Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

138 emaitza abarka bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bedeinkazio.
sense-1
(Lar, , H), bedeikazio (Lar, H), bedeinkazino (V-gip; ), bedeinkazinoe, bedinkazino (V-gip), bereinkazino (V-gip), berinkazino (V-gip), bedenkazino. Ref.: Etxba Eib (bedinkaziñua); Elexp Berg (bedinkaziño).
Bendición. v. bendizio, bedeinkapen.
tradizioa
Tr. Usado por autores meridionales desde finales del s. XVIII. En DFrec hay 10 ejs. de bedeinkazio, meridionales.

Ura bedeikatzen duenean eta gañerako Elizako bedeikazioak egiten dituenean. Ub 165. Jangoikua arpegiz arpegi ikustia, bere amodiuan zurtuba legez geratutia ta naigabe baga beti egotia, bedeinkazinoiak kantetan Aingerubakaz batera. CrIc 37. Ah eta zenbat grazia, zenbat bedeinkazio, ta zenbat ondasun animako aterako lirakean bisita eder artatik! Mg CC 239. Honradu egizu zeure aita, berak ezarri deizun bere bendizinoia, eta bedeinkazinoe onek iraun dagijan betiko. Astar II 87. Azkenengo bedeinkaziñoak. EL2 127s. Abarka Obispoa, / jeneral azkarra: / Eleizaren abea, / fedeko indarra, / bedeikazioakin / egiten du gerra. Echag 164. Zuzendu Eleixaruntz edo Marijaren irudi bateganuntz, agur egin ta eskatu bere bedeinkazinoia. Ur MarIl 4. Sem eta Jafetek Jainkoaren bedeinkazioa, Kamek madarikazioa bezala, beretu zuten, gurasoa onratzen eta onen argaltasuna estaltzen jakin zutelako. Lard 11. Ikusirik egiten zituen mirariak, eta aditurik gazte oien bedeinkazioko otsak, sutu ziran. Ib. 430. Elizaren donekida edo bedeinkazioa. Ib. 212. Bildur naiz uste izan ez dezala burlatu nai izan diodala, eta ekarri ez dezadala nere gañera madarikazioa bedeinkazioaren ordez. Ur Gen 27, 12. Ez zan iñozbere egon mandarikaziñoaren [sic] azpiyan, ezpada izanik betiko bedeinkaziñoaren yaube eta partill [...]. Ur BulaAl 34. Bere eraman andia, bere ondoesanak eta guziaz gañ bere ejenplo ona bazter guzi aietarako bedeinkazio andi bat izan ziran. Arr GB 140. Aita Santu Adriano VI-ri bedeinkazioa ta baimena eskatu ziozkan. Aran SIgn 35. Maiaren bedeikazioa. Legaz 58. Zuaz, barriro dirautsut eta / neure bedeinkaziñuaz, / zuaz, anaiak argitutera / emen ikusi dozunaz. AB AmaE 13. Nor da [...] artu nai eztuana bere bedeinkaziua? Ag Serm 114. Artzain eta gurasuaren bedeinkaziñoia. Ag Ioan 91. Zelako eginsariak eskiniten deutsez Jaungoikoak bere aginduak ondo gordetan dituezanai? --Bizitza onetan bere grazia eta bedeinkazinoe ugariak. Itz Azald 80.
( s. XX.) Gurutze aundiaz berriz gure siñesmena aittortu bidenabarrean gureganatzen da gure Jaungoikoaren bedeinkazioa. Inza Azalp 17. Orduantxe baliyoko dau San Antonion bedeinkaziñuak, orduantxe bai ekarriko ditu etxera osasuna ta bake ederra. Kk Ab II 145. Sorgiñak eta oiek, fraidiak bedeinkaziñoan asi ziranetik asko kendu dira. (V-gip). Gand Eusk 1956, 222. Ur eta bedeinkaziño barik baiña, bataioa ugari izan zan an. Bilbao IpuiB 75. Elizako bedeinkaziorik gabe gizakume ta emakumea alkartzea. NEtx LBB 30. Bedeinkazio hortatik / irtengo dira santurik / nire arima ta gogo / ustelduak, berpizturik. Azurm HitzB 54. Gurutzearen bedeinkaziñoz / zeruetara sartzeko. Ayesta 83. Biok egin genduen Aitiaren, eta: --Au izan dedilla bedenkaziño. Gerrika 40.
azpiadiera-1.1
(En expresiones formulísticas, con el vb.elidido y con dat.).
Birao ta madarikaziñoa, bekatu egiñik, iños damutu eztanari. Bedeinkaziñoa eguño bekatu egin ez ebanari. EL1 47 (EL2 54 betiko zori onekoa). Bedeikazioa, eta ospea [...] gure Jaungoikoari gizaldien gizaldietan. Ur Apoc (G) 7, 12 (Ur (V) bendiziñoia [...] gure Jaungoikuari).
azpiadiera-1.2
(Fig.).Golpe.
Auzuekaz bakerik izango bazan, nai-ta-naiezkua izan zan Matxini "bedeinkaziño" sendo batzuk emotia. Kk Ab II 122.
azpisarrera-1
BEDEINKAZIOA BOTA. Echar, dar la bdendición.
Orduan bere bedeikazioa guzien gañera bota, eta abiatu zan ezarian zeruronz igotzen. Arr GB 84.
azpisarrera-2
BEDEINKAZIOA EMAN. Dar la bendición.
Baita ere ematera beste bedeinkazio ta grazia asko. Mg CC 240. Emon eutsanian bedeinkazinoia D. Juan de Austria kristinauen ontzidijaren buru ta egintarijari. Ur MarIl 51. Patriarka santuak oitura zuten bezala, bere azken bedeinkazioa semeari eman nai izan zion. Lard 32. Abade arek emon eutson bedeinkaziñuakin, entzutea ta ikustea biak batera etorri ei jakozan. Alzola Atalak 37.
azpisarrerakoSense-2.1
(Fig.).Dar un golpe.
Auzuekaz bakerik izango bazan, nai-ta-naiezkua izan zan Matxini "bedeinkaziño" sendo batzuk emotia. Kk Ab II 122.
azpisarrera-3
BEDEINKAZIOA EZARRI. Dar la bendición.
Alan gura dakijola geure Jangoikuari ezarrijaz bere bedeinkazino eder bat nik eratsi ditudan letrai. Mg CO IX.
bedeinkazio
<< bat 0 / 0 1 behatz >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper