OEH - Bilaketa

235 emaitza sol bilaketarentzat

Sarrera buruan (1)


Sarrera osoan (234)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
samin.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (Lar, Izt 90r, H, Lh, Zam Voc), zamin.
Amargo, doloroso, que causa aflicción; (palabra, reproche...) duro, hiriente, ofensivo. "(La) verdad amarga, egia samiñ " Lar. "(Mal que me quieren mis) comadres, porque les digo las verdades, egia samin " Ib. " Erran dauzkit elhe saminak, [...] dures, sévères paroles. Erantzuki saminak, vifs reproches" H. v. garratz, mikatz. Tr. Documentado tanto al Norte como al Sur. Hay zamin en Pouvreau. En DFrec hay 34 ejs. de samin, 5 de ellos septentrionales.
Eta baldin inbidia saminik baduzue, eta tharritamendurik zuen bihotzetan, etzaiteztela gloria. "Envie amère" . Iac 3, 14 (He khiratsdun, TB kharats, Dv uher, Ker mingots ). Ebaren seme desterratuak hatsbeherapenez daude ikusteaz zein khiratz, zamin eta unhagarri den [hemengo egoitza] . SP Imit III 48, 2. Gutxi nai ziolako kezka samiñ batek utzitzen etzion pakean. Lar SAgust 14. Pásio dolorésko ta eriótze samina. LE ( in BOEanm 516 ). Berak (Kristok) pasatu zue trago samiña guzis. LE-Ir (s.v. urrupa ). Baña zer dau orregaz? Andiagoa, samiñagoa izatea bere neke-pena. LoraS 9. Niri gerla gogorrena ta damu saminenak egiten. Dh 147. Laido samina. Ib. 185. Errephortxu saminak. Ib. 258. Amorio au aitu ezkero, zeñ samiña eta pisua dan ezkonduen gurutzea. AA I 568. Itz samiñ eta garratzakin. AA II 63 (v. tbn. itz samiñ en Cb Eg II 117). Ez da emakumearen ira baño samiñ eta garratzagorik. Ib. 94. Penitenzia sendo eta samiñak. AA III 493. Humiltasunaren birtute miragarri au: azaletik latza eta samiña. Gco II 28. Ain gustora artu nai det zure eskutik ona nola gaitza, aiñ gustora gauza samiña nola gozoa. Echve Imit III 17, 3 (SP kiratz ). Bere pasioneko laidoa gehiagokoa eta saminagoa izan zezantzat. Jaur 148. Emendikan oi datoz / ondoren samiñak / gota, urdallekoa / eta beste miñak. It Fab 173. Gauza dela ezin egiña / hori da gauza samiña, / erreger erran eziña. Gy 75. Dolu samiña. Ib. 251. Naigabe samiñ eta pena latza. Arr GB 126. Oñazeen gogortasun samiña. Aran SIgn 10. Kontu aundiyarekin / egin esamiña, / biyotzetikan artu / oñaze samiña. Ud 93. Billatuko ditugu / aziyo samiñak / egiten badirade / ondo esamiñak. AzpPr 83. Bizi modu au jatala triste / eta samiñ. AB AmaE 125. Egia iruntsiten sarri da samiña. Ib. 319. Zerubak sariatuko ditu / emengo egun samiñak. Moc Damu 36. Sainduari galdetu zioten, zergatik etzion erran gaizki edo erreportxu saminagorik. Jnn SBi 170. Sofrikario handiena eta saminena. Lap 414 (V 188). Zenbat gogoeta samin. HU Aurp 70. Egi samiña aitortzera nua. Ag G 59 (v. tbn. egia samin en Zerb Azk 54 y Vill Jaink 117). Gertaera samiña. Ib. 231. Bihotzean ausiki samina egin zeraukun. StPierre 27. Ez dut ukan [...] nahigabe saminagorik. JE Bur 64. Bainan hitzek baiterakarzate eskatimarik saminenak. Ib. 132. Moxkorrak berriz ditu / ondoren samiñak. JanEd II 110. Txitik ein barik igaroten dauz / bere oñaze samiñak. Enb 103. Xahar baten auhen saminak. Etcham 162. Il-ezkil samiña. Or Eus 409. Zer egin nezake nere bizikera samiñ ta atsekabe onetan? ABar Goi 58. Egia samiña izan. Ib. 21. Buruauste samiña, benetan! TAg Uzt 150. Zotinka samiñean asi zan. Ib. 121. Adur samiña! EA OlBe 68. Zer ergelkeria samina jendeekilakoa! Mde HaurB 32 (v. tbn. Pr 99). [Biziaren] alderdi latz eta samiña. Etxde JJ 38s. [Iguingarri zait musu bat ematea] berarekiko jardunak gero ta laburragoak, otzagoak eta samiñagoak dira. Ib. 165. Arabiar bat ari zan kantari [...]. Bai soñu samiña. Anab Aprika 32. Gorputz eta arimetako mixeri samiña. Ibiñ Virgil 25. Zauri samin baten erreberritzetik begiratu. Ardoy SFran 309. Au atsekabe samin garratza. Olea 133. Zonbat den samina / seme urrunduaren aitaren mina. Xa Odol 167. Alako eziñaren gorroto samin bat sortu zaidaken biotzean. Ataño TxanKan 232. Izan zituzten herri batean gataska saminak bi familia auzok. Larre ArtzainE 210. Ezbeharrik saminenak ez dira beti bihotz ukigarri. MEIG II 56. Eztabaida saminak. MEIG VI 172.
v. tbn. Echag 202. Hb Esk 34. Apaol 57. Bv AsL 38. A Ardi 88. Lh Yol 9. ArgiDL 166. Inza Azalp 14. Ox 79. Jaukol Biozk 44. Ldi BB 162. Zait Sof 41. Txill Let 44. Erkiag Arran 126. Vill in Gand Elorri 17. Gand Elorri 179. BEnb NereA 145. FEtxeb 162.
azpiadiera-1.1.1
(Usos pred. y adv.).
Jainkoaren deia nihoiz ere ez dut, gau huntan bezain samin nabaditu. Laph 235. Biotza garbaiaz / samin dabela. GMant Goi 99. Etzela ere Panpi ageri, jauzi ta saingaka, samin. Ox 21. Aldi bakotxian baño urrenguan samiñago irainddu [dozu nire emaztia] . Otx 90. Zein bizi ta samin asarretzen nintzan manestarren aurka. Or Aitork 217s. Han behean errekak / erdi lotan kopla / bera kantatzen du / etsipen makalez, / erdi lo ta samin. Azurm HitzB 67.
azpiadiera-1.1.2
Baña orain legoiak deutsu / jaurti atzamar samiña. AB AmaE 59.
azpiadiera-1.1.3
(Grito, chillido, voz, sonido) penetrante, agudo; desgarrador. "Au fig., pénétrant, aigu, en parlant de son, de la voix. Oihu, ixkiritu samina, cri aigu. Ezkilaren dei saminak, les sons d'une cloche d'alarme pénétrants" H. Tr. Empleado principalmente por autores septentrionales.
Keja ta garraxi samiñakin esango zenduen: Ai ene bada [...]. Cb Eg II 123. Zerurat egiten zituzten, / marraska, oihu saminak / othoizten zituztelarik / Jainkoa eta Birjina. Balad 244. Aiei! Aiei! dio kapitainak, oihu samin batekin. Laph 226. Oihu samin eta garratz bat entzun izan dugu, gure arima atzarri duena. Lap 108 (V 51). Ausartzia horren gatik aditu baitzituzten handik eta hemendik xixtu batzu saminak. JE Bur 25. Ez baita basa ihizirik hain [irrintzina] ozen eta saminik egotz dezakenik. Ib. 149s. Ez nakien oraino halakoa zutela beren artean mintzatzeko ara, urdeak bezalako kurrinka samin bat. StPierre 13. Orro samin hura sirena deitu tresna batek egiten zuela. Zub 71. [Ardien] sartzea herrian, artzainaren hixtu saminaren manuz. Ib. 97. [Hartz-lehoinen] orro saminez. Etcham 82. Lotzen da garraisiarik saminenetan. Barb Leg 129. Oihu samin bat botatuz kolpez zauriturik da erori. Iratz 26 (v. tbn. Zerb IxtS 90, Vill Jaink 124 oihu samin, Barb Leg 25 marraka samin, Zub 38 garrasi samin ). Urratu daut bihotza / oihu samin horrek. Iratz 27. Ez dakit zer aterako zuen oraino [...] baldin-eta boz samin eta azkar batek ez balu bet-betan ixil-arazi, eta nola. Lf Murtuts 8. Gurariaren zauritik / garrasi samiña. NEtx LBB 266. Galbideko dei samin guziek etzuten egin indarrik, / oihanak ito zituen eta han egon nintzan bakarrik. Xa Odol 328. Ixil-eziñeko mingaiña, belarrietarako samiña. EZBB II 27. [Klaxka] hauen soinua nolazbait arinago, saminago, eta, hots, ergelago ere zela. Larre ArtzainE 33. Gurasoek erakutsi zigutenez, marrurik ozenenak ez dira beti saminenak. MIH 138.
azpiadiera-1.1.4
(B, Sal, S ap. A ; VocB ) .
(Aplicado a personas). Agrio, arisco, desagradable; colérico. "Colérico" A.
Badira bere naturalezaz, gaitz, garratz, latz eta zamin diren bihotzak. SP Phil 342. Etzaiteztela izan garratzak eta samiñak zeren emazteakin. AA I 589. Gipuzkoako jende leial eta piña, / onean goxoa da, gaitzean samiña. Izt C 255. Ana Josepa, samiñ itxura gabe, eztaietan ibilli zan, jo ta ausi... Ag G 316. Klaustro-billerak, letradunen nor-geiagoak [...] beti durduri zeukaten Fray Luis eta samin da odolgaitz biurtu zuten. Gazt MusIx 60.
azpiadiera-1.1.4.1
Oi haize samina lilieri aiher. Ox 172.
azpiadiera-1.1.4.2
(Aplicado a personas). Afligido, dolido.
Nere edanak jartzen / bazaitu zu samiñ. Urruz Urz 56. (Aurreratuaz ta samiñ) --Ori gelditzen zait... lana... lanean asi bearra. ABar Goi 58. Ongi agertzen dezu semearenganako gogo txarra. --(Samin) Gogo txarra! Ez ote det bada zuk aña maite. Ib. 40.
azpiadiera-1.1.5
(Dolor físico) intenso, penetrante, agudo. " Sista samina, élancement vif qu'occasionne un mal" H. Cf. infra (5).
Tormenta horiek hainitz ziren saminak Salbatzailearentzat, bainan barneko doloreak oraino gehiagokoak zaizkon. Jaur 152. Nork erran zauri hetaz / zuen min samina. Zby RIEV 1908, 414. [Bizenteri] gatz urthu harren erredura samina sar zakion hezurretan barna. Jnn SBi 151. Gero eta saminago baitzohazkon [...] [barneko harraren] asikiak. Ib. 75. Bezperan baino ere hitsago jeiki zen; hertzetako sistak oinon saminago eginak zituen. Barb Sup 102s. [Zintzurreko] erredura thematsua egun guziez saminago zuen. Ib. 34. [Oinhazeak] berriz agertzen ziren gero, berdin samin. JE Ber 87. Sabeletik minez zagon. Ez, nahi baduzu, min saminez, ez, jasan zitakeen. Lf Murtuts 26.
azpiadiera-1.1.5.1
" Hortzikararekin dire uliak saminenik, c'est un temps orageux que les mouches piquent le plus douloureusement" H.
azpiadiera-1.1.5.2
Ausikilari samina / ulia deitzen duguna. Gy 186.
azpiadiera-1.1.6
(Con negar ). (Llanto) amargo.
Emendik zenbat negar samin, zenbat estutasun! Mg CC 227 (v. tbn. negar (nigar) samin en Dh 130, Arr GB 97, Otag in FrantzesB II 129, Lap 152 (V 68), Ag AL 95, A Ardi 104, Jaukol Biozk 59, Enb 34, Mde Pr 184, Salav 79 y AZink 115; negar-malko samin en Lard 5 y Urruz Urz 48). Oñazez aur gaizoa / negar samiñean. Xe 156 (v. tbn. negar samiñean en Bilbao IpuiB 175, negarrik samiñenean en Or Aitork 83). Inguruan zebilkion negar samina zeriola. MEIG IX 104.
azpiadiera-1.2
2. (V, G, L, BN, S; VP 85v, Lar, Mg PAbVoc, , Izt 10v), zamin (SP) Ref.: A; Lrq; Etxba Eib .
Amargo (ref. al sabor). "Acedo", "acedado" Lar. "Pócima desabrida, edari samiña " Ib. "Amargo" Lar, , H. "Piquant, acide" Dv. "Aigre, de saveur acide, piquante. Arno, sagar, esne saminak " H. "Aigre, piquant" Lrq. " Garratza askotan esaten dogun artian, samiña gitxittan entzuten da " Etxba Eib. Tr. Documentado en autores meridionales desde mediados del s. XVIII. Al Norte lo emplean Pouvreau, Haraneder y Duvoisin.
Iadanik ase diren usoei [...] gereziak zaizte zamin eta khiratz. SP Phil 486 (He 492 garratz zaizte eta zamiñ ). Belhar xoil khiratzetarik eta zaminetarik. Ib. 196. Guzia beazun samiñ [...] biurtu zitzaion. Cb Eg II 191. Ango gusto samiñ garratzak. Ib. 123. Demonioen janari samiñak. Ib. 138. Samíñ ta látz diren janáriak. LE Ong 16r. Emoten deutsezubez gaisuai edari samin, minkotx, atsitu ta [...]. Mg PAb 84. Edateko samin ta garratzaz. CrIc 168. Ur min, garratz, gazi, samin guztiak sartu dira nire biotzean. NekeA 260. Edari samiñ beazunez nastua. AA III 385. Azukreak fruta samiñak goxatzen dituan eran. Ib. 305. [Ur] txit samiña eta edaten gaitza. Lard 74. Letxuga samiñak. Ib. 72. Khino samin kharatsak ahoan. Dv LEd 220. Fruta askoren azal samiñaren barrunbean mami gozatsua egon oi dan bezela. Arr GB 20. Osagarria bere, izan arren garratza eta samina, artuten da. Itz Azald 191. Naiago diat samiñak [sagarrak] . TP Kattalin 180. Pipa da nere laguna, / ke-belar oso / samin ta gozo / nasien ontzi kutuna. EA OlBe 69. Ur samiñetatik bereiz dagon lurrak. " Aquarum amaritudine" . Or Aitork 401.
v. tbn. Añ EL1 201. Gco II 63. Jauregui 241.
azpiadiera-1.2.1
(S ap. Lrq ; Dv, H).
Picante. "Piquant, acide" Dv. "Aigre, piquant" Lrq.
Bipherrada bizixkoa maite, saminegia ez. Ox 206.
azpiadiera-1.3
3. (L, B, BN-ciz-baig, S; H) Ref.: A; Lh .
(Sol, calor) picante, abrasador. "Pénétrant, en parlant des rayons vifs de soleil. Iguzki samina " H. " Bero samiña, calor picante" A. "(S-saug), fort, piquant. Bero samina, une forte chaleur" Lh.
Beroa nahiz Europakoa baino saminagoa den ez da bizkitartean sobera jasangaitza. Prop 1881, 67 (Dv traduce: "plus cuissante"). Udak badu iguzki disdiranta eta samina. Zub 101. Iguzkia samin izanagatik, gizonek poneta dakarte buruan. JE Ber 18. Samin baita beroa itzalpean ere. Ib. 33. Nabar-Goitiko iguzki samina. Ib. 16. Eguzki saminaren galdan. Mde HaurB 69. Zer euri zikina! Oixtian halako zeru ederra eta halako iguzki samina! JEtchep 44. Ateratzen da beti bezala. Iguzkia samin. Ib. 41. Zer ditu, martxoko iguzki saminak sobera jo? Herr 29-3-2001, 8.
azpiadiera-1.3.1
Iguzki kolpe samina, / semea kendu daukuna! / Zonbait egun zauku bakarrik / eri handi egona, / buruko gaitz batek jana. Etcham 107.
azpiadiera-1.4
4. Urgente, apremiante.
Hain zuzen gu han ginen gerla-ondo berri hartan, beti bezain samin zen [espartin eta oskien] galdea. Larre ArtzainE 144. Hor heldu zaigu gogoa, herrieri bereri dei saminago batzuen egitekoa. Ib. 248.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (H, Lh).
Amargura, dolor, aflicción. "Dureté. Hitz horren saminak kolpatu du, la dureté de ce mot l'a blessé" Lh. v. samintasun. Tr. Documentado al Sur desde la primera mitad del s. XVIII.
Birjiñaren miñak ta samiñak, damuak ta doloreak. Lar SermAzc 45. Ez dago gaur negarrik, / pena, naigaberik, / samiñik. Echag 129. Guztiz gogorrak dire / samiñez beteak [...] gure naigabeak. Ib. 235. Orra nik esan nola diraden / gustuak eta samiña. Xe 387. Eta geroago ta samiñ andiagoa jarten jakon biotz barruan. Ag Kr 152. O zer samiña norberak maite duan umea otso biurturik ikusi bearra. Ag G 358. Baña oben kutsuz / loitzeko zorian / ikusteaz dodan / samin ituna...! GMant Goi 97. Nere joan bearreko samiña, zure espa atsekabeak garrazten didate. Alz Ram 55. Bizitza-bideetan atsekabea ta samiña [...] irtengo zaizko gizonari. TAg Uzt 312. Ta zuek guziok samin-zamapean izanarren, zuetariko iñork ez du nik añako samiñik. Zait Sof 58. Emakumeak beren samiña azalera atereaz, arnas-bidea dute. Guk [...], barruan ito bear izaten ditugu naigabeak. NEtx Antz 126. Gure samiñak gozatutzeko / zaude bai or. SMitx Aranz 201. Ala nindagon aldi artan, negarrik samiñenean eta samiñ artan goxo. Or Aitork 83. Negargarri eta lazgarri haiek ikustean [...] ikusleok samindu nahi dugu, eta samiñ hori zaigu atsegin. Ib. 54. Zenbaterañokoa ote zan bere samiña, bi arrotzeri bere atsekabeak ala agertzeak erakusten du. JAIraz Bizia 18. A neke-lorra! A samiñaren aundia erregearena! Bilbao IpuiB 225. Ai ene bada! Erregearen erostak eta samin gordiñak! Ib. 225. Danak egin eutsen iges. Baeroian biotz-samiñ bat mendi-aldeko Patxogaz solo-egal baten topo egin ebanean. Ib. 134. Elorriak, lur gizena autatu bearrean, arkaitza autatu zuan bizitzeko. Ortik datorkio samiña. Vill ( in Gand Elorri 15 ). Eta gurasoak iltzen direnean, gure biotzeko samiñaren agergarritzat [...], zenbat oitura [...] eztaude zabalduak errialde guztietan, lutoa ta abar. Eta ez samin-agiriak bakarrik. Vill Jaink 167. Zure betiko azken agurrak / gugan itxi dau samiña. BEnb NereA 128. Bere maitasun samiña arindu gurarik. Ibiñ Virgil 116. Aitaren samiñak. Olea 254. Miña ta samiña zerion abotsez. "Con voz enferma y lastimada" . Berron Kijote 164. Samiñak arindu al izateko joerak erabilten genduzan. Gerrika 98. Saihestu nuen, bada, anartean suminez bezanbat saminez oinazetzen ninduen neure buruarenganako kupida. MEIG IX 93s. [Hilberriak] ez ninduen ustekabeko saminez jo. Ib. 99.
v. tbn. Apaol 115. AB AmaE III. Anab Usauri 92. Laux BBa 38. A Y 1934, 8. Erkiag BatB 90. Gand Elorri 153. Azurm HitzB 46. Ker Eph 4, 31. Onaind STeresa 48. Insausti 96.
azpiadiera-2.1.1
Baten batek jausi bear, ta karlatarrak jan eben samin-ogia. Onaind ( in AB Olerk 6 ).
azpiadiera-2.2
2. "Acedia" Lar. "Amargar, mindu, samindu, miña, samiña izatea " Ib.
Itsas-ugiñen samiñetik bereizi. "Amaritudine marinorum fluctuum" . Or Aitork 414.
azpiadiera-2.3
3. Fuerza, intensidad (del sol).
Iguzkiaren saminak lanbro-lipits argalenetarik garbitzen omen duelakotz. JE Ber 52.
azpisarrera-1
SAMIN-AGUR.
Pésame.
Nereaz bat, nere etxeko guzien samin-agurra ar zazu. NEtx Nola 19. Samin-agur idazkiak. Ib. 18. Karta bat idatziko diegu gure samin-agurra bialduz. TxGarm BordaB 58.
azpisarrera-2
SAMINETAN.
Sufriendo, padeciendo; en la pena, en la aflicción.
Zer ete da betikotasuna, samiñetan egon ezkero? Ag Kr 91. Nigatik egin otoitz, orain, nere eriotzako ordu onetan--. [...] Samiñetan ere paketsu dago Joanes zintzoa. Ag G 358.
azpisarrerakoSense-2.1
Neke-samiñetan dozun senar ori, laster izango dozu iñoizko zoriontsuen. Bilbao IpuiB 95.
azpisarrerakoSense-2.2
--Piarres, emengo aldi? --ekin zion Gaxuxak et-et batean. --Bai, Gaxuxa, ikusten duzu. Egun argiz! --gaiñeratu zun poz-samiñetan. --Berri onak ote dakarkizu? Etxde JJ 74.
azpisarrera-3
SAMINEZ.
(Estar, etc.) afligido, apesadumbrado, con tristeza.
Neure erruz nago ni galduta, ziñoan, baña, dana dala, neu samiñez nagoan ezkero, emongo neuskio nik oraiñ samintasun bat Mañasiri be. Ag Kr 154s. Bakar-izketan / diardu berak, / biotza daula / samiñez. GMant Goi 109. Beti agertu dana egizko euzkeldun, / ta samiñez dauzana bota amaika malko. Enb 132. Orain maitale garialako / samiñez negar dagixu? "Lloras con tristeza" . Laux BBa 60. [Maoa] eskeini zeuntson gaste bateri. / Ikusi neban samiñez. "Y mi corazón se llenó de tristeza" . Ib. 28. Zer egin ez nekiken penaz ta samiñez. Lek EunD 43. Parre egiten badiñat, samiñez egiten diñat. Zait Sof 176. Maite dodana ezin neugandu / orrek jarten nau samiñez. BEnb NereA 245. Poztu samiñez diran / anaien biotza. Ib. 255. Ostatu barik ziñan / samiñez geratu / baiña goi-aingeruak / zinduezan poztu. Ib. 177. Biotza det samiñez / begi biak negarrez. NEtx LBB 358. Nik jetxi nizkian begiak samiñez. Ib. 209.
azpisarrerakoSense-3.1
(Con reduplicación intens.).
Neure gogoa egi egarriz, / bizi gustian argi gurariz, / badaukat beti / samin-samiñez. GMant Goi 72.
azpisarrerakoSense-3.2
Ori ik eztakin! Ekin zion samin-oiñazez Piarresek. Etxde JJ 198.
azpisarrerakoSense-3.3
(Estar, etc.) dolorido.
Samiñez nator zeugana, maite zaitudan basua. "Dolorido llego hasta tu paz" . Laux BBa 32 (en boca de un joven enfermo). [Nikanor] adarrik adar jatsi zan, samiñez. Ikutu eban alde mindua, eta odolak busti eutsazan esku leen-zikinduak. Erkiag BatB 97.
azpisarrera-4
SAMINEZKO.
Amargo, doloroso.
[Aitonak] bere egun samiñezkoetan sorbalden gaiñean artu zituan zartada mingarriak. Ag AL 83.
azpisarrera-5
SAMIN EZTI, SAMIN GOZO.
Sensación o sentimiento agridulce.
Nolako samin gozoz oroitzen zitzaizkon bere bizitzako gertaera guztiak. Ag G 204. Samin gozo bat daroat: / Udagoengoa. / Ostroen agur maite / ixil ta malsoa. Gand Elorri 201. Beren bizitzako arorik onena berauxe dela, geroago samin ezti batekin gogoratuko dutela. Vill Jaink 122. Udaberrian ernetzen ikusi nituan orri aiek, orain igar ikusteak, alako samin gozoa ematen dit. Vill ( in Gand Elorri 17 ).
azpisarrera-6
SAMINPEAN.
En la aflicción.
Ixen bat da / eder samur / ezti gozo / biguna; / saminpean / dagonentzat / atsegin ta / zoruna. GMant Goi 51.
azpisarrera-7
SAMIN-SAMINA.
Ásperamente, desabridamente.
Bertzelako garbitasunik galdatu gabe erraten daut samin samina: Kapitalist? StPierre 13.
samin
<< re 0 / 0 sargu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper