Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

60 emaitza abenda bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
autarki.
sense-1
(Bera, BeraLzM), auterki (BeraLzM).
Voto. " Autarki (auterki, aupide), voto" BeraLzM.
Atsegin eztitan dabiltz irabazi duten auterki gurendaz. "Están refocilándose por el triunfo electoral que han ganado". Ayerb EEs 1914, 144. Bigarrenean Azkue, zazpi autarkiz, autatua izan zan. Ona emen autarkuntza orren gora-beerak. Eusk (1919-1920) I, 51. Autarkitara yota (autarki batzuk aurka egozalarik), izki arren ikurtzat "x" autetsi zan. EEs 1920, 12. Geren izenak auteskunde-izendegian ezartzeko ta auteskunde-egunean autarki edo botoa emateko bearturik gaude katoliku guztiok. KIkG 55. Bermeo aldeko autarkiak onenbeste. Gernika-aldekoak onenbeste. A Latsibi 288. Egiz ba-zarie, ba, / Josu-maitatijak, / Jeltzalientzat emon / zeuben autarkijak. Enb 206. Emakumei autarki-jartia dala-ta, / egunotan bai-dabil mar-marka galanta. Ib. 145. Abenda bat ildakoek egiten dute benetan aundia eta illezkorra. Ildakoek ba dute, bai, autarkia. J. Artetxe Y 1933, 333. Ezeben geiago eguno attatu ez agimendubetan sartzerik, ez autarkija eukitterik, ez iñoren lapikuan burruntzalija sartzerik. Otx 53. Bere elburura biurrikeriz eta indarrez barik, geienen eretxiz eta autarki edo botoen bidez eldu nai leuke. Eguzk GizAuz 44. Abereak ferian lez gizonak eta onein autarki edo botoak erosteko, ugazaba batzuk millaka ogerleko asko zabaldu dabez. Ib. 160. Eta batzarkideok, eztabaiden baitan abotsa eta autarkia izango dute. EAEg 1-6-1937, 1738. Iritzi batek besteak aña autarki baldin baditu, Lendakariak autarki bereziz erabaki beza arloa. Ib. 1-6-1937, 1737. Gero, aztiakin batera itunduta ba-nakuzu, autarki bakarrez ez, bikoitzez baizik, zureaz ta nereaz, artu ta il naikezu. Zait Sof 73s. Nola liteke ori, erregearen beraren autarkia ba-duzu Danemark-eko yauralkian bere oiñorde izateko? Amez Hamlet 105. Ikasleek berek aukeratzen zuten, nork bere autarki ixilez, alegia. Zait Plat 22. Euren alderdira autarkia emoten ebenai. Etxabu Kontu 63. Auzoan den ederren eta politena aukeratzen dute beren iritzian, konpañiak berak autarkiak emanta. Ataño MLanak 44. Autarkiz ateratako alkate eta kontzejal guztiak juan ziran Gernikara. Gerrika 63. En DFrec hay 5 ejs., meridionales.
autarki
<< atzerri 0 / 0 bateztu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper