan, ez nuke Piarres-en odolarekin nire eskuak zikintzeko kezkarik izanen. Etxde JJ 42. Utzazue herioak eraman dezan, inork eskurik zikindu gabe, herioak odolezko seinalez markaturik daukana. MEIG VII 162. (v. tbn. MEIG III 46 eskuak odolez zikin ditzan baino lehen)
azpisarrerakoSense-1.1
Esku zikinduekin bekatu loietan elduko zera Kristoren mai Santura. Mg CC 255.
azpisarrerakoSense-1.2
Artikhi nituen lurrerat emaiten zarozkitan urreak. --Zergatik nahi darotak egin laido hori, erran zarotan berriz-ere, ala beldur haiz nere diruak zikhint dezaukan eskua? Prop 1905, 125.
azpisarrerakoSense-1.3
[Espetxean] odolez zikinduriko esku ta barru zital asko dago. Erkiag BatB 193.
azpisarrera-2
XIKINDU (B ap. A; -kh- BN ap. A; VocBN ). "Salir" VocBN. "Ensuciar" A.
azpisarrera-3
ZIKIN-ZIKIN EGIN. Ensuciar completamente.
Au lana, zikin-zikin bazter guztiak egiten dizkidate. Lab EEguna 90. Ikatzetan arropa, arpegia ta dana zikin-zikin eginda bainetorren. Salav 56.
zikindu
<< uztartu 0 / 0 zorikide >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper