OEH - Bilaketa

46 emaitza zeinu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bikote.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (V-gip, G-azp) Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 63 .
Pareja. "Grupo de dos. Zazpi urteko neskatillia ta zortziko mutikua, bikote politta" Elexp Berg. "Bi ondo beltz aundi ekarrittu. Azelakotxe bikotia" Ib. "Ez da senar-emazte edo pareja esateko erabili ohi" Ib. "Bikote gazte bat agertu zen (G-azp)" Gte Erd 63. v. biko (4), bikoiti, bikoitz (3). Tr. Documentado en autores meridionales del s. XX (cf. BIKOTEAN en Larre). En DFrec hay 54 ejs., meridionales.
Baño, ixo! pake, itzalpean dauden bikote maitaleentzat! Or Mi 80. Corda aitzuloaren azpiko bidetik bikote ederra ateratzen da noizbait. Ib. 82. Mintzo ixillez alkarri maite-txintak ixuriz, dijoa bikotea. TAg Uzt 8. "La Perla"-n alkarri loturik ikusi zitun neska-mutil bikoteak. Ib. 56. Ta edotariko bizidun bikote bana, arra ta emea, kutxan sartuko dituzu. (Gen 6, 19). Or MB 394 (Ker bikote bana; Dv pare bat, Ol bikoiti bana). Beraz, izar-mordo bakoitzaren parean bikotea. Or QA 189. Pillotan garaitasun kidetsukoak ziran bikote biak. Etxde JJ 33. Ziur dakit nik an eta emen ikusten diran bikote geienak maitasuna zer den azaletik baiño ez dakitela. Txill Let 57. Auxe bai bikote ederra! Erkiag Arran 90. Migel Permin eta beorra, bikote makala! Bilbao IpuiB 116. Bikote orrek indartu daian / euskal sendian alderdi. BEnb NereA 260. Lenengo tantua egiten daben bikoteak, pelota partidua galdu egiten dabela da esaunea. EgutAr 15-6-1959 (ap. DRA ). Bikote gaxo askok iñola / ezin alaitu biotzik. Basarri 184. Agur gozo bat Jose ta Mari, / nere bikote maitea. Ib. 119. Bikote askatu eziña, senar-emazteen elkartze betikoa. Vill Jaink 161. Egiazko biziduna bikoteaz osatzen baita, eta bikote ori ezta oraindik oso, arik eta emankor izan dedin artio. Ib. 155. Ta orduan Jaungoikoak lenengo bikotea sortu zuan. MAtx Gazt 13. Argia ta Potxolo, / bikote xaloa; / biak argitzen dute / amaren kolkoa. NEtx LBB 216. Bañan alere bikote ori / ez da ibilli jolasian, / galduko zuten baldin pelotak / guriak izan bazian. Uzt Auspoa 10, 92. Ai, Uztapide biotzekua, / asi gaitezen izketan, / oso bikote parregarria / ez gaude nere ustetan. (In Uzt LEG I 167 ). Galdu zanagaz bikotea egiten eban ontzi lagunak itxasotik irratiz barriak emonda. Etxabu Kontu 135. Bikote asko bereiztu. Ayesta 123. Nik ezagutzen det bikote bat errukarri bizi dana. BBarand 171. Gaur bikote orri irabazteko ez dek marka egin bearrik izango. Albeniz 163. Etorki bereko bikoteak (hirukoteak, etc.) maiz ditugulako (arima / anima, goilare / kutxare, kanpae / kanpana, zeinu / sinu, etc.). MIH 108. Binaka zeuden galderok, bata bestearen parean, eta bereizkuntza eskasa zuten, bereizkuntzarik bazuten, bikoteek. MEIG VI 139. Dístico.
Lagunen aldakortasunaz, ara or Katon, bere bikote ura emango dizuna. Berron Kijote 20.
azpiadiera-1.2
2. Emparejamiento.
Zozo-bikote datorrenean / ez dira negu-bildurti. "Cuando llegue el emparejamiento de los tordos" . Or Eus 74. Zer dirudizu artazuritzez / egin zuten bikotea? "El emparejamiento que nos hicieron" . Ib. 82. Gauean ara bilduta jarduna ba dute: / eguraldi-asmakari, ipui ta bikote. Ib. 46.
azpiadiera-1.3
3. "(V-gip), ladrillo como de dos pulgadas de largo" A.
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
"(V-oroz-arr, G-to), doble" A. v. bikoitz.
azpiadiera-2.1.1
(Referido a manzanas). " Bikote (alkarri ezarritako) " A Apend s.v. sagar. .
azpisarrera-1
BIKOTEAN (Hacer, etc.) entre los dos, conjuntamente los dos.
Lur paldoa itzultzen [...] bi gizonek bikotean. Larre ArtzainE 59.
bikote
<< argi 0 / 0 danga >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper