Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

60 emaitza abenda bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berpiztu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado a mediados del s. XIX en Duvoisin y ECocin, desde finales del s. XIX lo emplean sobre todo autores meridionales. En cuanto a la distribución de variantes, Duvoisin, ECocin y P. M. Otaño emplean birp(h)iztu; en las dos primeras décadas del s. XX domina birbiztu, pero berpiztu (cuyo primer testimonio es de 1917), desde aprox. 1920 se convierte en la forma más frecuente, sin que desaparezcan sin embargo berbiztu, birbiztu y birpiztu, que alternan con berpiztu a menudo en los mismos textos. La var. berbixi, creada por Arana Goiri (v. AG 1015), aparece tbn. en alguno de sus seguidores como Enbeita (cf. berbizi en Erkiaga). En DFrec hay 26 ejs. de berpiztu, 3 de berbiztu, 6 de birbiztu y 2 de birpiztu, todo ellos, menos un berpiztu, meridionales.
sense-1
(-ph- Hb; Bera), berbizi (BeraLzM), berbixi, berbiztu, birbiztu (V, G ap. A ), birbistu, birpiztu (-ph- HeH Voc, Hb, Dv, A) Resucitar; revivir, (hacer) renacer. "Birphiztea, berriz phiztea, berriz irazekitzea" HeH Voc. "Birphitz, birphiztu, birphiztea, ressusciter, revivre (M. Har.) [seguramente HeH Voc]" Dv. "Revivir" A. "Resucitar" Bera. v. piztu.
Eta haurraren arima haren baithara itzuli zen eta birphiztu zen. Dv 3 Reg 17, 22 (Ol piztu, Ker biztu). Baña berbixi edo erresuzittau ta gero, zuben aurrian Galileara etorriko naz. AG 1470. Aserrekuntzak eta gorrotuak birbistuteko. Echta Jos 63. Persarrak berpiztu eta gertatuak eta beren aldekiak beren eraz margozten entzun arteraño epaikundea jarraigetzen det. Zink Crit 67. Gizon ospetsu asko-asko, bizkaldian ziran bezelaxe, antze ta eraspen berdiñekin berbiztu-ta. Ib. 79. Esan leike Cesar Frank aundia berbiztu dala beragan. Garit Usand 35. Zelan berbiztu zan Jesukristo irugarren egunean? KIkV 31. Nere Aragia jaten duenak eta nere Odola edaten duenak betiko bizia dauka ta azken egunean nik (ori) berpiztuko det. ArgiDL 42. Birbizturik urte batzuetan bazan ere lankide izango genuela [Domingo Agirre] . A Itzald II 79. Irugarren egunean berpiztu zan illen artetik. Inza Azalp 74. Gizon guziak ezerezetik atera giñuzen miraria, aundiagoa da, berpiztuko gaittuana baño. Ib. 110. Galduen gorputzak nola izango ote dira birpiztu ondoan? Ib. 111. Hire lagunen ustez bethikotzat joa / Berpiztua zabilak, bizi dik gogoa. Ox 82. Emazte berak du gantzutuko Jesus ehortzi beharra, / Berak lehenik adituko du Berphiztuaren agurra. Ib. 73. Ordu ezkeroz gorroto artu zioten gobernuari ta Erregiñari, ta orduntxe birbiztu zan liberalen kontrako gorrotoa ere. Or SCruz 14. Aserreak birbiztu zion saskigilleari gaztetango kemena-ta! Or Mi 93. Gexo bazagoz, / orra or Josu, / illak berbizten / dauzana. Enb 105. Negu ankerrak il daun baratza / Berbixi udabarrijak. Ib. 131. Ta daneen arte, betiko il daiten, / nai dabe arantzaz josi. / Alperrik, baña... Ez bildur ixan; / laster da ori berbixi. Ib. 67. Il-zorijan zan Eusko-Abenda, / Jel-maitasunez berpiztuten da. Ib. 64. Baña Nerau, berpiztuta gero, Galilaira aurrea artuko dizuet. Ol Mt 26, 32 (Lç resuszitatu, HeH, Ur p(h)iztu, Dv biztu, IBk, IBe biztu). Il-zârki, bizi dugun gizona! / Egunoro berpiz lurpean dagona! Ldi BB 162. Politika bear bearreko da errien pizkundeetan. Ta, gurean, orok dakigunez, aurki degu berbizturik. Ldi IL 144. Ez dakienaz geroz bertzalde zelulen xuxentzen, makurtuak direnean, edo berpizten, hilak badira. JE Med 156. Bretoiera suspertu ta indartzeko. Bretañako arima berpiztutzearren. Lab Y 1933, 256. Ezpata sar zitzaizun / animan barnean; / ez ta atera, Semea / berpiztu artean. Or BM 110. Gero [Irugarren enderritartekoa] iltzat egoan; baña 1919garrenean berbiztu zan, Lenin eta onen lagunak emondako arnaseaz. Eguzk GizAuz 70. Zuen hatsak noren karrak ditu noizbeit berpiztuko? Iratz 42. Euskal-arima, etxe zaharra iduri, errekarat ari ikusiz, xutitu ziren zenbeit gazte eta "Aintzina" zuten ber-piztu. Ib. 52. Jainkoa lagun, bai berpitz hadi, / Arbaso gaitzen Euskadi! Ib. 26. Ta esan diadan ezertxo ere, ez lidakek ukatuko, uste diadanez, nere aita zanaren gogoak berak berpiztuta ere. Zait Sof 134s. Otoitz egin zenion Iainkoari, ta berpiztu egin zan aurra. Or QA 123. Oihan guzia eta inguruko herrialdea eta lurbira haren neurriaren araura bizi baitziren. Eta hiltzen. Eta berpizten. Ib. 166. Bestalde, gizagaindi eta petiko izakien hauzia berpizten du psikologigaindikoak. Mde Pr 342. Isabelaren gogorapenak bezperako gertakizunak berpiztu zizkion. Mde HaurB 46. Ta gure Zezili gixajia, senarra berbiztu baliñakon be, ez dot uste pozago jarriko zanik. Bilbao IpuiB 28. Gaztezaroko ametsak barriren barri berbizi. Erkiag Arran 8. Sutarria iota txinpart-iario agertzen danez, somagarri baten ukaldiz birpiztu oi dira ideiok gure baitan. Zait Plat 36. Aren elkar-izketa ederren ioritasuna ta narotasuna birbiztu bide ziran erabat orrilo (loraketa) betean. Ib. 10. Aurerra barik, atzera, barbaroen aroa berpiztera. Vill Jaink 83. Jesus berpiztu duan Jainkoak, gu ere bere indarrez berpiztuko gaitu. MAtx Gazt 41. Danok dakigu oitura zarrak / zuk berpiztu dituzuna. Olea 41. Udaberriak ezeztatzen du negu beltzak duen pena; / kanpo guzia berpizturikan eder ezartzen duena. Xa Odol 342. Bedeinkazio hortatik / irtengo dira santurik / nire arima ta gogo / ustelduak, berpizturik. Azurm HitzB 54. Urre-aroa deritzana gure burni-aro ontan berpizteko jaio nintzala ni. Berron Kijote 216. Illik dagon gaixoa / gurarik berbiztu. Ayesta 21.
azpiadiera-1.1
(Referido a una lengua).
Bitarteko ori, euskerea birbiztuko daben izate bear-bear ori biotz-biotzean daukagu. A EEs 1916, 113. Euskera berpiztera, bere aberastasuna artzera, eta azkenik nagusi arrotza etxetik botarik bere etxe-jabetasuna artzera dijoala. EEs 1917, 85. Euskerazko ikastolea da gure euskera zaindu ta berbiztu leiken tokia. Belaus LEItz 120. Gure ele zar au aztua bada, berpiztu dedilla. ADonostia Ib. 34. Ez dakit ari diran / euskera berpizten. Olea 261. Ea XVIIgn. mendeko hizkuntza berpizteari daitekeen gauza ahal derizkion. MEIG VIII 52.
azpiadiera-1.2
Reavivar (el fuego).
Egiten da orduan azpitik su lama bat; adanak egosten diren arauka igaiten dira gainera. Orduan sua birphizten da. ECocin 48.
azpiadiera-1.3
birbiztu (V, G ap. A ).
Reanimar(se). "Reanimarse" A.
Aiñ leial legor billa / joan zan egaztiya, / ekarririk [Noe eta bere familia] birpiztu / zituben izipiya, / pixti denak bezela / izan zan utziya. Otañ EE 1895a, 9. Eguna argitu ebanerako bazter guztietan zabaldu zan albiste ona. Josepari Mañasik erueutsan. Pozaren pozagaz ler egin bear eban gaixoak, guztiz artega ta birbizturik egoan. Ag Kr 33. Itxi eutsan ezkontza asmoari, Jaungoikoak nai ebanarte, baña ezieban birbiztu bere biotzilla. Echta Jos 230s. Guztiz birbizturik jarri zan. Ib. 256. Ontzi andi ederretan itxaso irakiñak igarotzean, len baño ere geiago birbiztu zan. Ag G 253. Bai, edan usu, esan zion Mireik, onek birbizten dik eta. 'Cela ranime' . Or Mi 69. Bukatu dute lana atsalde-erdikoaz / ontan birbiztu dira edari beroaz. Or Eus 113. Orrek [pattarrak] berpiztu lezake [...]. Neurri-neurrian eman ordea, kalterik egin ez dezaion. Etxde JJ 261. Sukarrez kordegabe egon zan luzaro [...]. Oso bestera zan, ordea; birbiztu baitzan eta oneratu. Or Aitork 81. Beste adiskide batzuen pozek arintzen ninduten eta birbizten. Ib. 85. Noizik bein soillik aizearen arnasak nere arpegia birbizten du. Txill Let 26. Uriaz nausitu ezin ditekeala dirudi, aunditasuna dario orotarik, bizia du gañezka, ta berpiztuta bezela paseatzen da bere kaleetan barrena. Ib. 114. Gorputzeko zentzunak azku barriez eta gogoaren zokondoak argi beroz berpiztu ta aizatuaz. Erkiag Arran 93. Baña Martiko zozo kantari / zoli bizkorren abotsak / berbiztu eta alaitzen dituz / uda-zalien biotzak. BEnb NereA 200. Alako kemena berpiztu zitzaion bere ustetan. Berron Kijote 54. Kapitanak kopa bat koñak eman zidan eta bereala berpiztu nintzan. Alkain 57.
azpiadiera-1.4
Esnai egon banintza, kordea galtzeko aiña baninan; baña lotatik birbiztu nintxinan.Or QA 196.
azpiadiera-1.5
"Rejuvenecer" Bera.
azpiadiera-1.6
birbiztu, birbistu. Animarse, achisparse con la bebida. Cf. birbiz.
tradizioa
Tr. En esta acepción, sólo hallamos la var. birbiztu.

Su andi baten inguruan egozan [...] sagardauak edaten, da olango abaguneetan oi dan legez, piska bat birbisturik, batzuk asi ziran eresietan. Ag AL 30. Guztiz azkar eta alaitsu egozan edariak birbiztuta. Echta EEs 1911, 222. Birbiztuta, ardoak berotuta, esku baten txapela zuala, paparra agirian ta gerriko txistana atzeko aldean dindilizka. Ag G 195. Koipatsuz ondo eginda, txakoliñez birbizturik, ezeren lotsa gabe. Ag EEs 1917, 201. Or datozkio iru gizon txepel erdi birbiztuak eta bakarraren lepotik parre egiteko asmotan. NEtx LBB 40. Igande-gabean zerbait birbiztua etorri zan eta bere edanaren indarrak lotsa kendu zion. Ib. 25. Pixka bat birbiztu ziraneko, makutsik eta jan-edanetik ondotxo, ekin zioten alkarri zirika. Ib. 119.
azpiadiera-1.7
berpizi (BeraLzM).
(Part. en función de adj.).
"Redivivo" BeraLzM.
berpiztu
<< berpizte 0 / 0 berton >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper