Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

49 emaitza abadia bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ohoragarri.
sense-1
(AN, L ap. A ; Urt III 179, Lar, Dv, H), ohoregarri, onoragarri (Lar), onoregarri.
Honroso, honorable, venerable.
Sakramendu guziz haltoa eta guziz ohoragarria. Gç 126. Bere aitaren etxeko jende guzietarik ohoragarriena zen. Urt Gen 34, 19 (Bibl, BiblE ohoragarriena; Dv hainitz ikhusia, Ur argitsua, Ol, Ker beiñena). Konsidera zazu, pairatzen dituzketzun gaitzen artean, batzu direla laidotsuak eta humiliagarriak eta bertzeak ohoragarriak. He Phil 216 (SP 214 ohorezkoak). Jerusalemeko populua miretsia izan zen ikhusteaz halako presuna ohoragarriak ethorriak adoratzerat yuduen erregea. Lg II 113. Jaun argitü eta uhuragarri Messire François Revolekua. Mercy 10. Akizeko Jaun Apezpiku osoki ilustre eta ohoregarriaren manuz arainprimatia. CatLan 1. Othoitza Jainkoarentzat glorios bezain ohoragarri da guretzat. Brtc 181. Seindutasun den xumena ohoragarriago da ditezken bertze gauza ohoragarri guziak baino. Dh 264. Agintari ohoragarriya, esan zaguzu zerbait. Campion EE 1882a, 65. Pilota zoin den joko / ohoragarria, / ongi dakiena da / Musde Abadia. Zby RIEV 1908, 93. Eliza ezinago ohoragarri Santa Helenak eraiki zian hartan. Ip Hil 187s. Zor diogu aspaldian ere, bainan behinere baino gehiago aste huntan ohore berezi hau gure eskualdun zenator ohoragarriari. HU Aurp 141. Entzute aundi bat daukazue errian ta erbestean [...], entzute onoregarria. Ag Serm 433. Ez dugu ofiziale ohoragarri hoitarik bihirik ezagutzen. JE Bur 192. Leinu ohoragarri bateko seme denaren eginbideak. Mde HaurB 6. Jakin-azu gure familia bethitik ohoragarria izan dela. Larz Senper 88. Andere espos ohoragarri, / umila eta eztia. Mattin 77. Ahalkeizun nahiz ohoragarri, egin zirenak egin ziren, eta egin zirenen ondorioa ez dute geroko urteek deuseztatu. MEIG VIII 33. En DFrec hay 3 ejs. de ohoragarri y 1 de ohoregarri.
v. tbn. Ch III 18, 2. Mih 56. Jaur 412. CatLuz 2. Dv Lab 7. Hb Egia 103. Jnn SBi II. Leon Imit III 49, 3. Uhuragarri: Myst 78. CatS VII. ArmUs 1895, 94.
azpisarrera-1
OHORAGARRITZAT (Precedido de gen.). En honor (de).
[Riktrudisen] izenaren onoregarritzat eliza bat eta beste baiño geiago iaso zituen. Ag AL 168.
ohoragarri
<< kapilla 0 / 0 1 on >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper